ESKOLAN ERE LAGUNTZEN DUT

ELKAR ZAINTZEN DUGU

 

ESKOLAN ERE LAGUNTZEN DUT

Autonomia pertsonalaren oinarrietako bat da ingurune iraunkor bat mantentzen ikasteko aukera izatea, eta, ingurune horretan, garbitasunak, ordenak eta gatazkak modu baketsuan konpontzeko gaitasunak lehentasuna izatea. Pertsonek aukera izan behar dute nork bere gaitasunak bere erritmoan garatzeko, eta jabetu behar dute zer-nolako ekintzak behar diren ingurunea —kasu honetan, eskola— guztientzako espazio atsegina izateko.

Jarduerari ekin aurretik, komeni da ariketa egitea,   , giro lasaia izateko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.  

 

HELBURUA

  • Eskola espazio atsegin eta justu egiten laguntzea, erantzunkidetasunari eta beste pertsonen zaintzari buruzko estereotipoak hautsita.

GARAPENA

Jarduerari ekin aurretik, lortu nahi diren funtzioak eta helburuak azaldu beharko ditu irakasleak, eta azpimarratu ezinbestekoa dela pertsona bakoitzaren iritzi, gustu eta sentimenduekiko errespetuzko giroa sortzea; era berean, gogorarazi beharko du parte-hartzaile guztiek askatasun osoa izan behar dutela beren premia, ideia eta proposamenei buruz hitz egiteko.

Eguneroko bileretako batean, taula bat egitea proposatuko diegu. Taula horretan, pertsona bakoitzak esango du zer ekarpen egin diezaiokeen eskolari: sartzerakoan, bere arropari eta pertxei dagokienez; jolasa amaitzean, materialen ordenari dagokionez; jantokian, eta abar. Pertsona bakoitzak espazio iraunkorrerako bere erantzukizuna onartuko du, eta beste ikaskide batzuei nola lagun diezaiekeen ere pentsatuko du.

Horrez gain, zerrendak egin ditzakete; zerrenda batean, zer egiten dakiten idatziko dute, eta, bestean, zer egiten ikasi behar duten. Astean zehar, eginkizunak betetzen ari diren ikus daiteke, eta, egunero, zenbait errutina amaitu ostean (sarrera, txokoak, jolasak, otorduak...), ikasgela edo eskola nola dagoen ebaluatu daiteke, ikusteko ea dagoen moduan gustatzen zaigun eta zer hobetu daitekeen, edota egin dugun lan ona goraipatzeko.

Haurrek eskolan igarotako une guztiak eta egiten dituzten errutina guztiak baliagarriak dira etxeko lanekin lotutako estereotipoetatik aldendu –historikoki, emakumeek egiten zituzten–, eta, ahal duten neurrian, haien espazioan erantzunkide izan daitezen. Arropa esekitzea, lokarriak lotzea, eskuak garbitzea, bakarrik jatea, janztea eta eskola txukuntzea izango dira berdintasuna sustatuko duten ekintzetako batzuk. Halaber, etxean erantzunkide izatea eta talde osoaren materialekin eta espazioekin arduratsu izatea bultzatuko dute.

Jarduera amaitzeko, ariketa ebaluatuko dugu, eta ikasleek autoebaluazioa egingo dute, galdera hauei erantzunda:

  • Zer egin dugu ondo?
  • Zer hobetu behar dugu?
  • Nola sentitu gara, jarduera egiten aritu garen bitartean?

 

IRAUPENA

Jarduera hau ez da une jakin baterako, ikasturte osorako baizik. Izan ere, helburu du haurrek eskolarekin eta beste pertsona batzuen zaintzarekin lotutako ohitura iraunkorrak bereganatzea.

 

BALIABIDEAK

GEHIAGO SAKONTZEKO:

GEURE BURUA BERRIKUSTEA

ELKAR ZAINTZEN DUGU

 

NOS REVISAMOS (Profesorado)

Estereotipoak ikastetxeetan transmititzen dira, ia beti, inkontzienteki, curriculum ezkututik; hau da, nahi gabe transmititzen dira, guk geuk, irakasle eta pertsona izanik, barneratuta daukagun sozializazio desberdinetik. Horrek esan nahi du, askotan, transmisio horretaz jabetzen ez bagara, baztertu nahi ditugun estereotipo sexistak sustatzen ditugula, nahi gabe.

Jarduerari ekin aurretik, komeni da ariketa egitea,   , giro lasaia izateko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.  

 

HELBURUA

  • Irakasleen curriculum ezkutuaz jabetzea eta partekatzea.
  • Irakasleek bereganatuta dituzten genero-estereotipoak berrikusteko konpromisoa hartzea.
  • Jardunbideak adostea, sexismoaren transmisioa saihesteko.

 

HELBURUA

Jarduerari ekin aurretik, lortu nahi diren funtzioak eta helburuak azaldu beharko ditu irakasleak, eta azpimarratu ezinbestekoa dela pertsona bakoitzaren iritzi, gustu eta sentimenduekiko errespetuzko giroa sortzea; era berean, gogorarazi beharko du parte-hartzaile guztiek askatasun osoa izan behar dutela beren premia, ideia eta proposamenei buruz hitz egiteko. Kasu honetan, eskolako irakasleei zuzenduta dago ekintza, helburu baitu gure curriculum ezkutuaren inguruan hausnartzea, kontziente izateko (konfiantzazko eta autoazterketako foro batean egin behar da).

Funtsezkoa da haur-hezkuntzako irakasleek haurrei ematen dizkieten desberdintasun-erreferenteak aztertzea. Uneak, jarrerak, esaerak edo berehala emandako erantzunak aztertuz gero, ikusiko dugu zer hobetu behar dugun gure ikasleei berdintasun-erreferenteak eman nahi badizkiegu.

Hori horrela, hau izango da ezinbesteko ekintzetako bat: haurren inguruko pertsonen jarduerak edo lanbideak estereotipatzen ote ditugun ikustea.

Horretarako, eskolan ditugun irudietatik abia gaitezke (ikus eranskina): Zainketa-lanak egiten dituzten pertsonak emakumeak dira beti? Familiei eska diezaiekegu zainketa-lanak egiten ari diren gizonen irudiak bidaltzeko, eskolan jartzeko eta gizon zaintzaileen erreferenteak ikus ditzaten? Lanbideez ari garenean, estereotipoa hausten duten argazkiak bilatzen ditugu? Hona hemen adibide batzuk: emakume suhiltzaileak, gizon erizainak, emakume kirurgialariak, emakume arkitektoak eta gizon garbitzaileak. Familiez ari garenean, familia tradizionalen irudiak bakarrik erakusten ditugu? Ala, guraso bakarrekoak, homosexualak eta beste batzuk ere erakusten saiatzen gara? Ikastetxean erabiltzen ditugun irudi guztiek mezu jakin bat helarazten diete haurrei, eta oso garrantzitsua izango litzateke, estereotipoa hausteko eta haurrek argi ikusteko.

Kontatzen dizkiegun istorioekin edo ipuinekin jarrai dezakegu. Protagonista beti gizonezkoa bada, edo jarduera fisikoa eta profesionala gizonek soilik egiten badute, berdintasunaren aurkako mezu estereotipatu bat emango diegu; horregatik, beharrezkoa izango da protagonismo mota ugari aurkeztea: eskema desberdinak apurtzen dituzten emakumeak, heroi izatea helburu ez duten eta lasaitasuna eta zaintza nahi duten gizonak, salbatu behar ez diren eta autonomoak diren emakume ausartak, etxeko lanak partekatzen dituztenak eta beste.

Era berean, kontuan izan behar dugu erabiltzen dugun hizkuntza, askotan, nahi gabe, genero-rolak markatu, eta desberdintasuna transmititzen baitugu: haur batek zerbait hautsita badu eta josi egin behar bada, amak josi behar duela esaten dugu? Neskato bat oso ondo orraztuta badago, amak orraztu ote duen galdetzen diogu, eta ez dugu aita aipatzen? Eguneroko kasu horietan guztietan, helarazten dugun mezua barneraino sartzen da, genero-rolak eta estereotipoak sustatzeko modu inkontzientea delako.

Eztabaidatu eta pertzepzioak eta bizipenak bateratu ondoren, jardunbideak prestatuko ditugu, sexismoaren transmisioa saihesteko.

Beraz, jarduera hau ez dago ikasleei zuzenduta, irakasleek eta ikastetxeko langileek transmititzen dituzten mezuak aztertzeko baliatuko dugu. Helburua da gure burua begiratzea eta aztertzea, eta erraz alda ditzakegun jokabideak analizatzea, berdintasuna egunero ematen ditugun mezuen bidez lantzeko.

Gai horiek sortzen direnean, oso egokia izango litzateke beste irakasle batzuekin komentatzea; izan ere, baliagarria izan daiteke beste pertsona batzuek estereotipo berberak errepikatu ez ditzaten.

Jarduera amaitzeko, galdera hauei erantzungo diete irakasleek eta ikastetxeko langileek:

  • Zer egin dugu ondo?
  • Zer hobetu behar dugu?
  • Nola sentitu gara, jarduera egiten aritu garen bitartean?

 

IRAUPENA

Hasieran, bi edo hiru saio egin daitezke. Iraupena neurri handi batean taldearen araberakoa izango da, baita lortu nahi den sakontasunaren araberakoa ere. Berez, ez zaio utzi behar ez aztertzeari ez hausnartzeari, hala, beti egongo baikara adi estereotipoak transmititzeari dagokionez.

 

BALIABIDEAK

LALO, PRINTZE ARROSA

ELKAR ZAINTZEN DUGU

 

LALO, PRINTZE ARROSA

 

Ikasgeletara eramaten ditugun ipuin batzuk estereotipo sexistaz beterik daude, eta agertzen duten munduan erabat bereizita daude emakumeen eta gizonen eta mutikoen eta neskatoen jarduerak eta dibertsioa. Ondorioz, tradizioz maskulinotzat eta femeninotzat hartutakoa mundu paraleloetan daudela erakusten dute, eta, berdintasuna landu ordez, erabateko dikotomia sustatzen dute. Horregatik, ezinbestekoa da estereotipoak hausten dituzten eta transmititzen ditugun mezuak orekatzen laguntzen duten ipuinak eramatea ikasgelara.

Jarduerari ekin aurretik, komeni da ariketa egitea,   , giro lasaia izateko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.  

 

HELBURUA

  • Mutiko edo gizon izateko hainbat modu erakusten dituzten pertsonaiak sortzea, eta estereotipo maskulinoak haustea.

GARAPENA

Jarduerari ekin aurretik, lortu nahi diren funtzioak eta helburuak azaldu beharko ditu irakasleak, eta azpimarratu ezinbestekoa dela pertsona bakoitzaren iritzi, gustu eta sentimenduekiko errespetuzko giroa sortzea; era berean, gogorarazi beharko du parte-hartzaile guztiek askatasun osoa izan behar dutela beren premia, ideia eta proposamenei buruz hitz egiteko.

Ipuinen bidez berdintasun-erreferenteak eman nahi baditugu, estereotipoak hausten dituzten eta haurren gustuak, jarduerak eta lanbideak barne hartzen dituzten kontakizunak bilatu behar ditugu.

Horregatik, jarduera honetan proposatzen dugu Lalo, printze arrosa ipuinaren bideoa ikustea:  https://www.youtube.com/watch?v=Gr56pfgFTpQ

Behin baino gehiagotan jar dezakegu bideoa, eta, haurren adinaren eta komunikatzeko gaitasunaren arabera, honako galdera hauek egin diezazkiekegu:

  • Zein da Laloren kolore gustukoena? Mutilok, arrosa gustuko duzue? Eta neskok gustuko duzue?
  • Zer izan nahi du Lalok handia egiten denean? Zer iruditzen zaizu printze arrosa izan nahi badu?
  • Zertan da trebea Lalo? Eta zu?
  • Laloren lagun izan nahi duzu? Zergatik?

Galdera erraz horiek eginda edo, besterik gabe, umeekin ipuina komentatuta, maskulinitate hegemonikoaren erreferente desberdin bat emateaz gain, Haur Hezkuntzako gure ikasleek izan ditzaketen ideia sexistak aurkitu ditzakegu, eta estereotipo horiek aldatzen saiatu.

Irakasleak ikasleek ezagutzen dituzten eta gizonezko pertsonaiaren rol estereotipatua erakusten duten ipuin batzuk bilduko ditu. Ikasle bakoitzak pertsonaia bana izango du, eta arrosaz margotuko du. Gero, gelan jarriko dituzte irudiak, eta denbora batez egongo dira ikusgai.

Jarduera amaitzeko, gure ikasleei galdetuko diegu nola eragiten duten estereotipoek pertsonen bizitzan (beren pentsamenduetan, emozioetan, ekintzetan) eta beren bizitzetan, eta helburuak berrikusiko ditugu, jardueran bete diren ala ez ikusteko. Azken zati hori zereginaren ebaluazio txiki bat izango da, eta ikasleek autoebaluazio txiki bat egingo dute honako gai hauei buruz:

  • Zer egin dugu ondo?
  • Zer hobetu behar dugu?
  • Nola sentitu gara, jarduera egiten aritu garen bitartean?

 

IRAUPENA

Bi saio. Iraupena neurri handi batean taldearen araberakoa izango da, baita irakasleek lortu nahi duten sakontasunaren araberakoa ere.

BALIABIDEAK

  • Lalo, printze arrosa ipuina ikasgelan erabiltzea:

http://www.educarenigualdad.org/documento/?id=460

  • Errauskin printzea:

https://www.youtube.com/watch?v=SMPNwatd6Tw&list=PLgiYsjemRU0ZwtqupzkJD6Mcrfw7I5l6q

  • Listilla printzesa:

https://www.youtube.com/watch?v=tFTQ4RytxwA&list=PLX9K_TDCGj00Yz-EMrQK0lWkmBlLsFu9a&index=19

  • Printzesek erabiltzen al dute mendiko botarik?

https://www.youtube.com/watch?v=VtG0UJyHBWs&list=PLX9K_TDCGj00Yz-EMrQK0lWkmBlLsFu9a&index=4