Geure gorputza, geure sexualitatea

Nola ezagutu geure gorputzak, nola ezagutu zuen gorputzak

GEURE GORPUTZA, GEURE SEXUALITATEA

 

 NOLA EZAGUTU GEURE GORPUTZAK, NOLA EZAGUTU ZUEN GORPUTZAK

Osasun sexuala izateko, ondo ezagutu behar dugu geure gorputza, eta inoren gorputza ere bai. Egia da: gorputz guztiak diferenteak dira, baina denok dauzkagu gorputz-atal gehienak. Gorputz-atal batzuk adierazten dute nor den neskatoa eta nor mutikoa, baina badakigu diferentzia horrek ez duela esan nahi desberdinak garenik.

 

HELBURUA

  • Bistaratzea eta berba bidez aditzera ematea zein diren geure gorputzen mugak.
  • Gure gorputza-atalak zuzen izendatzea, beldurrik eta lotsarik gabe.
  • Errespetuz jokatzea, eta elkarrizketarako irekita egotea. 
  • Jarrera enpatikoa agertzea.

 

GARAPENA

Jarduera honi ekin aurretik, komeni da  jarduera egitea, giro lasaia lortzeko eta ikasleak ohitu daitezen era horretako jardueretara.

Jarduera hori egin aurretik, haur biluzien irudiren bat aurkitu beharko dugu; hau da, gorputz-atalak erakusten dituen irudi bat. Era berean, umeei eskatu ahal diegu biluzik marraz dezatela nork bere gorputza, eta adieraz dezatela zer gorputz-atal ezagutzen duten. Binetarik erabiliz gero, eskatuko diegu idatz dezatela zer gorputz-atal ezagutzen duten. Neskek nesken binetan idatzi beharko dute, eta mutilek mutilen binetan. Adibidez, bekainak, ahoa, begiak, belarriak, sudurrak, bularra, zilborra, eskuak, atzamarrak, alua, zakila, barrabilak, izterrak, belaunak, orkatilak, oinak, besoak.

Idazten amaitzen dutenean, binaka lan egingo dugu, edo neska-mutilez osatutako taldeetan. Eskatuko diegu azter dezaten zer gorputz-atal jarri duten; ikasleren batek gehiago idazten baditu, besteek nork bere irudiari gehitu ahal izango diote. Behin lehenengo zati hau amaitu eta gero, eztabaidagaia klase osora irekiko dugu, eta galdetuko diegu:

  • Zenbat gorputz-atal dira berdinak neska-mutiletan, eta zenbat dira desberdinak?
  • Zuen gorputzetik, zein gorputz-atal gustatzen zaizue gehien?
  • Bada gorputz-atalik, modu baten baino gehiagotan izendatzen dugunik? Adibidez, zenbat modu daukagu ukondoa izendatzeko? eta besoa? eta azazkalak? eta alua? eta zakila?

Azken galdera horietatik, seguruenez, hainbat forma azalduko dira zakila eta alua izendatzeko, eta galdetu ahal izango diegu ea zergatik pentsatzen duten gertatzen dela hori organo genitalekin eta ez beste gorputz-atal batzuekin?

Azkenik, inportantea da lantzea mutiko guztiek ez dutela zakila edo neskato guztiek ez dutela alua, eta badirela pertsona batzuk sexu bat dutenak baina beste sexu batekin identifikatzen direnak. Era berean, nabarmendu behar da ezen, batzuetan, sein batzuek bi sexuak dituztela jaiotzean; hau da, pertsona intersexualak direla.

Klase guztiaren aurrean, labur-labur baloratu, eta gogoratuko dugu zer helburu dituen jarduerak. Horretarako, era honetako galderak egingo ditugu:  

  • Nola sentitu naiz?
  • Zer lortu dugu?
  • Zer hobetu behar dugu?
  • Zer gustatu zaizu gehien?

Irakasleak ikasleen erantzunak jasoko ditu, eta hurrengo saioan gogoratuko ditu.

 

IRAUPENA

Dinamika ordubete inguru luza daiteke.

 

BALIABIDEAK

Silueten fotokopiak edo haur biluzien marrazkiak.

Arkatzak, folioak, errotuladoreak.

 

GEHIAGO SAKONTZEKO:

  • Kilimak. Nerre Sancho. Erein. 2017
  •  Guztiok. Ikasgelan sexu heziketa lantzeko eskuliburua. Bertan baliabide gehiago agertzen dira.  

manual_educacionsexual_eusk (1).pdf

  • Educación Sexual Integral para Educación Primaria. Hezkuntza Ministerioa. Nazioko Lehendakaritza. Argentina.

https://www.argentina.gob.ar/sites/default/files/esi_primaria_2018.pdf

  • Bideoa: Bideoa: Geure gorputza zaintzen dugu. Hezkuntza Sexual Integrala Programa.

https://www.youtube.com/watch?v=A-ZioKUmeRQ

  • Argentinako Hezkuntza Sexual Integraleko Programako esteka honetan, tematika horri buruzko hainbat bideo aurki dezakezue:

https://www.youtube.com/user/ESITECA/videos

 

NOLA EZAGUTU GEURE GORPUTZAK, NOLA EZAGUTU ZUEN GORPUTZAK

Sexualitateari buruzko letra-zopa

GEURE GORPUTZA, GEURE SEXUALITATEA

 

 SEXUALITATEARI BURUZKO LETRA-ZOPA

Askotan, ikusten dugu zelan gure ikasleek, hazi ahala, erlazionatzen duten sexualitatea termino zehatz eta murriztaile batzuekin; normalean, koitoarekin. Hala ere, sexualitateak hainbat kontzeptu jasotzen ditu bere baitan, hazi eta garatu ahala ezagutu behar dituztenak.

 

 

HELBURUA

  • Aztertzea eta ezagutzea zer kontzeptu dauden lotuta sexualitatearekin.
  • Interesa agertzea sexualitateari buruz dakitena areagotzeko
  • Errespetuz jokatzea, eta elkarrizketarako irekita egotea. 
  • Jarrera enpatikoa agertzea.

 

GARAPENA

 Jarduera honi ekin aurretik, komeni da  jarduera egitea, giro lasaia lortzeko eta ikasleak ohitu daitezen era horretako jardueretara.

Sexualitatea geure bizitzaren parte da. Geure parte bat da. Hala ere, gure ikasleek ez dute arlo horretako prestakuntzarik, eta irakatsi behar zaie. Ez baditugu ikasleak hezten sexualitatean modu integral batean, beste agente batzuek heziko dituzte; adibidez, pornografiak, gero eta presenteago eta irisgarriago baitago haurtzarotik bertatik. Ikasgeletan gai horri buruz hitz egiten ez bada, horrek ez du esan nahi gure ikasleek ez dutela horretaz hitz egiten edota ez dutela interesik gaiari buruz. Ondorioz, txikitatik ikusiko dute gaia tabu modura, eta pentsatuko dute ezin dutela hitz egin edonorekin, batik bat inguruko helduekin: familiarekin eta irakasleekin.

Gaia isil ez dadin, jarduera bat egingo dugu, izotza apurtzen laguntzeko. Ikasle guztiei “Sexualitateari buruzko letra-zopa” fitxa bana emango diegu, eta eskatuko diegu bila dezatela zer hitz azaltzen diren fitxan. Amaitzen dutenean, galdetuko diegu hitz horiei guztiei buruz, banan-banan, ea zer esan nahi duten, ea zer ulertzen duten kontzeptu bakoitzari buruz. Ez dakitenean zer esan nahi duen kontzeptu batek, eskatuko diegu hiztegian begiratzeko. Gero, amankomunean jarriko dugu dena egiaztatzeko ea ikasle guztiek dituzten argi kontzeptu guztiak. Jarduera osatzeko, ideia-jasa bat ere egin dezakegu, sexualitearekin lotutako kontzeptuei buruz, ikasleek bilatu ditzaten eta landu ditzagun.

Klase guztiaren aurrean, labur-labur baloratu, eta gogoratuko dugu zer helburu dituen jarduerak. Horretarako, era honetako galderak egingo ditugu:  

  • Nola sentitu naiz?
  • Zer lortu dugu?
  • Zer hobetu behar dugu?
  • Zer gustatu zaizu gehien?

Irakasleak ikasleen erantzunak jasoko ditu, eta hurrengo saioan gogoratuko ditu.

 

IRAUPENA

Dinamikak ordubete inguru iraun dezake; dena den, hurrengo eztabaidarekin luza dezakegu.

 

BALIABIDEAK

 

GEHIAGO SAKONTZEKO:

  •  Guztiok. Ikasgelan sexu heziketa lantzeko eskuliburua. Bertan baliabide gehiago agertzen dira.  manual_educacionsexual_eusk (1).pdf
  • Kilimak. Nerea Sancho. Erein. 2017
  • Kontaidazu den-dena: 101 galdera, haurrek eginak gai liluragarri bati buruz, Katharina von der Gathen-ena. Takatuka argitaletxea.
  • Sexoa hitz dibertigarria da, Cory Silverberg-ena. Bellaterra argitaletxea.
  • Animalien amodio-bizitza, Katharina von der Gathen-ena. Takatuka argitaletxea.

 

SEXUALITATEARI BURUZKO LETRA-ZOPA

Aniztasuna errealitate bat da

GEURE GORPUTZA, GEURE SEXUALITATEA

 

 ANIZTASUNA ERREALITATE BAT DA

Aniztasun afektibo sexuala eta familia-aniztasuna gure gizartearen zati bat dira; hala ere, bizi garen inguruneak segitzen du erakusten heterosexualitatea dela “araua”, eta gainerako aukera sexualak “arraroak”, “arrotzak” edota “arriskutsuak” direla.

 

 

HELBURUA

  • Ezagutzea zer aniztasun afektibo sexual eta familiar dugun inguruan, eta aniztasun hori positiboki baloratzea eta errespetatzea.
  • Gehiago ezagutzea orientazio sexualeko formei buruz.
  • Errespetuz jokatzea, eta elkarrizketarako irekita egotea. 
  • Jarrera enpatikoa agertzea.

 

GARAPENA

 Jarduera honi ekin aurretik, komeni da  ariketa egitea, giro lasaia lortzeko eta ikasleak ohitu daitezen era horretako jardueretara.

Ikasleekin partekatuko dugu zer helburu dituen jarduerak.

Aniztasun sexual eta familiarreko gaia lantzeko, lanean hasiko gara, fikziozko pertsonaiekin bizitza-istorioak eraikitzeko. Hasi aurretik, prestatuta eramango ditugu neska-mutil nerabeen irudiak: bi ikasleko.

Gero, folio bana banatuko diegu ikasleei, bi irudirekin; irudiok, berriz, aurretik ezarri beharko ditugu, landu nahi dugun aniztasuna egon dadin. Adibidez: nesken irudi bi, mutilen irudi bi eta beste irudi bi: bata, neska batena, eta bestea, mutil batena. Horrela, pertsona guztiek izango dute folio bana eta bina irudi desberdin.

Material horrekin, eskatuko diegu amodio-istorio bat eraikitzeko, eta oinarritzat hartzeko galdera hauek:

  • Zer izen dute zuen pertsonaiek?
  • Nor dira?
  • Non ezagutu ziren?
  • Zenbat dirau haien harremanak?

Amaitzen dutenean, gonbidatuko diegu istorioak irakurtzera eta talde osoarekin partekatzera. Irakurri eta gero, eztabaida bat antolatu dezakegu era honetako galderekin:

  • Ezagutzen al duzue bikoterik, bi neskek eta bi mutilek osatzen dutenik?
  • Nola esaten zaie neskek erakarrita sentitzen diren neskei?
  • Nola esaten zaie mutilak erakarrita sentitzen diren mutilei?
  • Nola esaten zaie neska-mutilak erakarrita sentitzen diren pertsonei?

Eztabaida horretan, iruzkin iraingarriak eman daitezke aditzera; adibidez, “marikoi” edo “marimutil”. Arreta berezia jarri beharko dugu iruzkin horietan, eta aipatu aniztasunfobia-mota bat dela, eta ez diola kalte egiten soilik jasaten duenari, baizik eta baita eragiten duenari ere.

Klase guztiaren aurrean, labur-labur baloratu, eta gogoratuko dugu zer helburu dituen jarduerak. Horretarako, era honetako galderak egingo ditugu:  

  • Nola sentitu naiz?
  • Zer lortu dugu?
  • Zer hobetu behar dugu?
  • Zer gustatu zaizu gehien?

Irakasleak ikasleen erantzunak jasoko ditu, eta hurrengo saioan gogoratuko ditu.

 

IRAUPENA

Jarduera ordubete luza daiteke, gutxi gorabehera. Hala ere, landutakoa sistematizatu behar izanez gero, gehiago luza daiteke. 

 

BALIABIDEAK

Folio bat, arkatza, eta amodio-istorioa eraikitzeko erabili behar diren pertsonaien fotokopiak.

 

GEHIAGO SAKONTZEKO:

 

https://www.aldarte.org/comun/imagenes/documentos/cuaderno2cast.pdf

  • Familia eredu Berriak eta Sexu-aniztasuna proiektua. Lehen Hezkuntza. 2. ZIKLOA. ALDARTE.

 https://www.aldarte.org/comun/imagenes/documentos/cuaderno3cast.pdf

  • Ortzadar gara. STEILAS:

https://steilas.eus/es/2017/05/03/unitate-didaktikoa-ortzadar-gara/

  • Vídeo Orbitas, de Primer Frame, sobre temática lésbica.

https://www.youtube.com/watch?v=bJQMzbnwJFs

 

ANIZTASUNA ERREALITATE BAT DA

 

Gorputzak aldatu egiten dira

GEURE GORPUTZA, GEURE SEXUALITATEA

 

 GORPUTZAK ALDATU EGITEN DIRA

Lehen Hezkuntzako etapatik igaro ahala eta bereziki azkenengo ziklotik aurrera, ikasleei gorputza aldatzen zaie, eta, batzuetan, ez dakite nola ulertu zer gertatzen zaien. Mutil batzuek nabaritzen dute ahotsa aldatzen zaiela, ilea hazten zaiela aurpegian eta gorputzean, gorputza bera aldatzen zaiela, eta abar. Neskek ere prozesu bera dute, baina alderdi batzuk diferenteak dira: hilekoa datorkie, eta bularrak hazten zaizkie.

 

 

HELBURUA

  • Hausnartzea zer aldatzen den gorputzean pubertaroan.
  • Identifikatzea zer emozio duten norbere gorputzarekin lotuta.
  • Nabarmentzea zein diren neska-mutilen gorputzen arteko aldeak.
  • Errespetuz jokatzea, eta elkarrizketarako irekita egotea. 
  • Jarrera enpatikoa agertzea.

 

GARAPENA

Jarduera honi ekin aurretik, komeni da jarduera egitea, giro lasaia eta ikasleak mota horretako jardueretara ohitu daitezen.

Ikasleekin partekatuko dugu zer helburu dituen jarduerak.

Batzuetan, gure ikasleek berek ere ez dute ezagutzen zer aldaketa bizi duten pubertaroa hasten denean. Adibidez, oraindik ere ikusten dugu neska batzuei hilekoa datorkiela, baina neskok ez dutela informaziorik horri buruz.

Lehenengo eta behin, taldea neska-mutilen azpitaldeetan banatuko dugu (hiru pertsona edo taldeko). Horrela, lehenengo taldeetan lan egin ahal izango dute, eta gero talde osoarekin partekatu.

Neska edo mutil baten irudi bat emango diogu talde bakoitzari. Eskatuko diegu irudi horretan adierazteko zer gorputz-aldaketa daukaten batzuek eta besteek pubertaroan; gero, amankomunean jarriko dugu, eta arbelean idatziko dugu zer dioten. Oro har, ikusiko dugu kosta egiten zaiela gai horiei buruz hitz egitea. Hori aprobetxa dezakegu komentatzeko zer sentimendu eragiten digun, etapa horretan, geure gorputz-aldaketei buruz hitz egiteak.

Lehenengo parte honekin amaitzen dugunean, zehatzago jorratuko dugu, pubertaroan bereziki interesgarriak diren galdera batzuekin. Adibidez:

  • Zer gertatzen zaio gure ahotsari?
  • Non hazten zaigu ilea?
  • Zer irten ahal zaigu aurpegian?
  • Zer mito entzun duzue aurpegiko garauei buruz?
  • Zer gertatzen zaie neskei bularrean?
  • Zer gertatzen zaie mutilei gorgoilean?
  • Zer hormona dira garrantzitsuak pubertaroan?
  • Noiz datorkie hilekoa neskei?
  • Norekin hitz egiten dugu honetaz?
  • Aipatu ditugun gaietatik, zeinek kezkatzen nau gehien?
  • Zer gai sakondu nahiko zenukete?

Galdera horien inguruan hausnartzean, inportantea da ikasleei sentiaraztea pubertaroa prozesu bat dela, denok pasatu duguna, nahiz eta denok ez hasi une berean edo ez bizi modu berean.

Balorazio labur bat egingo dugu klase guztiaren aurrean, eta gogoratuko dugu zein izan diren jardueraren emaitzak; horretarako, era honetako galderak egin ditzakegu:  

  • Nola sentitu naiz?
  • Zer lortu dugu?
  • Zer hobetu behar dugu?
  • Zer gustatu zaizu gehien?

Irakasleak ikasleen erantzunak jasoko ditu, eta hurrengo saioan gogoratuko ditu.

 

IRAUPENA

Jarduera saio batzuetan egin daiteke, ikasleen jakin-minaren arabera eta kontuan izanik zenbat denbora eskaini nahi diegun gai horiei. Bestalde, Natura Zientzien ikasgaiarekin ere erlaziona ditzakegu; baita Hizkuntza ikasgairako proposatu ditugun testuekin ere.

 

GEHIAGO SAKONTZEKO:

 

 

GORPUTZAK ALDATU EGITEN DIRA

 

Ikusten dugun guztia ez da sexualitatea

GEURE GORPUTZA, GEURE SEXUALITATEA

 

 IKUSTEN DUGUN GUZTIA EZ DA SEXUALITATEA 

Pornografia gero eta adin txikiagoetatik ari da sartzen gure ikasleen bizitzan. Horrek kezka eragiten die familiei eta eskolari, eta, nahiz eta gaia zaila izan jorratzen, lantzen hasi behar dugu. Pornografia azaltzea gai konplexua da, eta gelditzen zaila; izan ere, pantailak txiki-txikitatik daude ikasleen egunerokotasunean, eta, batzuetan, ez dago iragazkirik halako edukirik heldu ez dakien. Aurrea hartu eta arriskuak landu beharko genituzke, eta benetako hezkuntza sexual integrala eskaini: bide hori egin beharko genuke.

 

 

HELBURUA

  • Sexualitateari buruz hausnartzea.
  • Emozioak identifikatzea.
  • Jarrera enpatikoa agertzea.
  • Errespetuz eta elkarrizketarako jarrera irekiaz parte hartzea.

 

GARAPENA

Jarduera honi ekin aurretik, komeni da ariketa egitea, giro lasaia lortzeko eta ikasleak ohitu daitezen era horretako jardueretara.

Ikasleekin partekatuko dugu zer helburu dituen jarduerak.

Pornografiaren kontsumoari buruzko ikerketa gehienak bat datoz diotenean pornografia 8 urtetik 12 urtera bitartean heltzen dela haurrengana. Argi eta garbi dago: Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloan sartzen da. Dena den, egiten diren ikerketa guztietan bezala, horrek ez du esan nahi gure ikasleek hain goiz kontsumitu dutenik pornografia.

Orokorrean, gure ikasleei ez zaie heltzen pornografia eurek erabaki dutelako, nahita bilatu dutelako. Normalean, bila joan barik agertzen zaie pornografia; adibidez, ipurdia, titiak edota zakila bilatzen dutenean. Edota, dagoeneko mugikorra daukatenean, bideo-jokoen foroen bidez edota WhatsApp bidez.

Jarduera hau Lehen Hezkuntzako azken urterako da, baina baloratu ahal dugu ea aurreko kurtsoetan egin ala ez, baldin eta tematika honi buruzko iruzkinik entzuten badugu. Gai honi ekiteko, onena da galdetzea ea hezkuntza sexualik jaso duten etxean, eskolan, berdinen taldean edo komunikabideen bidez. Adibidez, honako gai hauek eztabaida ditzakegu:

●        Zuen ustez, hezkuntza sexuala jaso duzue familian edota eskolan?

●        Hitz egiten al duzue sexualitateari buruz berdinen taldean, lagunekin?

●        Ikusten al duzue irudi sexualik komunikabideetan?

●        Telebistan agertzen denean, ba al dakizue irudi sexual bat identifikatzen?

●        Inoiz heldu al zaizue irudi edo bideoren bat pantailen bidez?

●    Interneten, ikusi al duzue irudirik, lotsagatik familiarekin komentatu ez duzuenik?

Egia esanda, galdera horietan, ez dugu pornografia aipatzen, zeren nahi dugu aurreikusi gabe atera dadila. Esaten dutenaren arabera, pornografia eta haren arriskuak aipa ditzakegu, eta bereziki azpimarratuz ezen pornografia:

●        Ez dela sexualitatea

●        Ez duela azaltzen berdintasunik emakume eta gizonen artean

●        Biolentoa dela

●        Ez dela afektiboa

Eztabaidan pornografiaren gaia azaltzen ez bada, eztabaida bideratu dezakegu hezkuntza sexualaren garrantzirantz, eta aukera eman ahal diegu nahi dutena galdetzeko eta hausnartzeko inportantea den ala ez norbere bizitzan.

Azkenik, pentsatu behar dugu gai hauek edozein unetan azal daitezkeela gure geletan, atsedenaldietan, pasabideetan, eta une horiek aprobetxatu behar ditugu gaia lantzeko.

Balorazio labur bat egingo dugu klase guztiaren aurrean, eta gogoratuko dugu zein izan diren jardueraren emaitzak; horretarako, era honetako galderak egin ditzakegu: 

●        Nola sentitu naiz?

●         Zer lortu dugu?

●        Zer hobetu behar dugu?

●        Zer gustatu zaizu gehien?

Irakasleak ikasleen erantzunak jasoko ditu, eta hurrengo saioan gogoratuko ditu.

 

IRAUPENA

Dinamika ordubete luza daiteke, gutxi gorabehera; betiere, eztabaidaren aberastasunaren arabera.

 

BALIABIDEAK

  • Toki ireki bat eztabaidatzeko.

 

 GEHIAGO SAKONTZEKO:

 

https://www.savethechildren.es/eu/prentsaoharrak/sexu-desinformazioa-pornografia-eta-nerabezaroa-euskadiko-eranskina

 

IKUSTEN DUGUN GUZTIA EZ DA SEXUALITATEA