SINTONIA-UNEA

SINTONIA-UNEA

 

SEHASKA KANTA

Egunerokoan, ekiten dugunean, nola gauden kontuan hartu gabe, sentitzen duguna kontuan hartu gabe, une jakinetan ditugun pentsamenduak kontuan hartu gabe jokatzen dugu. Eta sentimendu eta pentsamendu horiek dira, hain zuzen ere, gure portaera eta erabakiak baldintzatu eta gidatzen dituztenak. Komenigarria da, beraz, bidean atseden hartu eta, ahal den heinean, horren jabe izatea. Hala, gure ongizateari eta gure kideen ongizateari lagunduko dioten jarrerak hartuko ditugu. Eta, horretarako, sekretua entrenatzea da!

 

HELBURUA

  • Momentuaz jabetzea, zentzumenen bitartez

     

  • Gure adimenaren jardueraz jabetzea

     

 

GARAPENA

Jolas hau eder-ederra da. Arreta garatzeaz gain, enpatia piztu eta lankideen artean lotura afektiboak sortzeko tresna paregabea da. Binaka eseriko gara, bata bestearen aurrean. Denbora batez, begietara begiratuko diogu elkarri, kontaktua galdu gabe. Horixe izango da gure arreta-gunea!

Horretarako, beharrezkoa da lasaitasunez arnastea. Burua ere erlaxatu behar da.

Saioa amaitutakoan, sakon hartuko da arnasa, beso eta hankak poliki-poliki mugitu, gerrialdea luzatu eta, mugimendu bortitzik egin gabe, pixkanaka jaikiko gara.

 

IRAUPENA: 4 minutu, gutxi gorabehera

BALIABIDEAK:  audioa (Xabier Lete)