EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN PREBENTZIOA ETA INDARKERIA KASUETAN ESKU-HARTZEA: HAUR HEZKUNTZA

Eusko Jaurlaritzaren Hezkidetza Planak bai gizartean bai hezkuntza-sisteman sexismoaren gaiari aurre egitea dakar berekin, baliabideekin eta estrategiekin hezkuntza-komunitateari laguntzeko hezkuntzatik berdintasuna gauzatzen.

 

EAEko hezkuntza-sistemarako II. Hezkidetza Plana, berdintasunaren eta tratu onaren bidean Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren plan bat da berdintasuna ikasgelara eramateko, eta funtsezko oinarri batzuetatik abiatzen da horretarako. Oinarri horiek ikastetxeetako lana modu sistematiko batean egituratzeko balio dute, egindako lana eta ikasleengan izan duen eragina ebaluatzeko aukera ematen duen ibilbide batekin.

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN PREBENTZIOA ETA INDARKERIA KASUETAN ESKU-HARTZEA jada lantzen da nolabait gainerako zazpi oinarrietan, indarkeria matxista bere agerpen guztietan prebenitzea baita berdintasunean heztea.

 

Hauek dira Planaren gainerako zutabeak:

  • Pentsamendu kritikoa sexismoaren aurrean.
  • Hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexista.
  • Emakumeen jakituriaren integrazio eta haien ekarpen sozial eta historikoa.
  • Gatazken eraldaketa baketsua, hezkidetzako elkarbizitzarako proiektuen bidez.
  • Autonomia pertsonala eta independentzia ekonomikoa.
  • Espazioak ikastetxean eta eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak.
  • Berdintasunezko hezkuntza afektibo eta sexuala.

 

Dena den, oinarri hau hiru ekintza-motara dago zuzendua:

1.Ikasleak sentsibilizatzera bideratuak.

2.Ikastetxeetan matxismoa eta indarkeria detektatzeko direnak.

3.Interbentzio zehatzetara zuzenduak hezkuntza-ingurunean genero-indarkeriaren kasuak detektatzen direnean.

Plan honen helburuetako bat da ikasleek eta irakasleek pentsamendu kritiko bat eraikitzea desberdintasunen eta diskriminazioen aurrean; errealitatea genero-ikuspegitik aztertzeko gai izan gaitezen lortzea; oinarri kulturala duen zerbait naturaltzat ez hartzea: emakumeen diskriminazioa eta berdintasunerako negatiboak diren maskulinitateen ikaskuntza.

Horregatik, ondoren planteatzen diren jardueren ardatza da ikastea bai familian bai hezkuntza-sisteman genero-ikuspegiarekin analizatzen, diskriminazio posibleak agerian uzten eta hezkuntza sexista bati alternatibak planteatzen.

Horretarako, hezkuntza-etapa bakoitzak jarduera desberdinak izango ditu, ikasleen adinetara eta heltze-prozesura egokituak. Ez da gauza bera berdintasuna haur-hezkuntzako ikasgelara eramatea, kontuan hartuta irakasleak egin behar duela bertan lan handiena, erreferente bilakatu behar baitu ikasleentzat. Bigarren hezkuntzan, aldiz, norbere hausnarketak eraman behar ditu ikasleak beren feminitateak eta maskulinitateak berdintasunaren oinarritik eraikitzera.

 

Ez dugu ahaztu behar Hezkidetzaren azken helburua dela indarkeria matxistak prebenitzea eta gure gizartearen eraikuntza sexistan datzala indarkeria horien oinarria. Hala, Plan honen asmoa da gure ikasleak berdintasunean, errespetuan, askatasunean eta zoriontasunean beren buruak eraikitzeko eta erlazionatzeko gai izan daitezen lortzea.

Helburuak

  • Tratu ona praktikan jartzea genero-indarkeriaren oinarrizko prebentzio gisa.
  • Ikasleek beren emozioak egokiro adieraztea.
  • Beren inguruneko pertsonen emozioak egokiro identifikatzea.
  • Genero-rol desberdinak identifikatzea.
  • Indarkeria matxistarik gabeko ikastetxe bat eraikitzen parte hartzea.
  • Berdintasunean oinarritutako beste harreman-modu batzuk eraikitzea.

Ebaluazio-irizpideak

  • Analisia
  • Pentsamendu kritikoa
  • Partaidetza aktiboa
  • Konpromisoa
  • Berdintasuna
  • Errespetua

Lorpen-adierazleak

  • Tratu txarra detektatzea eta tratu oneko harremanak eraikitzea.
  • Emozioak eta sentimenduak identifikatzea eta askatasunez adieraztea.
  • Ikastetxe berdinzaleago bat eraikitzen aktiboki parte hartzea.
  • Berdintasunaren alde agertzea.
  • Jarrera enpatikoagoa erakustea desberdintasunarekiko.

Jarduerak