Egin dezakegu
Hizkuntzaren erabilera ez-sexistaren aldeko kanpaina
EGIN DEZAKEGU |
HIZKUNTZAREN ERABILERA EZ-SEXISTAREN ALDEKO KANPAINA
Jarrera pasiboek ez dute berdintasuna ekarriko; denok bihurtu behar dugu eragile aktibo, eta berdintasunez bizitzea eta komunikatzea zein garrantzitsua den transmititu behar dugu. Horregatik, berdintasunaren aldeko ikastetxeko aktibista bihurtzeko aukera izan behar dute ikasleek. |
HELBURUA
- Hizkuntza eta irudi ez-sexistak erabiltzeko konpromisoa hartzea.
- Sormena erabiltzea berdintasuna transmititzeko.
- Ikastetxean hizkuntza eta irudi ez-sexistak erabil daitezen laguntzea.
GARAPENA
Jarduera honi ekin aurretik, komeni da jarduera egitea, giro lasaia eta ikasleak mota horretako jardueretara ohitu daitezen.
Jarduera honen helburua da ikasleak berdintasunaren aldeko eragile aktibo bihurtzea, ikastetxe osorako edo beren ikasgelarako kanpaina baten bidez. Idatzizko komunikabideetan, oso garrantzitsua da bineten atala, komunikatzeko modu oso zuzena eta oso bisuala da-eta. Ez dago zertan marrazten jakin; hitzezko eta ikusizko komunikazioa zuzeneko mezu berean erabiltzea da kontua.
Talde osoak egin behar badu jarduera, lehenik eta behin, berdintasuna aldarrikatzen duten bineten ideia batzuk aurkez diezazkiekegu ikasleei, besteak beste hauek:
Halaber, Interneten bila ditzakezu berdintasunaren aldeko binetak, ikasleek adibide gehiago izan ditzaten ideiak hartzeko, baita kopiatzeko ere. Ikasle batzuek sormenari eragiteko zailtasunak baldin badituzte, binetaren bat kopiatzeko aukera eman diezaiekezu.
Lana bakarka edo binaka egin daiteke, irakasleek, zer motatako ikasleak artatzen dituzten, egoki irizten dioten moduan. Hona hemen egin beharreko jarduera: bineta baten bidez, hizkuntzaren erabilera ez-sexista eta, oro har, berdintasuna aldarrikatzea. Gogorarazi garrantzitsuena ez dela ondo marraztea, baizik eta, irudia eta testua konbinatuta, berdintasunaren aldeko mezu bat islatzea.
Behin binetak amaituta, azaldu ditzatela ikaskideen aurrean. Ikasleek binetei buruz hitz egingo dute, eta haietakoren bat hobetzeko edo berdintasunaren aldeko mezu argiagoa emateko aukera aztertuko dute.
Binetak ontzat ematen dituztenean, proposatu ikasleei ikastetxe osorako erakusketa bat egitea. Horretarako, ikaskide guztiek honako hauek adostu behar dituzte: erakusketaren izenburua; zer testu ageriko den binetekin batera, erakusketaren eta haren helburuen berri emanez; zer bineta jarriko dituzten ikusgai; non egin nahi duten erakusketa, eta zer eskutitz bidaliko dioten zuzendaritza-taldeari, erakusketa egiteko baimena eskatuz.
Izapide guztiak bete eta erabaki guztiak hartu ondoren, bineten erakusketa egingo dugu ikastetxean. Ikusgai jarritako binetak ondo ikus daitezen, komeni da binetak DIN A3 formatuko paperean sortzea.
Jarduera amaitutakoan, galdera hauek egin diezazkiokezu taldeari:
- Binetak egiten ari zinetela, zer kostatu zitzaizuen gehien?
- Zer moduz geratu zaizue erakusketa?
- Zer ikasi duzue jarduera hau eginda?
IRAUPENA
Norberaren edo taldearen erritmoaren araberakoa izango da iraupena.
BALIABIDEAK
Berdintasunaren aldeko bineten adibide gehiago:
- Adibideak ikusteko:
- Komikiak: https://conigualdad.org/conoce-los-comics-y-vinetas-sobre-igualdad-de-genero-premiados-por-onu-mujeres-y-la-comision-europea/
- Hona hemen hizkuntzaren erabilera ez-sexistari buruzko zenbait bineta biltzen dituen argitalpen bat: https://www.unavarra.es/digitalAssets/138/138347_100000Exposicion-No-tiene-nombre.pdf
Eraman berdintasuna Lehen Hezkuntzako ikasgeletara
EGIN DEZAKEGU |
ERAMAN BERDINTASUNA LEHEN HEZKUNTZAKO IKASGELETARA
Sormena da hizkuntza ikasteko oinarrietako bat. Sormenaren bidez, gure lexikoa lantzen dugu, eta komunikazio-alternatiba ez-sexistak aurkitzen saiatzen gara. Bigarren Hezkuntzako ikasleek beren hizkuntza-gaitasuna erabil dezakete Lehen Hezkuntzakoei berdintasuna transmititzeko; horrek berdintasun-eragile bihurtuko ditu. |
HELBURUA
- Hizkuntza eta irudi ez-sexistak erabiltzeko konpromisoa hartzea.
- Sormena erabiltzea berdintasuna transmititzeko.
- Nork bere taldean hizkuntza eta irudi ez-sexistak erabil daitezen laguntzea.
GARAPENA
Jarduera honi ekin aurretik, komeni da jarduera egitea, giro lasaia eta ikasleak mota horretako jardueretara ohitu daitezen.
Ondorengo hau izan daiteke:
Jarduerari ekin aurretik, ondo legoke oreka emozionala lantzeko jarduera labur bat egitea, egunean zehar izandako gainerako esperientziak eta tentsioak atzean uzteko. Bilatu musika lasaigarria, eta eskatu ikasleei aulkia ikasmahaitik pixka bat aldentzeko. Oinazpiak zoruan erabat pausatuta eta eskuak belaunen gainean jarrita dituztela, itxi ditzatela begiak eta har dezatela arnasa, poliki-poliki, bostera arte buruz zenbatzen duten bitartean. Ondoren, bota dezatela airea, poliki-poliki, bostera arte zenbatzen duten bitartean. Egin gauza bera lauzpabost aldiz, ikasleek lasaitasun- eta erlaxazio-sentsazioa izan dezaten.
Aurreko jardueretan, hizkuntzaren erabilera ez-sexista aztertzen ikasi dugu; orain, berdintasuna ikasgelatik kanpo ere transmititzeko unea da —Lehen Hezkuntzako ikasleei—. Horretarako, proposatu ikasleei berdintasuna aldarrikatuko duen ipuin bat idaztea Lehen Hezkuntzako lehen zikloko haurrentzat. Jarduerari ekin aurretik, jarri harremanetan hurbileko ikastetxeren batekin, ikasleen sorkuntzak han aurkezteko.
Ikasleak jarduera hori egin dezaten lagungarria izan daiteke “Gida morea” erankiean dauden ipuin batzuk irakurtzea.
Ikasleak bikoteka jarriko dira, eta erabakiko dute nor izango den beren ipuinaren protagonista; zergatik izango den hura protagonista; zer gertatuko den; non, noiz, eta nola amaituko den ipuina, eta abar. Hau da, kontakizunaren eskema egingo dute. Hori guztia erabaki ondoren, ipuina idazteari ekingo diote. Ipuina aberasteko, diapositiba-aurkezpen batean idatz dezakete, eta, testua ez ezik, marrazkiak edo irudiak ere balia ditzakete.
Bikote bakoitzak bere ipuina idatzita duenean, ikastaldeari azalduko dio, eta ikaskide guztien artean hobetuko dute; horretarako, nork bere ideiak botako ditu, ipuinari azken itxura eman arte. Gogorarazi ikasleei hauek direla baldintza bakarrak: ipuinak berdintasuna islatzea eta hizkuntza ez-sexista erabiltzea.
Ipuina amaitutzat jotakoan, hura sortu duen bikotea Lehen Hezkuntzako ikasgela batera joango da ipuina kontatzera, eta entzuleen erreakzioei erreparatuko die. Amaitzeko, esperientzia zer moduzkoa izan den azalduko dio bere ikastaldeari. Ikasgela batera joateko aukerarik ez badute, ipuinak audioan edo bideoan graba daitezke, ikasgeletan proiektatzeko.
Jarduera amaitutzat eman aurretik, galdera batzuei erantzun diezaiekete talde gisa:
- Jarduera egiten ari zinetela, zer izan da zailena?
- Zuen ustez, zer moduz geratu da ipuina?
- Kontakizuna hobetzerik izango al zenukete?
IRAUPENA
Ikasleen parte-hartze mailaren, adinaren eta erritmoaren araberakoa izango da jardueraren iraupena; sormenerako eta prozesu osoa burutzeko denbora eman behar diegu.
BALIABIDEAK
- Gida morea.
- 10 hezkidetza-ipuini buruzko kritika: https://associacioperlacoeducacio.org/2017/04/25/10-cuentos-para-ninos-que-fomentan-la-igualdad-y-destruyen-estereotipos/