Ikasgela toki segurua da
Tratu txarren aurrean: jardun egiten dugu
|
IKASGELA TOKI SEGURUA DA |
TRATU TXARREN AURREAN: JARDUN EGITEN DUGU
|
Indarkeria sexualean askotariko praktikak sartzen dira, praktikoa esplizituetatik hasita –eraso sexuala– sotilenetara –hertsadura sexuala–. Zehazki, eraso sexuala indarkeria sexual motatzat har daiteke, eta indarrez egin daiteke ala ez. Hertsadura sotilagoa da, batzuetan biktima ez delako gertatzen ari zaionaz kontziente. Haserreen, behin eta berriro ekiteen, presioen eta abarren bidez ager daiteke. |
HELBURUAK
- Indarkeria sexualaren jatorriari eta mantentzeari buruzko mitoak desmuntatzea.
- Eraso sexualak hautemateko eta horietatik babesteko estrategiak adostea.
- Eraso sexualen kontrako borrokarekiko konpromisoa hartzea.
- Mota ezberdinetako eraso sexualak ezagutzea, harreman afektiboetan eta harreman afektiboetatik kanpo gertatzen direnak.
- Errespetuz eta elkarrizketarako jarrera irekiaz parte hartzea.
- Jarrera enpatikoa agertzea.
GARAPENA
Jarduera honi ekin aurretik, komeni da ariketa egitea, giro lasaia lortzeko eta ikasleak era horretako jardueretara ohitzeko.
Hasteko, ikasleei jardueraren helburuak azalduko dizkiegu
Esan bezala, eraso sexuala errazago identifikatzen dute biktimak eta gizarteak; aldiz, bigarrena oso ikusezin bihurtuta dago oraindik ere, eta ez da indarkeria sexualtzat jotzen.
Ikasleekin gai hori lantzeko, bikoteak egingo ditugu: neskak neskekin jarriko dira eta mutilak mutilekin. Ez bada posible, bikote mistoak edo gehienez ere 4 pertsonako taldeak egingo ditugu. Bikote edo talde bakoitzari “Ohiko indarkeria sexualak” eranskina emango diogu, lantzen joan dadin.
Lehenik, indarkeria sexualen adibideei heltzeko esango diegu: gurutze bat jarri behar dute “bikotearen barruan edo bikotetik kanpo” irizpidean eta beste bat indarkeria mota hori gertatzeko maiztasunean. Gero, ezagutzen dituzten beste indarkeria sexual batzuk gehitzeko esango diegu, eta lehengo gurutze berdinak jartzeko.
Bukatzen dutenean, talde handian partekatuko dugu idatzi dutena; indarkeria sexualaren agerraldi guztiak aztertuko ditugu, beren adinean duten maiztasuna azpimarratuta.
Azken eztabaidan, galdera hauek erabil ditzakegu:
- Zein da bikote barruan maizen gertatzen den indarkeria sexuala? Eta bikotetik kanpo?
- Ba al dago oso maiz gertatzen delako“normaltzat” jotzen dugun indarkeria sexualik?
- Ba al dago bikotekidea ez haserretzeko harekin sexu-harremanak dauzkan neskarik?
- Ba al dago nahi ez duten praktika sexual bat egiteko bikotekidea presionatzen duen mutilik?
Azkenik, eranskin hau banatuko diegu: “Eta nik, zer egiten dut?”. Banan-banan erantzun behar dute, mutil edo neska diren.
Erantzunak jaso eta talde handian partekatuko ditugu. Erantzunik egokienak aukeratu eta ikasleei itzuliko dizkiegu beren koaderno pertsonalean izan ditzaten eta antzeko egoera batean daudela sentitzen dutenean beren jarrera adieraz dezaten.
IRAUPENA
Dinamika hau ordubete inguru luza daiteke.
BALIABIDEAK
- Orriak eta boligrafoak.
- ERANSKINA: Ohiko indarkeria sexualak
- ERANSKINA: Eta nik zer egiten dut?
BESTELAKO BALIABIDEAK
- “El violador eres tú”. Las Tesis. Txile. https://www.youtube.com/watch?v=Z4sbB1FSjyg
- El consentimiento, tan simple como una taza de té.
https://www.youtube.com/watch?v=J0pA-iZTt3E
- Nuestros cuerpos, vuestros límites. Violencias sexuales contra las mujeres en la juventud. Huelvako Diputazioa.
TRATU TXARREN AURREAN: JARDUN EGITEN DUGU
Izateko beste modu batzuk ere posible dira
|
IKASGELA TOKI SEGURUA DA |
IZATEKO BESTE MODU BATZUK ERE POSIBLE DIRA
|
Nahikoa da edozein sare sozialetara jotzea edota telebistan zapping egitea konturatzeko ezen edertasunaren tirania inoiz baino presenteago dagoela. Edertasun-kanonek baliozkotzat jotzen dituzte gorputz batzuk, eta ukatu, laidotu eta diskriminatu egiten dituzte gainerako guztiak. Batzuetan, gizarteak ahalduntze eta askatasun modura saltzen du hipersexualizazio hori; batez ere, emakumeentzat. Hala ere, alde makala dago “begiradaren-objektu” izatetik “begiradadun objektu” izatera, eta gure ikasleekin aztertu behar dugu. |
HELBURUAK
- Nesken eta mutilen arteko sozializazio-prozesu desberdinean sakontzean.
- Estereotipoak eta genero-rolak hausten dituzten maskulinitate- eta feminitate-ereduak ikusaraztea.
- Sexismotik aske bizi diren mutilak eta neskak izateko modu berriak.
- Errespetuz eta elkarrizketarako jarrera irekiaz parte hartzea.
- Jarrera enpatikoa agertzea.
GARAPENA
Jarduera honi ekin aurretik, komeni da ariketa egitea, giro lasaia lortzeko eta ikasleak era horretako jardueretara ohitzeko.
Hasteko, ikasleei jardueraren helburuak azalduko dizkiegu
Sozializazio-prozesu sexista ez da amaitzen, eta konnotazio ezberdinak ditu gure bizitzaren etapetan. Nerabezaroan, funtsezkoa da beren inguruneetan bereziki garrantzitsuak edo famatuak diren neska eta mutilen ereduak aztertzea. Etapa horretan, berdinen taldea sozializazio-eragile garrantzitsu bihurtzen da, eta askotan gure ikasleek neska edo mutil izateko eredu jakinei erantzuten diete berdinen artean onarpen handiagoa izateko. Espero den neska- edo mutil-ereduari erantzuteak botere- eta interes-espazioan egotea dakar askotan; aldiz, eredu horri erantzuten ez diotenean, ez datoz bat sozialki onartutako ereduarekin, eta bazterkeria-espaziora igaro daitezke.
Adin horietan ereduak nola eraikitzen diren sakonago aztertzeko eta denon artean indarkeriarik gabeko espazio berriak sortzeko, neskak eta mutilak talde ezberdinetan jarri eta “Nesken eta mutilen populartasuna” eranskina lantzeko eskatuko diegu.
Bukatzen dutenean, gainerakoekin partekatuko dugu landutakoa. Arbelean idatziko ditugu, bereizita, neskekin eta mutilekin lotutako ideiak. Aurkezpena bukatu eta gero, kontu hauei buruzko gogoeta egin dezakegu talde osoarekin:
- Zein harreman dago ideial maskulinoaren eta femeninoaren eta landu duzuenaren artean?
- Neskei estetikarekin lotutako alderdi gehiago eskatzen zaizkie mutilei baino?
- Zein harreman dago pertsonaia famatuen eta nesken eta mutilen artean popularrenak diren ereduen artean?
- Mutilik popularrenak berdinzaleak dira?
- Neskari popularrenak berdintasuna aldarrikatzen duten neska feministak dira?
- Mutil edo neska berdinzalea izateak populartasuna sortzen du?
Jarduera bukatzeko, berriz ere taldean jartzeko eskatuko diegu “Neska-mutil feministak” fitxa lantzeko. Fitxa bukatzen dutenean, idatzi dutena komentatuko dugu, neska-mutil berdinzaleen ereduak erreproduzitzearen garrantziaren eztabaida sustatuta.
Urteko egun jakinak aukera ditzakegu ikasle berdinzaleena hautatzeko. Hautaketa-irizpidea denen artean adostutako neska-mutil feministen ezaugarriak betetzea izango da
IRAUPENA
Dinamika hau ordubete inguru luza daiteke.
BALIABIDEAK
- Eranskina: “Neska eta mutilen populartasuna”
- Eranskina: “Neska eta mutil feministak”
GEHIAGO JAKITEKO:
- Guía didáctica para trabajar género y masculinidad con niños, niñas y adolescentes “Creciendo Juntos y Juntas”, Igualdad de Género desde la Infancia.
- Tony Porter: un llamado a los hombres.
https://www.ted.com/talks/tony_porter_a_call_to_men?language=es
- Masculinidad en crisis. | EDUARDO GONZALEZ | TEDx Guadalajara
https://www.youtube.com/watch?v=kLqEuguq56w
- Masculinidades igualitarias Miguel Ángel Arconada
https://www.youtube.com/watch?v=4DKznInSZnw
- Construcción masculinidades en la adolescencia / Erick Pescador
https://www.youtube.com/watch?v=X3ZfUO48u24