ELKAR ZAINTZEN DUGU

ELKAR ZAINTZEN DUGU

 

IKASGELAN, ELKAR ZAINTZEN DUGU

 

Besteek ondo egoteko zer behar duten pentsatzera ohitzen bagara, enpatia lantzen ariko gara, eta, beraz, tratu ona ere bai. Hala, gainera, indarkeria prebenitzen hasiko gara txikitatik. Horregatik, oso interesgarria da lehen hezkuntzako ikasleak gelako giroa hobetzeko zer egin daitekeen pentsatzen hastea, gela jasangarria eta gelakideak zoriontsuak izateko, eta liskarrak modu baketsuan konpontzeko.

HELBURUA

  • Gelako tratu onerako arauak adostea, taldekide guztiak kontuan hartuta.
  • Enpatia lantzea, liskarrak modu baketsuan konpontzeko.
  • Pertsonen zaintzan laguntzea.

GARAPENA

Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da ariketa egitea, giro lasaia izateko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.  

Jarduerari ekitean, irakasleak lortu nahi diren funtzioak eta helburuak azaldu beharko ditu, pertsona bakoitzaren iritzi, gustu eta sentimenduekiko errespetuzko giroaren beharra azpimarratuz; era berean, gogorarazi beharko du parte-hartzaile guztiek askatasun osoa izan behar dutela beren premia, ideia eta proposamenei buruz hitz egiteko.

Tratu ona lantzea indarkeria matxista prebenitzeko moduetako bat da; beraz, ikasleek bizikidetzako eta tratu onerako arauak onar ditzaten, eta ikasgela berdintasun-eredu izan dadin, ezinbestean engaiatu behar dira haurrak arauen plangintzara. Horretarako, ikasgelako tratu onerako eta zoriontasunerako dekalogoa osatzea proposatu diezaiekegu.

Eskolan gaudenean zerk ematen digun zoriona pentsatu behar dugu aurrena: inor ez dadila etorri ni ernegatzera, jolastera dei nazatela, patxadaz hitz egin diezadatela, jardueretan gauzak partekatu ditzagula, elkarri laguntzea norbaitek zerbait ez dakienean, etab. Gelan ondo eta gaizki sentiarazten gaituzten zerrenda bat egiteko ere eskatu diezaiekegu.

Zerrenda horretan norberak gustuko duena eta ez duena jasotzeaz gain, gainerakoei ondo sentiarazten diena edo gaizki sentiarazten diena ere kontuan hartu liteke. Zerrenda horretan oinarrituta, gelako tratu onerako dekalogoa osatzeko proposatu diezaiekegu. Guztien artean idatzita dugula, dekalogoari diseinu polit bat emango diogu eta gelan jarriko dugu: beti egongo da ikusgai, liskarren bat bada, dekalogoa gogora ekarri, eta ondo sentiarazteko.

Jarduera amaitzeko, gure ikasleei galdetuko diegu nola eragiten duten estereotipoek pertsonen bizitzan (beren pentsamenduetan, emozioetan, ekintzetan) eta beren bizitzetan, eta helburuak berrikusiko ditugu, jardueran bete diren ala ez ikusteko. Azken zati hori zereginaren ebaluazio txiki bat izango da, eta ikasleek autoebaluazio txiki bat egingo dute honako gai hauei buruz:

 

  • Zer egin dugu ondo?
  • Zer hobetu behar dugu?
  • Nola sentitu gara jardueran zehar?

 

IRAUPENA

Eskola-ordu bat.

 

GEHIAGO JAKITEKO:

  • Genero-indarkeriaren prebentzioa lehen hezkuntzan:

http://www.aulaviolenciadegeneroenlocal.es/consejosescolares/archivos/Unidad_didactica_educacion_primaria.pdf

NON DAUDE?

ELKAR ZAINTZEN DUGU

 

NON DAUDE?

 

Publizitatea adin guztietara iristen da. Neska-mutikoek publizitate-mezu kopuru handia jasotzen dute, eta mezuok euren mundu sinbolikoa eta batzuek zein besteek egin dezaketena eta egin ezin dezaketena markatzen dute. Genero-ikuspegiaren arabera aztertzen ikastea funtsezkoa da oraindik orain indarrean diren desparekotasunak eta bazterketak azaleratzeko.

HELBURUA

  • Publizitatean dauden genero-desparekotasunak eta -bazterketak ezagutzea.
  • Jokabide kritikoa izatea publizitatearen sexismoarekin
  • Publizitatearen sexismoarentzako alternatibak bilatzea

GARAPENA

Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da   ariketa egitea, giro lasaia izateko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.  

Jarduerari ekitean, irakasleak lortu nahi diren funtzioak eta helburuak azaldu beharko ditu, pertsona bakoitzaren iritzi, gustu eta sentimenduekiko errespetuzko giroaren beharra azpimarratuz; era berean, gogorarazi beharko du parte-hartzaile guztiek askatasun osoa izan behar dutela beren premia, ideia eta proposamenei buruz hitz egiteko.

Publizitateari dagokionez, zehazki, jostailuen publizitateari dagokionez, iragarki zenbaiten analisiak egiteko proposatzen da, batik bat, Gabonetako kanpainako katalogoena, urtero etxeko postontzietara iristen dena. Interesgarria litzateke askotarikoak izatea, bai telebistako iragarkiak, bai jostailuen katalogoak; alegia, iragarki eta katalogo sexistak eta sexista ez izateko ahalegina egiten dutenak sartzea komeni da.

Eztabaida eta analisia bultzatu ditzakeen material sorta batean oinarrituko gara:

Ikasleek horri buruz zer iritzi duten jakin nahi dugu, analisi-jarduera horiek guztiek bi alderdi dituztelako: ikasleek sexismoarekin kritikoak izaten ikastea, eta irakasleek ikasleen mundu sinbolikoa aztertzea.

Aipatu bideoak ikusiko ditugu eta, ondoren, eztabaida hasiko dugu: non dauden mutikoak, eta non neskak, jostailuen katalogoetan, eta zergatik. Lauko taldeak egingo ditugu gelan; taldeek jostailuen katalogo bana izango dute, genero-azterketa egiteko. Talde bakoitzak bi zutabeko orri bat edukiko du: «Neskatoak», «Mutikoak».

Zutabe horietan irudiko mutikoa edo neskatoa zertan ari den idatziko da. Mutikorik edo neskatorik inoiz ageri ez diren zereginak idatziko dira, baldin badaude. Talde bakoitzak gainerakoei azalduko die zer ikusi duen aztertutako katalogoan.

Talde osoan, katalogoetan neskak eta mutilak berdin ageri diren eztabaidatuko dugu, zertan bai eta zertan ez, inoiz «haientzako aproposa ez zen» jostailuren bat nahi izan duten, eta zer-nola aldatu genezakeen berdinzalea izateko. Ikasleek egindako analisiak bilduko dira, euren genero-izaera eraikitzen duen mundu sinbolikoaren diagnostiko bat direnez.

Jarduera amaitzeko, gure ikasleei galdetuko diegu nola eragiten duten estereotipoek pertsonen bizitzan (beren pentsamenduetan, emozioetan, ekintzetan) eta beren bizitzetan, eta helburuak berrikusiko ditugu, jardueran bete diren ala ez ikusteko. Azken zati hori zereginaren ebaluazio txiki bat izango da, eta ikasleek autoebaluazio txiki bat egingo dute honako gai hauei buruz:

 

  • Zer egin dugu ondo?
  • Zer hobetu behar dugu?
  • Nola sentitu gara jardueran zehar?

 

IRAUPENA

Bi eskola-ordu

 

BALIABIDEAK

  • Juguetes no sexistas:

https://www.youtube.com/watch?v=aTHhGPa3qZs

GEHIAGO JAKITEKO:

  • Jostailu iragarkiek sexismoa islatzen dute. Emakunde:

https://www.youtube.com/watch?v=YHk0uc3y0NI

  • Publicidad sexista:

http://www.eduinnova.es/ene2010/sexista.pdf

EMAKUMEEK EZIN DUTE... ZER?

ELKAR ZAINTZEN DUGU

 

EMAKUMEEK EZIN DUTE... ZER?

 

Lanbideei loturiko genero-estereotipoak aurkeztuko dituzte ikasleek. Izan ere, sexismo horrek etorkizunean lan-arloan hartzen diren erabakietan du isla; Ile-apainketako eta Automozioko heziketa-zikloen matrikulazioak begiratu besterik ez dago. Horren atzean ez dago norberaren aukera-askatasuna, ezpada familiak, komunikabideek, ikasmaterialek, etab., helarazitako mezuek baldintzatua.

HELBURUA

  • Lanbideei loturiko genero-estereotipoak ezagutu eta aitortzea.
  • Estereotipatu gabeko lanbideetako erreferente askotariko eta positiboak ezagutzea.
  • Lanbideei loturiko genero-estereotipoen aurrean jarrera kritikoa izatea.
  • Neskek eta mutikoek euren lanbideak genero-baldintzarik gabe aukeratu ahal izateko alternatibak pentsatzea.

DESARROLLO

Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da   ariketa egitea, giro lasaia izateko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.  

Jarduerari ekitean, irakasleak lortu nahi diren funtzioak eta helburuak azaldu beharko ditu, pertsona bakoitzaren iritzi, gustu eta sentimenduekiko errespetuzko giroaren beharra azpimarratuz; era berean, gogorarazi beharko du parte-hartzaile guztiek askatasun osoa izan behar dutela beren premia, ideia eta proposamenei buruz hitz egiteko.

Oso jarduera erraza da; lehenik, ikasleei entzun behar zaie, lanbideei buruz eratuta duten mundu sinbolikoan genero-estereotiporik baduten edo ez duten hauteman eta aztertzeko. Eztabaida piztea da helburua, galdera bakar hau eginda: Zein lanbide ezin ditzakete egin emakumeek?

Arbelean idatziko ditugu emakumeek ustez egin ezin dituzten lanbideak. Ez dugu idatziko, baldin eta haurren batek kasuan kasuko lanbidean diharduen emakumerik ezagutzen badu.

Normalean, lanbide bakanen bateko zerrenda osatzen da, baina hasieran lanbide asko aipatzen dira.

Haurrek ustez emakumeentzako aproposak ez diren lanbideak esaten dituzte, baina beti dago baten bat kontrakoa dioena, eta adibide zehatz eta erreal bat ematen duena. Beraz, taldeak berak deseraikitzen ditu estereotipoak galderari erantzuteko ahaleginean.

Hala eta guztiz ere, lanbideren batek zalantzak pizten baditu, beti dago aukera Internetera jotzeko, eta lanbide horretan emakumerik diharduen edo ez egiaztatzeko.

Saioa amaitu aurretik, bideo hau ikusiko dugu: Hombres en trabajos femeninos. https://www.youtube.com/watch?v=Gxz7r0ikpag

Publizitate-kanpaina txiki bat sortu daiteke, neskak euren lanbideak modu librean aukeratzera animatzeko; normalean gizonezkoek egindako lanbideetan diharduten emakumeak erakutsiko dira. Kanpaina bakuna izan daiteke; esaterako, posterrak, diapositibak, bideo laburrak edo are elkarrizketak ere, ikastetxeko amekin.

Amaieran, taldeei gaiari buruzko ondorioak idazteko eskatuko diegu. Ohartuko gara batzuetan estereotipoak indar gehiago duela errealitateak baino. Jarduera dinamikoa da eta gelakide guztien interakzioa eskatzen du. Euren esku-hartzeen bidez eraikitzen da berdintasuna.

Jarduera amaitzeko, gure ikasleei galdetuko diegu nola eragiten duten estereotipoek pertsonen bizitzan (beren pentsamenduetan, emozioetan, ekintzetan) eta beren bizitzetan, eta helburuak berrikusiko ditugu, jardueran bete diren ala ez ikusteko. Azken zati hori zereginaren ebaluazio txiki bat izango da, eta ikasleek autoebaluazio txiki bat egingo dute honako gai hauei buruz:

 

  • Zer egin dugu ondo?
  • Zer hobetu behar dugu?
  • Nola sentitu gara jardueran zehar?

 

IRAUPENA

Kanpaina prestatzera zenbat denbora bideratzen dugun gorabehera, bi edo hiru eskola-ordu beharko ditugu, baita besteren bat gehiago ere, lehen hezkuntzako zein mailarekin ari garen, eztabaidaren iraupena zein nahi dugun, etab.

 

BALIABIDEAK

GEHIAGO JAKITEKO: