Ikasgela toki segurua da

Gure ongizaterako 10 aholku

IKASGELA TOKI SEGURUA DA

 GURE ONGIZATERAKO 10 AHOLKU

Enpatia gatazkak prebenitzeko eta ikasleen artean elkarbizitza eraikitzaile eta baketsua sortzeko dugun tresna garrantzitsuenetako bat da. Besteak sentitzen duena jakitea funtsezkoa da pertsona horri laguntzeko eta antzeko beste egoera batzuk saihesteko, dela guk geuk esandako edo egindako zerbaitengatik, dela gurekin zerikusirik ez duen zerbaitengatik.

 

HELBURUA

  • Ikaskideekin enpatizatzea.
  • Ikasgelako ongizatean laguntzea.
  • Errespetuz eta elkarrizketarako jarrera irekiaz parte hartzea. 
  • Jarrera enpatikoa agertzea.

 

GARAPENA

Jarduera honi ekin aurretik, komeni da  ariketa egitea, giro lasaia lortzeko eta ikasleak era horretako jardueretara ohitzeko. 

Hasteko, ikasleei jardueraren helburuak azalduko dizkiegu

Enpatia lantzeko, lehenik eta behin orri batean eta banaka gaizki sentiarazi dituen egoera bat idazteko eskatuko diegu ikasleei. Orrian ez dute izena idatzi behar, bakarrik egoera. Prest daukatenean, ikasleek orriak tolestuko dituzte eta guk poltsa batean sartuta nahastu egingo ditugu, bakoitzak zer idatzi duen jakin ez dadin.

Ondoren, borobilean jarriko ditugu ikasleak eta tolestutako orriak zabaldu eta bertan idatzi dutena irakurriko dugu. Galdera hauek egingo dizkiegu:

  • Zuen ustez, zer sentitzen du egoera honetan dagoen pertsona batek?
  • Zer behar du?
  • Nola lagundu diezaiokegu pertsona honi?

Helburua da ikasleek antzeko egoeretan erabiltzeko moduko tresnak bilatzea.

Erantzun guztiak apuntatuko ditugu, eta dekalogoan sartzeko 10 aukeratu. Horiek “Gure ongizaterako dekalogoa” eranskinean jasoko ditugu eta gelan eskegiko dugu. Oso material erabilgarria izan daiteke ikasgelan sortzen diren egoerak kudeatzen laguntzeko.

 

IRAUPENA

Jarduera ordubete luza daiteke, istorio kopuruaren eta istorio bakoitzari dedikatzen diogun denboraren arabera.  

 

BALIABIDEAK

 

GEHIAGO JAKITEKO

●Teatro de la convivencia. https://teatrodeconciencia.org/en-sus-zapatos/

 

GURE ONGIZATERAKO 10 AHOLKU

 

Berdintasunaren hiria

IKASGELA TOKI SEGURUA DA

 BERDINTASUNAREN HIRIA

Haurrak ez dira gizartearen etorkizuna: gizartearen oraina dira. Eskubideak dituzte, baina baita betebeharrak ere. Gai horiei guztiei heltzen die Francesco Tonucciren “Haurren hiria” liburuak. Bertan, agerian geratzen da haurrentzako lagunkoiak eta seguruak izango diren hiriak eraikitzeko beharra. Proiektua Fanon (Italia) abiatu zen, egilearen sorterrian. Astebetez, helduen eta haurren arteko topaketak antolatu ziren elkarrekin hiria hobetzeko bideen inguruan gogoeta egiteko. Gaur egun, “Haurren hiria” proiektua munduko 200 hiritan baino gehiagotan ari dira egiten; hiri horietako batzuk Espainian daude.

 

HELBURUA

  • Desberdinkeriarik, diskriminaziorik eta indarkeria matxistarik gabeko hiri berdinzale bat birsortzen laguntzea.
  • Errespetuz eta elkarrizketarako jarrera irekiaz parte hartzea. 
  • Jarrera enpatikoa agertzea.

 

GARAPENA

Jarduera honi ekin aurretik, komeni da  ariketa egitea, giro lasaia lortzeko eta ikasleak era horretako jardueretara ohitzeko. 

Hasteko, ikasleei jardueraren helburuak azalduko dizkiegu

“Haurren  hiria ” proiektuaren testuinguruan, honako hauek dira hiriak haurrentzat lagunkoiagoak izateko egin diren proposamenetako batzuk:

  • Autoen sarrera mugatzea.
  • Lorategiak edo jolas-eremuak handitzea.
  • Haurrei hirietako erabaki-espazioetan parte hartzeko aukera ematea.
  • Eskolara bakarrik joateko segurtasuna bermatzea.

Ideia horretatik abiatuta, ikasleekin Berdintasunaren Hiria diseinatuko dugu. Diseinua egiteko jarraibide batzuk hirigintza feministatik har ditzakegu, besteak beste, hauek:

  • Produzitzeko balio duenean (langileengan) zentratutako hirien ordez, erreproduzitzeko balio duenean (zaintzetan, etxeko lanetan, bizitzan) zentratutako hiriak egitea.
  • Helduentzako (18 eta 65 urte bitartekoentzat) zentratutako hirien ordez, adin guztietako pertsonentzako (haurrak, edadetuak) diseinatutako hiriak egitea.
  • Oztopo arkitektonikoak dituzten hirien ordez, oztopo arkitektonikorik ez duten hiriak egitea.
  • Ingurumena errespetatzen ez duten hirien ordez, ingurumena errespetatzen duten hiriak egitea.
  • Emakume eta neskatoentzako seguruak ez diren hirien ordez, emakume eta neskatoentzako seguruak diren hiriak egitea.

Hasteko, kontu hauen gaineko gogoeta egingo dugu:

  • Hiria segurua al da mutikoentzat? Eta neskatoentzat?
  • Beldurra sentitu duzue inoiz kalean bakarrik zindoaztela?
  • Haurrek jolasteko espazio nahikoa daukagu?
  • Nortzuk egoten dira hirietako jolas-eremu handienetan?
  • Gure hiriak ingurumena errespetatzen du ala aire kutsatua arnasten dugu?
  • Badu gure hiriak haur guztiek jolastea eragozten duen oztopo arkitektonikorik?
  • Gure hiria gobernatzen dutenek haurroi galdetzen al digute zer behar dugun?

Eztabaida hasita dagoenean, ikasleei lau kideko taldeak sortzeko eskatuko diegu. Posible bada, mistoak izan behar dira, eta gure hiria Berdintasunaren Hiri bihurtzeko estrategiak proposatzea izango da beren zeregina. Gero, kartoi mehe bat emango diegu eta proposatu dituzten estrategia horiek Berdintasunaren Hiriaren maketan sartzeko esango diegu.

 

IRAUPENA

Jarduera ordubeteko hainbat saiotan luza daiteke.

 

BALIABIDEAK

  • Kartoi meheak, koloretako margoak, margotzeko materiala.

 

GEHIAGO JAKITEKO:

 

BERDINTASUNAREN HIRIA