Gai izango gara
Aztertu zeure hizkuntza genero-ikuspegitik
GAI IZANGO GARA |
AZTERTU ZEURE HIZKUNTZA GENERO-IKUSPEGITIK
Hizkuntzaren erabilera ez-sexistari lotutako zenbait alderdiri buruzko prestakuntza jaso ondoren, nork hizkuntza nola erabiltzen duen aztertu behar du. Horretarako, bizitzan zehar barneratutako dinamikak zein diren ikusi behar da; zehaztu behar da zer alderdi aldatu behar ditugun, eta hobetzeko alternatibak bilatu behar ditugu, komunikatzeko dugun modua benetan sexismotik aparte egon dadin. |
HELBURUA
- Sexismoari dagokionez, norberak hizkuntza nola erabiltzen duen aztertzea.
- Hizkuntzaren erabilera aztertzeko estrategiak ikasi eta horietan trebatzea.
- Hizkuntzaren erabilera ez-sexista hobetzeko alderdiak zehaztea.
- Hizkuntzaren erabilera ez-sexista erabiltzen ari garela eroso sentitzea.
GARAPENA
Jarduera honi ekin aurretik, komeni da jarduera egitea, giro lasaia eta taldekideen arteko sintonia lortzeko.
Irakasleak ikasleen erreferenteak dira hizkuntzaren erabilerari dagokionez, bereziki erabilera ez-sexistari dagokionez. Komunikatzeko dugun moduak bizitzan zer-nolako jarrera dugun erakusten du. Hortaz, emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko jarrera badugu, erabiltzen dugun hizkuntzak ere berdintasuna transmititu beharko du.
Askotan, ez gara jabetzen zenbat gauza transmititzen ditugun hizkuntza erabiltzeko moduaren bidez; horregatik, transmisioa aztertzen ez dugun bitartean, curriculum ezkutuaren barruan sartuta egongo da, hau da, gure ikasleei inkontzienteki irakasten dizkiegun gaien barruan. Berdintasunerako hezkuntzaz ari garela, kontzientziarik ez izatetik kontzientzia izatera igarotzea da garrantzitsuena, edukien, jarreren eta rolen ikuspegi sexistarik transmiti ez dezagun.
Egunerokoan hizkuntza nola erabiltzen dugun aztertzea, horixe da modu bakarra jakiteko zein den gure curriculum ezkutua hizkuntzan dagoen sexismoari dagokionez. Erabiltzen dugun hizkuntza aztertuta, hizkuntzaren bidez berdintasuna transmititzeari dagokionez zer indargune eta zer ahulgune ditugun antzemateko gai izango gara.
Gure komunikazioa genero-ikuspegitik aztertzen ikastea da jarduera honen helburua. Horretarako, geure gabeziak aztertuko ditugu, bakarka edo taldeka, behaketa-taula bat erabiliz, eta horiek hobetzeko estrategia bat definituko dugu.
Garrantzitsua da, lehenik eta behin, bakarka zein ikastetxe gisa hizkuntza nola erabiltzen dugun aztertzea; hori eginda, gure eguneroko errealitatea zein den eta gure ikasleei eta, oro har, hezkuntza-komunitate osoari zer-nolako mezuak bidaltzen dizkiegun jabetuko gara. Ez gara ari denbora eta energia gehiegi kenduko dizkigun azterketa zientifikoaz, baizik eta errealitatearen zuzeneko behaketaz; behaketa horren bidez, aukera izango dugu denbora gutxian ondorioak ateratzeko eta hurrengo zereginerako prest egoteko, gure egoera pertsonalaren eta lan-egoeraren testuingurura egokitutako benetako argudioak baliatuz.
Horrenbestez, gure proposamena da egunerokoan hizkuntza nola erabiltzen dugun ebaluatzea, benetako ikaskuntza dinamikoa eskuratzeko.
Fitxak bakarka edo taldeka landu daitezke (Ikus ERANSKINAK), eta aukeratu egin daiteke, edo alderdi guztiak aztertu, edo tauletan ageri diren gaietako batean zentratu.
Jarduera amaitzeko, erantzun galdera hauei, nork hizkuntza ez-sexista nola erabiltzen duen aztertzeko:
- Zer egiten dut ondo hizkuntzaren erabilera ez-sexistari dagokionez?
- Zer hobetu behar dut?
- Nola hobetu dezaket? Eta nola transmititu ikasleei zein garrantzitsua den hizkuntza ez-sexista erabiltzea emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko?
IRAUPENA
Aztertzen duguna zer den eta nola aztertzen dugun, bakarka edo taldeka, horren araberakoa izango da iraupena.
BALIABIDEAK
- “Hizkuntzaren erabilera eta komunikazioa”. Hezkidetzan esku hartzen
- Gijongo CPRaren argitalpen honek ikastetxe osoan sexismoa aztertzeko behaketa-fitxen katalogo zabala biltzen du: https://elearning3.hezkuntza.net/015253/pluginfile.php/1559/mod_resource/content/1/Hezkidetza/educasturPautas.pdf
- I ERANSKINA: Idatzizko hizkuntzari erreparatzeko jarraibideak
- II ERANSKINA: Ahozko hizkuntzari erreparatzeko jarraibideak (Ikasgelako komunikazioa)
- III ERANSKINA: Ahozko hizkuntzari erreparatzeko jarraibideak (Komunikazio ez-formala)
GEHIAGO SAKONTZEKO
- Hizkuntza genero-ikuspegitik berrikusteko gida, Mercedes Bengoecheak egina: https://www.bizkaia.eus/home2/Archivos/DPTO1/Noticias/Pdf/Lenguaje%20Gu%C3%ADa%20lenguaje%20no%20sexista%20castellano.pdf?hash=a5c665499e7bf137f384f1af8b899f6c
Aztertu Haur Hezkuntzako abestiak
GAI IZANGO GARA |
AZTERTU HAUR HEZKUNTZAKO ABESTIAK
Musika funtsezkoa da bizitzako etapa guztietan, dela ikasteko, dela sormena lantzeko, dela taldea batzeko eta abar. Baina Haur Hezkuntzan are garrantzitsuagoa da, abestien bidez era guztietako irakaskuntzak transmititzen dira-eta, eguneroko higiene- eta bizikidetza-ohituretatik hasi eta curriculum-edukietara arte. Hala ere, batzuetan, abestien bidez sexismoa ere transmititzen dugu, eta ezin izango dugu sexismoa baztertu haren presentziaren jakitun ez bagara. |
HELBURUA
- Haur Hezkuntzako abestiak genero-ikuspegitik aztertzea.
- Musika eta abesti ez-sexisten errepertorioa proposatzea.
- Abesti ez-sexisten erabilera ez-sexistaz gozatzea.
GARAPENA
Jarduera honi ekin aurretik, komeni da jarduera egitea, giro lasaia eta taldekideen arteko sintonia lortzeko.
Haur Hezkuntzako abestiak aztertzen hasi aurretik, ondo legoke Haur Hezkuntzako ikasgeletan haurrei kantatzen dizkiegun abestiak biltzea, izan taldean, izan bakarka; izan ere, ikasgeletan benetan erabiltzen den materiala da aztertu beharrekoa.
Behin abestiak bilduta, azter ditzatela, abestien edukietan ageri den sexismoari erreparatzeko taula erabiliz. Kontuan izan haurrei transmititzen diegun guztiak osatzen duela haien mundu sinbolikoa, hau da, abestien bidez modu inkontzientean transmititu daitekeen sexismoa ere ikasten dutela gure ikasleek.
Hona hemen abestietan ageri diren sexismoaren adierazleetako batzuk, azter ditzazun:
HAUR-KANTEN AZTERKETA GENERO-IKUSPEGITIK
Abestiaren izenburua:
Egilea:
Adierazlea | Maskulinoa | Femeninoa | Zehaztugabea |
Protagonista |
|
|
|
Aipatzen diren lanbideak |
|
|
|
Izaera |
|
|
|
Dohainak |
|
|
|
Akatsak |
|
|
|
Ezaugarri fisikoak |
|
|
|
Beste pertsona batzuk zaintzea |
|
|
|
Norbere burua zaintzea |
|
|
|
Amatasuna/Aitatasuna aipatzen da |
|
|
|
Generoarekin zerikusi zuzena duten mezuak ageri dira |
|
|
|
Izendatzeko moduak: izena edo harremana. |
|
|
|
Alderdi sentimentalekiko lotura (ezkontza-harremana, maitasuna, adiskidetasuna...) |
|
|
|
Alderdi materialekiko lotura (dirua, arrakasta…) |
|
|
|
ONDORIOAK:
Interesgarria izango litzateke irakasle-taldeak, abestiak banan-banan aztertu ondoren, beren hitzetan sexismo-adierazpenak dituzten abestien ordez beste batzuk erabil daitezen proposatzea.
Jarduera amaitutakoan, egin galdera hauek zeure buruari:
- Orain arte, erreparatu al diot inoiz abestien bidez sexismoa inkontzienteki transmititzeko aukerari?
- Orain arte, aztertu al dut inoiz nire irakaskuntza-jarduna genero-ikuspegitik?
- Zer egin dezaket hobetzeko?
IRAUPENA
Zenbat abesti aztertu nahi diren, horren araberakoa izango da jardueraren iraupena.
BALIABIDEAK
- Haur-kantak eta sexismoa: https://www.youtube.com/watch?v=zf8zqNo_g6g
- “Hizkuntzaren erabilera eta komunikazioa”. Hezkidetzan esku hartzen
- ERANSKINA: Haur-kanten azterketa genero-ikuspegitik
- Nola landu eta aukeratu hezkidetzako materialak
GEHIAGO SAKONTZEKO
- Ikusi zenbateraino ziren ilunak eta matxistak gure haurtzaroko abestiak: https://www.codigonuevo.com/feminismo/oscuras-machistas-canciones-infancia
Praktikatu hizkuntza ez-sexista
GAI IZANGO GARA |
PRAKTIKATU HIZKUNTZA EZ-SEXISTA
Hobetu beharreko kontuak zein diren zehaztea, horixe da abestiak genero-ikuspegitik aztertzearen helburu bakarra. Hizkuntza ez-sexista nola erabiltzen dugun genero-ikuspegitik aztertzen dugunean, berriz, hizkuntza ez-sexista hobeto erabiltzea izaten dugu helburu. Eta helburu hori lortzeko, praktikatu egin behar dugu, eta sexismoa alde batera uzteko alternatibak ikasi behar ditugu. |
HELBURUA
- Hizkuntzaren erabilera ez-sexistaren adibide zehatzak ematea.
- Hizkuntza ez-sexista erabiltzeko estrategietan trebatzea.
- Hizkuntzaren erabilera ez-sexistari buruzko prestakuntza jasotzeko beharra antzematea.
GARAPENA
Jarduera honi ekin aurretik, komeni da jarduera egitea, giro lasaia eta taldekideen arteko sintonia lortzeko.
Hizkuntza nola erabiltzen dugun genero-ikuspegitik aztertu ondoren, hizkuntza ez-sexista erabiltzeko alternatibak eta estrategiak bilatu beharra ikusten dugu. Hori dela eta, hizkuntza ez-sexistaren erabilera egokiari buruzko argibideak ematen dizkiguten gidak bilatu ohi ditugu.
Ikasteko moduetako bat da testuetan eta idazkietan erabilera ez-sexista praktikatzea; hortaz, adibide zehatzen bidez trebatzea da jarduera honen oinarria.
Jarraian, mezuen eduki sexista saihesteko zenbait irtenbide linguistiko ageri dira. Ikusten duzunez, ezagutzen dituzun alternatibak dira, Lehen Hezkuntzako urteetan ikasiko zenituenak, eta kontuz ibiliz gero aski erraz txerta ditzakezunak zure diskurtsoan. Gogoan izan, euskaraz idazteko modu berri bat sortzen lagundu dezakezula. Mugikorraren bidez bidalitako mezuekin ere gauza bera gertatzen da: euskaraz idazteko modu berri bat sortzen da, norberak eta mezuak jasotzen dituenak ulertzeko modukoa. Bada, hizkuntzaren beste erabilera batzuk ere alda ditzakezu, lehen batean arrotzagoak iruditzen bazaizkizu ere.
Hona hemen alternatiba batzuk. Ikusi erantsitako dokumetua: “Hizkuntzaren erabilera eta komunikazioa”. Hezkidetzan esku hartzen
Hori aintzat hartuta, proposatzen dizugu «Bilatu alternatibak» eranskina erabiliz esaldiak birformula ditzazula, hizkuntza ez-sexista erabiliz.
Haur Hezkuntzako irakasleek bakarka nahiz taldeka landuko dute unitate didaktikoa, eta ondoren, nork bere buruari galdera hauek egin diezazkioke:
- Hizkuntzaren erabilera ez-sexistari buruz ari garela, zer kostatzen zait gehien?
- Zer beharko nuke hobetzeko?
- Prestakuntza jaso behar al dut hizkuntza ez-sexista erabiltzen ikasteko?
IRAUPENA
Norberaren edo taldearen erritmoaren araberakoa izango da iraupena.
BALIABIDEAK
- Eranskina. “Hizkuntzaren erabilera eta komunikazioa”. Hezkidetzan esku hartzen (eranskina)
BESTE BALIABIDE BATZUK
- Komunikazio ez-sexistarako dekalogoa (Emakunde):
GAZTELANIAZ: https://www.youtube.com/watch?v=2xO71l-A6BQ
EUSKARAZ: https://www.youtube.com/watch?v=Gwww9STx5_8