SINTONIA-UNEA

SINTONIA-UNEA

 ERALAXAZIOA / MEDITAZIOA

Eguneroko bizitzan jarduten dugu kontuan hartu gabe nola gauden, zer sentitzen dugun, zeintzuk diren momentu jakin batean mehatxatzen gaituzten pentsamenduak... Eta sentimendu eta pentsamendu horiek guztiek baldintzatu eta zuzentzen dituzte bai gure portaerak bai gure erabakiak. Horrez guztiaz jabetzeko eta gure ekintzen agintea hartzeko etenaldi bat besterik ez dugu behar askotan, horretarako denbora-tarte bat hartu besterik gabe. Minutu bat izan daiteke!

 

HELBURUA 

  • Momentuaz jabetzea, zentzumenen bitartez
  • Gure adimenaren jardueraz jabetzea

GARAPENA

Isilik egoten saiatu behar dugu. Horretarako beharrezkoa da arnas-hartze sakona eta lasaia mantentzea. Adimena ere erlaxatu behar dugu. Pentsamenduei baretasunez eta askatasunez utzi behar diegu irteten, blokeorik gabe. Saioa amaitutakoan, sakon hartuko dugu arnasa, zabaldu egingo ditugu begiak, polili-poliki mugituko ditugu besoak eta hankak, luzatu egingo dugu enborra eta, bat-bateko mugimendurik egin gabe, pixkanaka altxatuko gara.

Teknika honek aukera ematen du denbora gutxi batean deskonektatzeko eta energia berreskuratzeko, gure adimena oraingo instant honetan fokatuta, gal ez dadin etorkizunari buruzko pentsamenduetan edo lehenaldiko oroitzapenetan . Entrenamendu sinplea da: har ezazu minutu bateko tarte bat egunean zehar ‒momentu jakin batzuetan eta egun bat baino gehiagotan jarraian‒ eta denbora gutxian lortuko duzu zure ingurunetik “deskonektatzeko” eta zure buruarekin “birkonektatzeko” ohitura.

Adituaren gomendioak jarraitu eta lortuko duzu!

IRAUPENA: 

4-5 minutu

BALIABIDEAK:

“Erlaxazioa-Meditazioa” eranskina