Sexualitatea, ezezagun hori

Sexualitatea ez da genitalitatea
|
SEXUALITATEA, EZEZAGUN HORI |
SEXUALITATEA EZ DA GENITALITATEA
|
Sexualitateak segitzen du ezezaguna izaten. Hezkuntza sexualean, segitzen dugu ardaztzat hartzen: lehenengo eta behin, arrisku-harremanak (batez ere arriskuak nabarmenduz), eta, gero, praktika koitozentriko eta heterosexualak. Gure adoleszenteek hezkuntza sexual integrala behar dute, ikasketa-prozesu baten modura ulertuta, zeinetan bakoitzak bere desio, plazer, ezagutzak propioak eraikitzen baititu. |
HELBURUA
- Berdintasunean eta aniztasunean oinarritutako eredu sexual hegemoniko baten aurrean, zalantzatan jartzea eredu sexual nagusia.
- Ulertzea sexualitateak ikasketa-prozesu bat eskatzen duela, bizitza osoan zehar dirauena.
- Hausnartzea zer sexualitate-modu egon daitekeen koitoaz aparte.
- Jarrera enpatikoa agertzea
- Errespetuz eta elkarrizketarako jarrera irekiaz parte hartzea.
GARAPENA
Jarduera honi ekin aurretik, komeni da ariketa egitea, giro lasaia lortzeko eta ikasleak ohitu daitezen era horretako jardueretara.
Hasteko, ikasleekin partekatuko dugu zein diren jardueraren helburuak eta nola burutuko dugun jarduera.
Jaso dugun hezkuntza sexualak eta gure adoleszenteek jasotzen dutenak, ezbairik gabe, segitzen dute ardatz nagusitzat hartzen praktika sexual jakin batzuk: praktika sexual hegemonikoak dira, oso bideratuak gizonezkoen plazerrera. Segitzen dugu pentsatzen sexualitatea genitalitatea dela, eta foku guztia organo sexualetan jartzen dugu; batik bat, gizonezkoen organoetan.
Binomio maltzur hori (sexualitatea-genitalitatea) baztertzeko, sexualitatearekin lotutako kontzeptu batzuk landuko ditugu ikasleekin; besteak beste:
- Plazerra
- Deskubritzea
- Konfiantza
- Komunikazioa
- Desioa
Ikasleei eskatuko diegu bikoteka jartzeko eta lantzeko zer elementuk parte hartzen duen sexualitatean. Galdera honi erantzun beharko diote: zer lotura daukate kontzeptu hauek sexualitatearekin? Lanean hasteko, aurreko zerrenda eman ahal diegu, baina zerrenda osatzen duten beste alderdi batzuk ere atera daitezke. Amaitzen dutenean, amankomunean jarriko dugu zerrenda, eta arbelean apuntatuko dugu zer dioten. Kontzeptu bakoitzean ere geldituko gara, ikusteko zer ulertzen duten. Azkenik, eztabaida amaitzeko, era honetako galderak egingo ditugu:
- Ideia hau oso zabalduta dago: sexualitatea koitora mugatzen da. Egia al da? Zergatik?
- Zeozer ez dakigunean, norekin hitz egiten dugu edo non bilatzen dugu?
Klase guztiaren aurrean, labur-labur baloratu, eta gogoratuko dugu zer helburu dituen jarduerak. Horretarako, era honetako galderak egingo ditugu:
- Nola sentitu naiz?
- Zer lortu dugu?
- Zer hobetu behar dugu?
- Zer gustatu zaizu gehien?
Irakasleak ikasleen erantzunak jasoko ditu, eta hurrengo saioan gogoratuko ditu.
IRAUPENA
Jarduera ordubete luza daiteke, sortzen den eztabaidaren arabera. Era berean, ordu horretan denborarik soberan badaukagu, ondoren azaltzen den bideoren bat jarri ahal diegu.
BALIABIDEAK
Folioak eta boligrafoak.
BESTELAKO BALIABIDEAK
- Zintzo-mintzo. sentimenduak lantzeko proposamena. Edex.2009
- MIHI-BERO mahai-jokoa.Txatxilipurdi elkartea. MihiBero sexualitateari buruzko mahai jolasa da.
- Guztiok. Ikasgelan sexu heziketa lantzeko eskuliburua. Bertan baliabide gehiago agertzen dira. manual_educacionsexual_eusk (1).pdf
- Material: Ni ogros ni princesas. Guía para la educación afectivo-sexual en la ESO. Instituto Asturiano de la Mujer. Ni Ogros Ni Princesas
- Materiala: Queremos saber. 1, 2 eta 3. kapituluak. Hezkuntza Ministerioa. Argentina. https://www.argentina.gob.ar/sites/default/files/guia-queremos_saber_1.pdf
- Bideoa: ¿Qué opinan les jóvenes sobre SEXO? Psico Woman//Adolescencias y Cuerpos proiektua. https://www.youtube.com/watch?v=MoFOqb2Jsd8
SEXUALITATEA EZ DA GENITALITATEA
Plazer anitzeko karta
|
SEXUALITATEA, EZEZAGUN HORI |
PLAZER ANITZEKO KARTA
|
Sexualitatea, oro har, plazer modura uler dezakegu, eta plazer hori lortzen da elkar ezagutzen denean, konfiantza, enpatia, segurtasuna daudenean, eta abar. Inork ez dauka inori plazerra emateko erantzukizuna; plazerra ezagutu eta partekatu behar dugu. Hala ere, sexualitate hegemonikoa gizonetan zentratu da, eta emakumeen plazerra ukatu du. Errealitate hori pornografian ikus daiteke; izan ere, sexualitate nagusi hori sortzen du, eta emakumeei ukatu egiten die plazer sexuala. |
HELBURUA
- Neska-mutilen plazer sexuala ezagutzea.
- Sexualitate hegemonikoa zalantzatan jartzea.
- Emakumeen plazerra ezagutzera ematea eta baloratzea.
- Jarrera enpatikoa agertzea eta aktiboki entzutea.
- Errespetuz eta elkarrizketarako jarrera irekiaz parte hartzea.
GARAPENA
Jarduera honi ekin aurretik, komeni da ariketa egitea, giro lasaia lortzeko eta ikasleak ohitu daitezen era horretako jardueretara.
Hasteko, ikasleekin partekatuko dugu zein diren jardueraren helburuak eta nola burutuko dugun jarduera.
Aurretik ere aipatu dugunez, jaso dugun hezkuntza sexuala oso zentratuta egon da plazer-eredu hegemoniko baten, eta gizonezkoak izan dira eredu horren onuradun nagusiak. Emakumezkoen plazerra, berriz, ezkutatuta, ukatuta eta ikustezin egon da; ondorioz, besteak beste, emakumeek ikasi dute itxurak egiten, plazerra sentituko balute bezala.
Jarduera honetan zehar, emakumezkoen plazer sexuala landuko dugu, eta klitoria, plazergune modura. Gizonezkoen plazer sexuala ere landuko dugu. Horretarako, hasteko, galdera batzuk egingo ditugu, eztabaida aurreratzeko:
- Uste al duzue badela neska-mutilik, harremanetan plazer sexualik sentitzen ez dutenik? Zergatik?
- Uste al duzue badela inor, orgasmoaren itxurak egiten dituenik, bikotekidea gaizki senti ez dadin?
- Uste al duzue asko dakizuela neska-mutilen plazer sexualari buruz?
Gehiago zentra gaitezen emakumezkoen eta gizonezkoen plazerrean, ikasleei eskatuko diegu eskutitz bana idazteko: neskek neskei zuzendua, eta mutilek mutilei zuzendua. Eskutitz horrek azaldu behar du nolakoa izan behar duen harreman batek atsegingarria izan dadin. Amaitzen dutenean, amankomunean jarriko ditugu: lehenengo, neska guztienak, eta mutil guztienak.
Amankomunean jartzean, aipatuko dugu ea mitoren bat sortu den berriro, ea azaldu den sexualitate hegemonikoa, ea neska-mutilek badakiten nola heldu plazerrera, ea nondik ikasi duten informazio hori, eta abar.
Balorazio labur bat egingo dugu klase guztiaren aurrean, eta gogoratuko dugu zein izan diren jardueraren emaitzak; horretarako, era honetako galderak egin ditzakegu:
- Nola sentitu naiz?
- Zer lortu dugu?
- Zer hobetu behar dugu?
- Zer gustatu zaizu gehien?
Irakasleak ikasleen erantzunak jasoko ditu, eta hurrengo saioan gogoratuko ditu.
IRAUPENA
Jarduera ordubete luza daiteke, sortzen den eztabaidaren arabera. Era berean, ordu horretan denborarik soberan badaukagu, ondoren azaltzen den bideoren bat jarri ahal diegu.
BALIABIDEAK
Folioak eta boligrafoak.
BESTELAKO BALIABIDEAK:
- Guztiok. Ikasgelan sexu heziketa lantzeko eskuliburua. Bertan baliabide gehiago agertzen dira. manual_educacionsexual_eusk (1).pdf
- Zintzo-mintzo. sentimenduak lantzeko proposamena. Edex.2009
- MIHI-BERO mahai-jokoa. Txatxilipurdi elkartea. MihiBero sexualitateari buruzko mahai jolasa da.
- Materiala: El clítoris y sus secretos. Berdintasunerako unitatea Vigoko Unibertsitatea.
- Bideoa: Klitoria eta ernalketa. El Clítoris dokumentuaren zati bat (Canal Odisea, 2003, Frantzia) IRAUPENA: 60 minutu. HELBIDEA: Michele Dominici, Variety Moszynski, Stephen Firmin. https://www.youtube.com/watch?v=iG1HhcYIKqI
- Bideoa: ORGASMOS... (lehen zatia) Psico Woman.
https://www.youtube.com/watch?v=AlvR8zxHqxI
- Bideoa: ORGASMO: mito o realidad. Psico Woman. https://www.youtube.com/watch?v=eaeI_FMKgaQ
- Bideoa: 10 Curiosidades FASCINANTES sobre el CLÍTORIS. Gina Tost. https://www.youtube.com/watch?v=iXTsZpE10h4
- Bideoa: Un corto sobre la sexualidad que deberían ver muchos hombres... Y mujeres también. Play Ground. https://www.youtube.com/watch?v=A1_rbmSldrM&list=PLapT7p-s-vz6VXi-E1fsK0_3v2_AJA1OW&index=41
Geure egunkari sexualak
|
SEXUALITATEA, EZEZAGUN HORI |
GEURE EGUNKARI SEXUALAK
|
Zorionez, gero eta material gehiago dago neska-mutilen sexualitateari buruz irakurtzeko; hizkera zuzenaz kontatua eta neska-mutilen adinera egokitua. Baliabide horiek oso lagungarriak dira, erreferenteak izan ditzaten eta zalantzak, jakin-mina eta desioak partekatu ahal izan ditzaten. |
HELBURUA
- Emakumezkoen eta gizonezkoen sexualiteari buruzko jakintza areagotzea
- Irakurketaz gozatzea
- Ezagutzea zer alternatiba eman ahal zaizkion desio sexualari, eta haiei buruz hausnartzea.
- Jarrera enpatikoa agertzea eta aktiboki entzutea.
- Errespetuz eta elkarrizketarako jarrera irekiaz parte hartzea.
GARAPENA
Jarduera honi ekin aurretik, komeni da ariketa egitea, giro lasaia lortzeko eta ikasleak ohitu daitezen era horretako jardueretara.
Hasteko, ikasleekin partekatuko dugu zein diren jardueraren helburuak eta nola burutuko dugun jarduera.
Jarduera honetan erabiliko ditugun liburu batzuk gazteleraz daudenez, gaztelaniako eskola-orduetan ere lantzeko egokia izan daiteke.
Jarduera honen ardatza da bi testu irakurtzea, oso ezagunak hezkuntza sexualeko arloan:
- El Diario rojo de Carlota, Gemma Lienasena.
- El Diario rojo de Flanagan, Andreu Martin eta Jaume Riberarena.
- Seximenduz. Fernando Morillorena
Testu horiekin lan egiteko, lehenengo eta behin, ikasleei gomendatuko diegu, oro har, liburutegietan aurkitzeko. Neskei gonbita egingo diegu Carlotarena irakurtzeko, eta mutilei, Flanaganena;
Ondoren denok Seximenduz liburua irakurriko dute
Irakurtzen amaitzen dutenean, eztabaida hausnartzailea sortuko dugu testu bioi buruz. Lagungarri modura, era honetako galderak egin ditzakegu:
- Testutik, zerk deitu dizu gehien arreta?
- Zer zenekiten testua irakurri aurretik?
- Harreman sexualen aurrean, zein dira neskek izaten dituzten hiru “beldur” nagusiak? Eta mutilenak?
- Testuek jorratzen dituzten gaietatik, zuen ustez zein dira inportanteenak eta beharrezkoenak zuentzat?
Amaitzeko, bideoren bat jarri ahal diegu; horretarako, azkenean esteka bidez lotu dugunetako bat erabiliko dugu.
Balorazio labur bat egingo dugu klase guztiaren aurrean, eta gogoratuko dugu zein diren jarduera honen helburuak; horretarako, era honetako galderak egin ditzakegu:
- Nola sentitu naiz?
- Zer lortu dugu?
- Zer hobetu behar dugu?
- Zer gustatu zaizu gehien?
Irakasleak ikasleen erantzunak jasoko ditu, eta hurrengo saioan gogoratuko ditu.
IRAUPENA
Jarduera ordubete luza daiteke, sortzen den eztabaidaren arabera. Era berean, ordu horretan denborarik soberan badaukagu, ondoren azaltzen den bideoren bat jarri ahal diegu. Ezertan hasi baino lehen, testua irakurrita eduki beharko dute.
BALIABIDEAK
- El Diario rojo de Carlota, Gemma Lienasena. Destino argitaletxea
- El Diario rojo de Flanagan, Andreu Martin eta Jaume Riberarena. Destino argitaletxea
- Seximenduz. Fernando Morillo. Elkar
BESTELAKO BALIABIDEAK :
- Zintzo-mintzo. sentimenduak lantzeko proposamena. Edex.2009
- Guztiok. Ikasgelan sexu heziketa lantzeko eskuliburua. Bertan baliabide gehiago agertzen dira. manual_educacionsexual_eusk (1).pdf
- MIHI-BERO mahai-jokoa.Txatxilipurdi elkartea. MihiBero sexualitateari buruzko mahai jolasa da.
- Bideoa: 10 mitos sobre la masculinidad y el sexo. Psico Woman. https://www.youtube.com/watch?v=QHDgk6yLiYU&list=PLapT7p-s-vz4dPnJEpAYi6GjI9R6BRiGu&index=6&t=204s
Neure sexualitatea zaintzen dut
|
SEXUALITATEA, EZEZAGUN HORI |
NEURE SEXUALITATEA ZAINTZEN DUT
|
Sexualitateari buruz hitz egiteak ez du esan nahi bakarrik arriskuez hitz egitea, baina arriskuak ere landu behar ditugu, ikasleek jakin dezaten zer ez den sexualitate osasuntsu bat. Arriskuak aipatzen ditugunean, hitz egin behar dugu transmisio sexualeko infekzioei buruz, baimendu gabeko harremanei buruz, eta abar. |
HELBURUA
- Ezagutzea zer diren transmisio sexualeko infekzioak eta zer estrategia dagoen prebenitzeko.
- Ezagutzea zer forma dagoen norbere burua zaintzeko sexu-arloan.
- Jarrera enpatikoa agertzea eta aktiboki entzutea.
- Errespetuz eta elkarrizketarako jarrera irekiaz parte hartzea.
GARAPENA
Jarduera honi ekin aurretik, komeni da ariketa egitea, giro lasaia lortzeko eta ikasleak ohitu daitezen era horretako jardueretara.
Hasteko, ikasleekin partekatuko dugu zein diren jardueraren helburuak eta nola burutuko dugun jarduera.
Hezkuntza sexual integralak hainbat eremu lantzen ditu zeharka: afektuak, plazerrak, mugak, gorputzak, arriskuak. Arriskuen sozializazioa soilik landuz gero, gure ikasleek pentsa dezakete sexualitatea zerbait txarra eta arriskutsua dela. Plazerraren sozializazioan soilik heziz gero, berriz, ukatuko luke sexualitate desegoki batek arriskuak ekar litzakeela. Hori dela eta, dinamika honen ardatza da arriskuak antzematea eta prebenitzea.
Hasteko, ikaslean 3 edo 4 laguneko taldeetan banatuko ditugu. Talde guztiei emango diegu erantsitako fitxa: “Arrisku sexualak”, eta eskatuko diegu osatzeko ezagutzen dutena.
Jardueraren bigarren partean, eskatuko diegu taldeka bilatzeko zer metodo antisorgailu dagoen, eta taldeka ikertzeko metodo horiek, batez ere metodo bakoitzaren abantailak eta desabantailak. Horretarako, astebete utzi ahal diegu. Gero, talde guztiek azalduko dute lana PowerPointeko edo antzeko aurkezpen baten bidez, eta metodo antisorgailuei buruz eztabaidatuko dugu, era honetako galderekin:
- Inoiz entzun al duzue gutxiago sentitzen dela preserbatiboa erabiliz gero? Zer uste duzue horri buruz?
- Zuen ustez, hobe da antisorgailu bat baino gehiago erabiltzea aldi berean?
- Baduzue lagunik uste duenik bere osasunari ez zaiola ezer txarrik gertatuko preserbatibo barik “egiten badu”?
- Zuen ustez, “atzera-martxa” metodo fidagarria da haurdun ez geratzeko edo ez izateko transmisio sexualeko infekziorik?
- Norena da haurdunaldiaren erantzukizuna, mutilarena, neskarena ala biena?
Gai hau amaitzeko, bideo batzuk jarri ahal dizkiegu, hain zuen ere jarduera honen amaieran daudenak.
Klase guztiaren aurrean, labur-labur baloratu, eta gogoratuko dugu zer helburu dituen jarduerak. Horretarako, era honetako galderak egingo ditugu:
- Nola sentitu naiz?
- Zer lortu dugu?
- Zer hobetu behar dugu?
- Zer gustatu zaizu gehien?
Irakasleak ikasleen erantzunak jasoko ditu, eta hurrengo saioan gogoratuko ditu.
IRAUPENA
Jarduera ordubete luza daiteke, sortzen den eztabaidaren arabera. Era berean, ordu horretan denborarik soberan badaukagu, ondoren azaltzen den bideoren bat jarri ahal diegu.
BALIABIDEAK
BESTELAKO BALIABIDEAK
- Zintzo-mintzo. sentimenduak lantzeko proposamena. Edex.2009
- MIHI-BERO mahai-jokoa.Txatxilipurdi elkartea. MihiBero sexualitateari buruzko mahai jolasa da.
- Zintzo-mintzo. sentimenduak lantzeko proposamena. Edex.2009
- Guztiok. Ikasgelan sexu heziketa lantzeko eskuliburua. Bertan baliabide gehiago agertzen dira. manual_educacionsexual_eusk (1).pdf
- Bideoa: Toda la información que no nos dicen sobre LA PÍLDORA anticonceptiva. Psico Woman. https://www.youtube.com/watch?v=gMrfuT_ZAFQ&list=PLapT7p-s-vz6VXi-E1fsK0_3v2_AJA1OW&index=1&t=5s
- Bideoa: EL CONDÓN/PRESERVATIVO (¡NO se rompe...!). Psico Woman. https://www.youtube.com/watch?v=iMLBBiHeO0s&list=PLapT7p-s-vz6VXi-E1fsK0_3v2_AJA1OW&index=3
- Bideoa: desmitificando VIH en (casi) 1 minuto. Psico Woman. https://www.youtube.com/watch?v=j6LFPuihMKs&list=PLapT7p-s-vz6VXi-E1fsK0_3v2_AJA1OW&index=17
- Bideoa: ¿Qué es el VPH (Virus del Papiloma Humano)? Psico Woman. https://www.youtube.com/watch?v=l-84a0lOXoo&list=PLapT7p-s-vz6VXi-E1fsK0_3v2_AJA1OW&index=28
- Dokumental laburrak: Indetectables: Espainiako osasun sexualari eta aniztasunari buruz egin den lehenengo fikziozkoa seriea. Apoyo Positivo GKEk 2016an hasia. https://indetectables.es/