Sintonia unea
|
SINTONIA UNEA |
ERLAXATU EGINGO GARA
|
Garrantzitsua da txiki-txikitatik tentsioa eragiten diguten egoerak zein diren eta tentsio hori gure gorputzeko zein ataletan islatzen den identifikatzen jakitea, tentsioa murrizteko teknikak abian jartzeko eta irudimena eta kontzentrazioa areagotzeko. |
HELBURUAK
- Gure gorputzeko atal ezberdinetako tentsioak identifikatzea
- Erlaxazioan trebatzea
GARAPENA
Ikasleak borobilean jarriko ditugu eta jardueraren helburua eta horretarako posturarik egokiena zein diren azalduko diegu.
Kuxin edo koltxoneta batean eseriko dira eta audioa jarriko dugu.
Jarduerari amaiera emateko, galdetuko diegu zer iruditu zaien jarduera, eta helburuak errepasatuko ditugu, horiek bete diren ala ez jakiteko. Azken tarte hori baliagarria izango zaigu jardueraren ebaluazio txiki bat egiteko, eta honako autoebaluazioa hau igorriko dugu:
- Zer da gehien gustatu zaizuna? Zer da gutxien gustatu zaizuna?
- Zer ikasi dugu?
- Zein oztopo izan dituzu jarduera egiteko?
- Nola sentitu gara?
BALIABIDEAK
Erlaxazioa: https://youtu.be/yCtr8aeIoN0