BERRINDARTZEKO ARIKETA

SINTONIA-UNEA

 

  Berrindartzeko ariketa

Egunerokoan nola gauden kontuan hartu gabe jarduten dugu, zer sentitzen ari garen, une jakin batean zer pentsamendu ditugun... Eta sentimendu eta pentsamendu horiek guztiek baldintzatzen eta zuzentzen dituzte bai gure jokabideak, baita gure erabakiak ere. Komeni da, beraz, bidean geldialdi bat egitea, ahal den neurrian horretaz jabetzeko eta gure ongizateari eta gure ikaskideen ongizateari lagunduko dioten portaerak hartzeko. Eta, horretarako, entrenamenduan dago sekretua!

 

HELBURUAK

  • Uneko sentimendu desatseginen gainean kontzientzia hartzea, arnasketaren eta onarpenaren bitartez.
  • Gorputzeko sentsazioen gainean kontzientzia hartzea, arnasketaren eta onarpenaren bitartez.

 

GARAPENA

Erlaxatzeko, leku lasai bat behar da, inork enbarazu egingo ez duena. Isilik egoten saiatu behar dugu. Erlaxatzeko, asko dira teknikak; esaterako, eskolan esertzea, bizkarra zuzen, besoak izter gainetan eta begiak itxita.

Erlaxatzeko, arnasketa sakonari eta sosegatuari eutsi behar zaio. Burua ere erlaxatu behar dugu. Ahaleginak egin behar dira gure pentsamenduak lasai eta aske ibil daitezen, blokeorik gabe.

Erlaxazio-saioa amaitutakoan arnasketa sakona egingo da, begiak zabalduko dira, besoak eta hankak astiro mugituko dira, gorputz-adarrak luzatu egingo dira, eta, bat-bateko mugimendurik gabe, poliki-poliki altxatuko gara.

Bideo honetan oinarrituko gara: Sentimendu desatseginentzako lehen sorospenak: Sentimendu desatseginentzako lehen sorospenak

IRAUPENA:

6 minutu

BALIABIDEAK:

Audioa: Berrindartzeko ariketa (Marina PIntos)

https://www.youtube.com/watch?v=qsQaXHeRqfs&list=PLemmvJnF_FLJMtbv8gUCOUZm9HX-y4EQe&index=8