GATAZKAK MODU BAKETSUAN ERALDATZEA: BIGARREN HEZKUNTZA

Elkarbizitzari genero-ikuspegia aplikatzea funtsezkoa da emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko, indarkeria mota edozein dela ere. Elkarbizitza positiboa hezkidetzako planteamendu batean oinarritu behar da, hau da, errespetuan eta berdintasunezko harremanetan oinarritutako elkarbizitza izan behar du. Hezkidetzak baliabideak, estrategiak eta ezagutza ematen ditu harremanetan indarkeria prebenitzeko. Harremanak aztertzean ikusten da portaerak, rolak, pentsamenduak, emozioak, balioak... zuzenean lotuta daudela estereotipo maskulino eta femeninoekin lotutako identitateak eraikitzearekin, eta askotan zigortzen dira estereotipo horiei erantzuten ez dieten pertsonak, zeinak eskola-jazarpenaren biktima izan baitaitezke.

Elkarbizitza positiboa da oinarri hauek dituena: pertsonen arteko zaintza genero-estereotiporik gabea, tratu txarrak prebenitzeko tratu ona, bazterkeriaren aurrean talde-kohesioa, berdintasunaren lidergoak indartsuenaren tiranien aurrean. Berdintasunean eta hezkidetzan oinarrituta, elkarbizitza baketsua, berdintasunezkoa eta enpatikoa duten ikastetxeak eraiki ahal izango ditugu.

 

Helburuak

  • Gatazken aurrean dauzkagun emozioak, erreakzioak eta estrategiak identifikatzea.
  • Elkarrizketarako jarrera irekiarekin eztabaidatzea.
  • Entzute aktiboa egitea.
  • Bereziki zaurgarriak diren pertsonenganako enpatia erakustea.
  • Eskola-jazarpenaren inguruan genero-ikuspegitik gogoeta egitea.
  • Jazarpenaren kontra posizionatzea.
  • Iritzi kritikoa ematea maskulinitate berdinzaleei eta feminitate ahaldunduei buruz.
  • Inguruko produktu kulturaletan maskulinitateak eta feminitateak nola eraikitzen diren aztertzea: filmak, eleberriak, bideo-jokoak, abestiak, etab.

 

Lorpen adierazleak

  • Emozioak identifikatzea eta izendatzea.
  • Gatazkei heltzeko tresnak edukitzea.
  • Eztabaidatzen eta elkarrizketak izaten jakitea.
  • Jarrera enpatikoa agertzea gatazka eta kontrako egoera jakin batzuetan.
  • Genero-ikuspegia aintzat hartzen duen ikuspegi kritikoa izatea eskola-jazarpenarekiko.
  • Berdintasunean oinarritutako maskulinitate- eta feminitate-eredu berriak baloratzea eta eredu horiek eraikitzen laguntzea.
  • Produktu kulturaletan presente dauden genero-estereotipoak identifikatzea.

 

Ebaluazio irizpideak

  • Azterketa
  • Pentsamendu kritikoa.
  • Parte-hartze aktiboa.
  • Konpromisoa.
  • Berdintasuna.
  • Errespetua.

 

 

Jarduerak

Sintonia unea

  • Erabateko kontzientzia hartuta ibiltzea

Berdintasuna eta desberdinkeriak

  • Nire eguneroko sentimenduak
  • Emakumeak: munduko herritar

Elkar zaintzen dugu

  • Arroka
  • Stop ziberjazarpen matxistari
  • Mitoak ezkutatzen duena

Ikasgela toki segurua da

  • Tratu txarren aurrean: jardun egiten dugu
  • Izateko beste modu batzuk ere posible dira

Autoebaluazioa

  • Gatazken eraldaketa baketsua