GATAZKAK MODU BAKETSUAN ERALDATZEA: HAUR HEZKUNTZA
Elkarbizitzari genero-ikuspegia aplikatzea funtsezkoa da emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko, indarkeria mota edozein dela ere. Elkarbizitza positiboa hezkidetzako plangintzan oinarritu behar da, hau da, errespetuan eta berdintasunezko harremanetan oinarritutako elkarbizitza izan behar du. Hezkidetzak baliabideak, estrategiak eta ezagutza ematen ditu harremanetan indarkeria prebenitzeko. Harremanak aztertzean ikusten da portaerak, rolak, pentsamenduak, emozioak, balioak... zuzenean lotuta daudela estereotipo maskulino eta femeninoekin lotutako identitateak eraikitzearekin, eta askotan zigortzen dira estereotipo horiei erantzuten ez dieten pertsonak, zeinak eskola-jazarpenaren biktima izan baitaitezke.
Elkarbizitza positiboa da oinarri hauek dituena: pertsonen arteko zaintza genero-estereotiporik gabea, tratu txarrak prebenitzeko tratu ona, bazterkeriaren aurrean talde-kohesioa, berdintasunaren lidergoak indartsuenaren tiranien aurrean. Berdintasunean eta hezkidetzan oinarrituta, elkarbizitza baketsua, berdintasunezkoa eta enpatikoa duten ikastetxeak eraiki ahal izango ditugu.
Helburuak
- Genero-bereizketarik gabeko txokoak erabiltzea.
- Zaintzan trebatzea, jolasaren bitartez
- Emozioak aitortzen eta izendatzen ikastea.
- Kideei mugak jartzen jakitea.
- Gustatzen zaizkigun eta gustatzen ez zaizkigun jarrerak ikusaraztea.
- Egunero jasotzen ditugun zaintzak aitortzea.
- Estereotiporik jabeko jarduerez gozatzea
Lorpen adierazleak
- Berdintasunez okupatzen ditu jolaserako eremuak.
- Ikasgelako objektuak zaintzeko estrategiak ditu.
- Bere emozioak identifikatu eta izendatzen ditu.
- Ezetz esaten eta besteen ezetzak errespetatzen daki.
- Errespetatu egiten ditu kideek ezarritako mugak.
- Badaki esaten zer gustatzen zaion eta zer ez.
- Jasotzen dituen zaintzak aitortzen ditu.
- Ikasgelako jarduerez gozatzen du
Ebaluazio irizpideak
- Analisia
- Pentsamendu kritikoa
- Parte-hartze aktiboa
- Konpromisoa
- Berdintasuna
- Errespetua
Jarduerak
- Hodeia
![]()
Berdintasuna eta desberdinkeriak
- Txokoak
- Egizu bikoteka
- Lorenzoren ontzia
- Guk hauek zaintzen ditugu...
- Nire burua zaintzen dut, zaindu egiten naute, elkar zaintzen dugu
- Ni... naiz, gogoko dut..., ez dut gogoko...
- Askatasunez sentitzea
- Errespetatuz, gerundioa da eta
- Elkar errespetatzen dugu, elkar zaintzen dugu, elkar maite dugu