SINTONIA-UNEA

SINTONIA-UNEA

 

ARGITASUNAK ONARTZEN

Eguneroko bizitzan jarduten dugu kontuan hartu gabe nola gauden, zer sentitzen dugun, zeintzuk diren momentu jakin batean mehatxatzen gaituzten pentsamenduak... Eta sentimendu eta pentsamendu horiek guztiek baldintzatu eta zuzentzen dituzte bai gure portaerak bai gure erabakiak. Komenigarria da, beraz, bidean atseden hartu eta, ahal den heinean, horren jabe izatea. Hala, gure ongizateari eta gure kideen ongizateari lagunduko dioten jarrerak hartuko ditugu. Eta, horretarako, sekretua entrenatzea da!

 

HELBURUA

  • Momentuaz jabetzea, zentzumenen bitartez
  • Gure adimenaren jardueraz jabetzea

     

GARAPENA

Saioaren helburua da Argitasunak onartzen audioaren jarraibideei kasu egitea. Jarduera egiteko, espazio lasaia beharrezkoa da, inork ez gogaitzeko. Isilik egoten saiatu behar gara. Horretarako, beharrezkoa da lasai eta sakon arnastea. Burua ere erlaxatu behar da. Pentsamenduak lasai eta askatasunez ateratzen saiatu behar dugu, blokeorik gabe. Saioa amaitutakoan, sakon hartuko da arnasa, begiak ireki, beso eta hankak poliki-poliki mugitu, gerrialdea luzatu eta, mugimendu bortitzik egin gabe, pixkanaka jaikiko gara.

 

IRAUPENA 5 eta 10 minutu artean

 

BALIABIDEAK

ERANSKINA: Argitasunak onartzen (Egilea: Marina Pintos)