HEZKIDETZAREN ZUTABEAK
Hezkidetzaren zutabeak
Plan honek proposatzen duena da ikastetxeek hezkidetzaren zutabe nagusiak barnean hartuko dituzten bate- rako ekintza sistematikoak garatzea; horren bidez, berdintasunezko oinarriak eraikiko dira eta oinarri horiek emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzio bikaina izango dira. Emakumeak zein gizonak berdintasunik gabeko gizartean hezi gara, eta gizarte horrek markatu du gure izateko modua; berdintasuna, beraz, hezkuntza kontua da, eta desparekotasunaren, sexismoaren eta emakumeen aurkako edonolako indarkeriaren aurrean izpiritu kritikoa duten gizon eta emakume gisa taxutzen laguntzen digu.
Hezkidetza da emakumeen aurkako indarkeriari aurrea hartzeko oinarria, eta hezkidetzak ikastetxe baten ekintza guztiak —ikasgelaren mailan, irakasleen prestakuntzaren mailan eta antolamenduaren mailan— eusten eta zeharkatzen dituzten zenbait gai nagusi edo zutabe jorratzen ditu. Era berean, zutabe horiek hezkuntzaren estamentu guztietan agertu beharko dute, Hezkuntza Sailetik hasi eta ikastetxeetara bitarte.
Hezkidetzari lotutako ikastetxe bakoitzeko ekintzek aintzat hartu beharko dute zutabe horien azterketa, analisia eta praktikan jartzea; hartara, berdintasuna eskolatzearen lehen urteetatik ikasgelara eramateko lan sistematikoa egingo dugu.
Adin bakoitzak —hezkuntza-maila bakoitzak— ibilbide zehatza izango duenez gero, behar-beharrezkoa da irakasleak trebatzea hezkidetzaren gaiak haien ikasgelako testuinguruan aplikatzeko.
1.Pentsamendu kritikoa sexismoaren aurrean
Honako hau litzateke hezkidetzaren lehenengo zutabea, erabat zeharkatzen baititu gainerakoak. Ikasgelan berdintasuna lantzeko oinarria da. Genero-ikuspegia modu kritikoan landuta baino ezingo dugu onartu genero-arrazoigatiko desparekotasunak daudela.
Horretarako, genero-ikuspegitik egindako analisia funtsezko estrategia da, sexismoa hezkuntza-sisteman eta, beraz, gizarte osoan errotik kentzeko. Estereotipoz beteriko hezkuntzan pentsamendu kritikoa duten irakasleak behar ditugu; hezkuntza hori gure historia pertsonaletan jaso eta gure ikasleei helarazten jarraitzen dugu. Ildo horretatik, irakasleen prestakuntza berebizikoa da genero-ikuspegitik aztertu ahal izateko.
2.Hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexista
Hizkuntzaren erabilera ez da neutrala, hizkuntza komunikatzeko, mundua ulertzeko erabiltzen dugu, baita be- rau aldatzeko ere; gure pentsamendu osoa hizkuntzatik pasatzen da. Georges Steinerren “izenik ez duena ez da existitzen” aipua indar-indarrean dago egun dugun hizkuntzaren erabileran. Berdintasunaren alde lan egiten dutenek badakite hizkuntza errealitate bizia dela, bere bilakaera duela eta garai bakoitzeko erabilerara egokitzen dela; hartara, emakumeak (feminismoari esker) mundu publikoan sartzean, berau bistaratu egin behar da hizkuntzaren erabilera ez-sexistaren bitartez. Hizkuntzaren erabilera ez-sexista ez da, soil-soilik, genero maskulinoa eta femeninoa erabiltzea, are zabalagoa da kontua; generoarengatik bereizketa egiten ez duten hizkuntzei ere eragiten die.
Ildo horretatik, irudiek komunikatzeko indar handia dute eta, hori dela eta, imajinario kolektiboa eraikitzen laguntzen dute. Hala, beharrezkoa da horiek genero-ikuspegitik aztertzea.
3.Emakumeen jakituriaren integrazioa eta haien ekarpen soziala eta historikoa
Historian zehar, baita gaur egun ere, gure kulturaren gabezia handienetako bat, orokorrean, eta gure ikasgeletako material eta testu liburuena zehazki, emakumeek gizakiaren historian zehar alor guztietan egindako ekar- penen ikusezintasuna da. Androzentrismoak gure kultura menperatu du eta hutsune handi bat eragin emakumeen jardunaren ezaguerari eta aintzatespenari dagokienez.
4.Gatazken eraldaketa baketsua, hezkidetzako elkarbizitzarako proiektuen bidez
Elkarbizitzan genero-ikuspegia aplikatzea oinarrizkoa da indarkeria sexistari aurre hartzeko, indarkeria hori edozein delarik ere. Elkarbizitza positiboaren oinarria hezkidetza-plangintza behar du izan, hau da, errespetuan eta berdintasunezko harremanetan oinarritutako elkarbizitza behar du izan. Hezkidetzak harremanetan indarkeria prebenitzeko baliabideak, estrategiak eta ezaguera eskaintzen ditu. Harremanak aztertzean, estereotipo maskulino eta femeninoekin lotutako nortasun-eraikuntzekin zuzenean lotutako jarrerak, rolak, pentsamenduak, emozioak edota balioak daudela ikus daiteke. Maiz, estereotipo horiei erantzuten ez dieten pertsonak zigortu egiten dira, eta eskola-jazarpena ere paira dezakete.
Elkarbizitza positiboaren oinarria pertsonen arteko zaintza da, genero-estereotiporik gabekoa, tratu txarrak prebenitzeko tratu ona, bazterketaren aurrean talde-kohesioa, berdintasunezko lidergoak indartsuenaren tira- nien aurrean… Berdintasuna eta hezkidetza oinarri hartuta eraikiko ditugu elkarbizitza baketsua, berdintasunezkoa eta enpatikoa lortzeko ikastetxeak.
5.Autonomia pertsonala eta independentzia ekonomikoa
Hezkidetzak etxeko espazioan ere jartzen du arreta, eta hori hiru norabidetan egiten du: lehendabizi, pertsona guztiek behar dute autonomia izan beren egunerokotasunean; bigarrenez, pertsona guztiei aitortu behar zaie (gehienak emakumeak) beste pertsonen zaintzetan ardatz izan direla, eta egun direla; eta hirugarrenez, etxeko eremuaren errealitatea aztertzea, etxeko lanen eta gizon eta emakumeen zaintzaren banaketa desorekatuan historikoki eta gaur egun ematen diren desparekotasunak aztertzea. Horren ondorioa da lanaren banaketa sexuala eta, hortaz, desparekotasuna eta diskriminazioa azaleratzea.
Era berean, eta aurrekoarekin oso lotuta, independentzia ekonomikoa landu behar da, independentzia pertsonala eskuratzeko oinarri gisa. Jakina da independentzia ekonomikoa funtsezkoa dela tratu txarreko harremanetatik ihes egin eta bizitza genero-indarkeriatik urrun berregiteko. Gainera, lan ordainduaren gaiari dagokionez, azpimarratzekoa da oraindik ere emakumeak gehiengoa direla okerren ordaindutako lanpostuetan, baita menpeko pertsonak zaintzeko kontziliazio-neurriak eskatzen dituztenak ere. Kristalezko sabaia ere errealitate dugu gaur egun, soldata-arrakala, hainbat lanposturen eta ibilbide akademikoen feminizazioa, beste hain- baten maskulinizazioa, etab.
Hori dela eta, hezkidetzak oreka lortu nahi du, etxeko eremuan eta eremu publiko eta okupazionalean; etxean gizonen eta emakumeen arteko benetako erantzunkidetasunik gabe, desoreka handia egongo da eremu publiko edo profesionalean gizonen eta emakumeen arteko desparekotasuna alderantzikatzeko.
6.Espazioak ikastetxean eta eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarria
Ikastetxeetako espazioak, jolas-orduetakoak bereziki, mutilek hartu ohi izan dituzte lehiaketa-jolasetan aritzeko. Gainera, espazio hori bera asko bereizten da mutil eta neska taldeetan, eta bi talde horiek ez diote elkarri asko eragiten.
Ikastetxeak ari dira eremu hori lantzen, eta badaude ikastetxeetako jolastokietan arrakasta izan duten proiektuak: bertako jarduerak eta espazioaren banaketa harreman berdinzaleagoak eta erabilera bidezkoagoa bultzatzeko diseinatu dira. Hala ere, beharrezkoa da hezkidetzako espazioak errazteko estrategiak ezartzen jarraitzea.
Era berean, eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak mutil eta neskek modu berdinzalean partekatzeko proposatu behar dira.
Horrek guztiak ikastetxeko jaialdiak edota inauterietako mozorroak, besteak beste, birpentsatzera garamatza; horietan guztietan, berdintasunerako eta estereotipoen aurkako ekintzak landu behar dira.
7.Berdintasunezko hezkuntza afektiboa eta sexuala
Hezkuntza sexualak, osasun eta garapen pertsonal gisa, helburu du pertsonalki haztea eta sexuarekiko jarrera baikor eta arduratsua izatea; hartara, arduraz jokatzen laguntzen du, ez norberarekin soilik, inguruan duen testuinguru sozialeko beste pertsonekin ere.
Hezkuntza horren oinarriak nazioarteko hainbat erakunderen arau eta aholkuetan oinarritzen dira, hala nola, erakunde hauetan: MOE-Munduko Osasun Erakundea, UNESCO Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea eta UNICEF Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa.
Zehazki, kontuan hartu behar dira dokumentu honek barne hartzen dituen orientabideak: “Sexualitatearen alorreko hezkuntzari buruzko nazioarteko orientabide teknikoak. Ebidentzian oinarritutako ikuspegia 2018”29, MOE-Munduko Osasun Erakundeak, UNESCO Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak eta UNICEF Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsak osatua. Dokumentu horretan hezkuntza sexuala txikitatik eskaintzea beharrezkoa dela proposatzen da, eta eskolatzearen etapa guztietan zehar lantzeko gaitzat har- tu. Hori ondorioztatzeko arrazoia da hezkuntza sexualak ondorio positiboak dituela, pertsonok sexualitatearen inguruan dugun ezagutza hobetzen duelako eta, beraz, jokabide sexualari eta osasun sexualari dagokienez jarrera ere hobetzen delako; sexu-transmisioko gaixotasunak eta GIB izateko arriskua murrizten da, eta ez du pertsonaren jarduera sexuala areagotzen; gainera, hezkuntza sexuala are eraginkorragoa da genero-ikuspegitik jorratuta, ikuspegi hori txertatu gabe jorratuta baino. Hezkuntza sexuala eraginkorragoa da familiekin koordinatuta jorratzen denean, hau da, etxean eta ikastetxean ahaleginak batu eta berdintasunean, osasunean, gozamenean eta pertsona guztiekiko eta gizatasunak berezkoa duen aniztasunarekiko errespetuan oinarritu- tako hezkuntza sexuala eskaintzen denean.
8.Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa eta indarkeria kasuetan esku hartzea
Hiru jarduera motari buruz ari gara: ikasleak sentsibilizatzeko helburu dutenak, ikastetxeak espazioetan errepikatzen ari diren matxismo eta indarkeria egoerak hautematea helburu dutenak eta, azkenik, ikastetxean indarkeria kasuak hauteman ondoren zuzeneko esku-hartzea burutzea helburu dutenak.
[1] OMS. Orientaciones técnicas internacionales sobre educación en sexualidad. Un enfoque basado en la evidencia. UNESCO. Sector educación. 2018.