Mantra olatua

SINTONIA UNEA

 

 MANTRA-OLATUA 

Mindfulnessa edo erabateko arreta modu jarraituan praktikatzea onuragarria izan daiteke Lehen Hezkuntzako ikasleentzat.

Mota horretako jarduerak erregulartasunez egiten direnean, ikasleak onurak nabaritzen hasten dira: hobeto kontzentratzen dira eta arreta handiagoa jartzen diete atazei, enpatia handiagoa sentitzen dute ikaskideekiko eta horrek balizko gatazkak murrizten ditu, kohesio handiagoa dago taldean, emozionalki erregulatu egiten dira...

Hori lortzeko, irakasleek alderdi hauek eta beste batzuk sustatzen dituzten jarduerak egin ditzakete: arnasketa kontrolatzea, gorputzaren sentsazioei erreparatzea, estresa erregulatzea eta alde batera uztea, pentsamenduak eta emozioak kudeatzea eta kontaktu fisikoaren bidez enpatia bultzatzea.

Ariketak talde handian, talde txikietan edo banaka jarrita egin daitezke, eta minutu gutxi batzuk baino ez dira behar.

 

HELBURUAK

  • Sentsazio desatseginak aztertzea
  • Apur bat hobeto sentitzea

 

GARAPENA

Denon artean ondo sentiarazten zaituzten eta mezu positibo bat ematen duten esaldi batzuk asmatu edo hautatzea. Zure aldartea hobetzen duen edo sentsazio desatseginak dituzunean lasaitu eta laguntzen zaituen zerbait izan behar da. Hona hemen ideia batzuk:

  • Indartsu eta ausart sentitzen naiz
  • Ikastetxeko lagunak maite ditut
  • Pozik sentitzen naiz besteei laguntzen diedanean
  • Barkamena eskatzeak hobeto sentiarazten nau
  • Planeta nire laguna da
  • Asko maite dut nire burua

Esaldi horri mugimendu-sekuentzia txiki bat gehitzea. Haurrak txikiak badira, erraz egin dezaketen gauza bat da hatz lodia eta gainerako hatzak banan-banan elkartzea esaldiko hitz bakoitza esaten doazen heinean. Jokoaren helburua da mantra-olatu bat egitea zirkulu batean eserita gaudela (imajinatu zer-nolako olatua sortzen den futbol-zelaietan).

Ez galdu arreta! Zure kideak “esaldia” esaten duenean hasiko da zure txanda!

Jolas hau asko gustatzen zaie, eta erraza eta oso eraginkorra da pentsamendu positiboak sortzeko.

 

 

MANTRA OLATUA