EMAKUMEEN JAKINTZA ETA HAIEN EKARPEN SOZIAL ETA HISTORIKOA INTEGRATZEA
Emakumeek humanitatearen historian zehar esparru guztietan egin dituzten ekarpenak ikusezin bihurtzea da historian zehar izan den gabezia handienetariko bat, eta gaur egun, gure kulturak, oro har, eta ikasgelako materialek eta testuliburuek, bereziki, badute oraindik ere gabezia hori. Gure kulturan androzentrismoa nagusitu da, eta hutsune bat sortu du emakumeen lana ezagutzeari eta aitortzeari dagokionez.
Helburuak
- Sexismoaren fenomeno ezberdinak aztertzea: ikusezintasuna, androzentismoa, apropiazioa
- Ikasleentzako motibazio-esparruetan diharduten emakume ospetsu eta garrantzitsuen adibideak ezagutzea: teknologoak, asmatzaileak, piratak, zientzialariak, idazleak, kirolariak, eta abar.
- Emakumeek ezagutza-esparru ezberdinetan egindako ekarpena baloratzea.
- Ikerketa-lana eta Interneten bilatutako informazioaren ebaluazioa egiteko lehen urratsak egitea ikusezin egon diren emakumeak eta beren ekarpenak aztertuta.
Lorpen adierazleak
- Emakumeek testuliburuetan, ipuinetan, etab. duten ikusezintasuna identifikatzen du.
- Ezagutzen ditu historian eta hainbat esparrutan garrantzitsuak izan diren emakumeak.
- Jarrera kritikoa du emakumeek zientzian eta beste arlo batzuetan duten ikusezintasunaren aurrean.
- Zalantzan jartzen du testuliburuetan emakume garrantzitsuenek pairatzen duten genero-alborapena.
- Interneten emakume garrantzitsuak bilatzen daki.
- Espektatiba handiagoak ditu emakumeek eta gizonek izan ditzaketen lanbideei dagokienez.
- Ikasgelan egiten diren talde-jarduerekin gozatzen du
- Ikaskideen ekarpenak baloratzen ditu
Ebaluazio irizpideak
- Analisia
- Pentsamendu kritikoa
- Parte-hartze aktiboa
- Konpromisoa
- Berdintasuna
- Errespetua
Jarduerak
- Arnasaren aingura
- Nor dira... emakume hauek?
- Primatologoak
- Feministak gara
- Nortzuk izaten dira ipuinetako protagonistak?
- Bilatu berdintasuna
- Cuando las niñas vuelan alto
- Emakumeak eta profesionalak
- Matilda gehiagorik ez
- Emakumeen jakintza eta haien ekarpen sozial eta historikoa integratzea