Sintonia unea
|
SINTONIA UNEA |
BEGIRATU IEZADAZU BEGIETARA
|
Egunero-egunero jarduten dugu kontuan izan gabe nola gauden, zer ari garen sentitzen, zer pentsamendu datozkigun gogora une jakin batzuetan... Eta sentimendu eta pentsamendu horiek guztiek baldintzatzen eta zuzentzen dituzte geure jokabideak eta erabakiak. Komeni da, beraz, bidean geldialdi bat egitea, ahal den neurrian horretaz jabetzeko eta geure ongizateari eta ikaskideen ongizateari laguntzeko moduan jokatzeko. Eta, horretarako, entrenamenduan dago sekretua! |
HELBURUAK
- Zentzumenen bidez, momentuaz jabetzea.
- Gure buruaren jardueraz jabetzea.
GARAPENA
Joko hau oso polita da. Arreta garatzen du; gainera, tresna itzela da enpatia pizteko eta lotura afektiboak sortzeko ikaskideekin. Bikoteka eseriko gara: pertsona bat beste baten aurrean. Denbora batean, begietara begiratu behar diogu elkarri, begirada aldendu gabe. Horretan jarriko dugu arreta guztia!
Horretarako, lasai-lasai hartu behar da arnasa. Burua ere erlaxatu behar dugu.
Behin saioa amaituta, sakon-sakon hartuko dugu arnasa; besoak eta hankak astiro-astiro mugituko ditugu; gorputz-enborra luzatuko dugu, eta poliki-poliki altxatuko gara, mugimendu zakarrik egin gabe.
Iraupena: 10 minutu, gutxi gorabehera.
BALIABIDEAK: Musika lasaia