NAHIKO PROGRAMA
Zer da Nahiko?
Nahiko Berdintasunerako, errespeturako eta indarkeria ezarako hezkidetza-programa bat da.
Berdintasunean oinarritutako bizikidetza lortu nahi duen programa da, balioetan heziz, oinarritzat hartuta giza eskubideak eta genero-rolen azterketa kritikoa, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko.
Eraldaketa sustatzen du, eskola mistoaren eredutik hezkidetzako eskolaren eredura.
Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan inplementatzen da, non irakasleek programaren material didaktikoari buruzko ezagutza eskuratzen duten eta ikasleekin praktikan jartzen duten.
Ikus ezazu zer eskain diezazukeen programak liburuxka labur honetan:
• Zer da Nahiko? (PDF, 547 KB)
Baina programa sakonago ezagutu nahi baduzu, zergatik sortu zen, nondik datorren, nola inplementatu den eta ikasleengan zer emaitza dituen jakin nahi baduzu, ikus ezazu gida osoa:
• Nahiko! programaren ikaskuntza-gida: laburpena, ondorioak eta esperientzia pilotuak (PDF, 1 MB)
Helburuak eta egitura
Helburuak
Nahiko! proiektua hezkidetza-programa osoa da, emakumeen aurkako indarkeriaren sentsibilizazioarako eta prebentziorako, berdintasunean oinarritutako bizikidetzarako balioetan heziz. Giza eskubideak oinarritzat hartuta, eguneroko bizitzan bereziki aplikatzekoa da programa g¡hau, eta bertan ikasleak sozializatzen diren genero-rolen analisi kritikoa egiten da.
Nori zuzentzen zaio?
Lehen Hezkuntzari. Hezkuntza-zikloen arabera diseinatuta dago. Horregatik, gomendatzen da hiru zikloetako edozeinetako lehenengo mailan hastea, hau da, 1., 3. edo 5. mailan, edizioaren bigarren urtean 2., 4. edo 6. mailak egiteko.
MATERIALAK
Nola dago egituratuta?
Programaren edizio bakoitza bi ikasturterako diseinatuta dago, Lehen Hezkuntzako ziklo oso bat lantzeko. Lanerako materiala hiru ziklotan banatzen da, eta ziklo bakoitzak 6 unitate didaktiko ditu, bakoitza hiruhileko batean lantzeko. Unitate didaktiko bakoitzaren edukiak aurrekoa eta hurrengoa osatzeko edo borobiltzeko balio du.
Zer material ditu?
Unitate didaktiko bakoitzeko, irakasleentzako gida bat, ikasleentzako koaderno bat, familientzako koaderno bat, jolasak eta gelan lantzeko ipuinak izango dira. Jokoak eta ipuinak bertsio digitalean daude online ikusteko edo jolasteko, baina deskargatzeko bertsioan ere badaude inprimatu ahal izateko.
Materialen helburua da hezkidetza lantzea hezkuntza-komunitate osoarekin, irakasleekin, ikasleekin eta familiekin, ikasleen hezkuntza-prozesuaren garapenaren parte baitira.
Programaren materialak
NAHIKO 1-2 | NAHIKO 3-4 | NAHIKO 5-6 |
Ardatz nagusiaNi, eta nik egin dezakedana. (Zu eta zuk egin dezakezuna). | Ardatz nagusiaNi, eta mundua, mundua eta ni. | Ardatz nagusiaNi, eta nire familia, nire familia eta ni. |
HelburuaSexua kontuan hartu gabe nesken eta mutilen ahalmen eta gaitasun guztien garapen osoa bultzatzea, trebakuntza guztiak baloratuz, bai “femeninoak” eta bai “maskulinoak”. | HelburuaHarreman pertsonaletan, gizarte-harremanetan, gizartearen garapenean eta emakumeen eta gizonen bizitzan eta autonomian zaintzaren eta enpleguaren zentraltasuna eta balioa azpimarratzea | HelburuaBikote eta familia harremanak definitzea, berdintasunean oinarrituta eta emakumeek eta gizonek norbere bizi-proiektua (amodio-harremanak barne) edukitzeko eta aldatzeko duten eskubidean oinarritua. |
Unitate didaktikoak1.Gorputza: HAZTEA. 2.Sentimenduak:SENTITZEA. 3.Autonomia pertsonala: EKITEA. 4.Mugak: IKASTEA. 5.Borondatea: PLANA EGITEA. 6.Beste pertsonak: ELKARBIZITZEA. | Unitate didaktikoak
| Unitate didaktikoak1. Nor naiz ni? 2.Bizitza-proiektua. 3.Konpromisoa. 4.Beste pertsona batzuekin bizi naiz. 5.Giza eskubideak familian. 6.Familian berdintasunez bizitzea |