Erlearen arnasketa
|
SINTONIA UNEA |
ERLEAREN ARNASKETA
|
Mindfulnessak haurrentzat dituen onurak: Erabateko arretak ekarpen on ugari egiten dizkie haurrei, helduei bezalaxe. Ziurrenik, zuetariko askok nabarituko zenituzten jada onura horiek, ohiko irakurleak baldin bazarete. Kontzentrazio-gaitasuna hobetzen du. Beren errendimendu akademikoa hobetzen laguntzen die, baita beren atazetan eraginkorragoak izaten ere. Beren bizitza topera bizitzen ikasten dute, arreta orainean jarri eta gehiago disfrutatzen dutelako bizitako une bakoitzaz. Emozioak erregulatzeko gaitasuna handitzen du. Modu naturalean ikasten dute beren emozio eta pentsamenduak ezagutzen, ulertzen eta kudeatzen. Beren emozio eta pentsamenduen gainetik daudela ikasten dute. Horrela, emozio eta pentsamendu guztiek onuraren bat dakartela eta denak iragankorrak direla barneratzen dute. Erabakiak hartzeko gaitasuna handitzen du. Autobehaketaren eta autoezagutzaren bidez, haurrek beren gaitasunak, indarguneak eta mugak sakonki ezagutzen ikasten dute. Horrela, modu kontzienteagoan har ditzakete erabakiak. Beren gogamena geldiarazten ikasten dute autokontrola hobetuz. Beren estresa eta beldurrak kontrolatzeko gaitasunak eskuratzen dituzte, blokeatzera iritsi baino lehen. Gai dira «bahiketa emozionaleko» egoera horietatik ateratzeko. Une horietan, burmuinaren zatirik primitiboenak hartzen du kontrola, eta ezin ditugu erabaki arrazionalak hartu. Pertsona gogoetatsuagoak izaten ikasten dute, ez dira hain inpultsiboak eta gai dira sortzen diren pentsamendu edo emozioen aurrean erantzuteko, erreakzionatu beharrean. Beren erresilientzia-gaitasuna hobetzen du. Orainean zentratzen direnez, etorkizunak eta iraganak ez diete, hurrenez hurren, ez larritasunik, ez nostalgiarik eragiten, eta horregatik, gai dira kontrakoak zaizkien esperientzia eta sentimenduen ondoren hobeto errekuperatzeko.. |
HELBURUAK
- Arnasketan zentratzea lasaitzeko
GARAPENA
Belarriak hatz erakuslearekin tapatu, begiak itxi eta erleek egiten duten soinua imitatu behar da... MMMMMMMMMMM.
Arnasketa kontrolatzeko ariketa honek bakoitza bere baitan barneratzeko gonbita egiten du, eta baliabide zoragarria da jarduera denok batera egin eta giroa lasaitzeko. Autoan egitea ere oso eraginkorra da, urduritasunak –«iritsi gara?» motako inpazientziak– kudeatzeko. Erleak egiten duen soinuaren ordez, motorraren soinua imita daiteke.
Argiago ikusten da “respiracion de la abeja” bideoan
BALIABIDEAK
Respiración de la abeja: https://www.youtube.com/watch?v=UHKEmTdVOQM