SINTONIA UNEA

SEXISMOA GURE INGURUNEAN

 

BARRUKO EGURALDIA

Egunerokoan, ekiten dugunean, nola gauden kontuan hartu gabe, sentitzen duguna kontuan hartu gabe, une jakinetan ditugun pentsamenduak kontuan hartu gabe jokatzen dugu. Eta sentimendu eta pentsamendu horiek dira, hain zuzen ere, gure portaera eta erabakiak baldintzatu eta gidatzen dituztenak. Komenigarria da, beraz, bidean atseden hartu eta, ahal den heinean, horren jabe izatea. Hala, gure ongizateari eta gure kideen ongizateari lagunduko dioten jarrerak hartuko ditugu. Eta, horretarako, sekretua entrenatzea da!

 

HELBURUA

  • Momentuaz jabetzea, zentzumenen bitartez
  • Gure emozioez jabetzea

GARAPENA

Saioaren helburua da audioaren jarraibideei kasu egitea. Jarduera egiteko, espazio lasaia beharrezkoa da, inork ez gogaitzeko. Isilik egoten saiatu behar gara. Horretarako, beharrezkoa da lasai eta sakon arnastea. Burua ere erlaxatu behar da. Pentsamenduak lasai eta askatasunez ateratzen saiatu behar dugu, blokeorik gabe. Saioa amaitutakoan, sakon hartuko da arnasa, begiak ireki, beso eta hankak poliki-poliki mugitu, gerrialdea luzatu eta, mugimendu bortitzik egin gabe, pixkanaka jaikiko gara.

 

IRAUPENA: 6 minutu.

 

BALIABIDEAK: Barruko eguraldia audioa (Marina Pintos)