Gure proiektuak

Gure desirak proiektatzen ditugu (ikasleak)

GURE PROIEKTUAK

 

  GURE DESIRAK PROIEKTATZEN DITUGU (Ikasleak)

Aldaketa esanguratsuak egiteko, askotan beharrezkoa da proiektu bat prestatzea. Gure ikasleek ere har dezakete parte plangintza horretan, eduki nahiko luketen jolastokiaren edo beren jolastoki idealaren proiektua prestatuz. Baldintza bakarra izango da jolastoki horretan berdintasunean jolastu eta elkarreraginean aritu behar direla mutil eta neskak; beste era batera esanda, jolastokia ezin da desberdinkeriaren eta diskriminazioaren espazio izan.

 

HELBURUA

  • Jolastoki idealaren proiektua egitea.
  • Nire desirak errespetuz eta enpatiaz adieraztea
  • Berdintasuna aintzat hartzea jolas-espazioetan egingo diren aldaketak planifikatzeko.
  • Nire interesei lotutako ekarpenak egitea.

 

GARAPENA

Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da ariketa egitea, giro lasaia izateko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko. 

Jarduera egiten hasi baino lehen, neska-mutilei azalduko diegu zeri buruz hitz egingo dugun. Argi eta garbi adieraziko diegu zer egingo dugun, eta sorkuntzari eta talde-lanari bide emango dion talde-giroa sortuko dugu.

Hasteko, “Un patio diferente” bideoa ikusiko dugu

Halaber, interesgarria litzateke jolastokian eta jolas-eremuetan eduki nahiko luketenari buruz hitz egiteko batzartzea, betiere aintzat hartuta ezagutzen dutenari buruz baino ezingo dutela hitz egin, eta ondorioz, beren aukeren katalogoa mugatuta dagoela. Gainera, ideia batzuk ere eman dakizkieke: bilera-tokiak, mahai-jolasak, solasaldirako guneak, ikasketa-eremua, soka- eta eskalada-jolasak, baratzea, etab.

Bi-hiru kideko talde bakoitzari DIN-A3 orri bat emango zaio, bertan beren aisialdi-espazio ideala marraz dezaten. Kasu honetan, barne hartuko ditu jolastokia eta barrualdeko espazioak.

Hortik abiatuta, erabateko askatasuna izango dute beren marrazkia egiteko. Bi-hiru kideko talde bakoitzari silueta horren barruan jolas-ordurako eduki nahiko lukeena marrazteko eskatuko diogu.

Behin marrazkia bukatuta, talde bakoitzak ahoz azalduko du zer marraztu duen. Arbelean jasoko ditugu ikasleek proposatu dituzten ideiak. Ondoren, bozketa egingo da talde osoak zein ideia nahiago dituen jakiteko.

Hori bai, baldintza bakarra bete behar dute proposamen horiek guztiek: espazio hori ez hartzea baloi-jolasek.

Azalpenak eta ideia-bilketa amaitu eta gero, gela ezberdinetako irakasleek komunean jarriko dituzte beren geletan atera diren ideiak, gauzatu daitezkeen eta ikasleen interesekin hobeto bat datozen ideiak hautatzeko. Ideia horiek ahal den neurrian txertatuko dira jolastokiak aldatzeko proiektuan. Gainera, ondorioak ikasleen familiekin parteka daitezke, balizko ekarpenak egin ditzaten.

 

Jarduera amaitzeko, jolas-espazioen erabilerari eta jolastokia aldatzeko proiektuari buruzko zenbait galdera erantzungo ditugu:

  • Zein zailtasun dago jolas-espazioak aldatzeko?
  • Zein baliabide dugu, baliabide materialak eta giza baliabideak aintzat hartuta, aldaketa egiteko?
  • Nondik has gaitezke, noiz eta noren ardurapean?

 

IRAUPENA

Jarduera honen iraupena aldakorra da, ikasleen erritmoaren eta proiektuan parte hartuko duten gelen kopuruaren araberakoa.

 

BALIABIDEAK

 

GEHIAGO JAKITEKO:

 

GURE DESIRAK PROIEKTATZEN DITUGU (Ikasleak)

Gure jolastokia deskubritzen dugu (ikasleak)

GURE PROIEKTUAK

 

  GURE JOLASTOKIA DESKUBRITZEN DUGU (Ikasleak)

Los cambios estructurales en nuestro patios o espacios de recreo no siempre son posibles o bien puede que se tarde un tiempo determinado en llevarlos a cabo. Por ello, también es interesante explorar otros usos que podemos dar a lo que ya tenemos en el presente. Incluso en aquellos espacios que no cuentan con espacios naturales, jardín, césped, árboles, etc, un uso diferente al tradicional es posible.

 

HELBURUAK

  • Jolastokiak eman diezagukeen guztia ikertzea
  • Jolastokiaren erabilera berriekin disfrutatzea
  • Jolastokian dagoena analizatzea eta sailkatzea
  • Gehien gustatzen zaidana hautatzea

 

GARAPENA

Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da ariketa egitea, giro lasaia izateko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko. 

Ikasleei esango diegu txango bat egingo dugula ikastetxeko jolastokira, bertan ikertu daitezkeen animaliak, landareak eta objektuak aurkitzeko. Horretarako, taldeak osatuko ditugu, eta talde bakoitza animaliei, landareei edo objektuei buruzko datuak biltzeaz arduratuko da. Ikasle bakoitzari orri bana emango zaio (ikus eranskinak), zein taldetakoa den.

Galdera horien helburua da ikasleen arreta gauza jakin bat behatzean zentratzea. Behaketa da ikerketa zientifiko guztien lehen urratsa, eta horregatik, aldi berean ariko gara STEM diziplinak (diziplina zientifikoak) berdintasunean lantzen neska-mutilekin. Ez hori bakarrik, komunikazio-trebetasunak ere lantzen dira, deskribapen zehatza ikerketaren oinarritzat hartuta. Jarduera hau DBHko 1. eta 2. mailako ikasleei egongo da zuzenduta.

Ikasle guztiek galderen orri bana dutenean, jolastokira atera eta animalia (intsektuak, inurriak, barraskiloak, txoriak…), landare edo objekturen bati buruzko informazioa bilatuko dugu, bakoitza zein taldetakoa den. Behaketa banaka edo talde txikietan egin daiteke; pertsona bakoitzak daturen bat gehitu beharko du behaketa zorrotz horretan. Helburua da behaketan ahalik eta datu gehien biltzea: zenbat eta gehiago, hobeto. Jarduera luzatu egin daiteke aurkitu eta aztertu nahi ditugun animalien kopuruaren arabera.

Behin informazioa bilduta, gelara itzuli eta behatutako datuak partekatuko ditugu. Gero, behatutakoari buruzko informazioa bilatuko dugu Interneten, eta ikasleei arreta gehien ematen dien informazioa betetzen joango gara. Helburua animaliak eta landareak bizitza errealean ezagutzea eta errespetatzen ikastea ere bada, aldi berean eguneroko bizitzan oharkabean pasatzen diren gauza txikietan arreta jartzen trebatzen diren bitartean.

Horrez gain, erakusketa txiki bat egin daiteke ikasleek egin dituzten gure jolastokiaren marrazkiekin edo muntaia bat, egin dituzten grabazioekin.

Modu horretan, ikaskuntzak ikaskuntza esanguratsu bihurtzen dira jolastokian egindako jarduera osagarri baten bidez. Jarduera horrek espazioen erabilera ezberdinak egiteko aukerak erakusten ditu, eta gainera, ikasleak behaketan eta ikaskuntzan oinarritutako dinamika zientifikoetan sartzen ditu.

Jarduera amaitutakoan, egin galdera hauek zeure buruari:

  • Nola atera da jarduera, esanguratsua izan da?
  • Oztoporen bat egon da jarduera egiteko?
  • Jolastokian natura integratzera bideratutako aldaketaren bat plantea dezakegu?

 

IRAUPENA

Iraupena taldearen erritmoaren eta parte hartzen duten irakasleen kopuruaren araberakoa izango da.

 

BALIABIDEAK

Eranskina I: Gure jolastokiko animaliak

Eranskina II: Gure jolastokiko landareak

Eranskina III: Gure jolastokiko objektuak

 

IRAUPENA

Iraupena taldearen erritmoaren eta parte hartzen duten irakasleen kopuruaren araberakoa izango da.

 

GEHIAGO JAKITEKO:

https://www.youtube.com/watch?v=ZlMlf-A1rt0

 

GURE JOLASTOKIA DESKUBRITZEN DUGU (Ikasleak)

Berdintasuna eskolaz kanpoko jardueretan eta jarduera osagarrietan (hezkuntza komunitatea)

GURE PROIEKTUAK

 

  BERDINTASUNA ESKOLAZ KANPOKO JARDUERETAN ETA JARDUERA OSAGARRIETAN (hezkuntza komunitatea)

Jarduera osagarriak eta eskolaz kanpoko jarduerak berdintasuna transmititzeko eta estereotipo sexistak hausteko tresna bihur daitezkeen ikaskuntza-espazioak dira. Hala ere, horretarako, gaur egun egiten diren jarduerak analizatu behar dira, zehazki, genero-desbiderapenik duten eta mutil eta neska izateari buruzko ideiak desberdinkeriatik eta diskriminaziotik transmititzen ari diren.

 

HELBURUA

  • Ikastetxeak gaur egun eskaintzen dituen eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak genero-ikuspegitik aztertzea.
  • Familiak eta ikasleak berdintasuna transmititzen duten eskolaz kanpoko jardueretan eta jarduera osagarrietan posible den neurrian inplikatzea.
  • Eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak ikastetxeari izaera hezkidea emateko aprobetxatzea.

 

GARAPENA

Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da ariketa egitea, giro lasaia izateko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko. 

Askotan, jarduera osagarriak gela bakoitzak planifikatzen ditu modu isolatuan, ikastetxeko planifikazio orokorra gehiegi aintzat hartu gabe. Jarduera horiek aukera ona izan daitezke berdintasuna sustatzeko eta ikastetxearen izaera hezkidea eraikitzeko. Horretarako, komunean jarri behar dira genero-ikuspegia aintzat hartzen duten gure inguruko jarduerak: antzerkia, emanaldiak, kirolak, hitzaldiak, eta abar. Zein aukera dauden dakigunean, gutxienez hiruhilabetekoan behin ikasleek jarduera osagarri horietakoren batez gozatzeko aukera izatea programatu beharko litzateke. Halaber, interesgarria litzateke ikustea gure inguruko zein elkarte motak eskaintzen dituzte berdintasunari eta genero-indarkeriaren prebentzioari eta sexualitateari buruzko tailerrak eta hitzaldiak, ikasleak eskola-orduetan mota horretako jardueretara joan daitezela planifikatzeko.

Eskolaz kanpoko jarduerei dagokienez, ikastetxe askotan gurasoen elkartea arduratzen da jarduera horiek antolatzeaz. Horregatik, garrantzitsua da elkarte horiei eta familiei, oro har, eskolaz kanpoko jardueretan berdintasunak duen garrantzia transmititzea.

Ikasturte hasieran, hezkidetzari buruzko solasaldi bat planteatu daiteke familiekin. Bertan, irakasleak hezkidetza-helburuen eta hezkidetzaren beharraren berri eman diezaieke gurasoei. Horrez gain, informazio-bilera horretara ikastetxean azken urteetan eskainitako eskolaz kanpoko jardueren analisia ere eraman daiteke, jarduera bakoitza egin duten mutil eta nesken kopuruarekin, genero-desbiderapenik egon den aztertu eta horrelakorik izango ez duen programazio bat planteatze aldera.

Azkenik, ikasleei galdetu beharko litzaieke eskolaz kanpoko zein jarduera egin nahiko luketen, betiere aintzat hartuta orokortutako sozializazio sexistaren ondorioz, ideia estereotipatuekin erantzungo dutela. Hala eta guztiz ere, baliagarria izan daiteke galdetzea, ikasleek dituzten genero-estereotipoen berri eman diezagukeelako. Hori guztia dela eta, eskolaz kanpoko jarduerak aukera ona izan daitezke estereotipoak hausteko.

Galdera hauek planteatu daitezke informazio guztia –gure ikastetxeko jarduera osagarrien eta eskolaz kanpoko jardueren errealitatea, familien ideiak eta ekarpenak eta ikasleen eta irakasleen ekarpenak– bildu eta gero:

  • Nola lor dezakegu jarduera osagarriek eta eskolaz kanpoko jarduerek berdintasuna transmititzea?
  • Jarduera horien zein planifikazio jartzen dugu martxan estereotipo sexisten aurka lan egiteko?
  • Zein oztopo egon daiteke horretarako? Nola gaindi daitezke oztopo horiek?

 

IRAUPENA

Denbora nahikoa behar da jarduera osagarriak eta eskolaz kanpoko jarduerak genero-ikuspegia aintzat hartuta planifikatzeko; izan ere, hezkuntza-komunitate osoa inplikatu behar da eta baliabideak bilatu behar dira inguruan.

 

BALIABIDEAK

 

BERDINTASUNA ESKOLAZ KANPOKO JARDUERETAN ETA JARDUERA OSAGARRIETAN (hezkuntza komunitatea)