Sintonia unea

SINTONIA UNEA

 ERLAXAZIO ZIRKULARRA

Egunero-egunero jarduten dugu kontuan izan gabe nola gauden, zer ari garen sentitzen, zer pentsamendu datozkigun gogora une jakin batzuetan... Eta sentimendu eta pentsamendu horiek guztiek baldintzatzen eta zuzentzen dituzte geure jokabideak eta erabakiak. Komeni da, beraz, bidean geldialdi bat egitea, ahal den neurrian horretaz jabetzeko eta geure ongizateari eta ikaskideen ongizateari laguntzeko moduan jokatzeko. Eta, horretarako, entrenamenduan dago sekretua!

 

HELBURUAK

  • Zentzumenen bidez, momentuaz jabetzea.
  • Gure buruaren jardueraz jabetzea.
  • Momentuko tentsioa jaistea

GARAPENA

Irakasleak edo ikasleren batek gidatuko du jarduera. Horretarako, ikasleei gonbita egingo zaie doinu erlaxagarriren bat proposa dezaten jarduera egiteko.

Horretarako, eranskineko testua erabil daiteke. ERLAXAZIO zirkularra. Geldiro-geldiro irakurri behar da, ikasleei laguntzeko bete ditzaten entzuten dituzten urratsak. Komeniko litzateke irakurtzen duen pertsonak minutu batzuk hartzea entrenatzeko, irakurgaiarekin trebatzeko eta testuarekin ohitzeko.

 

IRAUPENA: 5 min

BALIABIDEAK:

ERANSKINA: Erlaxazio zirkularra.

 

ERLAXAZIO ZIRKULARRA