GIZON ERANTZUNKIDEAK

BADAKIGU ZER NAHI DUGUN

 

GIZON ERANTZUNKIDEAK

Etxeko erantzunkidetasuna berdintasunaren oinarrietako bat da, pertsonen denboran zuzenean eragiten baitu. Garrantzitsua da gure ikasleek ikustea gizon izateko modu bat baino gehiago dagoela, zainketei eta etxeko lanei dagokienez. Beste eredu batzuek gogoeta egiten dute, eta bikotekidearekin edo familiarekin egoteko denboraren banaketa birpentsatzen dute. Horregatik, interesgarria da gizonen testuak eramatea ikasgelara, baldin eta tradizionalak eta hegemonikoak ez diren beste eredu batzuk erakusten badituzte.

HELBURUA

  • Etxeko erantzunkidetasunaren inguruan hausnartzea eta eztabaidatzea, gizonek idatzitako testuak oinarri hartuta.
  • Norberak etxean zer erantzunkidetasun-maila duen onartzea.
  • Berdintasunezko maskulinitate-printzipioak proposatzea.

GARAPENA

Jarduerari ekin aurretik, komeni da ariketa egitea, , giro lasaia izateko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.

Gero, irakasleak lortu nahi diren funtzioak eta helburuak azaldu beharko ditu, pertsona bakoitzaren iritzi, gustu eta sentimenduekiko errespetuzko giroaren beharra azpimarratuta; era berean, gogorarazi beharko du parte-hartzaile guztiek askatasun osoa izan behar dutela beren premia, ideia eta proposamenei buruz hitz egiteko.

Jarduera hau egiteko, Miguel Ángel Arconada Meleroren testu bat erabiliko dugu (Bigarren Hezkuntzako irakaslea da, eta berdintasunezko maskulinitateetan aditua):

«Arazo bat daukagu: gizon batzuk biolento ez izatearekin konformatzen dira. Gizon bat biolento ez izateak ez du esan nahi matxista ez denik; maskulinitate berriak behar dira, berdintasunezko harremanen eta erantzukizun partekatuen alde egingo dutenak. Gizon batzuk pribilegio batez gozatzen ari dira: neska-lagunaren denbora pertsonala lapurtzea. Elkarrekin erosi eta ordaindu dugun etxea da; elkarrekin zikintzen dugu, eta elkarrekin gozatzen dugu. Orduan, zergatik garbitzen duzu zuk nagusiki? Horixe da galdera. Jakina da gizon batek bikotekidea badu bizi-kalitatea irabazten duela; emakume batek bikotekidea badu, litekeena da bizi-kalitatea galtzea» .

Irakurri ondoren, galdera batzuk egingo ditugu, ikasleek testua ulertu dutela ziurtatzeko:

● Zergatik dio egileak gizon bat biolentoa ez izateak ez duela esan nahi matxista ez denik?

● Zer esan nahi du «neska-lagunaren denbora pertsonala lapurtzea» esaldiak?

● Zergatik uste du egileak emakumeek bikotekidea badute bizi-kalitatea galtzen dutela?

Testua ulertzen dutela ziurtatu ondoren, talde txikitan jarriko dira, eta honako galdera hauei erantzungo diete, gero eztabaidan erabiltzeko:

● Zer etxeko lan egiten dituzte zure etxean dauden emakumeek? Eta gizonek?

● Etxeko lanetarako erabiltzen den denboraren banaketa orekatua al da gizonen eta emakumeen artean?

● Zergatik uste duzu gertatzen dela hori?

● Zure ustez, zergatik egin izan dituzte emakumeek etxeko lanak?

● Zer da erantzunkidetasuna?

Eztabaidarako argudio gehiago izan ditzaten, etxeko lanen banaketan dagoen desberdintasunari buruzko estatistikak eta artikuluak ere eman diezazkiekegu; adibidez, artikulu hau: Etxeko lana eta zainketa-lana: justizia kontua

https://www.mrafundazioa.eus/eu/artikuluak/etxeko-lana-eta-zainketa-lana-justizia-kontua

Ondoren, eztabaidari ekingo zaio; moderatzaile batek kontrolatuko ditu denborak, eta ahalik eta taldekide gehienek parte hartzen dutela ziurtatuko dute.

Hasteko, galdera hauek egin daitezke:

● Zuen ustez, oraindik ere desberdintasunak daude etxeko lanetan?

● Ados zaudete irakurri dugun testuaren amaierarekin? Zuen ustez, egoera aldatu da duela urte batzuetatik hona?

● Ezagutzen al duzue etxetik kanpo soldatapean lan egiten duen eta etxeko lan guztiak egin behar dituen emakumerik?

● Etxeko zer lanetan zara trebea? Zer egin duzu orain arte?

Jarduera amaitzeko, gure ikasleei galdetuko diegu nola eragiten duten estereotipoek pertsonen bizitzan, oro har (pentsamenduetan, emozioetan, ekintzetan) eta beren bizitzetan, zehazki; eta helburuak berrikusiko ditugu, jardueran bete diren ala ez ikusteko. Azken zati hori zereginaren ebaluazio txiki bat izango da, eta ikasleek autoebaluazio txiki bat egingo dute honako gai hauei buruz:

● Zer egin dugu ondo?

● Zer hobetu behar dugu?

● Nola sentitu gara, jarduera egiten aritu garen bitartean?

IRAUPENA

Bi saio.

BALIABIDEAK

  • Berdingune:

https://www.berdingune.euskadi.eus/informazioa/kontziliazioa-eta-erantzunkidetasuna/u89-conamain/eu/

  • Artikulua: La desigualdad de género empieza con las tareas de la casa:

https://www.nytimes.com/es/2018/08/15/espanol/desigualdad-genero-quehaceres-domesticos.html

  • Artikulua: La desigualdad de género en las tareas domésticas se da ya en la adolescencia:

https://www.uab.cat/web/sala-de-prensa/detalle-noticia/la-desigualdad-de-genero-en-las-tareas-domesticas-se-da-ya-en-la-adolescencia-1345667994339.html?noticiaid=1345783820157

GEHIAGO SAKONTZEKO::

  • Etxeko lanei eta bikote-gatazkei buruzko bideoa:

https://www.youtube.com/watch?v=n2mlBKvA_po

 

NORK EGITEN DU ZER?

BADAKIGU ZER NAHI DUGUN

 

NORK EGITEN DU ZER?

Eguneroko bizitzaren errealitateari buruzko hausnarketa egitea funtsezkoa da berdintasunik eza, diskriminazioa eta bidegabekeria dakarten jarrerak eta portaerak ez naturalizatzeko. Ez badugu hausnartzen eta aztertzen, ez gara bidegabekeria horretaz jabetuko, eta, beraz, ez dugu sentituko berdintasunaren aldeko aldaketak egiteko premiarik. Ikasgela eremu bikaina da hausnarketa egiteko, bai eta begiratzera, pentsatzera eta jardutera bultzatuko gaituzten azterketa- eta truke-foroak sortzeko ere.

HELBURUA

  • Historikoki eta gaur egun emakumeen eta gizonen artean etxeko lanetan dagoen desberdintasuna onartzea.
  • Beste pertsona batzuk zaintzen dituzten emakumeak ikusgai egitea.
  • Etxeko lanak genero-estereotiporik gabe identifikatzea.

GARAPENA

Jarduerari ekin aurretik, komeni da ariketa egitea, , giro lasaia izateko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.

Gero, irakasleak lortu nahi diren funtzioak eta helburuak azaldu beharko ditu, pertsona bakoitzaren iritzi, gustu eta sentimenduekiko errespetuzko giroaren beharra azpimarratuta; era berean, gogorarazi beharko du parte-hartzaile guztiek askatasun osoa izan behar dutela beren premia, ideia eta proposamenei buruz hitz egiteko.

Lehenengo urratsa da gure eguneroko biziraupenerako oinarrizkoak diren gauzen zerrenda egitea. Talde txikitan egin dezakete zerrenda: etxea garbitzea (komuna barne), otorduak eta erosketak planifikatzea, janaria prestatzea, janaria egiteko orduan beste pertsona batzuen gustuak kontuan izatea, elikadura orekatuaren inguruko ezagutzak izatea, arropa garbitzea, plantxatzea, arropa txukuntzea, higiene pertsonala, haurrak zaintzea, zaharrak zaintzea, entxufea konpontzea, etxeko konponketa txikiak egitea eta abar.

Talde guztiek zerrenda egiten dutenean, bateratu egingo ditugu, eta, guztion artean, taula bat egingo dugu zerrendako ekintza guztiekin (ikus 1. eranskina):

 

Banaka beteko dute taula, eta taldean hitz egingo dute taulan idatzi dutenari buruz. Familia erantzukideen adibideak ikusiko ditugu, baita ia zeregin guztiak emakumeek egiten dituzten familiena eta, kasuren batean, gizonek egiten dituzten familiena ere. Horri buruzko ondorioak aterako ditugu.

Benetako egoerari buruzko eztabaida amaitu ondoren, honelako albisteren bat irakur dezakegu: Etxeko lana eta zainketa-lana: justizia kontua

https://www.mrafundazioa.eus/eu/artikuluak/etxeko-lana-eta-zainketa-lana-justizia-kontua Orrialde honetan gaiari buruzko eztabaida dago.

Gero, pentsatuko dugu zer egin daitekeen berdintasun handiagoa egon dadin eta etxeko lanen eta aisialdiaren denborak benetan partekatuak eta bidezkoak izan daitezen.

Jarduera amaitzeko, gure ikasleei galdetuko diegu nola eragiten duten estereotipoek pertsonen bizitzan, oro har (pentsamenduetan, emozioetan, ekintzetan) eta beren bizitzetan, zehazki; eta helburuak berrikusiko ditugu, jardueran bete diren ala ez ikusteko. Azken zati hori zereginaren ebaluazio txiki bat izango da, eta ikasleek autoebaluazio txiki bat egingo dute honako gai hauei buruz:

● Zer egin dugu ondo?

● Zer hobetu behar dugu?

● Nola sentitu gara, jarduera egiten aritu garen bitartean?

IRAUPENA

Jardueraren iraupena lortu nahi dugun sakontasunaren araberakoa izango da. Saio bat edo bi egingo dira.

BALIABIDEAK

1. eranskina. Etxeko lanak

GEHIAGO SAKONTZEKO::

  • Txostena:La corresponsabilidad en el ámbito familiar:

http://www.educatolerancia.com/wp-content/uploads/2016/12/ampa_corresp.pdf

  • Berdintasunaren aldeko lantegiak:

http://www.cdp.udl.cat/tallers/index.php/es/2013-11-26-09-28-41/compartimos-tareas.

NIK BALIO DUDALAKO

BADAKIGU ZER NAHI DUGUN

 

NIK BALIO DUDALAKO

Iraganean, emakumeek alde batera utz zezaketen ekonomikoki independente izateko ideia, baina, azken aldian, pertsonek euren bizi-proiektuan sartzen dute ideia hori. Hala ere, gaur egungo ideia eta errealitate batzuek erakusten dute lan-sistema oraindik ez dela berdinzalea, eta gizarteak iraganeko ideiak dituela emakumeen ekarpen ekonomikoari eta, ama izatekotan, lan-mundutik ateratzeko aukerari dagokienez./span>

HELBURUA

  • Bizi-proiektuaren garrantziaz hausnartzea, soldatapeko lana gai nagusi izanik.
  • Norberaren eta besteen arrakasta profesionalari buruz hausnartzea.
  • Etorkizuneko proiektu pertsonala genero-estereotiporik gabe irudikatzea.

GARAPENA

Jarduerari ekin aurretik, komeni da ariketa egitea, , giro lasaia izateko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.

Gero, irakasleak lortu nahi diren funtzioak eta helburuak azaldu beharko ditu, pertsona bakoitzaren iritzi, gustu eta sentimenduekiko errespetuzko giroaren beharra azpimarratuta; era berean, gogorarazi beharko du parte-hartzaile guztiek askatasun osoa izan behar dutela beren premia, ideia eta proposamenei buruz hitz egiteko.

Interesgarria da gure ikasleek beren etorkizuneko proiektuan pentsatzea. Horretarako, duela urte asko Charo Altablek (hezkidetzako irakaslea) Penélope o las trampas del amor liburuan proposatu zuen jarduera bat dugu.

Oso jarduera sinplea da, baina oso argigarria, aukera ematen baitigu gure ikasleen mundu sinbolikoa aztertzeko, etorkizuneko proiektuei dagokienez. Gure ikasleei eskatuko diegu hamabost edo hogei lerro idazteko, hamabost urte barru, gutxi gorabehera, beren burua nola ikusten duten kontatuz: non biziko diren, norekin, nolakoa izango den beren bizitza, norekin erlazionatuko diren, zer egingo duten, eta abar.

Ondoren, idazlanak bildu, eta ideia nagusiak hartuko ditugu, mutilenak eta neskenak bereizita. Ikasgelara eramango ditugu ideia horiek, komentatzeko eta eztabaidatzeko, eta batzuen eta besteen arteko desberdintasunak ikusteko.

Gero, galdetuko diegu zer egoeratan egon nahiko luketen hamabost urte barru, lanbideari dagokionez. Argi dutenean, idatziko dute zer ibilbide egin behar duten hori lortzeko, eta zer helburu ezarri behar dituzten nahi duten etorkizuna izateko.

Horrela, agerian jarriko da bakoitzak zer bide jarraitu behar duen, zer ikasketa- eta prestakuntza-konpromiso hartu behar dituen eta zer ahalegin egin behar duen.

Irakasleek ibilbide horiek koordinatu, eta zalantza guztietan lagundu beharko dute, hezkuntza- eta lan-orientabide egokia eta ez-sexista egin dadin.

Amaitzeko, gure historia ezagutzeko eta horren inguruan hausnartzeko, eranskineko Ahantzitako emakumeak artikulua irakur dezakegu gelan.

Jarduera amaitzeko, gure ikasleei galdetuko diegu nola eragiten duten estereotipoek pertsonen bizitzan (beren pentsamenduetan, emozioetan, ekintzetan) eta beren bizitzetan, eta helburuak berrikusiko ditugu, jardueran bete diren ala ez ikusteko. Azken zati hori zereginaren ebaluazio txiki bat izango da, eta ikasleek autoebaluazio txiki bat egingo dute honako gai hauei buruz:

● Zer egin dugu ondo?

● Zer hobetu behar dugu?

● Nola sentitu gara, jarduera egiten aritu garen bitartean?

IRAUPENA

Bi saio, gutxienez.

BALIABIDEAK

  • Ahantzitako emakumeak

https://www.kazeta.eus/eu/info_kz/20150307/historia-ofizialaren-bidezidorretan-ahatzitako-protagonistak

GEHIAGO SAKONTZEKO:

  • Emakumea beti izan da protagonista

https://www.youtube.com/watch?v=BLXdq2LCw6U&feature=youtu.be

  • Artikulua: Independencia de la mujer, clave en la igualdad. Autoría: Milenio.com

http://www.milenio.com/internacional/dia_de_la_mujer-mujeres-onu-equidad-sociedad-internacional-milenionoticias_0_915508553.html

  • Txostena: Orientación académica, personal y profesional no sexista. Autoría: Emakunde, Sara Acuña Franco.

https://www.emakunde.euskadi.eus/contenidos/informacion/proyecto_nahiko_formacion/es_def/adjuntos/2007.03.26.sara.acu%C3%B1a.pdf

ZER DU ONA...?

BADAKIGU ZER NAHI DUGUN

 

ZER DU ONA...?

Gure sozializazioa sexista da bizitzako lehen urteetatik, bai familiaren aldetik, bai komunikabideen aldetik, baita berdinen arteko interakzioaren aldetik ere. Horregatik, sozializazio-esparruek erakusten digute zer izan beharko litzatekeen gizon izatea eta emakume izatea, eta gure mundu sinbolikoa osatzen dute. Mundu sinboliko hori desberdintasunean oinarrituta eraikia denez, aldatu egin behar da, berdintasunerako bidea errealitate izan dadin.

HELBURUA

  • Sexismoaren aurrean jarrera kritikoa erakustea.
  • Genero-estereotipoak identifikatzea gizonen eta emakumeen eraikuntzan
  • Berdintasunari buruz hausnartzea.

GARAPENA

Jarduerari ekin aurretik, komeni da ariketa egitea, , giro lasaia izateko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.

Gero, irakasleak lortu nahi diren funtzioak eta helburuak azaldu beharko ditu, pertsona bakoitzaren iritzi, gustu eta sentimenduekiko errespetuzko giroaren beharra azpimarratuta; era berean, gogorarazi beharko du parte-hartzaile guztiek askatasun osoa izan behar dutela beren premia, ideia eta proposamenei buruz hitz egiteko.

Ikasleen ezagutza eta ideiak hartuko dira abiapuntutzat, eta horiek izango dira ondorioak ateratzeko oinarria. Beraz, partaidetza-giroa sortu behar da, eta bertan esaten den guztia baliozkoa izango da, eta ez da inor epaituko esaten duenarengatik, adierazten dituen ideiengatik baizik.

Jarduera honetan talde txikitan egin behar da lan (hiruzpalau lagun talde bakoitzeko) eta sexuaren arabera bereizitako taldeetan. Talde txikiko lana amaitzean (hamabost minutu inguru), tutoreak arbelean jarriko du taldeek idatzi dutena. Gero, talde handian egingo da eztabaida.

Prozesua: Talde txiki bakoitzari (gogoan izan sexuaren arabera bereiziko direla), gutxienez lau erantzun emateko eskatuko diogu, honako bi galdera hauei erantzunda (egokiena bospasei erantzun izango lirateke):

● «Zer du ona gizon izateak?»

● «Zer du ona emakume izateak?»

Galdera horiei erantzuteko, 10-15 minutu izango dituzte, taldekideen motibazioaren arabera.

Denbora hori igarotakoan, talde bakoitzeko bozeramaileak zer idatzi duten esango du (ez aspertzeko eta arreta ez galtzeko, ondo legoke talde bakoitzak erantzun bakarra esatea eta hurrengo taldera pasatzea, taldeek idatzitako guztia esaten duten arte).

Tutoreak aipatzen diren ideiak jarriko ditu arbelean, epaitu gabe eta inolako iruzkinik egiteko aukerarik eman gabe; esandakoa idatzi besterik ez du egingo. Taldeen ideia guztiak bildu ondoren, inork ezer gehitu nahi duen galdetuko dugu, eta, hala bada, gehitu egingo dugu.

Gero, ideiak bereizteko eskatuko diegu taldeei; alde batetik, biologiari dagozkionak jarriko dira (hilekoa izatea, adibidez), eta, bestetik, ikasitakoak (etxean ezer ez egitea, adibidez). Prozesu horretan, aukera emango diogu taldeari ados dagoen esateko, eta, batez ere, esaten dutena arrazoitzeko.

Ideia biologikoen eta kulturalen arteko bereizketa abiapuntutzat hartuta, genero-estereotipoez hitz egingo dugu, eta estereotipoekin lotutako ideiak eta estereotipatu gabekoak idatziko ditugu, adibidez, gizon izatearen gauza onen artean etxeko lanik egin behar ez izatea jarri badute. Horrela buka daiteke jarduera.

Denbora gehiago eskaini nahi bazaio, maskulinitate tradizionalari eta maskulinitate berdinzaleari buruzko ideiak gehituko dira, ikasgelara material motibatzaileren bat eramanda, hala nola Alabak ahaldundu... eta semeak? artikulua.

Jarduera amaitzeko, gure ikasleei galdetuko diegu nola eragiten duten estereotipoek pertsonen bizitzan, oro har, (beren pentsamenduetan, emozioetan, ekintzetan) eta beren bizitzetan, zehazki, eta helburuak berrikusiko ditugu, jardueran bete diren ala ez ikusteko. Azken zati hori zereginaren ebaluazio txiki bat izango da, eta ikasleek autoebaluazio txiki bat egingo dute honako gai hauei buruz:

● Zer egin dugu ondo?

● Zer hobetu behar dugu?

● Nola sentitu gara, jarduera egiten aritu garen bitartean?

IRAUPENA.

Iraupena gaia landu nahi den sakontasunaren araberakoa izango da, baita eztabaidatzen diren baieztapen kopuruaren araberakoa ere.

BALIABIDEAK