NORBERE IZENA

SINTONIA-UNEA

 

NORBERE IZENA

Jarduerak egin ahala, konturatuko zara hizkuntza erabiltzeko moduak esparru askotan axola duela. Baina pertsona bat izendatzeko moduak, zehazki, zuzenean eragiten die haren identitatearen garapenarekin zerikusia duten zenbait alderdiri, hura taldean onartzeari... Horregatik, garrantzitsua da jakitea pertsona bakoitzak nola nahi duen besteek izenda dezaten, bere buruarekin eta taldearekin ondo senti dadin.

 

HELBURUA

  • Nork bere buruarekin sintonizatzea, norbere izenaren bidez
  • Taldearekin sintonizatzea, besteen nahiak errespetatuz

GARAPENA

 

Jarduera honetan, nork bere buruaren aurkezpena egingo du ikastaldearen aurrean, eta, horretarako, besteek nola izendatzea nahi duen, izen hori erabiliko du.

Eskatu ikasleei pentsatzeko zer izenekin identifikatzen diren gehien eta gainerako ikaskideek eta irakasleak nola izendatzea nahi duten.

Ikasleen adina zein den, askotariko jarduerak egin daitezke.

  1. Musika-emanaldi bat egin dezakezue. Ikasle guztiek hartuko dute parte, aukeratu duten izenarekin aurkeztuz beren burua. Grabatu, eta, nahi izanez gero, entzun bloke honetako jarduera bakoitza egin aurretik, sintonia-une bat sortzeko.
  2. Irakasleak abesti «alaia» aukeratuko du, eta ikasleak ikasgelan barrena mugitzen hasiko dira, abestiaren erritmoari jarraituz. Eten musika eta eman agindu hau: «gelditu ikaskide baten aurrean eta esan “deitu nazazu ...”». Musika berriz hasten denean, jarraitu dezatela ibiltzen; eten abestia behin eta berriro, ikasle guztiek gainerako ikaskideei nola izendatzea nahi duten jakinarazten dieten arte.

Gainerako jarduerei ekin aurretik egin dezakegu jarduera hau, sintonia-une bat sortzeko. Musika eteten dugunean eman beharreko aginduak jardueraren helburuaren arabera egokituko ditugu.