GATAZKAK MODU BAKETSUAN ERALDATZEA: LEHEN HEZKUNTZA

Elkarbizitzari genero-ikuspegia aplikatzea funtsezkoa da emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko, indarkeria mota edozein dela ere. Elkarbizitza positiboa hezkidetzako plangintzan oinarritu behar da, hau da, errespetuan eta berdintasunezko harremanetan oinarritutako elkarbizitza izan behar du. Hezkidetzak baliabideak, estrategiak eta ezagutza ematen ditu harremanetan indarkeria prebenitzeko. Harremanak aztertzean ikusten da portaerak, rolak, pentsamenduak, emozioak, balioak... zuzenean lotuta daudela estereotipo maskulino eta femeninoekin lotutako identitateak eraikitzearekin, eta askotan zigortzen dira estereotipo horiei erantzuten ez dieten pertsonak, zeinak eskola-jazarpenaren biktima izan baitaitezke.

Elkarbizitza positiboa da oinarri hauek dituena: pertsonen arteko zaintza genero-estereotiporik gabea, tratu txarrak prebenitzeko tratu ona, bazterkeriaren aurrean talde-kohesioa, berdintasunaren lidergoak indartsuenaren tiranien aurrean. Berdintasunean eta hezkidetzan oinarrituta, elkarbizitza baketsua, berdintasunezkoa eta enpatikoa duten ikastetxeak eraiki ahal izango ditugu.

 

Helburuak

  • “Enpatia” kontzeptua ikastea eta praktikan jartzea.
  • Gatazka zerk sortzen digun aztertzea.
  • Konponbide baketsuak bilatzea.
  •  Gatazkei buruz eztabaidatzea eta argudiatzea.
  • Elkar zaintzea, taldean eta indibidualki.
  • Gure emozioak eta emozio horiek eragiten dizkiguten erreakzioak ezagutzea.
  • Gainerakoen espazioa eta gauzak errespetatzea.
  • Taldearen materiala errespetatzea, denona delako.
  • Ikasgelan giro atsegina eta zaintzarako eremuak eraikitzea.

 

Lorpen adierazleak

  • Jarrera enpatikoa agertzea gatazka jakinen aurrean.
  • Gai izatea gatazkaren kausa identifikatzeko.
  • Norberaren emozioak identifikatzea eta izendatzea.
  • Gatazkak modu baketsuan konpontzeko tresnak izatea.
  • Ingurua zaintzea.
  • Ikaskideak zaintzea.
  • Ikaskideen espazioa errespetatzea.
  • Norberaren materiala eta besteena errespetatzea.
  • Ikasgelan espazio atsegin bat eraikitzen laguntzea.

 

Ebaluazio irizpideak

  • Azterketa
  • Pentsamendu kritikoa.
  • Parte-hartze aktiboa.
  • Konpromisoa.
  • Berdintasuna.
  • Errespetua.

 

 

Jarduerak

Sintonia unea

  • Zure eskua, zure aingura

Berdintasuna eta desberdinkeriak

  • Elkar ezagutzen dugu, elkar aitortzen dugu
  • Nire eskuek niri buruz hitz egiten dute

Elkar zaintzen dugu

  • Botikin emozionala
  • Houston, gatazka daukagu!

Ikasgela toki segurua da

  • Gure ongizaterako 10 aholku
  • Berdintasunaren hiria

Autoebaluazioa

  • Gatazken eraldaketa baketsua