ARGITASUNAK ONARTZEN

SINTONIA-UNEA

 

  Argitasunak onartzen

Gure egunerokotasunean, gure aldarteari, sentimenduei eta pentsamenduei erreparatu gabe jarduten dugu. Horrek guztiak ondorioak ditu, gure jokabideak eta erabakiak baldintzatzen eta zuzentzen baititu. Komeni da, beraz, etenaldi bat egitea, ahal den neurrian gure egoera emozionalaz jabetzeko eta gure ongizateari eta gure ikaskideen ongizateari lagunduko dioten portaerak hartzeko. Eta, horretarako, entrenamenduan dago sekretua!

 

HELBURUA

  • Arnasaren bitartez konektatzea, bai norberaren emozio eta pentsamenduekin bai gorputzarekin.

 

GARAPENA

Erlaxatzeko, leku lasai bat behar da, inork enbarazu egingo ez duena. Isilik egoten saiatu behar dugu. Hainbat teknika erabil ditzakegu; besteak beste, esertzea, bizkarra zuzen izatea, besoak izterren gainean jartzea eta begiak ixtea.

Erlaxatzeko, arnasketa sakonari eta sosegatuari eutsi behar zaio. Burua ere erlaxatu behar dugu. Ahaleginak egin behar dira pentsamenduak lasai eta aske ibil daitezen, blokeorik gabe.

Saioa amaitutakoan arnasketa sakona egingo dugu; begiak zabaldu, besoak eta hankak astiro mugitu, gorputz-adarrak luzatu eta poliki-poliki altxatuko gara, mugimendu zakarrik egin gabe.

IRAUPENA 10 bat minutu

ERREKURTSOA: