Elkar zaintzen dugu

Arroka

ELKAR ZAINTZEN DUGU

 

 ARROKA

Gatazkak daudenean, onena da gatazkari heltzeko estrategiak bilatzea. Lehenago ere aipatu dugun bezala, ez dago konponbide bakar bat; batzuetan funtzionatzen duenak beste batzuetan ez du funtzionatzen. Horregatik, gatazka bakoitzari konponbide zehatz bat eman behar zaio, dauden aukeretatik hautatuta.

 

HELBURUAK

  • Gatazka bati heltzeko egon daitezkeen moduak bilatzea.
  • Ekarpen kritiko eta sortzaileak egitea gatazkei heltzeko. 
  • Errespetuz eta elkarrizketarako jarrera irekiaz parte hartzea. 
  • Jarrera enpatikoa agertzea.

 

GARAPENA

Jarduera honi ekin aurretik, komeni da  ariketa egitea, giro lasaia lortzeko eta ikasleak era horretako jardueretara ohitzeko. 

Hasteko, ikasleei jardueraren helburuak azalduko dizkiegu

Dinamika honen helburua erabakiak hartzeko prozesua aztertzea da. Konponbide sortzaile, adostu eta eraikitzaileak behar dituen gatazka da Leon Tolstoy idazlearen arroka. Hasi baino lehen, irakasleak argi utziko du gatazka bat dagoenean, gai izan behar dugula, beste ezer baino lehen, hainbat konponbide pentsatzeko: ez dago inoiz konponbide bakar bat.

Lehenik, lau bat kideko taldeak egingo ditugu. Talde bakoitzari eranskin honetako ipuina emango diogu : Leon Tolstoyren “Arroka”.

Banan-banako gogoeta egingo dute minutu batzuez, eta gero eztabaida irekiko dugu. Taldeak arrokari eman dakiokeen konponbide onena zein den adosten saiatuko dira.

 

PROPOSATUTAKO AZTERKETAK

  • Dinamika honetan askotariko konponbideak proposatu ohi dira:
  • Arrokaren estatika edo erabilgarritasuna hobetzera bideratuta daudenak: Apaintzea, haurrentzako txirristak jartzea...
  • Arrokaren ahalik eta zatirik txikiena suntsitzera bideratuta daudenak: Azpitik tunel bat egitea
  • Komunitatea inplikatu nahi dutenak: Bakoitzak arrokaren zati bat haustea mailukadaka. (Hau da, kostu ekonomikoa ia 0 da)
  • Arroka haustea finantzatuko duten mozkinak lortzera bideratuta daudenak: Arroka-zatiak saltzea, Berlingo harresiarekin egin zen bezala.
  • Tolstoyren proposamena: Zulo bat egitea, harea ateratzea eta arroka lurperatzea.
  • Ikusiko dugu normalean aintzat hartzen ez diren askotariko ideia sortzaileak agertuko direla.
  • Ikusiko dugu, gainera, blokeo batzuk gainditu ditugula: Adibidez, arroka kentzeari buruz hitz egiten dugunean, arroka beste toki batera eramatean pentsatzen dugu, eta ez lurperatzean. Pertsona askok zalantzan jartzen dute, halaber, arazoaren oinarria: zergatik egiten du traba arrokak? Arroka edertzeko edo berrerabiltzeko alternatibak proposatzen dituzte.

Batzuetan, talde batek konponbide on bat topatzen duenean, bestelako konponbideak bilatzeari uzten dio, nahiz eta, seguruenik, pentsatzen jarraituko balu konponbide hobeak aurkituko lituzkeen.

Eta berriro ere esango dugu: arazo batek beti ditu konponbide ugari.

AZALPEN-OHARRA: Tolstoyren proposamena: zulo bat egitea, harea ateratzea eta arroka lurperatzea.

 

IRAUPENA

Iraupena neurri handi batean taldearen araberakoa izango da, baita irakasleek lortu nahi duten sakontasunaren araberakoa ere. Orokorrean, ordubete eman dezakegu jarduera hau egiteko.

 

BALIABIDEAK

Talde bakoitzari emateko Arroka istorioaren fotokopia.

 

GEHIAGO JAKITEKO:

 

ARROKA

Stop ziberjazarpen matxistari

ELKAR ZAINTZEN DUGU

 

 STOP ZIBERJAZARPEN MATXISTARI

Nerabezaroko matxismoari eta indarkeria matxistari buruz hitz egiteko, ezinbestekoa da matxismoa gertatzen den gune berrien sorrera aztertzea eta esparru horietan jarduteko trebetasunak garatzea; izan ere, presentzia fisikoa ez da traba jazartzeko, xantaia egiteko, kontrolatzeko, manipulatzeko, erasotzeko edo sexualki erasotzeko asmoa duenarentzat.

 

HELBURUAK

  • Espazio digitalen arriskuei aurre egiteko trebetasunak eskuratzea.
  • Ziberjazarpen matxista prebenitzeko estrategiak bilatzea
  • Errespetuz eta elkarrizketarako jarrera irekiaz parte hartzea. 
  • Jarrera enpatikoa agertzea.

 

GARAPENA

Jarduera honi ekin aurretik, komeni da  ariketa egitea, giro lasaia lortzeko eta ikasleak era horretako jardueretara ohitzeko. 

Hasteko, ikasleei jardueraren helburuak azalduko dizkiegu

Ziberjazarpen matxista aztertzeko zailtasunetako bat da kasu gehienak ez direla salatzen eta gertatutakoa isilarazteko joera dagoela. Horregatik, ikasleekin landu dezakegun gauza da sare sozialetan edo erabiltzen dituzten espazio birtualetan –bideojokoetan, adibidez– dagoen ziberjazarpen matxistak dituen formak identifikatzea.

Hasteko, bikoteka jarriko ditugu ikasleak. Bikoteak mistoak izan daitezke ala ez, hori ikasleek aukeratuko dute. Bikote bakoitzari espazio birtualetan jasan edo ikusi duten ziberjazarpen matxistaren 5 adibide jartzeko eskatuko diogu. Bukatzen dutenean, gainerakoei kontatuko diete idatzi dutena. Arbelean idatziko dugu komentatzen duten ziberjazarpenaren mota edo tipologia bakoitza, bikoteek kontatzen dituzten istorioak bat datozen ala ez ikusteko.

Arbelean dena jasota dagoenean eta adibide guztiak azaldu dituztenean, eztabaida bat sor dezakegu egoera horiek prebenitzeko egin daitekeen gauzekin: Segurtasun Digitaleko Dekalogo Feminista osa dezakegu. Dekalogoa talde osoak adostu behar du. Gero, taldeka puntuak kartoi meheetan idazteko edo memeak sortzeko eskatuko diegu, ikasgeletan edo sare sozialetan eskegitzeko.

 

IRAUPENA

Jarduera ordubete luzatuko da, baina beste ordubete beharko dugu dekalogoa planteatutako bi aukera horietako baten bidez osatu nahi badugu. 

 

BALIABIDEAK

Segurtasun Digitaleko Dekalogo Feminista egiteko materiala.

 

GEHIAGO JAKITEKO:

STOP ZIBERJAZARPEN MATXISTARI

Mitoak ezkutatzen duena

ELKAR ZAINTZEN DUGU

 

 MITOAK EZKUTATZEN DUENA

Genero-indarkeriaren inguruko mitomaniak ez du mugarik eta segitzen dugu baieztapen batzuk entzuten, benetan gezurrezkoak direnak. Nahastu egiten dituzten eta emakumeen aurkako indarkeriak dakarren benetako arazoa islatzen ez duten ideia-bonbardaketa jasaten dute nerabeek. Gainera, mito-inbasio hori oso sartuta dago kultura patriarkalean, eta kultura horrek bi plano desberdinetan kokatzen ditu emakume eta gizonak.

 

HELBURUAK

  • Indarkeria matxistaren inguruko mitoak desmuntatzea.
  • Mito horiek gure eguneroko bizitzan, gure ingurunean, beren harreman propio eta/edo gertukoen harremanetan aztertzea.
  • Indarkeria matxistaren inguruko mitoen eta errealitatearen arteko aldeak identifikatzea.
  • Errespetuz eta elkarrizketarako jarrera irekiaz parte hartzea. 
  • Jarrera enpatikoa agertzea.

 

GARAPENA

Indarkeria matxistarekin lotuta dauden mitoak desmuntatzeko, lehenik identifikatu egin behar dira, eta gero prozesu horretan lagunduko diguten argumentuak bilatu. Horretarako, gure ikasleak 3 edo 4 pertsonako talde mistoetan banatuko ditugu, eta mito guztien zerrenda bat emango diegu: “Mitoak eskutatzen duena”

Mito horiek zalantzan jartzeko argudioak bilatzeko eskatuko diegu, pentsa dezatela nola desmuntatu mito horiek lagun batekin solaskidetzan. Gero, mito bakoitza “Indarkeria matxisten mito neurgailuan ” jarri beharko dute. Amaitzen dutenean, banan-banan landuko ditugu, eta taldeei gonbita egingo diegu aipa dezaten zer jarri duten. Era berean, gonbita egingo diegu parteka dezaten zer mito berri azaldu diren beren lanean, eta komentatu ditzaten.

 

IRAUPENA

Dinamika honen iraupena, guztira, bi ordubetekoa edo izan daiteke.  

 

BALIABIDEAK

 

MITOAK EZKUTATZEN DUENA