Oinez gabiltza
|
SINTONIA UNEA |
OINEZ GABILTZA
|
Erabateko arreta edo mindfulness delakoa kontziente izatean datza, eta horretarako praktikarik garrantzitsuenetako bat gorputza entzutea da, sentitzea, eta sentsazio fisikoekin konektatzea. Mugitzea oso lagungarria da horretarako. Oinez gabiltzala meditatzea erabateko arreta gure eguneroko bizitzan txertatzeko modu bat da. |
HELBURUAK
- Erabateko arreta oinez gabiltzala lantzea
GARAPENA
Ikasleei erabateko arreta oinez dabiltzala lantzeko proposamena egingo diegu.
Trebatu arte, gela barruan egingo dugu, “Meditación caminando” audioa jarrita. Gelan tokia egingo dugu, mahaiak kenduta eta ibili ahal izateko espazio handi bat utzita. Zirkuluan jarri eta astiro-astiro ibiliko gara, aurrean doanaren erritmoa errespetatuta.
Gainerako jardueren edukia aintzat hartuta, jolastokian ere egitera gonbida ditzakegu. Horretarako, audiorako lotura emango diegu, eta mugikorra eta entzungailuak erabilita entzungo dute.
Jolastokian edo ikastetxetik kanpo, beren eguneroko bizitzan, jarraitu behar dituzten urrats hauek gogoraraziko dizkiegu:
- Zuzen edo zirkuluan ibil zaitezke.
- Beste aukera bat da ibilbide berbera hainbat aldiz egitea edo 10-15 pausu aurrera eta 10-15 pausu atzera ematea. Beste aukera bat da ibiltzen hastea, aurrera jarraitzea apur batean eta gero itzultzea.
- Zutik egon behar zara, zuzen jarrita. Ziurtatu bizkarrezurra zuzen duzula, baina lasai, atzealdea gogortuko duen esfortzurik egin gabe. Oinak lurrari hertsiki lotuta izan behar dituzu, gorputz-pisua uniformeki banatzeko.
- Teknika honetan, besoak aske utz daitezke. Beste aukera bat da esku biak zilborraren parean elkartzea, erosoagoa bazaizu (pertsona batzuk ez dira eroso sentitzen besoak aske eramanda)
- Begirada apur bat jaits dezakezu oinez zabiltzanean. Begiratu aurrera, pauso pare bat aurrerago. Horrek arreta zentratzen lagunduko dizu.
- Gero, mugitu oinetako bat aurrera. Orpoak lurra ukitu behar du. Senti ezazu. Sentitu lehenik oinazpia eta gero behatzak.
- Ondoren, mugitu beste oina aurrera. Senti ezazu. Hasi mugitzen. Sentitu nola ukitzen duen orpoak lurra, gero gainerako oinazpiak eta, azkenik, behatzek.
- Ibil zaitez abiadura konstantean, normalean baino astiroago (baina ez astiroegi). Distraitu egiten bazara, ez arduratu. Kontura zaitez eta ekarri berriro arreta oraingo unera.
- Oinez zabiltzan bitartean, jarri arreta oin bakoitzak gainazalarekin kontaktu zuzenean egoteko daukan moduan.
BALIABIDEAK
Meditación caminando: https://youtu.be/lN7e1LsjiWU