BIHOTZAREN SEKRETUA

SINTONIA-UNEA

 

  Bihotzaren sekretua

Egunerokoan nola gauden kontuan hartu gabe jarduten dugu, zer sentitzen ari garen, une jakin batean zer pentsamendu ditugun... Garrantzitsua da gure alde onekin konektatzea, jakitea zerk sentiarazten gaituen ongi, eta besteak ongi sentiarazteko gai izatea. Askotan ez dugu denbora gehiegi behar etenaldi bat egin, horretaz guztiaz jabetu, eta gure jokabidearen agintea hartzeko. Minutu batzuk hartzea nahikoa izan daiteke!

 

HELBURUA

  • Norberaren alderdi onekin konektatzea

 

GARAPENA

Saioa audioaren jarraibideen arabera egingo da: Bihotzeko sekretuak. Jarduera egiteko, toki lasai bat behar da, inork gogaitu ez gaitzan. Isilik egoten saiatu behar dugu. Horretarako, jarrera erosoa izan, eta arnasketa sakonari eta lasaiari eutsi behar diogu. Saioa amaitutakoan arnasketa sakona egingo dugu; begiak zabaldu, besoak eta hankak astiro mugitu, gorputz-adarrak luzatu eta poliki-poliki altxatuko gara, mugimendu zakarrik egin gabe.

IRAUPENA: 5 minutu

BALIABIDEAK: https://www.youtube.com/watch?v=0uB8Muzj41k