ESTOY MALA

SUKALDEAN ERE, SUPEREHEROI

BADAKIGU ZER NAHI DUGUN

 

SUKALDEAN ERE, SUPEREHEROI

Etxeko lanei loturiko ezagutzak baztertu egin izan dira tradizio akademikoan eta eskoletan. Alabaina, eguneroko kontuen gaineko ezagutzak, biziraupenaren funtsak, ezinbestekoak dira emakumeen eta gizonen autonomia pertsonalerako. Historian zehar, emakumeak arduratu dira biziraupen-lan oinarrizkoenez, alegia, elikaduraz, higieneaz, garbiketaz, arropez eta zainketaz; beraz, egindako lana, besteen zainketan izandako inplikazioa, aintzatetsi eta eskertu behar zaie, baina ezagutza horiek modu orekatuan banatzea ere beharrezkoa da, sexu batera mugatu gabe, edonor izan dadin gai eguneroko biziraupen-lanez arduratzeko.

HELBURUAK

  • Nutrizioaren eta etxeko lanen hastapenak ikastea.
  • Emakumeen eta gizonen artean etxeko lanetan orain arte izandako desparekotasun historikoa aitortzea.
  • Genero-estereotiporik ez duten etxeko lanak identifikatzea.

GARAPENA

Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da ariketa egitea, giro lasaia izateko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.

Jarduerari ekitean, irakasleak lortu nahi diren funtzioak eta helburuak azaldu beharko ditu, pertsona bakoitzaren iritzi, gustu eta sentimenduekiko errespetuzko giroaren beharra azpimarratuz; era berean, gogorarazi beharko du parte-hartzaile guztiek askatasun osoa izan behar dutela beren premia, ideia eta proposamenei buruz hitz egiteko.

Etxeko lanen ikaskuntza genero-estereotiporik gabe lantzeak, egunerokoan autonomia pertsonala sustatzeaz gain, aukera ematen du besteekin bizitzean sor daitezkeen gatazken zergatiari aurre egiteko: emakumeek eta gizonek etxeko lanetara bideratzen duten ordu kopuru desberdina, eta horrek norberarentzat geratzen den denboran duen eragina.

Ipuin-jolas batean hartuko dute parte neska-mutikoek: superheroiak izango dira, eta etxeko lan batzuk egin beharko dituzte, mundua Patriarkutus izugarritik libratuko badute (Eranskina: El Terrible Patriarcudus) Ipuinarekin hasi aurretik, girotzeko, superheroiz mozorrotuko gara. Horretarako, maskarak emango dizkiegu, koloreztatu eta nahi eran apaintzeko. Maskara prestatuta, gure superbotereak (norberaren trebetasunak eta gaitasunak) hautatu eta partekatuko ditugu besteekin. Guztia prest edukitzean, ipuin kontaketari ekingo diogu. Istorioa jarraitzeko, bineta sorta batean oinarrituko gara; garapeneko etapak/zereginak irudikatzen dira. Baliabideak atalean, material oso interesgarria dago Lehen Hezkuntzan nutrizioaren hastapenak lantzeko eta etxeko lanetan erantzukidetasuna sustatzeko.

Ikasmaterialeko edozein jarduera oso aukera ona da eskola eta familiak elkarlanean aritzeko. Oso positiboa da familiei ekintza mota horren helburua jakinaraztea, eta parte hartzera gonbidatzea, haurren bi erreferentzia-eremu nagusiak, familia eta eskola, elkarlanean aritzeko.

Jarduera amaitzeko, gure ikasleei galdetuko diegu nola eragiten duten estereotipoek pertsonen bizitzan (beren pentsamenduetan, emozioetan, ekintzetan) eta beren bizitzetan, eta helburuak berrikusiko ditugu, jardueran bete diren ala ez ikusteko. Azken zati hori zereginaren ebaluazio txiki bat izango da, eta ikasleek autoebaluazio txiki bat egingo dute honako gai hauei buruz:

● Zer egin dugu ondo?

● Zer hobetu behar dugu?

● Nola sentitu gara jardueran zehar?

IRAUPENA

1 edo 2 saio

BALIABIDEAK

  • Eranskina: El Terrible Patriarcudus
  • Ipuin-kontalaria
  • Bi hezitzaile
  • Kartulina zuriak
  • Koloretako argizariak
  • Barra-kola
  • Guraizeak
  • Maskaren txantiloiak Ipuinaren binetak

 

GEHIAGO JAKITEKO:

  • Guía de corresponsabilidad. La corresponsabilidad también se enseña. STES-Iko Emakume Elkartea.

http://www.inmujer.gob.es/areasTematicas/educacion/publicaciones/docs/GuiaCorresponsabilidad2013.pdf

  • El misterio del chocolate en la nevera. Cuadernos de educación no sexista, nº 15. Mª Jesús Cerviño Saavedra y Juan Calzón Álvarez.

http://www.baiona.org/c/document_library/get_file?uuid=ad6c6a97-2657-432d-824c-13627318b8b6&groupId=10904

PENTSATU, ETA HITZ EGIN BEHAR DUGU

BADAKIGU ZER NAHI DUGUN

 

PENTSATU, ETA HITZ EGIN BEHAR DUGU

Desparekotasunaren aurkako borrokaren gakoetako bat da desparekotasunaz jabetzea. Gure ikasleen errealitatea aztertzen ez badugu, ez badakigu haien ideiak zein mundu sinbolikotan oinarritzen diren, ezingo dugu desparekotasuna deseraiki eta berdintasuna eraiki.

HELBURUA

  • Lanbideei loturiko genero-estereotipoak ezagutu eta aitortzea.
  • Estereotipatu gabeko lanbideetako erreferente askotariko eta positiboak ezagutzea.

GARAPENA

Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da ariketa egitea, giro lasaia izateko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.

Jarduerari ekitean, irakasleak lortu nahi diren funtzioak eta helburuak azaldu beharko ditu, pertsona bakoitzaren iritzi, gustu eta sentimenduekiko errespetuzko giroaren beharra azpimarratuz; era berean, gogorarazi beharko du parte-hartzaile guztiek askatasun osoa izan behar dutela beren premia, ideia eta proposamenei buruz hitz egiteko.

Funtsezkoa da ikasleen mundu sinbolikoa ezagutzeko aukera emango diguten jarduerak egitea, emakume nahiz gizon izateari buruzko zer ideia duten jakiteko, euren adinean lan-banaketa sexualaz zer ikasi duten jakiteko, eta etxeko erantzukidetasunaz eta gurasotasun berdinzaleez zer iritzi duten jakiteko.

Jarduera horiek, gai horiei buruz eztabaidatu eta hitz egitera bideratuta daudenek, gure ikasleen ideiei eta desparekotasunari buruzko datuak eskaintzeaz gain, aukera ematen digute esku hartzeko, irakasleak garen aldetik, eta oreka berdintasunera lerratzeko.

Lehen Hezkuntzako aroa oso interesgarria da jarduera horietarako: pentsatzeko, hitz egiteko, aztertzeko, gogoeta egiteko, ondorioak ateratzeko.

Hala, ikasleei esaldi sorta bat emango zaie, eta talde txikitan edo banaka jarrita, baieztapenarekin ados edo desados dauden adieraziko dute, eta zergatik. Aldi berean, arbelean idatziko dira adierazi diren ideiak, horien gainean eztabaidatzeko.

Mota honetako esaldiak izan daitezke:

• Emakumeek gizonek baino hobeto egiten dituzte etxeko lanak.

• Emakumeak arduratu behar dira etxeko lanez.

• Gizonek ekartzen dute dirua etxera, eta emakumeek kozinatu egiten dute.

• Gizonek emakumeek egiten dituzten etxeko lanak egiten ikasten dute.

• Bidezkoa da etxeko lanak emakumeen eta gizonen artean banatzea.

• Gizonek badakite seme-alabak zaintzen.

• Gure etxean, emakumeek eta gizonek egiten ditugu etxeko lanak.

• Emakumeek etxeko lan guztiak egiten badituzte, ez dute dibertitzeko denborarik.

• Atsegin dut amak zaintzea, atsegin dut aitak zaintzea.

• Neuk ere lagundu dezaket etxeko lanetan.

• Etxean, batzutan, norbaitek etxeko lanak egin ez dituelako sesioa izaten dugu.

Irakaslearen zeregina, kasu honetan, baieztapen guztiak bildu, eta mezu baztertzaileak orekatuko ditu, berdintasuna adierazten duten ideiei balioa emanda. Kontuan hartu beharreko alderdi batzuk: Jarduera horrekin, ikasleek etxeko lanen banaketan duten erantzukizunaren eta etxeko kideen gainean gogoeta egitea lortu nahi dugu. Halaber, gure gelako familia-askotarikotasuna hartu behar da kontuan, haur bat ere ez dadin sentitu deseroso jarduera honekin.

Jarduera amaitzeko, gure ikasleei galdetuko diegu nola eragiten duten estereotipoek pertsonen bizitzan (beren pentsamenduetan, emozioetan, ekintzetan) eta beren bizitzetan, eta helburuak berrikusiko ditugu, jardueran bete diren ala ez ikusteko. Azken zati hori zereginaren ebaluazio txiki bat izango da, eta ikasleek autoebaluazio txiki bat egingo dute honako gai hauei buruz:

• Zer egin dugu ondo?

• Zer hobetu behar dugu?

• Nola sentitu gara jardueran zehar?

IRAUPENA

Iraupena gaia landu nahi den sakontasunaren araberakoa izango da, baita eztabaidatzen diren baieztapen kopuruaren araberakoa ere.

 

GEHIAGO JAKITEKO:

  • Berdintasuna ikasi egiten da. Emakunde:

https://www.youtube.com/watch?v=ECv-UYBDrIU

  •  La invisibilización del trabajo doméstico:

https://generoyeconomia.wordpress.com/2017/04/26/economia-y-genero-la-invisibilizacion-del-trabajo-domestico/

GU IKUSTERA DATOZ

BADAKIGU ZER NAHI DUGUN

 

GU IKUSTERA DATOZ

Egiazko kasuak zuzenean ezagutzea da zuzenean eta sendoen markatzen gaituena, lanbide bateko erreferenteak ezagutzeari eta etorkizunean lanbide bat edo bestea aukeratzeari dagokienez. Gizartea, lan-arloa, oraindik ere sexuaren arabera egituratuta dagoenez ia erabat, ezin dugu pentsatu ikasleek ordainpeko lanean estereotipoak apurtu dituzten emakumeak nahiz gizonak ezagutzen dituztenik. Horretarako, ikasgelan erreferenteok aurkezteko, ahalegin berezia egitea berebizikoa da.

HELBURUA

  • Lanean genero-estereotipoak apurtu dituzten pertsonak ezagutzea.
  • Bertatik bertara ezagutzea berdintasuneko erreferenteak.

GARAPENA

Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da ariketa egitea, giro lasaia izateko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.

Jarduerari ekitean, irakasleak lortu nahi diren funtzioak eta helburuak azaldu beharko ditu, pertsona bakoitzaren iritzi, gustu eta sentimenduekiko errespetuzko giroaren beharra azpimarratuz; era berean, gogorarazi beharko du parte-hartzaile guztiek askatasun osoa izan behar dutela beren premia, ideia eta proposamenei buruz hitz egiteko.

Ziur aski, gure hirian, auzoan, herrian, autobus-gidari emakumezkoak, adintsuen zaintzaile gizonezkoak, emakumezko politikariak, gizonezko garbitzaileak, emakumezko arkitektoak, etab., ezagutzen ditugu. Oro har, beti egoten dira prest euren esperientzia azaltzeko; gelara joan, eta euren burua eta lanbidea aurkezteko. Bisitariei jardueren helburuaz ohartaraztea funtsezkoa da: estereotipoa apurtzea da kontuan, neska-mutikoei aukerako lanbide sorta zabaltzea, egiten dutena eta euren esperientziak azalduta.

Estereotipoak apurtu dituzten egiazko emakumeak eta gizonak ezagutzen ditugunean, jada ez dira gehiago entzuten «mutilek ezin dute...» edo «neskek ezin dute...» motako esaldiak, egiazko bizipenak kontrakoa delako.

Egokiena gure inguruan begiratzea litzateke, eta lanbide femeninotzat hartu izan direnetan diharduten gizonekin harremanetan jartzea, eta lanbide maskulinotzat hartu izan direnetako emakumeekin, baita gizonezko zaintzaile edo erantzukideekin ere. Berdintasunaren aldeko elkarteren batean lagundu edo lan egiten duten pertsonekin ere jar gaitezke harremanetan.

Ezer baino lehen, erraztasunagatik, eskolako familietan mota horretako inor baden begiratu dezakegu. Bisitaldian, euren bizipenak azalduko dizkiete ikasleei, beren lanbideari balioa emateko.

Nahi izanez gero, bisita baino lehen, gizonezkoek egiten ez dituzten lanbideak eta emakumezkoek egin ohi ez dituztenak zeintzuk diren galdetuko diegu haurrei. Hala, desparekotasun-eskemak apurtu ahalko ditugu, eta, aldi berean, berdintasun-eskemak sortu.

Era berean, interesgarria izan liteke ikasleek bisitariarentzako galdera sorta bat prestatzea. Jarduera honetan, gainera, pertsonentzako tratu ona eta abegia landu ditzakegu, kanpoko norbait etorriko baita gelara; nork egingo dion harrera, nola, oparirik izango al dugun bisitariarentzat, nork egingo duen aurkezpena, nola, nork agurtuko duen, nola, zer-nola prestatuko dugun gela bisitaria eroso egon dadin, etab. Hala, aldi berean, zainketaren eduki guztiak praktikan jarriko ditugu.

Bisita egin ondoren, amaitzeko, bideo motibatzaile bat jarri dezakegu, adibidez, metodologian sakontzeko materialetan dagoena, edo irakaslearen aukerako beste edozein.

Jarduera amaitzeko, gure ikasleei galdetuko diegu nola eragiten duten estereotipoek pertsonen bizitzan (beren pentsamenduetan, emozioetan, ekintzetan) eta beren bizitzetan, eta helburuak berrikusiko ditugu, jardueran bete diren ala ez ikusteko. Azken zati hori zereginaren ebaluazio txiki bat izango da, eta ikasleek autoebaluazio txiki bat egingo dute honako gai hauei buruz:

● Zer egin dugu ondo?

● Zer hobetu behar dugu?

● Nola sentitu gara jardueran zehar?

IRAUPENA

Iraupena bisitari kopuruaren araberakoa izango da, baina pertsonako saio bat egitea litzateke egokiena.

 

GEHIAGO JAKITEKO::