BEHAKETA KONTZIENTERAKO TEKNIKA

SINTONIA-UNEA

 

 BEHAKETA KONTZIENTERAKO TEKNIKA

 

Eguneroko bizitzan jarduten dugu kontuan hartu gabe nola gauden, zer sentitzen dugun, zeintzuk diren momentu jakin batean mehatxatzen gaituzten pentsamenduak... Eta sentimendu eta pentsamendu horiek guztiek baldintzatu eta zuzentzen dituzte bai gure portaerak bai gure erabakiak. Horrez guztiaz jabetzeko eta gure ekintzen agintea hartzeko etenaldi bat besterik ez dugu behar askotan, horretarako denbora-tarte bat hartu, besterik gabe. Minutu bat izan daiteke!

 

HELBURUA 

  • Momentuaz jabetzea, zentzumenen bitartez
  • Gure adimenaren jardueraz jabetzea

     

GARAPENA

  1. Isilik egoten saiatu behar dugu. Horretarako beharrezkoa da arnas-hartze sakona eta lasaia mantentzea. Adimena ere erlaxatu behar dugu. Pentsamenduei baretasunez eta askatasunez utzi behar diegu irteten, blokeorik gabe. Saioa amaitutakoan, sakon hartuko dugu arnasa, zabaldu egingo ditugu begiak, polili-poliki mugituko ditugu besoak eta hankak, luzatu egingo dugu enborra eta, bat-bateko mugimendurik egin gabe, pixkanaka altxatuko gara.
  2. Ez duzu zertan kandela bati tinko begira egon; nahikoa izango da zure burua fokatzea eskura duzun edozein objektutan: katilu bat, pintura bat… Hartu objektua eta beha ezazu minutu batez, zure arreta osoarekin eta kontzientearekin. Hemen eta orain egoteko duzun gaitasuna garatuko duzu, orainaldian bete-betean murgilduta, zeren eta judiziorik gabe behatzen dugunean gehiago jabetzen baikara errealitateaz.
  3. Ikusmen-teknika hori adimenarekin ere probatu dezakegu, hau da, arretaz eta aktiboki entzunda. Kontzentratu zaitez ingurugiroko soinu guztietan, eta tarte bakoitzean hartuko duzun minutu horretan erlaxatzea lortzeko gaitasun handiagoa garatuko duzu horrela.

 

IRAUPENA 5 - 10 minutu