ESTRESETIK LASAITASUNERA

SINTONIA-UNEA

 

1. ESTRESETIK LASAITASUNERA

Egunero bizi gara kontuan hartu gabe nola gauden, zer sentitzen dugun, zeintzuk diren momentu jakin batean mehatxatzen gaituzten pentsamenduak... Eta sentimendu eta pentsamendu horiek guztiek baldintzatu eta zuzentzen dituzte bai gure portaerak bai gure erabakiak. Horrez guztiaz jabetzeko eta gure ekintzen agintea hartzeko etenaldi bat besterik ez dugu behar askotan, horretarako denbora-tarte bat hartu, besterik gabe. Minutu bat izan daiteke!

 

HELBURUA
  • Momentuaz jabetzea zentzumenen bitartez
  • Gure adimenaren jardueraz jabetzea

GARAPENA


Saio honetan gure buruari utziko diogu Erlaxazioa-meditazioa audioko jarraibideak betetzen. Jarduera egiteko leku lasai bat behar da, inork traba egingo ez digun leku bat. Isilik egoten saiatu behar dugu. Horretarako beharrezkoa da arnas-hartze sakona eta lasaia mantentzea. Adimena ere erlaxatu behar dugu. Pentsamenduei baretasunez eta askatasunez utzi behar diegu irteten, blokeorik gabe. Saioa amaitutakoan, sakon hartuko dugu arnasa, zabaldu egingo ditugu begiak, polili-poliki mugituko ditugu besoak eta hankak, luzatu egingo dugu enborra eta, bat-bateko mugimendurik egin gabe, pixkanaka altxatuko gara.

 

IRAUPENA


6 minutu

 

BALIABIDEAK

 

Audioa:“Estresetik lasaitasunera”.Marina Pintos