Egin dezagun behaketa

Gure jolas-ordu berdintzailea jolastokian (irakasleak)

 

EGIN DEZAGUN BEHAKETA

 

 GURE JOLAS-ORDU BERDINZALEA JOLASTOKIAN (irakasleak)

Oro har, modu automatikoan onartzen dugu gure ikastetxeko espazioen banaketa eta erabilera diren bezalakoak izan behar direla. Horregatik, ezinbestekoa da espazio horiek analizatzea, erabilera jakinen ondotik sor daitezkeen desberdinkeriez kontziente izateko. Oso adibide esanguratsuak dira, esaterako, ikastetxeko jolastokiaren eta jolas-orduko denboraren erabilera. Gure abiapuntua da pertsona batek ikastetxeko espazio guztietan igarotzen duen denbora guztia dela hezigarria, eta ondorioz, hezkidea ere izan behar dela. Bada, horrexegatik da hain garrantzitsua analisia egitea.

 

HELBURUA

  • Gure jolastokiko espazioen egitura eta banaketa objektiboa ezagutzea.
  • Gure ikasleek jolas-orduan egiten duten jolastokiaren erabilera genero-ikuspegitik aztertzea.
  • Jolas-orduan, jolastokian genero-arrazoiengatiko desberdinkeriak dauden ala ez jakitea.
  • Ikastetxearen parte sentitzea

 

GARAPENA

Jarduera honi ekin aurretik, komeni da  ariketa egitea, giro lasaia lortzeko eta irakasleak era horretako jardueretara ohitzeko. 

Ikastetxeko espazioen gaiari heltzen zaionean, taldean egin behar da lan; horretarako, gutxienez, zuzendaritza-taldearen eta klaustroaren zati handi baten onarpena behar da. Izan ere, espazioen analisian, hobekuntza-proposamenetan eta proposamen horien inplementazioan parte hartu behar dute nahitaez. Ondorioz, hezkuntza-komunitate osoa inplikatzen duen lana da, eta ezin da indibidualki egin.

Jolastokian benetan gertatzen denaren analisia genero-ikuspegitik egin behar da, banaketa tradizionalaren arabera, jolastokiaren zati handiena mutilek hartu izan baitute baloiarekin jolasean aritzeko, zehazki, futbolean. Gauzak horrela, jolastokia aztertu izan denean ia orokorra izan da argazkia: mutilen talde txiki batek ia eremu osoa hartzen du futbolean jolasteko, eta neska gehienek eta futbolean aritu nahi ez duten mutilek hartzen dute periferia. Ez hori bakarrik, gehienetan baloikadak jasotzen dituzte. Horregatik, funtsezkoa da gure ikastetxean zer gertatzen den behatzea eta “argazki bat egitea”, zehazki jakiteko non dauden mutilak, non dauden neskak, nortzuek hartzen duten espazioaren zatirik handiena, espazioaren okupazioa orekatuta dagoen, etab.

Jolastokiaren erabileraren analisi sistematikoa egiteko, oso lagungarria da gure ikastetxeko jolastokiaren eta jolas-orduan erabil daitezkeen espazioen irudi eskematiko bat egitea (adibide bat dago material osagarrietan, irudi- eta esteka-formatuetan), baita aurretik espazio hezkideak lortzera bideratutako jarduketak egin badira ere.

Era berean, ondorio objektiboak ateratzea ahalbidetuko diguten datuen bilketa ordenatua egiteko, lagungarriak izan daitezke Valentziako Generalitatak “Guía de patios coeducativos” argitalpenean editatu dituen taula hauek:

 

Taulak pdf formatuan eskuratzeko (30. eta 31. or):

https://ceice.gva.es/documents/169149987/172590358/Guia_de_patis_coeducatius_cas.pdf

Jolas-orduan egiten den espazioen erabilera behatzeko fasea amaitu eta gero, datuak txosten batean jaso eta klaustroari helaraziko zaio. Jarraian, egoera hobetzera bideratutako ekarpenak egiteko prozesua hasiko da. Garrantzitsua da klaustro osoa egotea datu horien jakinaren gainean; izan ere, hobekuntza-ekintzak ezin dira oinarritu sarritan estereotipo sexistak edo aurreiritziak barnebiltzen dituzten iritzi subjektiboetan.

Jarduera amaitzeko, bakoitzak jolas-orduko espazioen erabilera aztertzeko egin duen behaketari buruzko zenbait galdera erantzungo ditugu:

  • Nola egin dugu behaketa?
  • Zer izan da behaketa honetan zailena?
  • Zein ondorio ateratzen dut ekintza honetatik?

 

IRAUPENA

Jarduketa honek ez du iraupen zehatzik, ikastetxe bakoitzean parte hartzen duten pertsonen araberakoa izango delako.

 

BALIABIDEAK

 

GEHIAGO JAKITEKO:

 

GURE JOLAS-ORDU BERDINZALEA JOLASTOKIAN (irakasleak)

 

Gure jolas-ordu berdintzailea (Ikasleak)

EGIN DEZAGUN BEHAKETA

 

 GURE JOLAS-ORDU BERDINZALEA (Ikasleak)

Espazioak beren interesetara egokitzeko haurrei entzutea hezkidetza lortzeko egin beharreko aurrerapausoetako bat da. Zertan jolastu nahi dute? Jolastokian zein espazio hartzen dute eta zein espazio hartu nahiko lukete? Zein jolas ezagutzen dituzte? Zer-nolako harremanak dituzte jolas-orduetan? Horrez gain, jolastokian egin ditzaketen jolas eta ekintzen katalogoa zabaldu beharko litzateke; izan ere, eskaintza zabala izan ezean, ezagutzen dutena bakarrik erantzungo dute, eta horrek estereotipoen errepikapen automatikoa ekar dezake.

 

HELBURUA

  • Neska-mutilek jolas-orduko jolasei eta pertsonen arteko harremanei dagokienez dituzten interesak ezagutzea.
  • Ikastetxeko jolastokian egin daitezkeen jardueren katalogo zabalago bat ezagutzea.
  • Jolastokien eta jolas-espazioen erabileran parte hartzea.

 

GARAPENA

Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da  ariketa egitea, giro lasaia izateko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko. 

Jardueraren hasieran neska-mutilei azalduko diegu zeri buruz hitz egingo dugun. Jarduera hau batzarrean bilduta egin daiteke, ikasle guztiek izan dezaten aukera beren ikuspegia askatasunez eta lasaitasunez partekatzeko. Interesgarria litzateke irakasleek arbelean idaztea ikasleek arian-arian proposatutako ideiak, begien aurrean egon daitezen eta gerora errazagoa izan dadin ideia horiek jasotzea, egingo diren ekintzetan aintzat hartzeko.

Batzarrarekin hasteko, jolas-orduan egiten duten jolastokiaren erabilerari buruzko galderak egingo zaizkie ikasleei, beren interesak zein diren ezagutzeko.

  • Zertan jolasten zarete jolas-orduan? Norekin jolasten zarete? Jolastokiko zein eremutan?
  • Zein da jolasteko gehien gustatzen zaizun jolastokiko eremua?
  • Zertan jolastu nahiko zenuke? Zer gustatuko litzaizuke jolastokian egotea zuek jolasteko?
  • Jolastokian egin dezakegun zein jolas ezagutzen duzue?

Azken galdera hori berebizikoa da gure ikasleek duten jolas-katalogoa ezagutu eta jolas berriak proposatzeko. Izan ere, begi-bistakoa da inori ez zaiola otuko ezagutzen ez duen zerbait desiratzea. Horregatik, garrantzitsua da ikasleei erakustea jolaserako zein aukera dituzten. Modu horretan, jolastokiak zein eremu izan ditzakeen azal diezaiekegu, gustatuko litzaizkiekeen ala ez jakin dezaten:

  • Natura-eremua.
  • Harea-zuloa.
  • Haurrentzako parkea.
  • Etxetxoa.
  • Pneumatikoen eremua.
  • Rokodromoa.
  • Eta abar

Halaber, berdintasunean sozializatzeko eta genero-estereotipoak hausteko baliagarriak diren jolas ez-lehiakorrak ere plantea diezazkiekegu, nesken eta mutilen parte-hartzea sustatuko dutenak: sokasaltoa, zapi-jokoa, euskal jolas tradizionalak, tokea, eta abar. Era berean, baloi-jolasek eta, batez ere, futbolak jolastokian sortzen dituzten arazoei buruz ere hitz egin dakieke: ez du talde osoak jolasten, lehiakorra da, arriskutsua da jolasten ez duten arren baloikadak jasotzen dituztenentzat, beti dago aukera futbolean eskolatik kanpo aritzeko, eta abar.

Hainbat jolas azaldu eta gero, eta batzarrari amaiera emateko, ikasleek gehien gustatu zaizkien jolasak hautatu eta planifikatu ditzakete; hau da, jolasten ikasi, jolastokia jolas horietarako egokitu eta jolastu.

Behin jarduera amaituta, dokumentu batean jasoko ditugu ikasleen ekarpenak, azterketa egiteko eta jolas-orduko espazio eta jardueren balizko aldaketetan aintzat hartzeko.

Jarduera amaitutzat emateko, jolas-orduan egiten den jolastokiaren erabilerari buruzko galdera batzuei erantzungo diegu.

  • Ikasleen zein ekarpen gauzatu dezakegu?
  • Zer prestakuntza beharko genuke jolastokia ahalik eta modu gehienetan erabiltzeko katalogo bat edukitzeko?
  • Nondik hasiko gara eta nondik jarraituko dugu?

 

IRAUPENA

Jarduera honek ez dauka iraupen jakinik; izan ere, ikasleen parte-hartzearen, ikasten dugun jolas kopuruaren eta gure jolastokiko espazioek ematen dizkiguten aukeren araberakoa izango da iraupena.

 

BALIABIDEAK

 

GEHIAGO JAKITEKO:

 

GURE JOLAS-ORDU BERDINTZAILEA (ikasleak)

 

Jolastokiak egiteko modu gehiago (hezkuntza komunitatea)

EGIN DEZAGUN BEHAKETA

 

 JOLASTOKIAK EGITEKO MODU GEHIAGO (hezkuntza-komunitatea)

Gure ikastetxean egiturazko aldaketa bat egitea planteatzen dugunean, aldaketa hori edo antzeko aldaketa bat egin duten erreferenteak behar ditugu. Jolastoki hezigarrien kasuan, ibilbide luzea egin da jada, eta ibilbide hori abiapuntutzat erabil daiteke beste esperientzia batzuk ezagutzeko, ideiak hartzeko eta gure errealitatea testuinguruan jartzeko. Horregatik, sustatu egin behar da irakasleek prestakuntza espezifikoa jasotzea eta hezkuntza-komunitate osoak prozesuan parte hartzea.

 

HELBURUA

  • Jolastoki hezkideak lortzera bideratutako aldaketa egiteko beste modu batzuk ezagutzea.
  • Gure ekintzaren oinarri izango den corpus teoriko bat osatzea.
  • Gure ikastetxearen testuinguruan jartzeko ideiak hartzea.

 

GARAPENA

Jarduera honi ekin aurretik, komeni da  ariketa egitea, giro lasaia lortzeko eta irakasleak era horretako jardueretara ohitzeko. 

Jarduera hau irakasleei eta, oro har, hezkuntza-komunitate osoari prestakuntza ematera bideratuta dago zuzenean, gure ikastetxean jolastoki hezkideak lortzeko lana egiteko. Horregatik, jarduera honen helburuak informazioa eta prestakuntza ematea, ideiak biltzea eta jolastokia hobetzeko plana abiatzea dira.

Helburu horrekin, Valentziako Generalitatak jolastoki hezkideekin izandako esperientziari buruzko bideo bat ikustea gomendatzen da. Erabat eguneratuta egoteaz gain, argitalpen honek aintzat hartu beharreko alderdi guztiei heltzen die, eta pista asko ematen ditu gure jolastokietako espazioetan benetako lana egiten hasteko.

Gauzak horrela, bideo hau proposatzen da: Gauzak horrela, bideo hau proposatzen da: “Guía Patios Coeducativos”

Ahal bada, prozesuan aurrez aurre inplikatuta dauden irakasleei jarriko zaie bideoa, horrela berehala eta une horretan bertan egin daitezen gogoeta eta hobekuntza-planerako ideien bilketa. Ezin bada, bideoak iraupen jakin bat duelako, norberak bere kabuz ikus dezake, eta gero lan-bilera bat egin ikasitakoa partekatzeko.

Xedea da bideo hezigarri horren bidez aukera berriak bisualizatzea, bai analisiari, bai jarduketari dagokionez, eta ideia-jasa bat egitea entzundako guztia gure jolastokien eta jolas-espazioen testuinguruan jartzeko.

 

IRAUPENA

Bideoak ordu eta erdiko iraupena du, eta gogoeta egiteko eta testuinguruan jarritako hobekuntza-plana planifikatzeko denbora ere gehitu behar zaio.

 

BALIABIDEAK

  • Guía Patios Coeducativos

 https://www.youtube.com/watch?v=uWxWrv9FP9Y&t=1340s

 

GEHIAGO JAKITEKO:

https://www.youtube.com/watch?v=ZlMlf-A1rt0

 

JOLASTOKIAK EGITEKO MODU GEHIAGO (hezkuntza komunitatea)