EMAKUMEEN JAKINTZA ETA HAIEN EKARPEN SOZIAL ETA HISTORIKOA INTEGRATZEA: BIGARREN HEZKUNTZA
Emakumeek humanitatearen historian zehar esparru guztietan egin dituzten ekarpenak ikusezin bihurtzea da historian zehar izan den gabezia handienetariko bat, eta gaur egun, gure kulturak, oro har, eta ikasgelako materialek eta testuliburuek, bereziki, badute oraindik ere gabezia hori. Gure kulturan androzentrismoa nagusitu da, eta hutsune bat sortu du emakumeen lana ezagutzeari eta aitortzeari dagokionez.
Helburuak
- Androzentrismoa identifikatzea.
- Emakumeak ikusezin bihurtzearen kausak aztertzea.
- Esparru bakoitzeko emakume garrantzitsuenak ezagutzea.
- Emakumeek gizateriari egiten dizkioten ekarpenei buruzko ikerketa txikiak egitea.
- Mugimendu feministaren azterketara eta mugimendu feministak gaur egungo emakume eta gizonentzat eskuratu dituen lorpenetara hurbiltzea.
- Besteak beste, kontzeptu hauek ikastea: kristalezko sabaia, soldata-arrakala, laneko sexu-banaketa
Lorpen adierazpenak
- Emakumeak ikusezin bihurtzearen atzean dauden kontzeptu garrantzitsuenak identifikatzen ditu.
- Badaki zein diren ezagutzaren esparruan emakumeak ikusezin bihurtu dituzten egiturazko kausak.
- Testuliburuetan emakumeen falta dagoela ikusten du.
- Esparru ezberdinetan aritu diren emakume garrantzitsuak ezagutzen ditu, besteak beste: zientzian, gizartean, politikan, kulturan, etab.
- Internet bidez emakume garrantzitsuen biografien gaineko ikerketak egiten daki.
- Mugimendu feminista eta sozialki ordezkatzen duena ezagutzen ditu.
- Emakumeei ardura handiko lanpostu eta espazioak lortzea zailtzen dieten oztopo sozialak identifikatzen ditu.
- Mezu sexistak geldiarazten laguntzen du
- Parte-hartze aktiboa du ikasgelan egiten diren jardueretan
- Gozatu egiten du ikasgelako jarduerekin
- Ikaskideen ekarpenak baloratzen ditu
Ebaluazio irizpideak
- Analisia
- Pentsamendu kritikoa
- Parte-hartze aktiboa
- Konpromisoa
- Berdintasuna
- Errespetua
Jarduerak
- Adi
- Elkarrizketak femeninoan
- Ba al zenekien…?
- Nire urtebetetze-eguna bat dator...
- Emakumeak... historian.
- Konta itzazu
- Zergatik ez dira iristen emakumeak?
- Feminismoa da...
- Feminismoak ere harrapatzen gaitu
- Emakumeen jakintza eta haien ekarpen sozial eta historikoa integratzea