Eta... arazoei aurre egitea

Pornografiak birziklatzen ditugu

ETA... ARAZOEI AURRE EGITEA

 

 PORNOGRAFIAK  BIRZIKLATZEN DITUGU

Pornografia adoleszenteen instrukzio sexuala bilakatzen ari da, eskolan eta familian ez dutelako hezten sexualitatea bezalako bizitzako arlo nagusi batean. Ia ezinezkoa da Interneti frenoa jartzea, baina gaia landu dezakegu deseraikitzeko pornoak proposatzen diguna, eta hartaz hausnartzeko.

 

HELBURUAK

  • Gaitzestea harreman sexualetako elementu zakarrak edo harreman sexualetako indarkeriaren aldekoak
  • Kritikoki argudiatzea pornografiak erakusten duen emakumeen ikuspegia.
  • Errespetuz eta elkarrizketarako jarrera irekiaz parte hartzea.
  • Berdintasunezko harreman sexualen alde egitea

 

GARAPENA

 Jarduera honi ekin aurretik, komeni da  ariketa egitea, giro lasaia lortzeko eta ikasleak ohitu daitezen era horretako jardueretara.

Hasteko, ikasleekin partekatuko dugu zein diren jardueraren helburuak eta nola burutuko dugun jarduera.

Hasteko, ikasleei eskatuko diegu anonimo modura idazteko zer fantasia sexual duten (hiru fantasia) eta zer praktika sexual ez duten egin nahi une honetan (nesken eta mutilen idatziak bereizteko, kolore desberdinetako paperak emango dizkiegu). Denek idatzita daukatenean, eskatuko diegu papera tolesteko eta poltsa batean sartzeko. Poltsa prestatua eukiko dugu, eta ez da gardena izango.

Gero, paper-zati guztiak aterako ditugu banan-banan, eta arbelean idatziko dugu zer jarri duten neskek eta zer mutilek; horretarako, lau zatitan banatuko dugu arbela: zati bat fantasietarako eta bestea nahi ez dituzten praktika sexualetarako: erdia mutilentzat eta erdia neskentzat. Fantasia edo praktika bat errepikatzen denean, marratxo bat edo gurutze bat jarriko dugu haren ondoan. Horrek lagunduko digu ikusten zein diren aipatuenak. Arbelean dena jasota dagoenean, ikasleei eskatuko diegu lehen balorazio bat egiteko ikusten dutenari buruz:

  • Idatzita dagoenetik, zerk piztu dizue arreta?
  • Badago alderik emakumezkoen eta gizonezkoen fantasien artean? Zergatik ote?
  • Zer antzekotasun dago nesken eta mutilen fantasien artean? Eta nahi ez dituzten praktiken artean?
  • Zer indarkeria-maila ikus genezake azaldu diren fantasia sexualetan?
  • Zer indarkeria-maila ikus genezake azaldu diren nahi ez diren praktika sexualetan?
  • Zer eragin izan dezake pornografiak fantasia sexualetan?
  • Azaldu diren kontzeptuetatik, zenbat datoz pornografiatik?
  • Zer mezu helarazten die pornografiak emakumeei? eta gizonei?

Gero, Save the Childrenen bideo batzuk jarriko dizkiegu, jardueraren aipatzen ditugunak, eta, dinamika ixteko, eztabaidatuko dugu zelan eragiten duen pornografiak harreman sexualetan eta emakumeei praktika sexual biolentoak eskatzeko. Ildo horretatik, inportantea da argi eta garbi uztea pornografiako gai batzuk, normalizatzen ari direnak; esaterako, “Ponografiak/pornobiolentziak” eranskinean jasotzen direnak. Eranskin hori ikasleei banatuko zaie.

 “Hori bai” eranskina ere banatuko zaie, eta ikasleei gonbita egingo zaie dokumentu biak lauko taldeetan lantzeko. Jarduera horretan, “Ponografiak/pornobiolentziak” dokumentuko elementuak birziklatu beharko dituzte, eta haien ordez, “Hori bai” eranskinean jarri; izan ere, eranskin horretan, testurik gabeko koadroak daude, ekarpen pertsonalak egin ditzaten.

Irakasleak ekarpen guztiak jasoko ditu; kopia bana emango die ikasle guztiei, ekarpen guztiak klaseko panel batean jar ditzaten banan-banan eta ordenan, “Horrela izan daiteke, bai” izenburupean.

Hori guztia kontuan hartuz, kritikoki hausnartu beharko litzateke zer eragin izan dezakeen pornografiak harreman sexualetan; batez ere, zer eragin izan dezakeen emakumeentzat. Jarduera hau amaitzeko “Taras” bideoa ikusiko dugu.

Azkenik, labur-labur baloratuko dugu klase guztiaren aurrean, eta gogoratuko dugu zein diren jardueraren helburuak; horretarako, era honetako galderak egin genitzake:  

  • Nola sentitu naiz?
  • Zer lortu dugu?
  • Zer hobetu behar dugu?
  • Zer gustatu zaizu gehien?

Irakasleak ikasleen erantzunak jasoko ditu, eta hurrengo saioan gogoratuko ditu.

 

IRAUPENA

Dinamika hau ordubete inguru luza daiteke.

 

BALIABIDEAK

 

BESTELAKO BALIABIDEAK:

  • Zintzo-mintzo. sentimenduak lantzeko proposamena. Edex.2009
  • Guztiok. Ikasgelan sexu heziketa lantzeko eskuliburua. Bertan baliabide gehiago agertzen dira. manual_educacionsexual_eusk (1).pdf

 

  • SIN EDUCACIÓN SEXUAL | Salón Erótico de Barcelona 2018.

https://www.youtube.com/watch?v=Pj0Uh2Pe6JU

  • Radiografía de un 'pornonativo': los riesgos de educarte en sexualidad a base de pornografía.

https://www.youtube.com/watch?v=GT_Ri83fSn8

  • Materiala: Construcción del imaginario sexual en las personas jóvenes. La pornografía como escuela. Conseyu de la Mocedá del Principáu d’Asturies. Portada
  • Rebeldes de género bilduma. Getafeko Udala.

https://mujer-igualdad.getafe.es/rebeldes/coleccion-rebeldes.php

https://www.savethechildren.es/informe-desinformacion-sexual-pornografia-y-adolescencia

  • Bideoa: Testimonios sobre consume de pornografía. Save de Children.

https://www.savethechildren.es/actualidad/testimonios-sobre-el-consumo-de-pornografia

PONOGRAFIAK BIRZIKLATZEN DITUGU

 

Hipersexualizazioa, lodifobia eta sare sozialak

ETA... ARAZOEI AURRE EGITEA

 

 HIPERSEXUALIZAZIOA, LODIFOBIA ETA SARE SOZIALAK

Nahikoa da edozein sare sozialetara jotzea edota telebistan zapping egitea konturatzeko ezen edertasunaren tirania inoiz baino presenteago dagoela. Edertasun-kanonek baliozkotzat jotzen dituzte gorputz batzuk, eta ukatu, laidotu eta diskriminatu egiten dituzte gainerako guztiak. Batzuetan, gizarteak ahalduntze eta askatasun modura saltzen du hipersexualizazio hori; batez ere, emakumeentzat. Hala ere, alde makala dago “begiradaren-objektu” izatetik “begiradadun objektu” izatera, eta gure ikasleekin aztertu behar dugu.

 

HELBURUAK

  • Aniztasuna onartuz eta errespetatuz, lankidetzan aritzea 
  • Gorputz-aniztasuna eta autoestimua baloratzea. 
  • Errespetuz eta elkarrizketarako jarrera irekiaz parte hartzea.
  • Jarrera enpatikoa agertzea

 

GARAPENA

 Jarduera honi ekin aurretik, komeni da  ariketa egitea, giro lasaia lortzeko eta ikasleak ohitu daitezen era horretako jardueretara.

Hasteko, ikasleekin partekatuko dugu zein diren jardueraren helburuak eta nola burutuko dugun jarduera.

Gorputz hegemonikoek, hau da, sistema patriarkalak baliagarritzat jotzen dituenak gizon-emakumeentzat eta neska mutilentzat, hainbat eta hainbat arazo, gaitzespen eta diskriminazio eragiten die gorputz horiek ez dituztenei. Lodifobia da gorputzok gaitzesteko modurik ikusgarrienetako bat. Lodifobiaren ideia nagusia da lodiek ez dituztela betetzen ezarritako edertasun-kanonak; beraz, baztertu, gutxietsi edo diskriminatu  behar direla. Bestalde, emakumeak gizonak baino gehiago baztertzen dira. Horrek esan nahi du estetikaren tirania gehiago eragiten diela emakumeei. Horrezaz gain, lodiei buruzko aurreiritzi asko daude; besteak beste, ez direla zaintzen, larregi jaten dutela, itsusiak direla, ez direla loditasunaz arduratzen, ez direla sexiak, eta abar. Are gehiago, lodi irain bat da, umetatik presente dagoena eta eskola-jazarpeneko kasu asko dakartzana.

Lodiak baztertzen direnez, lodiek saiatzen dira beren gorputzak lantzen mirarizko dieten bidez, kirolean zentratuta, operazio estetikoaz eginez, eta abar; hala, arriskuan jartzen dute beren osasun fisikoa eta psikologikoa.

Sare sozialetan, argi eta garbi ikus daiteke nola gaitzesten diren lodiak, zeren sare sozialak gorputz “perfektoen” erakustokiak bilakatu dira, eta toki egokia gorputz “ez-hegemonikoak” laidotzeko: lodiak, baxuak, aniztasun funtzionala dutenak, eta abar. Zorionez, gero eta emakume eta gizon gehiago ari dira aldarrikatzen gorputzen aniztasuna, eta aditzera ematen positiboa dela norbere gorputza eta gorputzeko ilea. Horrek modaren industrian ere eragiten du, zeren aukera irekitzen dio gorputzen aniztasunari, nahiz eta oso gutxi.

Gai hori gure ikasleekin aztertzeko, eskatuko diegu sare sozialetan topatzeko neska-mutilen profil batzuk, apurtu egiten dituztenak ezarritako edertasun-kanonak, eta azal dezatela . Amaitzen dutenean, profil horiei buruz hitz egingo dugu, eta aipatuko dugu nola eragiten duten edertasun-erreferente desberdinak sortzeko. Era berean, hitz egingo dugu profil horietako irudiei buruz eta adoleszente eta gazteekin lotutako beste batzuei buruz, eta hipersexualizazioa azpimarratuko dugu, elementu definitzaile modura.

Azkenean, galdera hauek eztabaida daitezke:

  • Sare sozialetan, zer paper jokatzen du sexualizazioak?
  • Ardura al digu gure gorputzen irudiak jartzea sare sozialetan?
  • Zuen profiletan argazki bat eseki aurretik, zenbat argazki egiten duzue, batez beste?
  • Ba al dago alderik neskek eta mutilek esekitzen dituzten argazkien artean?
  • Sare sozialetan, nabaritzen al da lodifobia?
  • Nola eragotzi daiteke lodifobia?
  • Badago profilik, aurre egiten dionik ezarritako edertasun-ereduei?
  • Nor da profil ez-hegemoniko horien protagonista? Gehien bat emakumezkoak al dira? Gizonezkoak al dira?
  • Profil ez-hegemonikoak ere hipersexualizatzen dira? Zer irudi azaltzen dira halako profiletan?

Eztabaidatzen amaitzean, bideo batzuk jarri ahal dizkiegu, jardueraren amaieran azaldu ditugunak, gai horiei buruz eztabaidatzen jarraitzeko. Jarduera ixteko, ikasleei eskatuko diegu bikoteka jartzeko, eta meme bat eraikitzeko, sare sozialetako hipersexualizazioa eta lodifobia kritikatzeko. Sare sozialetan partekatzeko gonbita egingo diegu.

Klase guztiaren aurrean, labur-labur baloratu, eta gogoratuko dugu zer helburu dituen jarduerak. Horretarako, era honetako galderak egingo ditugu:  

  • Nola sentitu naiz?
  • Zer lortu dugu?
  • Zer hobetu behar dugu?
  • Zer gustatu zaizu gehien?

Irakasleak ikasleen erantzunak jasoko ditu, eta hurrengo saioan gogoratuko ditu.

 

IRAUPENA

Dinamika honen iraupena, guztira, bi ordubetekoa edo izan daiteke.  

 

BALIABIDEAK

  • Bitarteko teknologikoak.

 

BESTELAKO BALAIBIDEAK

 

HIPERSEXUALIZAZIOA, LODIFOBIA ETA SARE SOZIALAK