AUSARTEN BILA

ELKAR ZAINTZEN DUGU

 

AUSARTEN BILA

 

Zaintzarekin lotutako zereginak, bai norbera zaintzekoak, bai gure inguruko pertsonak zaintzekoak, autonomia pertsonala eta norberaren eta ingurukoen ongizatea lortzeko oinarri dira. Ez dugu ahaztu behar funtsezkoa dela ingurune osasungarriak eraikitzen irakastea, indarkeriatik eta erasoetatik urrun eta enpatian, zaintzan eta tratu onean oinarrituta. Indarkeria matxisten prebentzioa, hain zuzen ere, emakumeen eta gizonen arteko tratu onaren irakaskuntzan oinarritzen da.

HELBURUA

  • Norberaren zainketak eta besteenak balioestea.
  • Zaintzaile izatea, jazarle edo jazarpenaren konplize izan ordez.
  • Ikasgelan indarkeria matxistak prebenitzeko konpromisoa hartzea.

GARAPENA

Jarduerari ekin aurretik, komeni da ariketa egitea,   , giro lasaia izateko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko. 

Gero, irakasleak lortu nahi diren funtzioak eta helburuak azaldu beharko ditu, pertsona bakoitzaren iritzi, gustu eta sentimenduekiko errespetuzko giroaren beharra azpimarratuta; era berean, gogorarazi beharko du parte-hartzaile guztiek askatasun osoa izan behar dutela beren premia, ideia eta proposamenei buruz hitz egiteko.

Gaur egun, gure ikastetxeetan eta gizartean, oro har, asko hitz egiten da eskola-jazarpenaz. Hala ere, gutxitan aplikatzen da genero-ikuspegia erasoetan. Harrigarria da hori gertatzea eskola-jazarpenaren biktima izateko arrisku handiena duten pertsonak aztertzen baditugu: maskulinotasun hegemonikoarekin bat ez datozen mutikoak (oldarkortasuna, nagusitasuna, arreta erakarri nahi izatea, etab.), estereotipoen zerbitzura dagoen feminitatearekin bat ez datozen neskatoak (edertasun-kanon estereotipatuak, mutilez arduratzea, sumisioa, etab.) eta gure ikastetxeetan orokortuta dagoen homofobiatik «homosexual» etiketa jartzen dieten haurrak.

Ezaugarri horiek guztiek nerabezaroko eta aurre-nerabezaroko maskulinitatearen eta feminitatearen eraikuntzarekin dute zerikusia. Horrela, ideia erabat sexistak eta homofobia batzen dira. Hori dela eta, indarkeria horiek prebenitzeko, funtsezkoa da ikasleek horri buruz zer esan behar duten entzutea eta egoera horien aurrean prebentzio- eta konpromiso-jarrerak gara ditzaten laguntzea.

Proposatzen den jarduerak hitz egiteko, entzuteko eta argudioak azaltzeko balio du, baita irakasleek entzuteko ere. Halaber, zenbait konpromiso prestatzen lagunduko du.

Ikasgela lau laguneko taldetan banatuko da. Talde batzuek A lana egingo dute, eta beste batzuek, B lana.

A lana:

Hasteko, galdera batzuk egin ditzakegu jasotzen ditugun zainketei eta pertsonei ematen dizkiegun zainketei buruz. Interesgarria litzateke honelako esaldi sinpleetatik abiatzea: «Zaintzen naute...», «nik zaintzen dut...», «ez naiz ondo zainduta sentitzen...»

B lana:

Ikasleek honako galdera hauei erantzungo diete:

  • Ezagutzen duzu eskolan edo institutuan jazarri duten inor?
  • Zein izan zen zure rola egoera horretan? Jazarlea, biktima, konplizea edo laguntzailea izan zinen?
  • Zure ustez, zer sentitzen zuen jazartzen zuten pertsonak?
  • Zure ustez, zergatik jazartzen zuten?
  • Zergatik daude besteei eraso egin behar dieten pertsonak?

Ondoren, talde bakoitzak talde handian azalduko du egindako lana, eta irakasleak arbelean idatziko ditu ideia nagusiak, A taldeetan emandakoaren ekarpenak nabarmenduta, jazarpena prebenitzeko jarrera gisa.

Se buscan valientes bideoa ikusi ondoren, horietatik 10 aukeratu, eta dekalogo bat egingo da, Bullying-aren aurkako kontratua eranskinak lagunduta. Gelako ikasle eta irakasle guztiek sinatu beharko dute, eta gelako BAT panelean jarriko da.

Ikusi ondoren, ikasleei galdetu diezaiekegu zer iruditu zaien bideoa, zer gustatu zaien gehien, zer gutxien... Eta, amaitzeko, zerrenda bat egin beharko dute, honako hauek adierazita: nola izan gaitezkeen ausartak eskola-jazarpenaren aurrean, zer jarrera hartu beharko litzatekeen eta ea ahaleginak egiten diren gainerako pertsonak zaintzeko, eta ez erasotzeko.

Amaitzeko, Piedra, papel o tijera film laburra ikusi eta komenta dezakegu:

Jarduera amaitzeko, gure ikasleei galdetuko diegu nola eragiten duten estereotipoek pertsonen bizitzan (beren pentsamenduetan, emozioetan, ekintzetan) eta beren bizitzetan, eta helburuak berrikusiko ditugu, jardueran bete diren ala ez ikusteko. Azken zati hori zereginaren ebaluazio txiki bat izango da, eta ikasleek autoebaluazioa egingo dute, galdera hauei erantzunda:

 

  • Zer egin dugu ondo?
  • Zer hobetu behar dugu?
  • Nola sentitu gara, jarduera egiten aritu garen bitartean?

 

IRAUPENA

Azterketa eta eztabaida lasai egin ahal izateko, hiru saio beharko dira, gutxienez.

 

BALIABIDEAK

PGEHIAGO SAKONTZEKO:

  • Artikulua: Acoso escolar con perspectiva de género. Carolina Alonso.

http://convivesenlaescuela.blogspot.com.es/2015/07/otra-mirada-mas-acoso-escolar-con.html

  • Eskolako genero-jazarpena ekiditeko moduari buruzko artikulua. Alba Alonso

http://www.realkiddys.com/bullying-escolar-genero-genderbullying/

ELKAR ONDO MAITATZEA

ELKAR ZAINTZEN DUGU

 

ELKAR ONDO MAITATZEA

 

Ikasgelan indarkeria matxisten prebentzioa lantzeko, garrantzitsua da bizitzan zehar sortzen diren harremanei buruz gogoeta egitea. Ikasleek zaintzan eta komunikazioan oinarritutako harreman berdinzaleen eta enpatikoen erreferenteak izan behar dituzte. Horrela, funtsezkoa da hausnartzea eta harreman-eredu horiek aurkezten dituzten adituei entzutea berdintasunezko eta zaintzako harremanak eraikitzen joan ahal izateko.

 

HELBURUA

  • Harreman afektibo-sexualak zaintzeko konpromisoa hartzea.
  • Tratu txarrei eta sexismoari ezetz esatea, eta beste aukera batzuk bilatzea.
  • Nerabeen artean genero-indarkeria prebenitzeko adituak entzuteko interesa agertzea.

GARAPENA

Jarduerari ekin aurretik, komeni da ariketa egitea,   , giro lasaia izateko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.  

Gero, irakasleak lortu nahi diren funtzioak eta helburuak azaldu beharko ditu, pertsona bakoitzaren iritzi, gustu eta sentimenduekiko errespetuzko giroaren beharra azpimarratuta; era berean, gogorarazi beharko du parte-hartzaile guztiek askatasun osoa izan behar dutela beren premia, ideia eta proposamenei buruz hitz egiteko.

Nerabezaroan eta adin txikiagoetan tratu txarrak prebenitzeko oinarri nagusia elkar ongi tratatzen eta ongi maitatzen ikastea da. Lehen harreman afektibo-sexualak garatzen hasten diren adinetan beharrezkoa da berdintasunaren eta tratu onaren ideietatik abiatzea, harremanetan indarkeria-eskemak errepikatu ez ditzaten. Horretarako, funtsezkoa da ongi tratatzea eta gaizki tratatzea zer den hausnartzeko denbora ematea. Jarduera egiteko, bideo zoragarri bat erabiliko dugu: Querernos bien.

Gelan ikusiko dugu bideoa, eta beharrezkoa den guztietan geldituko dugu, ikasleek garrantzitsua iruditzen zaiena idatz dezaten, bai eta agertzen diren kontzeptu batzuk argitzeko ere. Helburua ez da besterik gabe bideoa ikustea; ulertu egin behar dute, eta, zalantza guztiak argitzeko, galderak egiteko aukera izan behar dute.

Ikusi eta ulertu ondoren, ikusi berri dugunari buruz hitz egingo dugu taldearekin: zer iritzi duten, ados dauden ala ez, zerekin ez dauden ados, zer zalantza dituzten eta abar.

Horri buruz hitz egin ondoren, tratu onerako dekalogo bat irakur dezakegu; adibidez, baliabideen artean dagoen «tratu onaren dekalogoa».

Gero, euren «Ikasgelan ongi tratatzeko dekalogoa» egin behar dute (2. eranskina), taldekideak eta institutuko gainerako ikaskideak ongi tratatze aldera.

Bikoteka bideo bat egiteko ere eska diezaiekegu. Bideo horretan, elkar ongi maitatzea zer den azaldu beharko dute. Hausnarketa horrekin batera, norbait ongi tratatu ez dugun kasuen adibideak eman beharko ditugu, eta zergatik egin dugun pentsatu. Horrela, konturatuko gara gure frustrazioak kudeatzen ez jakiteagatik edo taldearen aurrean irudi jakin bat eman nahi izateagatik izan dela.

Gogoeta eginez eta zenbait dokumenturen laguntzaz, tratu onaren kontratu moduko bat egingo dugu, ezinbestekoa baita pertsonek beren autoestimua eta besteekiko harreman baketsuak gara ditzaten. Egiten dugun material guztia (dekalogoa, bideoa, etab.) ikastetxeko blogean edo webgunean argitara dezakegu, ikasle guztientzat balio dezan.

Jarduera amaitzeko, gure ikasleei galdetuko diegu nola eragiten duten estereotipoek pertsonen bizitzan (beren pentsamenduetan, emozioetan, ekintzetan) eta beren bizitzetan, eta helburuak berrikusiko ditugu, jardueran bete diren ala ez ikusteko. Azken zati hori zereginaren ebaluazio txiki bat izango da, eta ikasleek autoebaluazioa egingo dute, galdera hauei erantzunda:

 

  • Zer egin dugu ondo?
  • Zer hobetu behar dugu?
  • Nola sentitu gara, jarduera egiten aritu garen bitartean?

 

IRAUPENA

Bizpahiru saio

 

BALIABIDEAK

GEHIAGO SAKONTZEKO

  • Amodio zintzoen gida (Nafarroa):

https://www.educacion.navarra.es/documents/27590/37095/6+Amodio+zintzoen+gida.+Nafarroako+Gazte+Konseiluak+egindako+gida.pdf/9f2c7ad8-9ebb-4ca6-84e2-e60dce100d2f

ZER EGINGO DUT NIK?

ELKAR ZAINTZEN DUGU

 

ZER EGINGO DUT NIK?

 

Oro har, nerabeek ez dituzte zainketak balioesten; naturalizatu egiten dituzte, eta ez dute hausnartzen zainketa horien inguruan, ezta ingurukoei eman beharko lieketen zainketen inguruan ere. Hori horrela, ez dira ohartzen historikoki emakumeak zaintza-lanetan jardun izanak sortzen dituen desberdintasunez. Baina hausnarketa egitea ez da nahikoa; beste urrats bat egin behar da berdintasunaren eta erantzunkidetasunaren aldeko konpromiso pertsonalean.

HELBURUA

  • Jarrera kritikoa agertzea gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunen aurrean, zaintza-lanei dagokienez.
  • Etxeko lanetan parte hartzeko konpromisoa hartzea.
  • Etxeko lan berrietan laguntzea, plangintza batean oinarrituta

GARAPENA

Jarduerari ekin aurretik, komeni da ariketa egitea,   , giro lasaia izateko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.  

Gero, irakasleak lortu nahi diren funtzioak eta helburuak azaldu beharko ditu, pertsona bakoitzaren iritzi, gustu eta sentimenduekiko errespetuzko giroaren beharra azpimarratuta; era berean, gogorarazi beharko du parte-hartzaile guztiek askatasun osoa izan behar dutela beren premia, ideia eta proposamenei buruz hitz egiteko.

Etxeko lanei loturiko ezagutzak baztertu egin izan dira tradizio akademikoan eta eskoletan. Alabaina, eguneroko kontuen gaineko ezagutzak, biziraupenaren funtsak, ezinbestekoak dira emakumeen eta gizonen autonomia pertsonalerako. Historian barrena, emakumeak arduratu dira biziraupen-lan oinarrizkoenez; alegia, elikaduraz, higieneaz, garbiketaz, arropez eta zainketaz.

Beraz, bidezkoa da haien lana aitortzea eta besteen zaintzan izan duten inplikazioa eskertzea. Bidezkoa da, baita ere, ezagutza horiek orekatzea, pertsona guztiek, sexua kontuan hartu gabe, beren eguneroko biziraupenean moldatzen jakin dezaten. Baina, autonomia sustatzeaz gain, etxeko erantzunkidetasunak familia-gatazka asko prebenitzen ditu, familiako kideen denboraren banaketa desorekatua dela eta. Pertsona bakoitza etxean egiten dituen ekintzez jabetu behar da, eta lanen erantzunkide egin, beste pertsonen denboraz gehiegi ez baliatzeko.

Askotan ez dugu horren inguruan hausnartzen, etxeko lanak beste pertsona batek egiten dituela naturalizatzen dugulako; beraz, ez dugu pertsona horren denboran pentsatu ere egiten. Horregatik, adin horietan, garrantzitsua da egiten dugunaz eta egiten ez dugunaz jabetzea eta egunero zaintzen gaituztenekiko enpatiarik agertzen ez duten jarrerak aldatzeko konpromisoa hartzea.

Hori horrela, garrantzitsua da, halaber, emakumeek historikoki eta gaur egun egiten duten zaintza-lana ikusgai egitea; izan ere, datu estatistikoek erakusten dute emakumeek dutela, oraindik, etxeko lanen ordu-karga handiena. Horretarako, hiru zerrenda egiteko eskatuko diegu ikasleei:

1. Jaikitzen naizenetik oheratzen naizen arte egiten ditudan gauzak.

2. Etxeko emakume helduek jaikitzen direnetik oheratu arte egiten dituzten gauzak.

3. Etxeko gizon helduek jaikitzen direnetik oheratu arte egiten dituzten gauzak.

Ekintzen zerrenda egin ondoren, bateratu, eta ekintza bakoitzerako erabiltzen duten denboren estatistika txiki bat egingo dugu. Gero, taldean eztabaidatuko dugu denboren banaketa berdintasunezkoa den ala ez, erantzunkidetasunik dagoen ala ez, eta laguntza- eta lankidetza-jarrera duten ala ez.

Jardueraren osagarri gisa, testu bat irakur dezakete, hala nola «Gehiago sakontzeko» atalean dagoena.

Amaitzeko, ikasleek pentsatu beharko dute kasu partikular bakoitzean zein izango litzatekeen etxeko lanetan emandako denbora orekatzeko modurik onena, eta ikaskideen aurrean azaldu. Horrekin guztiarekin, «Besteen denboraz gehiegi baliatzen diren laguntzaileen dekalogoa» egin dezakegu. Dekalogoa ikasturte osoan egongo da ikasgelan zintzilikatuta.

Jarduera amaitzeko, gure ikasleei galdetuko diegu nola eragiten duten estereotipoek pertsonen bizitzan (beren pentsamenduetan, emozioetan, ekintzetan) eta beren bizitzetan, eta helburuak berrikusiko ditugu, jardueran bete diren ala ez ikusteko. Azken zati hori zereginaren ebaluazio txiki bat izango da, eta ikasleek autoebaluazioa egingo dute, galdera hauei erantzunda:

 

  • Zer egin dugu ondo?
  • Zer hobetu behar dugu?
  • Nola sentitu gara, jarduera egiten aritu garen bitartean?

 

IRAUPENA

Azterketa eta dekalogoa lasai egin ahal izateko, hiru saio beharko dira, gutxienez.

BALIABIDEAK

GEHIAGO SAKONTZEKO

  • Artikulua: Cómo conseguir que los adolescentes colaboren en la casa (Quiero vivir mejor bloga)

https://www.aboutespanol.com/como-conseguir-que-los-adolescentes-colaboren-en-la-casa-23368