ZER SENTITZEN DUT?

BADAKIGU ZER NAHI DUGUN

 

ZER SENTITZEN DUT?

Heziketa emozionala funtsezkoa da adin guztietan, baina are gehiago lehen haurtzaroan. Haurrek izena jarri behar diete emozioei, eta izendatzen eta noiz sentitzen dituzten jakin. Garrantzitsua da, halaber, pertsona bakoitzak bere emozioak desberdin adierazten dituela ikustea. Besteen emozioekiko enpatia izatea geure burua ongi tratatzeko eta tratu txarrak prebenitzeko lehen urratsa da. Hori dela eta, hezkidetzatik proposatzen dugu emozioei izena jartzea, gure ikasleen adierazpen-askatasuna mugatzen duen estereotipo sexistarik gabe. Gure emozioak ezagutzea, emozio horiek sentitzen ditugunean zer gertatzen zaigun jakitea eta emozioak kontrolatzea eta adieraztea da autonomia pertsonalaren oinarrietako bat, bai maila pertsonalean bai profesionalean.

Jarduerari ekin aurretik, komeni da ariketa egitea, , giro lasaia izateko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.

 

HELBURUA

  • Norberaren emozioak ezagutzea eta zer egoeratan sentitzen ditugun jakitea.
  • Enpatia erakustea emozioak adierazteko era desberdinen aurrean.

GARAPENA

Jarduerari ekin aurretik, lortu nahi diren funtzioak eta helburuak azaldu beharko ditu irakasleak, eta azpimarratu ezinbestekoa dela pertsona bakoitzaren iritzi, gustu eta sentimenduekiko errespetuzko giroa sortzea; era berean, gogorarazi beharko du parte-hartzaile guztiek askatasun osoa izan behar dutela beren premia, ideia eta proposamenei buruz hitz egiteko.

Adin txikietan, askotan, zaila da emozioak hitzez adieraztea. Horregatik, emozioak izendatzen hasteko, emotikonoak erabiliko ditugu; irudi sinpleak eta eskematikoak dira, eta adin txikiko haurrek ere ezagutzen dituzte. Emotikonoak, oso ezagunak dira, eta sentimenduak ulertzen laguntzen dute, modu oso grafikoan. Oinarrizko emozioetatik abia gaitezke: poza, tristura, haserrea, beldurra eta lasaitasuna.

Irakasle bakoitzak emozio kopurua aukeratu ahal izango du, dagozkien irudiekin. Gelako horma batean jarriko dugu emotikono bakoitzaren irudia –handia, ongi ikusteko modukoa–, eta folio batzuk itsatsiko ditugu irudi bakoitzaren azpian.

Folio horietan dagokion emozioaren izena jarriko dugu, talde osoaren laguntzaz. Gero, haur bakoitzak honelako esaldiak esango ditu: «Alai sentitzen naiz... -ean», «triste sentitzen naiz... -ean», «haserre sentitzen naiz... -ean» eta abar. Taldekideak adin oso txikikoak badira —0-3 urteko eskola-mailetakoak, adibidez—, alderantziz egin dezakegu ariketa: guk eguneroko egoerak esango ditugu, eta zer sentimendu eragiten dieten adieraziko dute haiek. Hona hemen adibide batzuk: «Lagunekin jolastea», «etxean nire tarta gogokoena izatea», «norbaitek nire jostailuak kentzea», «gela batean ilunpetan sartzea», «nire urtebetetzea ospatzea», «eskolan norbaitek bultza egitea edo iletik tira egitea», «norbaitek zerbait ongi egin dudala esatea», «musika entzutea» eta abar.

Emozio bakoitzaren azpian zerrenda hori egiten dugunean, nahi bezain beste luza dezakegu, beste pertsona batzuen emozioak erabilita: «Ama pozik sentitzen da...», etab. Enpatia ere landu dezakegu honelako gai hauek gehitzen baditugu: «Zer egin dezaket lagunak alai senti daitezen?», «Zera egiten badut, aitona haserretu egiten da», etab.

Jarduera amaitzeko, abesti bat jar dezakegu talde osoarentzat, eta abestian aipatzen diren emozioak adieraziko ditugu:

https://www.youtube.com/watch?v=2090NXEXvPQ.

Oso garrantzitsua da mezu hau helaraztea: emozioek ez dute generorik, neskatoek eta mutikoek emozio guztiak sentitzeko eta adierazteko eskubidea dute, eta helduek esaten dituzten gauza batzuk –esaterako, «mutikoek ez dute negarrik egiten» eta «ez haserretu, itsusi jartzen zara eta»– ez dira zuzenak.

Jarduera amaitzeko, ariketa ebaluatuko dugu, eta ikasleek autoebaluazioa egingo dute, galdera hauei erantzunda:

● Zer egin dugu ondo?

● Zer hobetu behar dugu?

● Nola sentitu gara, jarduera egiten aritu garen bitartean?

IRAUPENA

Bi saio. Iraupena neurri handi batean taldearen araberakoa izango da, baita irakasleek lortu nahi duten sakontasunaren araberakoa ere.

BALIABIDEAK

Emozioak lantzeko bideoak eta abestiak:

  • El monstruo de colores – emozioak izendatzen lagunduko digun bideo-ipuina:

https://www.youtube.com/watch?v=S-PTa20NNrI

  • El rock de las emociones – talde osoarentzako abestia, emozioak izendatzeko eta enpatia lantzeko:

https://www.youtube.com/watch?v=hX60bIksDsU

 

GEHIAGO SAKONTZEKO::

  • Los sentimientos y la inteligencia emocional desde la igualdad. Egilea: Mª Ángeles Robollo, Sevillako Unibertsitatea
  • Los sentimientos y la inteligencia emocional desde la igualdad. Mª Angeles Rebollo. Emakunde, 2014.

http://www.emakunde.euskadi.eus/contenidos/informacion/proyecto_nahiko_formacion/eu_def/adjuntos/MAngeles.Rebollo.Sentimientos.inteligencia.emocional.desde.igualdad.pdf

HAUR LITERATURA

BADAKIGU ZER NAHI DUGUN

 

HAUR-LITERATURA ETA SEXISMOA (irakasleentzat)

Literaturak ideologia transmititzen du; pertsonen mundu sinbolikoa osatzen duten ereduak transmititzen ditu, eta, batzuetan, ereduok sexismoa sustatzen dute, batez ere emakumeen autonomiari eta independentzia ekonomikoari dagokienez, baita gizonek sentimenduak adierazteari eta zaintza-lanak egiteari dagokienez ere. Eskoletan erabiltzen dugun haur-literatura aztertu behar da, proposamen berriak egiteko eta gure ikasleei helarazten dizkiegun mezuak ez-sexistak izateko.

Jarduerari ekin aurretik, komeni da ariketa egitea, , giro lasaia izateko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.

 

HELBURUA

  • Haur-literaturan agertzen diren genero-estereotipoak hautematea eta aztertzea.

GARAPENA

Literaturak ideologia transmititzen du; pertsonen mundu sinbolikoa osatzen duten ereduak transmititzen ditu, eta, batzuetan, ereduok sexismoa sustatzen dute, batez ere emakumeen autonomiari eta independentzia ekonomikoari dagokienez, baita gizonek sentimenduak adierazteari eta zaintza-lanak egiteari dagokienez ere. Eskoletan erabiltzen dugun haur-literatura aztertu behar da, proposamen berriak egiteko eta gure ikasleei helarazten dizkiegun mezuak ez-sexistak izateko.

Jarduera ez dute ikasleek egingo, haurrek jasotzen dituzten mezuez arduratzen diren Haur Hezkuntzako irakasleek baizik. Inkoherentea da familien jolasean genero-estereotiporik gabe aritzea, besteak zaintzea, nor bere kabuz moldatzea eta gure ingurune jasangarriaz erantzunkidetasunez arduratzea, eta, gero, sexismoa transmititzea kontatzen edo irakurtzen dizkiegun istorioen bidez. Hala, gaur egun, hezkidetza-ipuin asko daude, eta ezagutu egin behar ditugu ikasgelan txertatzeko, baina interesgarria da, halaber, estereotipatuta dauden istorioak aldatzen saiatzea.

I. eranskinean, galdera erraz batzuk aurkituko dituzu, ikasgelara ipuin bat eramaten duzunean erantzun ditzazun. Berdintasuna eraikitzeko lehen urratsa zera da, desberdintasuna aztertzea eta curriculum ezkutuaren bidez inkontzienteki transmititzen ditugun mezu estereotipatuez jabetzea. Hainbat gai planteatzen dira; besteak beste, emakumezko eta gizonezko protagonisten kopurua, haien lanbideak, nork zaintzen dituen pertsonak eta nork egin ohi dituen etxeko lanak.

Amaitzeko, gizon zaintzaile batek bisita egin dezake ikasgelara, bere egunerokotasunean egiten duena kontatzeko ikasleei. Ipuinak eta errealitatea, genero-ikuspegiarekin, berdintasunaren mesedetan dira.

Jarduera amaitzeko, ariketa ebaluatuko dugu, eta ikasleek autoebaluazioa egingo dute, galdera hauei erantzunda:

● Zer egin dugu ondo?

● Zer hobetu behar dugu?

● Nola sentitu gara, jarduera egiten aritu garen bitartean?

IRAUPENA

Jarduera ez denez ikasleekin egiteko, ez dauka iraupen zehatzik.

BALIABIDEAK

I. ERANSKINA: haur-literatura aztertzeko jarraibideak.

GEHIAGO SAKONTZEKO::

  • ¿Qué modelos para las niñas? Una investigación sobre los libros ilustrados. Adela Turin.

http://ageps.webs.uvigo.es/Andersen/1cifras.pdf

ZER GUSTATZEN ZAIT-ZER EZ

BADAKIGU ZER NAHI DUGUN

 

ZER GUSTATZEN ZAIT ETA ZER EZ?

Zerbait gustatzen ez bazaigu edo une horretan egin ezin badugu funtsezkoa da ezetz esaten jakitea, heziketa emozionala eta gatazkak modu baketsuan konpontzeko bideak baliatuta. Zenbaitentzat, oso zaila izaten da beste batzuen eskakizunei ezetz esatea; beharbada, atsegina izateko «behartuta» daudelako edo beldur direlako gatazka sortuko den zerbaiti ezezkoa emanez gero, edota uste dutelako laguntzen duen pertsona batek beti esaten duela baietz. Alabaina, gure bizitzako une askotan, norbaiti edo zerbaiti ezetz esan beharrean izaten gara; ezin gara beti egon besteen eskura, eta, gainera, gai askotan ezetz esaten ikasi behar dugu, arrisku posibleetatik ihes egiteko.

Jarduerari ekin aurretik, komeni da ariketa egitea, , giro lasaia izateko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.

 

HELBURUA

  • Egoera atseginak eta desatseginak bereiztea.
  • Nire ikaskideei zer gustatzen zaien eta zer ez zaien gustatzen jakitea.

GARAPENA

Jarduerari ekin aurretik, lortu nahi diren funtzioak eta helburuak azaldu beharko ditu irakasleak, eta azpimarratu ezinbestekoa dela pertsona bakoitzaren iritzi, gustu eta sentimenduekiko errespetuzko giroa sortzea; era berean, gogorarazi beharko du parte-hartzaile guztiek askatasun osoa izan behar dutela beren premia, ideia eta proposamenei buruz hitz egiteko.

Ez dugu ahaztu behar mundu guztiarekin atsegina izateak egoera desatseginak sorraraz ditzakeela gure bizitzan. Gainera, neska-mutilek ezetz esaten ikasten badute, horrek gehiegikeria-egoeretatik salba ditzake. Horrek ez du esan nahi besteei ez laguntzen irakatsi behar dugunik, ezta gutxiagorik ere; besterik gabe adierazten dugu garrantzitsua dela ezetz esatea hainbat arrazoirengatik zerbait egin ezin dugunean edo egin nahi ez dugunean. Hau esaten ikasi behar dugu: «Ez zait gustatzen, ez dut nahi».

Horregatik, jarduera honek aukera ematen du bai irakasleek bai ikasleek eguneroko bizitzako zer ez zaien gustatzen esateko. Haurrek helduei entzuten badiete zer ez zaien gustatzen esaten, ikasteko balioko die.

Jarduera egiten duten haurren adinaren arabera, galdera irekiak («Zer gustatzen zait egunero? Zer ez zait gustatzen?») edo baieztapen itxiak egin ditzakegu, haurrek zer gustatzen zaien eta zer ez esan dezaten. Hona hemen adibide batzuk:

● Egunero eskolara joatea.

● Ur beroko bainua hartzea.

● Nire jostailuak jasotzea.

● Musuak ematea, eskatzen didatenean.

● Nire lagunak besarkatzea.

● Jotzea, haserre nagoenean.

● Aitona-amonak bisitatzea.

● Nire familiarekin jolastea.

● Animaliak zaintzea: txakurrak, katuak, etab.

● Jolastokian norbaitek bultza egitea.

● Eta abar.

Nahi adina baieztapen gehitu ditzakegu, eta erantzun bakoitzak horri buruz hitz egiteko eta sortzen diren gai guztiei buruz hitz egiteko aukera emango digu, betiere gustatzen ez zaizkigun gauzei ezetz esatea ondo dagoela pentsatuta, eta, era berean, egoera batzuetan, gustuko ez dugun arren, gure betebeharra dela azpimarratuta. Eztabaida —alegia, esperientzien eta ideien trukea— jarduera honen ardatza dira.

Jarduera amaitzeko, ariketa ebaluatuko dugu, eta ikasleek autoebaluazioa egingo dute, galdera hauei erantzunda:

● Zer egin dugu ondo?

● Zer hobetu behar dugu?

● Nola sentitu gara, jarduera egiten aritu garen bitartean?

IRAUPENA

Bi saio. Iraupena neurri handi batean taldearen araberakoa izango da, baita irakasleek lortu nahi duten sakontasunaren araberakoa ere.

BALIABIDEAK

Derrigorrez muxurik ez: https://www.youtube.com/watch?v=1LyiHsAJHhU&t=54s

Decir sí, decir no: https://www.youtube.com/watch?v=ibyO7C_TlMI

IPUINA: BONOBO BETAURREKODUNEN ISTORIOA

BADAKIGU ZER NAHI DUGUN

 

IPUINA: BONOBO BETAURREKODUNEN ISTORIOA

Etxeko erantzunkidetasunaren oinarrietako bat hau da: jasotzen ditugun zainketak balioestea eta emakumeek nahiz gizonek erantzukizunak hartzea. Horregatik, oso garrantzitsua da haurrek txikitatik ikustea erantzunkidetasunez ez jokatzea bidegabekeria dela, eta gai izatea berdintasuna ikusteko, zaintza-lanen eta etxeko lanen banaketa oinarri hartuta.

Jarduerari ekin aurretik, komeni da ariketa egitea, , giro lasaia izateko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.

 

HELBURUA

  • Emakumeek eta gizonek etxeko lanetan duten rola aztertzea.
  • Zaintzen gaituzten pertsonak eta beste pertsona batzuen ongizatearen alde etxeko lanak egiten dituzten pertsonak balioestea.
  • Konturatzea etxeko lanetan erantzunkidetasunik ez izatea bidegabea dela, ezinegona sortzen duela eta konpondu egin behar dela.

GARAPENA

Jarduerari ekin aurretik, lortu nahi diren funtzioak eta helburuak azaldu beharko ditu irakasleak, eta azpimarratu ezinbestekoa dela pertsona bakoitzaren iritzi, gustu eta sentimenduekiko errespetuzko giroa sortzea; era berean, gogorarazi beharko du parte-hartzaile guztiek askatasun osoa izan behar dutela beren premia, ideia eta proposamenei buruz hitz egiteko.

Etxeko erantzunkidetasunaren oinarrietako bat hau da: jasotzen ditugun zainketak balioestea eta emakumeek nahiz gizonek erantzukizunak hartzea. Horregatik, oso garrantzitsua da haurrek txikitatik ikustea erantzunkidetasunez ez jokatzea bidegabekeria dela, eta gai izatea berdintasuna ikusteko, zaintza-lanen eta etxeko lanen banaketa oinarri hartuta. Haurtzaroan ditugun erreferenteak funtsezkoak dira, haiengandik ikasten baititugu harreman-ereduak eta maite ditugun pertsonak zaintzeko ereduak. Askotan, familietan, desberdintasun-egoerak izaten dira gizonen eta emakumeen artean, zaintza-ardurei dagokionez. Historikoki, emakumeek askoz denbora gehiago eman dute etxeko lanak egiten eta familia eta mendeko pertsonak zaintzen. Hori dela eta, oraindik ere beharrezkoa da berdintasun-egoerak ikusgai egitea eta haurrei erakustea berdintasunezko harremanak izan daitezkeela eta gizonek eta emakumeek zuzen banatu behar dituztela etxeko lanak eta zaintza-lanak.

Jarduera honetan proposatzen dugu Adela Turinen Bonobo betaurrekodunen istorioa ipuina ozen irakurtzea. Gogora dezagun Adela Turin haurrentzako hezkidetza-ipuinen egile bikaina dela eta ipuinetako genero-desberdintasunak ikertzen dituela.

Ipuin hau irakurriko dugu:

● Bonobo betaurrekodunen istorioa: http://coeducacioniescdluna.blogspot.com.es/2014/03/cuento-historia-de-los-bonobos-con-gafas_24.html

Ipuina irakurri ondoren, galderak egingo dizkiegu neska-mutilei. Honelako galderak egin ditzakegu, ipuina komentatzeko:

● Zer egiten dute bonobo arrek egunean zehar?

● Eta, bonobo emeek?

● Zergatik ez dituzte bonobo arrek familia osoarentzako fruituak biltzen?

● Zergatik oparitzen dizkiete betaurrekoak bonobo arrei bakarrik?

● Zer egiten dute bonobo emeek haserretzen direnean?

● Zer egin zezaketen bonobo arrek bonobo emeak haserretu ez zitezen?

● Zergatik joan nahi dute bonobo arrek bonobo emeen lekura?

● Zer aldatuko zenukeen, bonobo emeak zoriontsuak izan zitezen hasiera-hasieratik?

Jarduera amaitzeko, ariketa ebaluatuko dugu, eta ikasleek autoebaluazioa egingo dute, galdera hauei erantzunda:

● Zer egin dugu ondo?

● Zer hobetu behar dugu?

● Nola sentitu gara, jarduera egiten aritu garen bitartean?

IRAUPENA

Bi saio. Iraupena neurri handi batean taldearen araberakoa izango da, baita irakasleek lortu nahi duten sakontasunaren araberakoa ere.

BALIABIDEAK

● Contamos igual, ipuinen genero-azterketa: https://web.ua.es/es/unidad-igualdad/secundando-la-igualdad/documentos/actua/educacion-infantil/contamos-igual.pdf

PARA PROFUNDIZAR MÁS:

● El alma de los cuentos, ipuinei eta berdintasunari buruzko materiala (Andaluziako Junta): https://web.ua.es/es/unidad-igualdad/secundando-la-igualdad/documentos/actua/educacion-infantil/el-alma-de-los-cuentos.pdf

●Cuentos infantiles y roles de género. Emakunde, 2009. https://www.emakunde.euskadi.eus/contenidos/informacion/sen_revista/eu_emakunde/adjuntos/emakunde75.pdf