Gai izango gara

Aztertu zure ikastetxeko hizkuntza

GAI IZANGO GARA

 

AZTERTU ZURE IKASTETXEKO HIZKUNTZA

Hizkuntzaren erabilera ez-sexistarekin zerikusia duten zenbait alderdiri buruzko prestakuntza jaso ondoren, ikastetxean zer motatako hizkuntza erabiltzen dugun aztertu beharra dago. Horretarako, bizitzan zehar zer dinamika barneratu ditugun ikusi behar dugu, eta zehaztu behar dugu zein diren aldatu eta hobetu beharreko alderdiak, komunikatzeko dugun modua benetan sexismotik aparte egon dadin.

 

HELBURUAK

  • Sexismoari dagokionez, norberak hizkuntza nola erabiltzen duen aztertzea.
  • Hizkuntzaren erabilera aztertzeko estrategiak ikasi eta horietan trebatzea.
  • Hizkuntzaren erabilera ez-sexista hobetzeko alderdiak zehaztea.
  • Hizkuntzaren erabilera ez-sexista erabiltzen ari garela eroso sentitzea.

GARAPENA

 Jarduera honi ekin aurretik, komeni da jarduera egitea, giro lasaia lortzeko eta ikasleak mota horretako jardueretara ohitu daitezen.

Ikastetxea ikasleen erreferentea da hizkuntzaren erabilerari dagokionez, bereziki erabilera ez-sexistari dagokionez. Komunikatzeko dugun moduak bizitzan zer-nolako jarrera dugun erakusten du. Hortaz, emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko jarrera badugu, erabiltzen dugun hizkuntzak ere berdintasuna transmititu beharko du.

Askotan, ez gara jabetzen zenbat gauza transmititzen ditugun hizkuntza erabiltzeko moduaren bidez; horregatik, transmisioa aztertzen ez dugun bitartean, curriculum ezkutuaren barruan sartuta egongo da, hau da, gure ikasleei inkontzienteki irakasten dizkiegun gaien barruan. Berdintasunerako hezkuntzaz ari garela, kontzientziarik ez izatetik kontzientzia izatera igarotzea da garrantzitsuena, edukien, jarreren eta rolen ikuspegi sexistarik transmiti ez dezagun.

Ikastetxeak egunerokoan hizkuntza nola erabiltzen duen aztertzea, horixe da modu bakarra jakiteko zein den ikastetxearen curriculum ezkutua hizkuntzan dagoen sexismoari dagokionez. Horrela, ikastetxean erabilitako hizkuntza aztertuta, ikastetxeak, hizkuntzaren bidez berdintasuna transmititzeari dagokionez, zer indargune eta zer ahulgune dituen antzemateko gai izango gara.

Jarduera honen helburua da hizkuntza genero-ikuspegitik aztertzen ikastea. Horretarako, gabeziak aztertuko ditugu, bakarka edo taldeka, behaketa-taula bat erabiliz, eta horiek hobetzeko estrategia definituko dugu.

Garrantzitsua da, lehenik eta behin, bakarka zein ikastetxe gisa hizkuntza nola erabiltzen dugun aztertzea; hori eginda, gure eguneroko errealitatea zein den eta gure ikasleei eta, oro har, hezkuntza-komunitate osoari zer-nolako mezuak bidaltzen dizkiegun jabetuko gara. Ez gara ari denbora eta energia gehiegi kenduko dizkigun azterketa zientifikoaz, baizik eta errealitatearen zuzeneko behaketaz; behaketa horren bidez, aukera izango dugu denbora gutxian ondorioak ateratzeko eta hurrengo zereginerako prest egoteko, gure egoera pertsonalaren eta lan-egoeraren testuingurura egokitutako benetako argudioak baliatuz.

Horrenbestez, gure proposamena da egunerokoan hizkuntza nola erabiltzen dugun ebaluatzea, benetako ikaskuntza dinamikoa eskuratzeko.

Fitxak bakarka edo taldeka landu daitezke, eta aukeratu egin daiteke, edo alderdi guztiak aztertu, edo tauletan ageri diren gaietako batean zentratu.

Era berean, ikasleei eska diezaiekezu azterketa horretan parte hartzeko, behaketa-taulak erabiliz. Nolanahi ere, arestian aipatu ditugun kontuetako batzuk hautatu beharko dira, adibidez, ikastetxeko idazkunak eta ikasgelako materialak. Helburua izango litzateke hizkuntzaren erabilera ez-sexista nola aztertu ikasten has daitezen.

Jarduera amaitzeko, erantzun galdera hauei, nork hizkuntza ez-sexista nola erabiltzen duen aztertzeko:

  • Zer egiten dut ondo hizkuntzaren erabilera ez-sexistari dagokionez?
  • Zer hobetu behar dut?
  • Nola hobetu dezaket? Eta nola transmititu ikasleei zein garrantzitsua den hizkuntza ez-sexista erabiltzea emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko?

Fitxak bakarka (ikus ERANSKINAK) edo taldeka landu daitezke, eta aukeratu egin daiteke, edo alderdi guztiak aztertu, edo tauletan ageri diren gaietako batean zentratu.

Jarduera amaitzeko, erantzun galdera hauei, nork hizkuntza ez-sexista nola erabiltzen duen aztertzeko:

  • Zer egiten dut ondo hizkuntzaren erabilera ez-sexistari dagokionez?
  • Zer hobetu behar dut?
  • Nola hobetu dezaket? Eta nola transmititu ikasleei zein garrantzitsua den hizkuntza ez-sexista erabiltzea emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko?

 

IRAUPENA

Aztertzen duguna zer den eta nola aztertzen dugun, bakarka edo taldeka, horren araberakoa izango da jarduera honen iraupena. Halaber, ikasleek azterketan parte hartzeko aukera izateak ere iraupena baldintzatu dezake; nolanahi ere, dagoeneko adierazi da ez dela azterketa sakona egingo, hobetzeko zenbait datu eman ditzakeen jarduera baizik.

 

BALIABIDEAK

 

GEHIAGO SAKONTZEKO

Aztertu entzuten dituzun abestiak

GAI IZANGO GARA

 

AZTERTU ENTZUTEN DITUZUN ABESTIAK

Musika funtsezkoa da bizitzako etapa guztietan, dela ikasteko, dela sormena lantzeko, dela taldea batzeko eta abar. Lehen Hezkuntzako ikasleak beren abesti gogokoenak izaten eta musika beren kabuz entzuten hasiak dira dagoeneko. Hori dela eta, interesgarria da abesti horietan erabiltzen den hizkuntza azter dezaten; izan ere, abestien bidez ere sexismoa transmititzen da, eta ezin izango dugu sexismoa baztertu haren presentziaren jakitun ez bagara.

 

HELBURUA

  • Lehen Hezkuntzako ikasleek entzuten dituzten abestiak genero-ikuspegitik aztertzea.
  • Abestietan sexismoa detektatzea, ez transmititzeko.
  • Musika eta abesti ez-sexisten errepertorioa bilatzea.
  • Musikaren bidez sormena bultzatzea, sexismoa alde batera utzita.

 

GARAPENA

 Jarduera honi ekin aurretik, komeni da jarduera egitea, giro lasaia eta ikasleak mota horretako jardueretara ohitu daitezen.

Lehen Hezkuntzako abestiak aztertzeari ekin aurretik, ondo legoke ikasleek, taldeka edo bakarka, gustuko dituzten, entzun ohi dituzten edo ezagutzen dituzten abestiak biltzea.

Behin abestiak bilduta, azter ditzatela, abestien edukietan ageri den sexismoari erreparatzeko taula erabiliz. Hona hemen abestietan ageri diren sexismoaren adierazleetako batzuk, azter ditzakegunak:

Jarduera honek bigarren zati bat eduki dezake; hain zuzen ere, Lehen Hezkuntzako azken mailetako ikasleekin batera, berdintasunari buruzko edo sexismoaren aurkako abestiak bilatzea. «Baliabideak» atalean badira mota horretako abesti batzuk, ikasleei proposatzeko modukoak (irakasleek gainbegiratuko dituzte betiere, ikasleen adinerako egokiak direla ziurtatzeko).

Eta, amaitzeko, jarduera horretan sakontzen jarraitu nahi izanez gero, proposatu ikasleei berdintasunaren aldeko rap abesti bat sortzea eta talde-koreografia bat entseatzea, ikastetxe osoaren aurrean emanaldia egiteko.

 

Aztertu abestiak banan-banan, eta eman ikasleei ondorioen berri.

Jarduera amaitutakoan, egin galdera hauek zeure buruari:

  • Zer transmititzen dute gizonei eta emakumeei buruz entzuten ditudan abestiek?
  • Aurkitu al dut abesti sexistarik? Zer zentzutan?
  • Zer egin dezaket hobetzeko?

 

IRAUPENA

Zenbat abesti aztertu nahi diren, eta jardueraren bigarren eta hirugarren zatiak ere egin nahi ote diren, horren araberakoa izango da jardueraren iraupena.

 

GEHIAGO SAKONTZEKO

 

Eranskina: -KANTEN AZTERKETA GENERO-IKUSPEGITIK

Abestiaren izenburua:

Egilea:

Adierazlea

Maskulinoa

Femeninoa

Zehaztugabea

Protagonista

 

 

 

Aipatzen diren lanbideak

 

 

 

Izaera

 

 

 

Dohainak

 

 

 

Akatsak

 

 

 

Ezaugarri fisikoak

 

 

 

Beste pertsona batzuk zaintzea

 

 

 

Norbere burua zaintzea

 

 

 

Amatasuna/Aitatasuna aipatzen da

 

 

 

Generoarekin zerikusi zuzena duten mezuak ageri dira

 

 

 

Izendatzeko moduak: izena edo harremana.

 

 

 

Alderdi sentimentalekiko lotura (ezkontza-harremana, maitasuna, adiskidetasuna...)

 

 

 

Alderdi materialekiko lotura (dirua, arrakasta…)

 

 

 

Emakume zein gizonekin erabiltzen diren adjektiboak.

 

 

 

 

Praktikatu hizkuntza ez-sexista

GAI IZANGO GARA

 

PRAKTIKATU HIZKUNTZA EZ-SEXISTA

Hobetu beharreko kontuak zein diren zehaztea, horixe da abestiak genero-ikuspegitik aztertzearen helburu bakarra. Hizkuntza ez-sexista nola erabiltzen dugun genero-ikuspegitik aztertzen dugunean, berriz, hizkuntza ez-sexista hobeto erabiltzea izaten dugu helburu. Eta helburu hori lortzeko, praktikatu egin behar dugu, eta sexismoa alde batera uzteko alternatibak ikasi behar ditugu.

 

HELBURUA

  • Hizkuntzaren erabilera ez-sexistaren adibide zehatzak ematea.
  • Hizkuntza ez-sexista erabiltzeko estrategietan trebatzea.
  • Hizkuntzaren erabilera ez-sexistari buruzko prestakuntza jasotzeko beharra antzematea.

 

GARAPENA

Jarduera honi ekin aurretik, komeni da jarduera egitea, giro lasaia lortzeko eta ikasleak mota horretako jardueretara ohitu daitezen.

Hizkuntza nola erabiltzen dugun genero-ikuspegitik aztertu ondoren, hizkuntza ez-sexista erabiltzeko alternatibak eta estrategiak bilatu beharra ikusten dugu. Hori dela eta, hizkuntza ez-sexistaren erabilera egokiari buruzko argibideak ematen dizkiguten gidak bilatu ohi ditugu.

Ikasteko moduetako bat da testuetan eta idazkietan erabilera ez-sexista praktikatzea; hortaz, adibide zehatzen bidez trebatzea da jarduera honen oinarria.

Jarraian, mezuen eduki sexista saihesteko zenbait irtenbide linguistiko ageri dira. Ikusten duzunez, ezagutzen dituzun alternatibak dira, Lehen Hezkuntzako urteetan ikasiko zenituenak, eta kontuz ibiliz gero aski erraz txerta ditzakezunak zure diskurtsoan. Gogoan izan, euskaraz idazteko modu berri bat sortzen lagundu dezakezula. Mugikorraren bidez bidalitako mezuekin ere gauza bera gertatzen da: euskaraz idazteko modu berri bat sortzen da, norberak eta mezuak jasotzen dituenak ulertzeko modukoa. Bada, hizkuntzaren beste erabilera batzuk ere alda ditzakezu, lehen batean arrotzagoak iruditzen bazaizkizu ere.

Baliabideetan dagoen “Hizkuntzaren erabilera eta komunikazioa” testuan alternatiba batzuk topa diztakezu.

Hori aintzat hartuta, proposatzen dizugu «Bilatu alternatibak» izeneko eranskina erabiliz esaldiak birformula ditzazula, hizkuntza ez-sexista erabiltzen duzula bermatuz.

Ondoren, ikasleek , nork bere buruari galdera hauek egin diezazkioke:

  • Hizkuntzaren erabilera ez-sexistari buruz ari garela, zer kostatzen zait gehien?
  • Zer beharko nuke hobetzeko?

 

IRAUPENA

Norberaren edo taldearen erritmoaren araberakoa izango da iraupena.

 

BALIABIDEAK

GAZTELANIAZ: https://www.youtube.com/watch?v=2xO71l-A6BQ

EUSKARAZ: https://www.youtube.com/watch?v=Gwww9STx5_8

  •