Gai izango gara

Aztertu zure ikastetxeko hizkuntza

GAI IZANGO GARA

AZTERTU ZURE IKASTETXEKO HIZKUNTZA

Hizkuntzaren erabilera ez-sexistarekin zerikusia duten zenbait alderdiri buruzko prestakuntza jaso ondoren, ikastetxean zer motatako hizkuntza erabiltzen dugun aztertu beharra dago. Horretarako, bizitzan zehar zer dinamika barneratu ditugun ikusi behar dugu, eta zehaztu behar dugu zein diren aldatu eta hobetu beharreko alderdiak, komunikatzeko dugun modua benetan sexismotik aparte egon dadin. Jarduera hau ikasleekin egiten baldin badugu, berdintasunaren aldeko lanean protagonismoa ematen arituko gara.

HELBURUA

  • Identifikatzea zer motatako hizkuntza erabiltzen den ikastetxean sexismoari dagokionez.
  • Hizkuntzaren erabilera aztertzeko estrategiak ezagutzea.
  • Hizkuntzaren erabilera ez-sexistari dagokionez hobetu beharreko alderdiak zein diren zehaztea.

GARAPENA

Jarduera honi ekin aurretik, komeni da jarduera egitea, giro lasaia eta ikasleak mota horretako jardueretara ohitu daitezen.

Ikastetxea ikasleen erreferentea da hizkuntzaren erabilerari dagokionez, bereziki erabilera ez-sexistari dagokionez. Komunikatzeko dugun moduak erakusten du zer-nolako jarrera dugun bizitzan. Hortaz, emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko jarrera badugu, erabiltzen dugun hizkuntzak ere berdintasuna transmititu beharko du.

Askotan, ez gara jabetzen zenbat gauza transmititzen ditugun hizkuntza erabiltzeko moduaren bidez; horregatik, transmisioa aztertzen ez dugun bitartean, curriculum ezkutuaren barruan sartuta egongo da, hau da, gure ikasleei inkontzienteki irakasten dizkiegun gaien barruan. Berdintasunerako hezkuntzaz ari garela, kontzientziarik ez izatetik kontzientzia izatera igarotzea da garrantzitsuena, edukien, jarreren eta rolen ikuspegi sexistarik transmiti ez dezagun.

Ikastetxeak egunerokoan hizkuntza nola erabiltzen duen aztertzea, horixe da modu bakarra jakiteko zein den ikastetxearen curriculum ezkutua hizkuntzan dagoen sexismoari dagokionez. Horrela, ikastetxean erabilitako hizkuntza aztertuta, ikastetxeak, hizkuntzaren bidez berdintasuna transmititzeari dagokionez, zer indargune eta zer ahulgune dituen antzemateko gai izango gara.

Jarduera honen helburua da hizkuntza genero-ikuspegitik aztertzen ikastea. Horretarako, gabeziak aztertuko ditugu, bakarka edo taldeka, behaketa-taula bat erabiliz, eta horiek hobetzeko estrategia definituko dugu.

Garrantzitsua da, lehenik eta behin, bakarka zein ikastetxe gisa hizkuntza nola erabiltzen dugun aztertzea; hori eginda, gure eguneroko errealitatea zein den eta gure ikasleei eta, oro har, hezkuntza-komunitate osoari zer-nolako mezuak bidaltzen dizkiegun jabetuko gara. Ez gara ari denbora eta energia gehiegi kenduko dizkigun azterketa zientifikoaz, baizik eta errealitatearen zuzeneko behaketaz; behaketa horren bidez, aukera izango dugu denbora gutxian ondorioak ateratzeko eta hurrengo zereginerako prest egoteko, gure egoera pertsonalaren eta lan-egoeraren testuingurura egokitutako benetako argudioak baliatuz.

Horrenbestez, gure proposamena da egunerokoan hizkuntza nola erabiltzen dugun ebaluatzea, benetako ikaskuntza dinamikoa eskuratzeko. Era berean, ikasleek ere egin dezakete jarduera hau, baita hizkuntza nola erabiltzen duten aztertzeko atalak ere. Nolanahi ere, behaketa-fitxaren zati batzuk ez dira errazak izango haientzat. Irakasle bakoitzak aukeratu dezake behaketa-fitxen zein zati egin ditzaketen ikasleek, eta zein ez den komeni egitea, ikasleei ez dagozkien ikastetxeko dokumentuak direlako.

Fitxak (ikus ERANSKINAK) bakarka edo taldeka landu daitezke, eta aukeratu egin daiteke, edo alderdi guztiak aztertu, edo tauletan ageri diren gaietako batean zentratu.

Interesgarria izango litzateke, jarduera amaitzeko, ikasleek txosten bat idaztea, eta, han, antzeman dituzten kontuak jasotzea eta hobetzeko zenbait neurri proposatzea. Ondoren, irakasleen klaustroari edo Eskola Kontseiluari eman dakioke txosten hori.

Jarduera amaitzeko, erantzun galdera hauei, nork hizkuntza ez-sexista nola erabiltzen duen aztertzeko:

  • Zer egiten dut ondo hizkuntzaren erabilera ez-sexistari dagokionez?
  • Zer hobetu behar dut?
  • Zer egin dezakegu ikastetxeak hizkuntza ez-sexista hobeto erabil dezan?

IRAUPENA

Aztertzen duguna zer den eta nola aztertzen dugun, bakarka edo taldeka, horren araberakoa izango da jarduera honen iraupena. Halaber, ikasleek azterketan parte hartzeko aukera izateak ere iraupena baldintzatu dezake; nolanahi ere, dagoeneko adierazi da ez dela azterketa sakona egingo, hobetzeko zenbait datu eman ditzakeen jarduera baizik.

BALIABIDEAK

GEHIAGO SAKONTZEKO

Aztertu kontsumitzen dituzun ikus-entzunezko produktuak

GAI IZANGO GARA

 AZTERTU KONTSUMITZEN DITUZUN IKUS-ENTZUNEZKO PRODUKTUAK

Kontsumitzen ditugun ikus-entzunezko produktuek —abestiek, serieek, filmek, sare sozialek eta abarrek— nerabeen artean sexismoa sustatzen duten mezuak transmititzen dituzte maiz. Horregatik, funtsezkoa da neska-mutilek produktu horietan dagoen sexismoa aztertzen jakitea, espiritu kritikoa lantzeko eta beren sexismoaz, ikasi duten sexismoaz, jabetzeko.

HELBURUA

  • Kontsumitzen ditugun ikus-entzunezko produktuak genero-ikuspegitik aztertzea.
  • Produktu kultural horietan sexismoa detektatzea, ez transmititzeko.
  • Produktu kultural ez-sexisten errepertorioa bilatzea.
  • Hizkuntza ez-sexista erabiltzeko orduan, sormena baliatzea.

GARAPENA

Jarduera honi ekin aurretik, komeni da jarduera egitea, giro lasaia eta ikasleak mota horretako jardueretara ohitu daitezen.

Jarduera hau egiteko, azaldu ikasleei zer helburu lortu nahi diren, eta banatu ikastaldea hiru edo lau kideko taldeetan. Talde bakoitzak zer aztertuko duen aukeratu behar du: musika, serieak, filmak, sare sozialak… Lehenengo eta behin, zer produktu aztertuko dituen zehaztuko du: zer abesti, zer serie, zer film, Instagrameko zer kontu (jarraitzaile asko dituztenak), zer youtuber eta abar.

Aztertu beharreko produktu kulturalen zerrenda egindakoan, sexismoari erreparatzeko baliabideetan duzuen “Generoaren araberako azterketa” eranskina baliatuko dugu produktu horien edukiak aztertzeko. Hona hemen azter ditzakegun sexismoaren adierazleetako batzuk:

Behaketa-fitxa bete ondoren, partekatu ikastalde osoarekin, eta komentatu talde handian. Ondorio hau atera beharko lukete: sexista den ala ez erabaki, eta zergatia arrazoitu. Talde bateko kide guztiak eman diren argudioekin ados ez badaude, ikastalde osoak eztabaidatuko ditu.

Jarduera honek bigarren zati bat eduki dezake; hain zuzen ere, ikasleekin batera, berdintasunari buruzko edo sexismoaren aurkako abestiak bilatzea. «Baliabideak» atalean badira mota horretako abesti batzuk, ikasleei proposatzeko modukoak (irakasleek gainbegiratuko dituzte betiere, ikasleen adinerako egokiak direla ziurtatzeko).

Eta, amaitzeko, jarduera horretan sakontzen jarraitu nahi izanez gero, proposatu ikasleei berdintasunaren aldeko rap abesti bat sortzea eta talde-koreografia bat entseatzea, ikastetxe osoaren aurrean emanaldia egiteko.

ONDORIOAK:

Aztertu abestiak banan-banan, eta eman ikasleei ondorioen berri.

Jarduera amaitutakoan, egin galdera hauek zeure buruari:

  • Zer transmititzen dute gizonei eta emakumeei buruz kontsumitzen ditugun produktu kulturalek?
  • Sexismorik antzeman al dut? Zer zentzutan?
  • Sexismoa zer den ez dakien norbaiti nola azalduko zenioke kontzeptu hori?

IRAUPENA

Zenbat abesti aztertu nahi diren, eta jardueraren bigarren eta hirugarren zatiak ere egin nahi ote diren, horren araberakoa izango da jardueraren iraupena.

BALIABIDEAK

GEHIAGO SAKONTZEKO

Praktikatu hizkuntza ez-sexista

GAI IZANGO GARA

 PRAKTIKATU HIZKUNTZA EZ-SEXISTA

Hobetu beharreko kontuak zein diren zehaztea, horixe da abestiak genero-ikuspegitik aztertzearen helburu bakarra. Hizkuntza ez-sexista nola erabiltzen dugun genero-ikuspegitik aztertzen dugunean, berriz, hizkuntza ez-sexista hobeto erabiltzea izaten dugu helburu. Eta helburu hori lortzeko, praktikatu egin behar dugu, eta sexismoa alde batera uzteko alternatibak ikasi behar ditugu.

HELBURUA

  • Hizkuntzaren erabilera ez-sexistaren adibide zehatzak bilatzea.
  • Hizkuntza ez-sexista erabiltzeko estrategietan trebatzea.

GARAPENA

Jarduera honi ekin aurretik, komeni da jarduera egitea, giro lasaia lortzeko eta ikasleak mota horretako jardueretara ohitu daitezen.

Hizkuntza nola erabiltzen dugun genero-ikuspegitik aztertu ondoren, hizkuntza ez-sexista erabiltzeko alternatibak eta estrategiak bilatu beharra ikusten dugu. Hori dela eta, hizkuntza ez-sexistaren erabilera egokiari buruzko argibideak ematen dizkiguten gidak bilatu ohi ditugu.

Ikasteko moduetako bat da testuetan eta idazkietan erabilera ez-sexista praktikatzea; hortaz, adibide zehatzen bidez trebatzea da jarduera honen oinarria.

Jarraian, mezuen eduki sexista saihesteko zenbait irtenbide linguistiko ageri dira. Ikusten duzunez, ezagutzen dituzun alternatibak dira, Lehen Hezkuntzako urteetan ikasiko zenituenak, eta kontuz ibiliz gero aski erraz txerta ditzakezunak zure diskurtsoan. Gogoan izan, euskaraz idazteko modu berri bat sortzen lagundu dezakezula. Mugikorraren bidez bidalitako mezuekin ere gauza bera gertatzen da: euskaraz idazteko modu berri bat sortzen da, norberak eta mezuak jasotzen dituenak ulertzeko modukoa. Bada, hizkuntzaren beste erabilera batzuk ere alda ditzakezu, lehen batean arrotzagoak iruditzen bazaizkizu ere.

Baliabideetan dagoen “Hizkuntzaren erabilera eta komunikazioa” testuan alternatiba batzuk topa diztakezu

Hori aintzat hartuta, proposatzen dizugu «Bilatu alternatibak» izeneko eranskina erabiliz esaldiak birformula ditzazula, hizkuntza ez-sexista erabiltzen duzula bermatuz.

Ondoren, ikasleek , nork bere buruari galdera hauek egin diezazkioke:

  • Hizkuntzaren erabilera ez-sexistari buruz ari garela, zer kostatzen zait gehien?
  • Zer beharko nuke hobetzeko?

IRAUPENA

Norberaren edo taldearen erritmoaren araberakoa izango da iraupena.

BALIABIDEAK

  • Eranskina:Bilatu alternatibak
  • “Hizkuntzaren erabilera eta komunikazioa”. Hezkidetzan esku hartzen
  • Komunikazio ez-sexistarako dekalogoa (Emakunde):

GAZTELANIAZ: https://www.youtube.com/watch?v=2xO71l-A6BQ

EUSKARAZ: https://www.youtube.com/watch?v=Gwww9STx5_8

ERANSKINA. BILATU ALTERNATIBAK

Jarraian, esaldi batzuk, esukaraz eta gazteleraz, proposatzen dizkizugu. Saia zaitez aldatzen, sexistak izan ez daitezen.

Sexistak dira? Bai Ez? Zergatik?  Gogoratu ikusi berri ditugun prozedurek ez dutela elkar baztertzen, esan nahi baita konbinatuta erabil daitezkeela esaldi beraren barruan. Haien egokitasunari dagokionez, hau da, horietako bat lehenestea komeni ote den, ez dago bata edo bestea beharrezkoago bihurtzen duen inolako arrazoirik, eta, oro har, testuari erreparatuta zehaztuko da zein den, unean-unean, «ondoen gelditzen dena». Denboraren poderioz, konturatu gabe sortuko dituzu esaldi ez-sexistak, eta gizartea zurekin eta zure ingurukoekin bidezkoagoa izan dadin lagunduko duzu:

 1. Gizonak animalien espezie arrazoiduna da. El hombre es una especie racional

.........................................................................................................................................................

.........................................................................................................................................................

2. Gazteen aisialdia errutina hutsa da:telebista ikusi, tragoak hartzera joan,neskekin ligatzen saiatu… El ocio  de los jóvenes es pura rutina: ver la tele, ir a tomar unos tragos, intentar ligar con chicas

.........................................................................................................................................................

.........................................................................................................................................................

3. Nire aitek etorriko dira nire bila. Mis padres vendrán a buscarme

…………………………………………………………………………………………………………………………………………………..

.........................................................................................................................................................

4. Emakumeak dira gidari ziuruenak. Los conductores más seguros son las mujeres. .........................................................................................................................................................

.........................................................................................................................................................

5. Herri osoa beheratu zen bisitariak onartzera, emakumeak eta umeak herrixkan geratu zirelarik.

.........................................................................................................................................................

.........................................................................................................................................................

 6. Hegazkinean bi andaluziar etabere emazteak ezagutu genituen

.........................................................................................................................................................

.........................................................................................................................................................

7. Angelina Jolie-k, beti bezain eder eta elegante, eta Robert de Niro errekonozituak sari bana jaso zituzten ekitaldian

.........................................................................................................................................................

.........................................................................................................................................................

8. Berokia zikindu zaizu; lasai, amak garbituko dizu

…………………………………………………………………………………………………………………………………………………

.........................................................................................................................................................

9. Bi gizonek eta hiru neskekosatzen dute taldea

.........................................................................................................................................................

.........................................................................................................................................................

10. Todas las entidades socias del proyecto estarán presentes en la presentación salvo el socio andaluz.

.........................................................................................................................................................

.........................................................................................................................................................

11. Los médicos y enfermeras del hospital celebraron la Navidad con una comida. .........................................................................................................................................................

.........................................................................................................................................................

12. Txirringa ez dabil ondo; ea aitak konpontzen laguntzen dizun

…………………………………………………………………………………………………………………………………………………..

.........................................................................................................................................................

13. Oferta de empleo: Se necesita Jefe de Obra y Secretaria. .........................................................................................................................................................

.........................................................................................................................................................

14. Koñazo bat zara, atso kalakariak zarete benetan!, emakume negarti bat dirudizu!, ez ibili maritxukeriatan...

.........................................................................................................................................................

.........................................................................................................................................................

14.  Por favor, ¿me indica dónde está el despacho del Jefe de Estudios? .........................................................................................................................................................

.........................................................................................................................................................

20. Nor da zure andereñoa?