Egin dezakegu

BBerdintasunaren publizistak gara

EGIN DEZAKEGU

BERDINTASUNAREN PUBLIZISTAK GARA

Irudiak eta hizkuntza konbinatuz pertsonen arreta erakartzea izaten du helburu publizitateak. Horregatik, baliteke publizitatean ere hizkuntza sexista erabiltzea, baina, era berean, berdintasuna eta hizkuntza ez-sexista erabili beharra transmititzeko erabil daiteke publizitatea.

HELBURUA

  • Berdintasuna eta hizkuntza ez-sexista erabili beharra transmititzen laguntzea.
  • Ikastetxean hizkuntza ez-sexista erabil dadin sustatzen parte hartzea, askotariko publizitate-estrategiak erabiliz.

GARAPENA

Jarduera honi ekin aurretik, komeni da jarduera egitea, giro lasaia lortzeko eta ikasleak mota horretako jardueretara ohitu daitezen.

Jarduera honen helburua da ikasleak berdintasunaren aldeko eragile aktibo bihurtzea, publizitate-hizkuntzaren bidez. Horretarako, lehenik eta behin, komeni da, adibideak emanez, publizitate-kartel baten elementuak azaltzea. Prestakuntza-kartel bat erabiltzea proposatzen dizugu

Prestakuntza-kartela

Prestakuntza-kartelen helburua da kontzientzia sortzea edo komunitatearengan eragitea. Mota horretako kartelak gizarte-gaiei buruzkoak izan ohi dira; gure kasuan, emakumeen eta gizonen berdintasunari eta hizkuntzaren erabilera ez-sexistari buruzkoa izango da.

Izenburua

Izenburua testuaren zatirik handiena eta deigarriena da. Oro har, kartelaren goiko edo beheko aldean jartzen da, eta aditzera eman edo sustatu nahi den gaiari buruzkoa izaten da.

Irudia edo ilustrazioa

Publizitate-karteletan ageri diren irudiak edo ilustrazioak publizitatea egin nahi zaion gaiari buruzkoak izaten dira. Transmititu nahi duguna ulertzen laguntzen duten argazkiak edo irudiak izaten dira. Deigarriak edo oso hezigarriak izan ohi dira, atentzioa eman dezaten edo erraz ulertzeko modukoak izan daitezen.

Testua

Testua laburra eta argia izaten da. Gaia labur azaltzea du helburu, eta kartelaren beheko aldean agertzen da.

Eslogana

Karteleko elementu guztien artean eslogana da, akaso, sortzen zailena, esaldi edo hitz bakar bat erabiliz ulertu behar delako kartela. Goiko aldean egon ohi da, baina beti ere izenburua non dagoen kontuan hartuko da.

Argazkiak, marrazkiak, ebakitako argazkiak erabiliz egindako collageak eta abar izan daitezke gure kartelaren irudi.

Hona hemen gure proposamena: ikasleak, binaka edo hirunaka jarrita, nesken eta mutilen berdintasuna transmititzeko kartel bat egitea, hizkuntza ez-sexista erabiliz.

DIN A3 formatuko orri bana emango zaie taldeei; beste aukera bat da ordenagailuko aplikazioren bat erabiltzea mota horretako lanak egiteko.

Talde bakoitzak bere kartelaren gaia zein izango den eta mota horretako kartel bat egiteko erabaki beharreko guztiak erabakiko ditu. Irakasleen zeregin bakarrak izango dira lana koordinatzea eta taldeen beharrei adi egotea.

Kartelak amaitutakoan, egingo erakusketa ikasgelan, ikastaldeko kide guztien artean karteletan hobekuntzak egin ditzaketen ikusteko. Kartelak baliozkotzat ematen direnean, aukeratu ikastetxeko leku bat egindako kartelak ikusgai jartzeko.

Jarduera amaitutakoan, galdera hauek egin diezazkiokezu taldeari:

  • Kartelak egiten ari zinetela, zer kostatu zitzaizuen gehien?
  • Zer moduz geratu zaizue erakusketa?
  • Zer ikasi duzue jarduera hau eginda?

IRAUPENA

Norberaren edo taldearen erritmoaren araberakoa izango da iraupena.

BALIABIDEAK

  • Hona hemen berdintasunaren aldeko kartelen adibide batzuk:

https://labur.eus/e8yD9

                    https://www.educandoenigualdad.com/portfolio/jugar-creando-igualdad/

Idatzi ipuin bat elkarlanean

EGIN DEZAKEGU

IDATZI IPUIN BAT ELKARLANEAN

Eraman berdinatsuna Haur Hezkuntzako ikasgeletara

EGIN DEZAKEGU

ERAMAN BERDINTASUNA HAUR HEZKUNTZAKO IKASGELETARA

Sormena da hizkuntza ikasteko oinarrietako bat. Sormenaren bidez, gure lexikoa lantzen dugu, eta komunikazio-alternatiba ez-sexistak aurkitzen saiatzen gara. Lehen Hezkuntzako ikasleek beren hizkuntza-gaitasuna erabil dezakete Haur Hezkuntzakoei berdintasuna transmititzeko; horrek berdintasun-eragile bihurtuko ditu.

HELBURUA

  • Talde-proiektu batean parte hartzea, elkarlanean arituz.
  • Hizkuntzaren erabilera ez-sexista praktikan jartzea, sorkuntzaren bidez.
  • Berdintasuna transmititzen ikastea, taldean.

GARAPENA

Jarduera honi ekin aurretik, komeni da  jarduera egitea, giro lasaia lortzeko eta ikasleak mota horretako jardueretara ohitu daitezen.

Jarduerari ekin aurretik, ondo legoke oreka emozionala lantzeko jarduera labur bat egitea, egunean zehar izandako gainerako esperientziak eta tentsioak atzean uzteko. Bilatu musika lasaigarria, eta eskatu ikasleei aulkia ikasmahaitik pixka bat aldentzeko. Oinazpiak zoruan erabat pausatuta eta eskuak belaunen gainean jarrita dituztela, itxi ditzatela begiak eta har dezatela arnasa, poliki-poliki, bostera arte buruz zenbatzen duten bitartean. Ondoren, bota dezatela airea, poliki-poliki, bostera arte zenbatzen duten bitartean. Egin gauza bera lauzpabost aldiz, ikasleek lasaitasun- eta erlaxazio-sentsazioa izan dezaten.

Aurreko jardueretan, hizkuntzaren erabilera ez-sexista aztertzen ikasi dugu; orain, berdintasuna ikasgelatik kanpo ere transmititzeko unea da, hain zuzen ere gure ikastetxe bereko edo udalerri bereko beste ikastetxe bateko Haur Hezkuntzako ikasleei. Horretarako, proposatu ikasleei berdintasuna aldarrikatuko duen haurrentzako ipuin bat idaztea. Jarduerari ekin aurretik, jarri harremanetan ikastetxe bereko edo inguruko beste ikastetxeren bateko Haur Hezkuntzako etaparen arduradunekin, ikasleen sorkuntzak han aurkezteko.

Ikasleak jarduera hori egin dezaten motibatzeko, Gida moretik aukeratutako ipuina erabil dezakezue

Ikasleak bikoteka jarriko dira, eta erabakiko dute nor izango den beren ipuinaren protagonista; zergatik izango den hura protagonista; zer gertatuko den; non, noiz, eta nola amaituko den ipuina, eta abar. Hau da, kontakizunaren eskema egingo dute. Hori guztia erabaki ondoren, ipuina idazteari ekingo diote. Jarduera hau Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleekin egiten bada, ipuin bat asmatu beharrean, aurretik landutako ipuinetako bat berridatz dezakete. Ipuina aberasteko, diapositiba-aurkezpen batean idatz dezakete, eta, testua ez ezik, marrazkiak edo irudiak ere balia ditzakete.

Bikote bakoitzak bere ipuina idatzita duenean, ikastaldeari azalduko dio, eta ikaskide guztien artean hobetuko dute; horretarako, nork bere ideiak botako ditu, ipuinari behin betiko itxura eman arte. Gogorarazi ikasleei hauek direla baldintza bakarrak: ipuinak berdintasuna islatzea eta hizkuntza ez-sexista erabiltzea.

Ipuina amaitutzat emandakoan, hura sortu duen bikotea Haur Hezkuntzako ikasgela batera joango da ipuina kontatzera, eta entzuleen erreakzioei erreparatuko die (Haur Hezkuntzako ikastaldeetan ere egin liteke, bikoteka). Amaitzeko, esperientzia zer moduzkoa izan den azalduko dio bere ikastaldeari. Ikasgela batera joateko aukerarik ez badute, ipuinak audioan edo bideoan graba daitezke, ikasgeletan proiektatzeko.

Jarduera amaitutzat eman aurretik, galdera batzuei erantzun diezaiekete talde gisa:

  • Jarduera egiten ari zinetela, zer izan da zailena?
  • Zuen ustez, zer moduz geratu da ipuina?
  • Kontakizuna hobetzerik izango al zenukete?

IRAUPENA

Ikasleen parte-hartze mailaren, adinaren eta erritmoaren araberakoa izango da jardueraren iraupena; sormenerako eta prozesu osoa burutzeko denbora eman behar diegu.

BALIABIDEAK

Ni ez naiz (bideo-)joko sexistetan aritzen

EGIN DEZAKEGU

NI EZ NAIZ (BIDEO-)JOKO SEXISTETAN ARITZEN

Bideo-jokoak dira ondo pasatzeko bitarteko erabilienetako bat. Hala ere, mutilak aritzen dira gehien esparru horretan (nahiz eta neska asko ere badauden), eta adin honetako neska-mutilek gehien erabiltzen dituzten bideo-jokoek eduki sexistak dituzte, bai hizkuntzari eta bai irudiei dagokienez.

HELBURUA

  • Bideo-jokoetako hizkuntzan dagoen sexismoa aztertzea.
  • Bideo-jokoetako irudietan dagoen sexismoa aztertzea.

GARAPENA

Jarduera honi ekin aurretik, komeni da jarduera egitea, giro lasaia lortzeko eta ikasleak mota horretako jardueretara ohitu daitezen.

Banatu ikasleak sei taldetan, eta eman jarraian ageri den bideo-jokoei buruzko fitxa bana (eranskina). Utzi denbora-tarte bat fitxa betetzeko eta han proposatzen diren galderei buruz eztabaidatzeko. Talde guztiek amaitutakoan, eskatu ikasleei denen artean eztabaidatzeko. Bideo-jokoaren alderdi sexistak detektatzea izango da helburu nagusia. Nahi izanez gero, egin galdera hauek ikasleei:

  • Ba al da emakumezko pertsonaiarik? Nola marraztu dituzte? Gizonak adina emakume al daude? Protagonistak al dira? Nola sentiarazten zaituzte horrek?
  • Zein da bideo-jokoaren edukia? Nola tratatzen dituzte emakumeak? Jokatzen ari zaretela, zer sentitzen duzue? Zuen ustez, sexista al da? Zergatik?
  • Utz al geniezaioke mota horretako bideo-jokoetan aritzeari? Zergatik? Nola alda genezake egoera hori?

Mota horretako bideo-jokoek beste desparekotasun batzuez hitz egiteko aukera ematen dute, hala nola kirol-arloko desparekotasunaz, arrazakeriaz, homofobiaz, soldata-arrakalaz …

IRAUPENA

Iraupena ikasleen parte-hartze mailaren eta adinaren araberakoa izango da, baita ikasleen inplikazioaren araberakoa ere. Baliteke saio bakar bat egitea nahikoa izatea.

BALIABIDEAK

BIDEO-JOKOAK AZTERTZEA

Jokatu al duzue bideo-joko honetan? (Talde mistoa baldin bazarete eta nesken eta mutilen artean alderik badago, idatzi, mesedez.)

……………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………

Jostailu-denda baten barruan, non jarriko lukete bideo-joko hau?

……………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………

Ba al da emakumezko protagonistarik? Zenbat?

……………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………

Ba al dago alderik avatar maskulino eta femeninoen artean?

Emakumezkoa

Gizonezkoa

Arropa

Izaera

Fisikoa

Zein da bideo-jokoaren helburua?

……………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………

Zuen ustez, irudi sexistak erabiltzen al dira bideo-jokoan?

……………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………

Zuen ustez, hizkuntza sexista erabiltzen al da bideo-jokoan?

……………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………