Sintonia unea
|
SINTONIA UNEA |
ZURE ESKUA, ZURE AINGURA
|
Mindfulnessa ez da irakasgai bat balitz bezala baloratzen eta kalifikatzen. Arreta jartzeko eta une jakin batean zer bizi dugun, zer sentitzen dugun eta zer pentsatzen dugun konturatzeko gonbita da. |
HELBURUAK
- Kontzentrazio-gaitasuna hobetzea.
- Ikasgelako giroa hobetzea.
GARAPENA
Ariketaren helburua da ikasleek eskuak arreta bideratzeko objektu gisa erabiltzea. Itxaroten ari dinenean egin dezakete, eta behin ariketa ezagututa, ikasleek proposatu dezakete zein beste unetan izan daitekeen erabilgarria.
Ikasleak honela gidatuko ditugu:
«Altxatu idazteko erabiltzen ez duzun eskua (esku nagusia ez dena), luzatu atzamarrak eta zabaldu eskua. Erabili idazteko erabiltzen duzun eskuko erakuslea arkatza izango balitz bezala. Erabili arkatz hori zabalik duzun eskuko atzamarren inguruan pasatzeko, eskua marrazten ariko bazina bezala. Sentitu aldi berean zure arnasketa. Sentitu nola hartzen eta botatzen duzun airea. Hartu arnasa atzamarrean gora zoazenean eta bota atzamarrean behera zoazenean. Sentitu nola mugitzen den goraka atzamarra arnasa hartzen duzunean. Ikusi nola mugitzen den atzamarra beheraka beste aldetik. Orduan, bota arnasa. Esku osoa inguratu duzunean, hau da, hatz lodira edo hatz txikira iritsitakoan, egizu gauza bera kontrako noranzkoan eta jarraitu arnasa hartzen eta begiratzen.»
OHARRA: Haur batzuei ez zaie begiak ixtea gustatzen (haur askori), baina, aldiz, izugarri gustatzen zaie ariketa hau, gauzak ondo egiten ari direlako sentsazioa baitute. Hori garrantzitsua da; izan ere, ikasleekin mindfulness ariketak egiten ditugunean, esperientzia bere horretan bizitzera animatu behar ditugu.
IRAUPENA:
Egokia iruditzen zaizun iraupena izan dezakete mindfulness jarduerek. Nahikoa da minutu bat edo birekin. Hala ere, haurrek unean-unean behar dutenaren arabera doi daiteke iraupena.
HORRELAKO BESTE JARDUERA BATZUK: https://intimind.es/3-actividades-de-atencion-plena-en-el-aula/