Elkar zaintzen dugu

Botikin emozionala

ELKAR ZAINTZEN DUGU

 

 BOTIKIN EMOZIONALA

Askotan, gure zaintza eta arreta behar dute kideek. Oihu bat, erantzun txar bat edo haserrealdi bat izan daitezke ezagutzen ez dugun egoera emozional baten kausa. Garrantzitsuena da ikasleek emozio horiek ezagutzen eta kudeatzen ikastea. Gainerako ikasleek ere funtsezko zeregina dute mota horretako egoeretan: enpatiarako gaitasuna ezinbestekoa da emozioei eta gatazkei heltzeko.

 

HELBURUA

  • Gure ikaskideek egoera jakinetan zer behar duten identifikatzea.
  • Norberaren gorputzari lotutako emozioak identifikatzen jakitea.
  • Ikaskideei laguntza, zaintzak eta estimua eskatzen jakitea.
  • Errespetuz eta elkarrizketarako jarrera irekiaz parte hartzea. 
  • Jarrera enpatikoa agertzea.

 

GARAPENA

Jarduera honi ekin aurretik, komeni da  ariketa egitea, giro lasaia lortzeko eta ikasleak era horretako jardueretara ohitzeko. 

Hasteko, ikasleei jardueraren helburuak azalduko dizkiegu

Jarduera hau ez da puntuala, ikasturte osoan zehar egitekoa da. Helburua da ikaskide batek laguntza, txerak, zaintzak behar dituela identifikatzen ikastea. Dinamika honek badu beste helburu bat ere: ikasleak beste batzuen larruan jartzeko gai izatea, zer gertatzen zaien eta zer behar duten ulertzeko.

Sarritan edukitzen ditugu ikastetxera heldu bezain pronto edo goizean zehar gaizki sentitzen diren ikasleak: ez dakite zer gertatzen zaien, baina laguntza behar dute. Batzuetan, beren familian edo inguruan zerbait gertatu da, eta guk horren berri izan ez arren, gertatutakoak ondorioak ditu ikasleengan.

Kasu horietan, beti galdetu behar diegu: “Ondo zaude? Zerbait gertatzen zaizu? Laguntza behar duzu?” Batzuetan EZ erantzungo digute eta urrundu egingo dira, baina horrek ez du esan nahi laguntzarik behar ez dutenik; beharbada, ez da laguntza jasotzeko une egokia.

Gertatzen zaiona kontatzen badigute, garrantzitsua da guk eta ikaskideek hau erantzutea: “Badut laguntzerik?”. Garrantzitsuena da ikasleak bakarrik eta ez ulertuak ez sentitzea; ulertu egin behar dute beren espazioa errespetatzen dugun arren, kezkatuta gaudela.

Beste batzuetan, haurrek ez dakite eta ez dute identifikatzen zer behar duten. Horretarako, “botikin emozionala” izan dezakegu gelan:

  • Tirita musukatzaileak
  • Gasa besarkatzaileak
  • Penaren aurkako pilulak (karameluak)
  • Toallatxo sendagarriak
  • Malkoen aurkako muku-zapiak
  • Estresaren aurkako pilota
  • Barrearen xaboia
  • Txeren eskularruak
  • Energia-xiringa

Kartoizko botikina egin eta arestian zerrendatutako elementuak sar ditzakegu bertan. Nahi diren elementuak sar daitezke. Are gehiago, botikin emozionalerako elementuren bat etxetik ekartzeko ere esan diezaiekegu ikasleei.

Haurren bat gaizki sentitzen bada eta gure laguntza behar badu, botikinera joan gaitezke eta bertan dagoen zein elementu behar duen erakutsi, ikaskideen laguntzarekin betiere.

 

IRAUPENA

Jarduera ikasturte osoan luza daiteke; garrantzitsuena da ikasleek erabiltzeko moduko baliabidetzat hartzea.

 

BALIABIDEAK

  • Kartoizko kutxa bat.
  • Gure botikinean sartzeko materialak.

 

GEHIAGO JAKITEKO:

https://www.youtube.com/watch?v=i1WQE6aBrF4&t=1s

 

BOTIKIN EMOZIONALA

Gatazka dugu!

ELKAR ZAINTZEN DUGU

 

 GATAZKA DUGU!

Ikasgelak, taldeak eta gizartea oro har gatazka-esparru dira, baina horrek ez du esan nahi indarkeria sortzen dutenik. Modu asko daude gatazkei heltzeko, eta indarkeria ezin da gatazkei heltzeko bide bat izan. Gainera, gatazka negatiboa eta saihestu beharreko zerbait dela ulertzen dugu denok oro har. Alabaina, gatazkak hor daude, sortu egiten dira eta onena da gatazka horiei ahalik eta lasterren eta tresna onenekin heltzea.

 

HELBURUA

  • Gatazkei modu eraikitzaile eta baketsuan heltzea.
  • Gatazka osatzen duten elementuak identifikatzea.
  • Errespetuz eta elkarrizketarako jarrera irekiaz parte hartzea. 
  • Jarrera enpatikoa agertzea.

 

GARAPENA

Jarduera honi ekin aurretik, komeni da  ariketa egitea, giro lasaia lortzeko eta ikasleak era horretako jardueretara ohitzeko. 

Hasteko, jardueraren helburuak azalduko dizkiegu ikasleei.

Garrantzitsua da gatazkei modu eraikitzaile eta baketsuan heltzen lagunduko diguten jarraibideak izatea. Horretarako, fikziozko egoera batean jarriko ditugu ikasleak, eta horrela joango gara ikasten nola kudeatu ikastetxean edo ikasgelan sor daitezkeen gatazkak. Ikasleei “Gatazka eraldatzen dugu” eranskinaren fotokopia bana emango diegu. Bertan, fikziozko egoera bat planteatuko dugu. Garrantzitsua da egoera hori fikziozkoa izatea ikasleek ariketa ondo egin dezaten. Ikastetxean oso maiz gertatzen den egoera bat bada, hobe da eskolatik kanpoko testuinguru batean planteatzea

Lehenik, banan-banan aztertuko dute kasua eta, gero, sexuaren arabera banatutako taldeetan.

Taldeko azterketa bukatzen dutenean, mutil eta neskak dituzten talde mistoak osatuko ditugu eta sexuaren arabera banatuta egon direnean eztabaidatu dutena partekatuko dute. Ondoren, talde osora zabalduko dugu eztabaida. Arbelean jasoko ditugu agertzen diren ideiak eta denon artean bilatuko ditugu konponbide posibleak. Garrantzitsuena da ikasle guztiek bilatzea gatazkari heltzeko modurik onena eta konponbide hori baliagarria izatea gerora gure ikasgelan edo ikastetxean sortzen diren gatazketan aplikatzeko.

 

IRAUPENA

Jarduera ordubetekoa izan daiteke, baina beste saioren bat ere erabil daiteke jarraian aipatzen diren bideoetako batzuk lantzeko:

 

BALIABIDEAK

 

GEHIAGO JAKITEKO:

  • Cortometrajes. Yolanda Toral. Pinterest.

 https://www.pinterest.es/yolitoral/cortometrajes-en-valores/

  • “Materiales para la convivencia escolar” bloga

 https://convivencia.wordpress.com/

  • Materiala: Bitartekotza eta gatazken konponbidea. Nafarroako Gobernua.

https://www.educacion.navarra.es/documents/57308/57750/mediacion_conflictos.pdf/21d9837a-2348-4125-9086-1a7492e47303

  • Webgunea: Gatazkan hezi. Eusko Jaurlaritza.

https://www.eskolabakegune.euskadi.eus/es/web/eskolabakegune/recursos-materiales-y-bibliografia

 

GATAZKA DUGU!