ZEIN DA ZURE JARRERA?

INDARKERIA MATXISTAREN OINARRIA

  ZEIN DA ZURE JARRERA?

Matxismoaren ondoriorik bortitzena da genero-indarkeria. Ezin zaio genero-indarkeriari azkena eman matxismoa behera bota arte. Horregatik, funtsezkoa da nerabezaroko sinesmenak, balioak eta pentsamenduak aztertzea, emakumeei, gizonei eta harreman afektiboei eta sexualei buruzko gaietan.

Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da   ariketa egitea, giro lasai bat lortzeko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.  

HELBURUA

  • Gelako ikaskideen ideiak, pentsamenduak, balioak eta jarrerak ezagutzea emakumeen aurkako indarkeriaren inguruan.
  • Gainerako ikasleen iritziak errespetatzea.
  • Gure ingurunean birsortzen diren matxismo-moduei buruzko hausnarketa bat egitea aldaketa-estrategiak bilatzeko.
  • Aktiboki eta enpatiaz parte hartzea ikasgelako jardueretan.

     

GARAPENA

Nerabeen artean, oraindik ere, oso agerikoak dira sinesmenak, estereotipoak edo mitoak berdintasunari, harreman afektibo eta sexualei, mutil edo neska izateko ereduei edo emakumeen kontrako indarkeriari buruz. Mito horiek apurtzea, gure ikasleekin aztertzea eta haien inguruan kontzientzia kritiko bat sustatzea ezinbestekoa da berdintasunean oinarritutako harremanak lantzeko garaian. Horregatik da garrantzizkoa harreman, eredu edo balio berriak eraikitzen hasi aurretik, orain daudenak deseraiki eta desegitea.

Jarduera hau egiteko, lehenik, ikaskide guztiek espazio bat behar dute zutik egoteko adina leku izan dezaten. Hasi aurretik, aurreiritzien, estereotipoen eta mitoen zerrenda bat izango dugu prestatua, neskei eta mutilei, beren harreman afektibo/sexualei eta genero-indarkeriari buruz.

Adibidez:

  • Guztiek ez, baina zuen adineko mutil gehienek dute asmo bera buruan.
  • Neska bat, bikotekiderik ez duena, bi mutil inguratzen dituenean asteburu berean, egun desberdinetan, neska erraz bat da.
  • Zuen adinean erakarpen-eredu maskulinoa mutil harroxkoari dagokiona da.
  • Arropa sexya janzten duten neskak probokatzen doaz.
  • Zerbait hasten denean… amaitu egin behar da.
  • Neska batek EZ esaten duenean… BAI esan nahi du bere barruan.

Hasteko eskatu egingo diegu ikasleei aretoaren erdian zutik jartzeko. Mutilei eta neskei buruzko gai batzuk landuko direla esango zaie eta banan-banan eztabaidatzeko eskatuko zaie. Esaldia entzuten dutenean, aretoaren alde batean edo bestean jarriko dira; adibidez, esaldiarekin ados badaude eskuinaldera joango dira eta kontra badaude ezkerraldera. Garrantzizkoa da inor ez erdian geratzea; zalantzarik badute esan egingo zaie eztabaidan zehar lekuz alda daitezkeela eta euren iritziak adierazi. Hala, taldeko norbait konbentzitu badute beste taldearen argumentuek, talde horretara alda daiteke eta azaldu egingo du zergatik aldatu den lekuz eta ideiaz.

Jarduera honen helburua da, haien ideiei buruzko iritziak eman baino, beren jarrerak entzutea ondoren zalantzan jartzen saiatzeko, baliozko argumentuak bilatuz. Asmoa da zalantzan jartzea beren artean hitz egiten dutena, gai izatea argumentuak bilatzeko proposatzen dizkiegun esaldi desberdinen aurka, guztiak baitaude eraikita desberdintasunaren eta matxismoaren ikuspegitik. Horregatik, eskatu egin behar zaie eztabaidan errespetuz jarduteko, inor aipatu gabe eta hitz egiten ari denari entzunez. Beti pertsona berak hitz egitea saihesteko, beste batzuei egin ahal izango zaizkie galderak beren jarrerak ezagutzera emateko. Irakasleak ere parte har dezake, baina garrantzizkoa da esaldi bakoitzaren amaierara arte zain egotea, bestela berak esaten duenak eragina izan dezakeelako ikasleen jarreretan eta ideietan, eta horrela eten egingo da lortu nahi den eztabaida naturala.

Bestalde, jarduera hasi aurretik, bi pertsona aukeratu daitezke adierazten den guztia idatziz jaso eta, amaieran, laburpen txiki bat egin dezaten.

Taldeko bi pertsona aukeratu badira esandako guztiaren apunteak eta oharrak jasotzeko, amaieran 10 minutu utziko zaizkie beren ondorioak azaltzeko eta taldeko gainerakoekin eztabaida ixteko.

Jarduera amaitzeko, helburuak berrikusiko dira, jardueran bete diren ala ez ikusteko. Azken zati hau zereginaren ebaluazio txiki bat da, baita ikasleen autoebaluazio txiki bat ere, honako alderdi hauei dagokienez:

  • Zer egin dugu ongi?
  • Zer hobetu behar dugu?
  • Nola sentitu gara jardueran zehar?

 

IRAUPENA

Jarduera amaitutzat emango da esaldietako bakoitzaren inguruko eztabaida saturatu dela ikusten dugunean; 20 minutu izan daitezke, edo ordu bat, ikasleek interes handia erakusten badute eta eztabaida aberatsa dela eta aldaketaren aldeko ideia interesgarriak proposatzen ari direla ikusten badugu.

 

BALIABIDEAK

Mugitzeko aukera ematen duen ikasgela bat

 

GEHIAGO SAKONTZEKO:

Ligoteo sanoa. Ondarroa berdintasuna: https://www.youtube.com/watch?v=EUxY_PDpWB4

Gora ligoteo sanoa. Txitximore: https://www.youtube.com/watch?v=55qHHN0Mwm8

INDARKERIAREN EREMUAK

INDARKERIA MATXISTAREN OINARRIA

 

  INDARKERIAREN EREMUAK

Genero-indarkeria, matxismoa bezala, alde guztietatik ugaltzen da, modu desberdinetan ageri arren. Ez da gauza bera ikastetxeetan gertatzen den genero-indarkeria eta gaueko aisia-eremuetan, kalean, sare sozialetan edo/eta bikotearen barruan gertatzen dena. Hala ere, genero-indarkeriaren agerpen horiek guztiak dira emakumeen aurkako indarkeria, eta agerian jarri behar dira.

  Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da   ariketa egitea, giro lasai bat lortzeko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.

 

HELBURUA

  • Emakumeen aurkako indarkeria-moduak identifikatzea, eguneroko eremu desberdinetan gertatzen direnak..
  • Gure ingurunean errepikatzen diren matxismo-moduei buruzko hausnarketa bat egitea.
  • Gainerako ikasleen iritziak errespetatzea.
  • Aktiboki eta enpatiaz parte hartzea ikasgelako jardueretan.

 

GARAPENA

Irakasleak “Indarkeriaren eremuak” fitxa bana emango die ikasleei.

Banaka saiatuko dira indarkeria matxistaren jarrera bat gutxienez identifikatzen, fitxan adierazten diren eremu desberdinetan. Ondoren, launako taldetan, osatu egingo dute bete gabe emango zaien fitxa bat, taldeko kide guztien ekarpenak kontuan hartuta.

Gero, talde handian, irakasleak, ikasgelako pareta batean aurretik ipinitako panel batean, talde guztien ekarpenak jasoko ditu.

Nahiago bada, ordenagailuak erabil daitezke eta aldez aurretik partekatu den dokumentu batean gauza bera egin.

Jarduera amaitzeko, helburuak berrikusiko dira, jardueran bete diren ala ez ikusteko. Azken zati hau zereginaren ebaluazio txiki bat da, baita ikasleen autoebaluazio txiki bat ere, honako alderdi hauei dagokienez:

  • Zer egin dugu ongi?
  • Zer hobetu behar dugu?
  • Nola sentitu gara jardueran zehar?

IRAUPENA

Saio bat

 

BALIABIDEAK

  • Eranskina: “Indarkeriaren eremuak”.
  • Panela “Indarkeriaren eremuak” fitxarekin edo dokumentu partekatua

GEHIAGO SAKONTZEKO:

Ondoko bideoak ikustea:

ZIBERINDARKERIAK, ZIBERDELITU MATXISTAK

INDARKERIA MATXISTA

 

  ZIBERINDARKERIAK, ZIBERDELITU MATXISTAK

Genero-indarkeria gure bizitzako eremu guztietan gerta daiteke: ikastetxean, lantokian, bikotean, kalean, etxean… Adin gazteenetan ezinezkoa da bereiztea online eremuak eta offline eremuak, biek osatzen baitute gazteen eguneroko bizitza.

 Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da   ariketa egitea, giro lasai bat lortzeko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.  

HELBURUA

  • Ingurunean gertatzen diren ziberdelitu matxista desberdinak ezagutzea
  • Gure ingurunean errepikatzen diren matxismo-moduak agerian uztea
  • Gainerako ikasleen iritziak errespetatzea
  • Aktiboki eta enpatiaz parte hartzea ikasgelako jardueretan

GARAPENA

Talde handian, irakasleak azaldu egingo dizkie ikasleei genero-ziberindarkeriari buruzko oinarrizko ideia batzuk, Ziberindarkeriak eranskinean jasotako informazioa euskarri gisa erabilita.

Ziberindarkeria matxista horietako bakoitza binaka edo hiru kidek osatutako talde mistotan landuko dituzte ikasleek. Talde bakoitzari “Ziberdelitu matxistak” fitxa bana emango zaie lantzeko. Amaitu dutenean, hamabost edo hogei minuturen ondoren, talde handian, bateratze-lana egingo dute kontuan hartuta zein den delitua: irudiak argitaratzea, Sexting, Sextortsio, Grooming, Revenge Porn eta abarren bitartez lortuak.

Gainera, ikasgelan debate bat egin daiteke delitu horien maiztasunari buruz, egiten dituenaren erantzukizunari buruz, kutsu sexuala duen bideo edo argazki bat bidaltzen duenaren erantzukizunik ezari buruz… Baina, lehenik eta behin, garrantzizkoa da argi geratzea nor den erantzulea, eta material sexual bat bidaltzea ez dela berez delitu bat; bai, ordea, baimenik gabe argitaratzea.

Jarduera amaitzeko, helburuak berrikusiko dira, jardueran bete diren ala ez ikusteko. Azken zati hau zereginaren ebaluazio txiki bat da, baita ikasleen autoebaluazio txiki bat ere, honako alderdi hauei dagokienez:

  • Zer egin dugu ongi?
  • Zer hobetu behar dugu?
  • Nola sentitu gara jardueran zehar?

 

IRAUPENA

Jarduerak ordu bat iraun dezake, sortutako debatearen arabera. Gainera, ordu horretan denbora soberan geratzen bazaigu, ondoren adierazten diren bideoetako batzuk jar daitezke.

BALIABIDEAK

  • Eranskina: “Ziberindarkeriak “
  • Fotokopia bana hiru ikasleko, “Ziberdelitu matxistak” fitxarena.

GEHIAGO SAKONTZEKO:

Ondoko bideoak ikustea:

 

Material interesgarri batzuk:

ZELOMETROA

INDARKERIA MATXISTAREN OINARRIA

 

 ZELOMETROA

Zeloen mitoak aurre suposatzen du zeloak pixka bat sentituta maite duzun pertsonarenganako maitasunaren eta interesaren seinale bat dela. Hala ere, mito horren atzean kontrol- eta jabetza-modu amaigabeak ezkutatzen dira, genero-indarkeriaren agerpenak ekarri besterik egiten ez dutenak. Gazteek sinesteak zelo gutxi batzuk sentitzea ona dela eta zelo handiak sentitzea txarra dela, pentsatzera eramaten gaitu badakitela muga bat dagoela, beren ustez gainditu ezin dena, baina haiekin lantzen ditugunean gu konturatu gabe gainditzen da muga. Horregatik, garrantzizkoa da zelo gutxi horiek deseraikitzea.

  Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da   ariketa egitea, giro lasai bat lortzeko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.  

HELBURUA

  • Gure ingurunean errepikatzen diren matxismo-moduak agerian uztea
  • Emozio desatseginak kudeatzeko jarraibideak identifikatzea
  • Gainerako ikasleen iritziak errespetatzea
  • Aktiboki eta enpatiaz parte hartzea ikasgelako jardueretan

GARAPENA

Jarduera hau egiteko soka luze bat eramango dugu ikasgelara eta zabaldu egingo dugu gelako alde batean. Ondoren, koloretako post-it batzuk emango zaizkio ikasle bakoitzari.

  • Kolore berdea izango da “zelo gutxi batzuk" adibideetarako, hau da, eskatuko diegu post-it berde bakoitzean adibide zehatz bat idazteko. Nahi adina adibide idatz ditzakete.
  • Kolore laranja “zelo ertainak” islatzeko izango da, hau da, haientzat zelo gutxi batzuk ez direnean, baina ezta gehiegi ere. Gauza bera egingo dute, aurreko kolorearekin bezala.
  • Azkenik, kolore gorria “muturreko zeloak” adierazteko izango da, zeloek eragiten dituztenean gaixo-portaerak, arriskua edo gaitza. Hor ere nahi adina adibide idatz ditzakete.

Ikasle bakoitzak bere post-it horietan idazten amaitu duenean, behar adina denbora emango diegu zabaldu dugun sokan zintzilikatu ditzaten. Mutur batean kolore berdekoak jarriko dituzte, erdian kolore laranjakoak eta beste muturrean kolore gorrikoak. Guztiak zintzilikatu dituztenean, adibideetako bakoitza irakurri eta aztertuko da, taldearekin ikusteko ados ote dauden zeloak kolore batekoak eta ez beste batekoak izatearekin, edo beste lekuren batean ipiniko lituzketen. Gainera, galdetu ahal izango zaie adibide jakin bat oso arrunta edo ezohikoa ote den beren inguruneko harreman afektibo/sexualetan.

Por último, se pide Azkenik, taldeko neska bati eskatuko zaio boluntario izan dadin dinamika bukatzeko. Soka hartu eta behetik gora lotuko dute neska; lehenik post-it berdeak eta, azkenik, koloreko gorrikoak ipiniko dizkiogu lepora iritsi arte. Neska sokaz erabat inguratuta dagoenean, ikasleei galdetuko die:

  • Uste duzue maitatzeko modu bat dela hau?
  • Uste duzue maite gaituen norbaitek horrela estutzen gaituela?
  • Zer egin dezakegu egoera honetan gaudenean?
  • Antzeman daiteke zeloak beste pertsona kontrolatzeko eta haren jabe izateko modu bat direla?
  • Zer dago zeloen atzean?
  • Nola kudeatu ditzakegu?

Mezuak zeloak sentitzen dituenarentzat, bere burua jeloskortzat duenarentzat:

  • Zeloen atzean segurtasun- eta autoestimu-hutsuneak daude; beraz, gure bizitzako eremu hori lantzea funtsezkoa da zeloak modu osasuntsu batean kudeatu ahal izateko. Norbaitek zeloak sentitzen dituenean, bere kabuz kudeatu behar ditu, arazo pertsonal bat baita, ez ordea, bikotearena.

Mezuak pertsona jeloskor batekin dagoenarentzat:

  • Zeloak konfiantzaren kontrakoak dira; maite gaituen batek konfiantza du gugan, ez dabil zelatan, ez gaitu kontrolatzen, ez dago denbora guztian jakin nahian zertan ari garen eta norekin gauden. Gure eremuak, gure askatasuna errespetatzen ditu.

Garrantzizkoa litzateke mezu positibo batekin amaitzea, baina betiere mito horren perbertsioa agerian utziko duen batekin.

Jarduera amaitzeko, helburuak berrikusiko dira, jardueran bete diren ala ez ikusteko. Azken zati hau zereginaren ebaluazio txiki bat da, baita ikasleen autoebaluazio txiki bat ere, honako alderdi hauei dagokienez:

  • Zer egin dugu ongi?
  • Zer hobetu behar dugu?
  • Nola sentitu gara jardueran zehar?

IRAUPENA

Jarduerak ordu bat iraun dezake, sortzen den debatearen arabera. Gainera, ordu horretan denbora soberan geratzen bazaigu, ondoren adierazten diren bideoetako batzuk jar daitezke.

BALIABIDEAK

  • Post-it berdeak, laranjak eta gorriak.
  • Oso astuna izango ez den soka bat, bost metrokoa gutxi gorabehera.

GEHIAGO SAKONTZEKO:

Ondoko bideoak ikustea:

MAITASUNAREN SEMAFOROA

INDARKERIA MATXISTAREN OINARRIA

 

 MAITASUNAREN SEMAFOROA

Maitasunaren kontzeptua, gizartean hedatua, blaituta dago, gainerako ia guztia bezala, ideologia patriarkal eta heterozentrista batez, eta horrek berekin dakar sexu bat ‒maskulinoa‒ nagusitzea beste baten ‒femeninoa‒ gainean. Eraikuntza patriarkal hori zaila da aldatzen, oso txertatuta baitago maila sozialean, politikoan, kulturalean..., eta aldaketarako bere oztopo nagusia hauxe da: kontzeptua berriro eraikitzeko tresnarik ez izatea.

 Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da   ariketa egitea, giro lasai bat lortzeko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.  

HELBURUA

  • Gure inguruko harreman afektiboetan errepikatzen diren matxismo-moduak agerian jartzea.
  • Tresnak ezagutzea harreman afektibo/sexual osasuntsuak eta berdinzaleak izateko.
  • Gainerako ikasleen iritziak errespetatzea.
  • Aktiboki eta enpatiaz parte hartzea ikasgelako jardueretan.

 

GARAPENA

Bikote-harreman motak aztertzeko, neskek osatutako taldetan eta mutilek osatutako taldetan banatuko da ikasgela (talde bakoitzeko lau kide gehienez). Hori posible ez bada ikasgelaren ezaugarriengatik, talde mistoren bat egingo da. Azaldu egingo zaie maitasunaren semaforo bat landuko dutela, eta horretarako folio bana beharko dute talde bakoitzeko. Semaforoak hiru zati ditu, betetzen joango direnak:

  • Berdean: bikote-harreman osasuntsu baten ezaugarriak idatziko dituzte.
  • Laranjan: arazo txikiak sortzen hasiak diren bikote-harreman baten ezaugarriak idatziko dituzte.
  • Gorrian: Harreman kaltegarri baten ezaugarriak idatziko dituzte, indarkerian oinarritua ere izan daitekeen harreman batenak.

Amaitu dutenean bateratze-lana egiten hasiko dira; lehenik, talde bakoitzak berdeak aurkeztuko ditu, gero laranjak eta, azkenik, gorriak. Aukeran, norbaiti eskatu ahal zaio ezaugarri horiek guztiak arbelean idazten joateko; modu horretan islatuta geratuko dira ondoren egin daitekeen debate orokor batean, besteren artean galdera hauetan oinarrituta:

  • Zein zati kostatu zaizue gehien betetzea semaforoan?
  • Zein kolorek ordezkatzen ditu ondoen bikote-harremanak zuen adinean eta zuen inguruan?
  • Nola saihets dezakegu harreman laranja bat hastea, edota gorri bat?
  • Nola uste duzue amaituko duela harreman laranja batek? Eta gorri batek?

 

Azkenik, analisi labur bat egin daiteke iruzkinduta harreman gorri bakar bat ere ez dela hasten kolore horrekin; guztiak hasten dira berdeak izaten eta gutxika bihurtzen dira laranja eta, geroago, gorri izaten amaitu dezakete. Horregatik da garrantzizkoa batetik besterako pausoa ikustea, genero-indarkeria gertatuko den harremanetan eror ez gaitezen.

Jarduera amaitzeko, helburuak berrikusiko dira, jardueran bete diren ala ez ikusteko. Azken zati hau zereginaren ebaluazio txiki bat da, baita ikasleen autoebaluazio txiki bat ere, honako alderdi hauei dagokienez:

  • Zer egin dugu ongi?
  • Zer hobetu behar dugu?
  • Nola sentitu gara jardueran zehar?

IRAUPENA

Jarduerak ordu bat iraun dezake, sortzen den debatearen arabera. Gainera, ordu horretan denbora soberan geratzen bazaigu, ondoren adierazten diren bideoetako batzuk jar daitezke.

 

BALIABIDEAK

“Maitasunaren semaforoa” fitxaren fotokopia. Ikasle bakoitzeko bana.

 

GEHIAGO SAKONTZEKO:

Ondoko bideoak ikustea:

“EZ DAGO POTRORIK” ETA ALIATUA

INDARKERIA MATXISTAREN OINARRIA

 

  “EZ DAGO POTRORIK” ETA ALIATUA

Maskulinitate hegemonikoaren eredua harremanen dimentsio batetik eraikitzen joaten da boterearen inguruko logiketan oinarrituta, nahiz eta botere hori, emakumeengana ez ezik, maskulinitate-modu ez hegemonikoak erakusten dituzte gizonengana ere zuzendua dagoen. Gizartearen egitura desberdinetara hedatzen den botere bat da, eta nabarmen sartzen da eremu pribatuan.

Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da   ariketa egitea, giro lasai bat lortzeko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.  

HELBURUAK

  • Maskulinitate hegemonikoaren eredua zalantzan jartzea.
  • Gakoak identifikatzea maskulinitatea eraikitzeko ez sexistak eta indarkeriarik gabeak izango diren parametroetatik.
  • Gainerako ikaskideen iritziak errespetatzea.
  • Aktiboki eta enpatiaz parte hartzea ikasgelako jardueretan.

 

GARAPENA

Maskulinitate hegemonikoa nerabezaroko erakarpen-eredu gisa aztertzea funtsezkoa da (bir)sor daitezkeen jokabide matxista batzuk eta indarkeria agerian jartzeko. Horrekin lotuta, garrantzizkoa da ikasleekin aztertzea ageri diren beste erakarpen-eredu batzuk, orokortasunetik aldentzen direnak, eta lehen aipatu dugun bezala hegemonikoak alde batera utzita eraikitzen direnak: berdintasunarekin aliatutako maskulinitateak dira, eraldaketa-prozesuan daudenak: ikasleek “aliatuak” deitu ohi dituztenak.

Bi eredu horiei heltzeko, bereizita eratuko dira nesken eta mutilen taldeak, ondoren elkarren artean egon daitezkeen desberdintasunak aztertzeko. Taldeek txikiak izan behar dute, gehienez lau kidek osatuak. Talde bakoitzari eskatuko diogu “Ez dago potrorik eta aliatua” fitxa betetzeko.

“Ez dago potrorik” mutil harroxkoa ere dei diezaiokegun mutila da, maskulinitate hegemonikoa ordezkatzen duena; baina egoki iruditzen zaien moduan deitu ahal izango diote, ikasleek ulertzen duten erara ondoen egokitzen den moduan. Horrelakoa den mutil bat ospetsua izan ohi da, baina ez da etikaren, balioen, berdintasunaren lengoaiaren jabe.

Mutil aliatuak berdinzale bihurtzeko trantsizioan den maskulinitatea ordezkatzen du; kasu honetan ere, bere izena alda daiteke eta taldearen ustez egoki dena ipini. Maskulinitate-eredu horrek erakarri egiten du sexualki eta balioak dituen mutil batek ordezkatzen du.

Fitxa betetzen amaitu dutenean partekatu egingo dute arbelean, eta errepikatu diren alderdiak adieraziko dituzte, debate txiki bat sortzeko eredu baten eta bestearen artean dauden desberdintasunei buruz.

Ondoren, eskatu egingo zaie taulara atzera jotzeko, eta, “Harreman osasuntsuak/Harreman toxikoak” taula erabilita, idazteko zeintzuk izango liratekeen eredu baten eta bestearen harreman afektibo/sexualek izango lituzketen ezaugarriak.

Taula amaitu dutenean, 10-15 minutu emango zaizkie, eta ondoren bateratze-lana egingo dute azpimarratzeko zeintzuk diren alde onak eta txarrak maskulinitate hegemonikoa ordezkatzen duen harreman batean edo berdinzale izateko trantsizioan den maskulinitatea ordezkatzen duen batean. Helburua da taldeak azter ditzan maskulinitate berdinzalearen onurak ‒bai mutilentzat beroientzat bai izan ditzaketen bikote-harremanentzat‒ eta arakatzea maskulinitate hegemonikoaren kalteak ‒bai mutilentzat beroientzat bai gerora izan ditzaketen bikotekideentzat‒ haien desioaren orientazioa edozein izanda ere.

Jarduera amaitzeko, helburuak berrikusiko dira, jardueran bete diren ala ez ikusteko. Azken zati hau zereginaren ebaluazio txiki bat da, baita ikasleen autoebaluazio txiki bat ere, honako alderdi hauei dagokienez:

  • Zer egin dugu ongi?
  • Zer hobetu behar dugu?
  • Nola sentitu gara jardueran zehar?

Ondoko multzoko jarduerarekin jarrai daiteke: ALIATUA

IRAUPENA:

Saio bat

BALIABIDEAK

  • Eranskina:”Ez dago potrorik eta aliatua”.
  • Eranskina: “Harreman osasuntsuak/Harreman toxikoak”

GEHIAGO SAKONTZEKO: