Indarkeriaren oinarria



Listilla printzesa
INDARKERIA MATXISTAREN OINARRIA IPUINETAN |
LISTILLA PRINTZESA
Ipuinak oso tresna didaktiko egokia dira Lehen Hezkuntzan ere. Ipuinen bitartez egoera jakin batzuk ezagutu eta azter ditzakegu, gero eguneroko bizitzan ager daitezkeenak. Bestalde, ipuin tradizionalen bertsio ugarik neska izatearen edo mutil izatearen oso patroi estandarizatuak bildu ohi dituzte. Eredu horietatik, patroi horietatik irtetea funtsezkoa da haurtzarotik prebenitu nahi badugu genero-indarkeria. Horregatik da beharrezkoa erreferente berriak erakustea, haurrak birpentsatzera eramango dituztenak munduan dauden moduari eta diren moduari buruz. |
HELBURUA
- Ipuinen bitartez neska izateko eta mutil izateko modu anitzak aintzat hartzea.
- Ipuinetako estereotipo eta rol sexistei buruzko hausnarketa bat egitea.
- Aktiboki parte hartzea eta errespetuzko jarrerarekin.
- Desarrollar Enpatiazko jarrera garatzea.
Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da ariketa egitea, giro lasai bat lortzeko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.
GARAPENA
Ikasgeletara eramaten ditugun ipuinetako batzuek estereotipo sexistak iraunarazten dituzte eta haurren jardueretatik eta dibertsioetatik oso urrun dagoen mundu bat aurkezten dute. Gainera, ipuin horietan gehienetan, amaiera beti bukatzen da printzesarekin printzearen nahiei men eginez edo ezkontza batean, aditzera emanez amaiera zoriontsu bat dela, arazo guztien irtenbidea. Ipuin horien bitartez jarraitu egiten dugu indartzen mundu paraleloetan daudela, itxuraz inoiz topo egiten ez duten munduetan ‒tradizioz maskulinotzat hartzen dena eta tradizioz femeninotzat hartzen dena‒ eta mundu dikotomiko bat erakusten dugu horrela neskentzat eta mutilentzat.
Ipuin tradizionalen bertsio ugarik egiten dute sexismoaren transmisio bat ezaugarri fisikoak aipatzetik ‒neskak ederrak, mutilak indartsuak‒ era guztietako pertsonak alde batera uzteraino ‒lodiak, altuak, baxuak, beltzak, dibertsitate funtzionalarekin, homosexualak eta abar‒ maitasunetik igarota ‒emakumeena eta beste inorena ez den proiektu nagusitzat hartua‒. Horren aurrean, beharrezkoa da ipuinetatik bestelako erreferente batzuk ematea, mutilen eta nesken estereotipoak apurtuko dituzten kontakizunak eta bertsioak aurkitzea.
Horregatik, jarduera honetan neska izateko eta mutil izateko ‒estereotipoetatik eta genero-roletatik aske‒ beste modu batzuk erakusten dituzten ipuinetako batekin lan egitea planteatzen dugu.
Interesgarria da ipuin tradizionalei buruz Virginia Imaz-ek egindako hausnarketa, “Ipuinek kontatzen dutena” eranskinean agertzen dena.
Ikasgelan irakurtzeko erabil dezakegu ipuina: “Listilla printzesa”
Ipuina irakurri edo bideoa ikusi ondoren, "Ulertzeko galderak" eranskineko galderekin lan egin dezakegu ikasgelan, mutil izateko eta neska izateko ipuinetako ereduei buruzko debate bat sortuta..
Galdera horien bitartez, edo besterik gabe ipuina haurrekin iruzkinduta, maskulinitatearen eta feminitatearen ereduei bestelako erreferente bat emateaz gain, indarkeria matxista bere edozein agerpenetan prebenitzen ere lagunduko dugu.
Amaitzeko, “Listilla printzesa” pertsonaiaren eta bere abenturen marrazki bat egiteko eskatu ahal izango diegu haurrei, eta ikasgelan jartzeko, beti begien bistan egon daitezen.
IRAUPENA
Saio bat edo bi Lehen Hezkuntzako zein mailatan lantzen den, horren arabera.
BALIABIDEAK
- Eranskina: “Ipuinek kontatzen dutena”
- Eranskina: “Ulertzeko galderak”
- Biribilean eser gaitezkeen gela bat, bilera-lekua.
- “Listilla printzesa” ipuina. Babette Cole. Destino argitaletxea.
Printzesek ere puzker egiten dute
INDARKERIA MATXISTAREN OINARRIA IPUINETAN |
PRINTZESEK ERE PUZKER EGITEN DUTE
Ipuinak oso tresna didaktiko egokia dira Lehen Hezkuntzan ere. Ipuinen bitartez egoera jakin batzuk ezagutu eta azter ditzakegu, gero eguneroko bizitzan ager daitezkeenak. Bestalde, ipuin tradizionalen bertsio ugarik neska izatearen edo mutil izatearen oso patroi estandarizatuak bildu ohi dituzte. Eredu horietatik, patroi horietatik irtetea funtsezkoa da haurtzarotik prebenitu nahi badugu genero-indarkeria. Horregatik da beharrezkoa erreferente berriak erakustea, haurrak birpentsatzera eramango dituztenak munduan dauden moduari eta diren moduari buruz. |
HELBURUA
- Ipuinen bitartez neska izateko eta mutil izateko beste modu anitzak aintzat hartzea.
- Ipuinetako estereotipo eta rol sexistei buruzko hausnarketa bat egitea.
- Aktiboki parte hartzea eta errespetuzko jarrerarekin.
- Enpatiazko jarrera garatzea.
Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da ariketa egitea, giro lasai bat lortzeko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.
GARAPENA
Ikasgeletara eramaten ditugun ipuinetako batzuek estereotipo sexistak iraunarazten dituzte eta haurren jardueretatik eta dibertsioetatik oso urrun dagoen mundu bat aurkezten dute. Gainera, ipuin horietan gehienetan, amaiera beti bukatzen da printzesarekin printzearen nahiei men eginez edo ezkontza batean, aditzera emanez amaiera zoriontsu bat dela, arazo guztien irtenbidea. Ipuin horien bitartez jarraitu egiten dugu indartzen mundu paraleloetan daudela, itxuraz inoiz topo egiten ez duten munduetan ‒tradizioz maskulinotzat hartzen dena eta tradizioz femeninotzat hartzen dena‒ eta mundu dikotomiko bat erakusten dugu horrela neskentzat eta mutilentzat.
Ipuin tradizionalen bertsio ugarik egiten dute sexismoaren transmisio bat ezaugarri fisikoak aipatzetik ‒neskak ederrak, mutilak indartsuak‒ era guztietako pertsonak alde batera uzteraino ‒lodiak, altuak, baxuak, beltzak, dibertsitate funtzionalarekin, homosexualak eta abar‒ maitasunetik igarota ‒emakumeena eta beste inorena ez den proiektu nagusitzat hartua‒. Horren aurrean, beharrezkoa da ipuinetatik bestelako erreferente batzuk ematea, mutilen eta nesken estereotipoak apurtuko dituzten kontakizunak eta bertsioak aurkitzea.
Horregatik, jarduera honetan neska izateko eta mutil izateko ‒estereotipoetatik eta genero-roletatik aske‒ beste modu batzuk erakusten dituzten ipuinetako batekin lan egitea planteatzen dugu.
Interesgarria da ipuin tradizionalei buruz Virginia Imaz-ek egindako hausnarketa, “Ipuinek kontatzen dutena” eranskinean agertzen dena.
Ikasgelan irakurtzeko erabil dezakegu ipuina: “Printzesek ere puzker egiten dute”. Ilan Brenman eta Ionit Zilberman. Algar argitaletxea
Ipuina irakurri edo bideoa ikusi ondoren, "Ulertzeko galderak" eranskineko galderekin lan egin dezakegu ikasgelan, mutil izateko eta neska izateko ipuinetako ereduei buruzko debate bat sortuta.
Galdera horien bitartez, edo besterik gabe ipuina haurrekin iruzkinduta, maskulinitatearen eta feminitatearen ereduei bestelako erreferente bat emateaz gain, indarkeria matxista bere edozein agerpenetan prebenitzen ere lagunduko dugu.
Amaitzeko, irakurri duten ipuinaren marrazki bat egiteko eskatu ahal izango diegu haurrei, eta ikasgelan jartzeko, beti begien bistan egon daitezen.
IRAUPENA
Saio bat edo bi, Lehen Hezkuntzako zein mailatan lantzen den, horren arabera.
BALIABIDEAK
- Eranskina: “Ipuinek kontatzen dutena”. Virginia Imaz.
- Eranskina: “Ulertzeko galderak”
- “Printzesek ere puzker egiten dute” ipuina. Ilan Brenman eta Ionit Zilberman. Algar argitaletxea. https://www.youtube.com/watch?v=C1Bm7PJsE-4
Arrosa eta leuna
INDARKERIA MATXISTAREN OINARRIA IPUINETAN |
ARROSA ETA LEUNA
Ipuinak oso tresna didaktiko egokia dira Lehen Hezkuntzan ere. Ipuinen bitartez egoera jakin batzuk ezagutu eta azter ditzakegu, gero eguneroko bizitzan ager daitezkeenak. Bestalde, ipuin tradizionalen bertsio ugarik neska izatearen edo mutil izatearen oso patroi estandarizatuak bildu ohi dituzte. Eredu horietatik, patroi horietatik irtetea funtsezkoa da haurtzarotik prebenitu nahi badugu genero-indarkeria. Horregatik da beharrezkoa erreferente berriak erakustea, haurrak birpentsatzera eramango dituztenak munduan dauden moduari eta diren moduari buruz. |
HELBURUA
- Ipuinen bitartez neska izateko eta mutil izateko modu anitzak aintzat hartzea.
- Ipuinetako estereotipo eta rol sexistei buruzko hausnarketa bat egitea.
- Aktiboki parte hartzea eta errespetuzko jarrerarekin.
- Enpatiazko jarrera garatzea.
Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da ariketa egitea, giro lasai bat lortzeko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.
GARAPENA
Ikasgeletara eramaten ditugun ipuinetako batzuek estereotipo sexistak iraunarazten dituzte eta haurren jardueretatik eta dibertsioetatik oso urrun dagoen mundu bat aurkezten dute. Gainera, ipuin horietan gehienetan, amaiera beti bukatzen da printzesarekin printzearen nahiei men eginez edo ezkontza batean, aditzera emanez amaiera zoriontsu bat dela, arazo guztien irtenbidea. Ipuin horien bitartez jarraitu egiten dugu indartzen mundu paraleloetan daudela, itxuraz inoiz topo egiten ez duten munduetan ‒tradizioz maskulinotzat hartzen dena eta tradizioz femeninotzat hartzen dena‒ eta mundu dikotomiko bat erakusten dugu horrela neskentzat eta mutilentzat.
Ipuin tradizionalen bertsio ugarik egiten dute sexismoaren transmisio bat ezaugarri fisikoak aipatzetik ‒neskak ederrak, mutilak indartsuak‒ era guztietako pertsonak alde batera uzteraino ‒lodiak, altuak, baxuak, beltzak, dibertsitate funtzionalarekin, homosexualak eta abar‒ maitasunetik igarota ‒emakumeena eta beste inorena ez den proiektu nagusitzat hartua‒. Horren aurrean, beharrezkoa da ipuinetatik bestelako erreferente batzuk ematea, mutilen eta nesken estereotipoak apurtuko dituzten kontakizunak eta bertsioak aurkitzea.
Horregatik, jarduera honetan neska izateko eta mutil izateko ‒estereotipoetatik eta genero-roletatik aske‒ beste modu batzuk erakusten dituzten ipuinetako batekin lan egitea planteatzen dugu.
Interesgarria da ipuin tradizionalei buruz Virginia Imaz-ek egindako hausnarketa, “Ipuinek kontatzen dutena” eranskinean agertzen dena.
Horregatik, jarduera honetan neska izateko eta mutil izateko ‒estereotipoetatik eta genero-roletatik aske‒ beste modu batzuk erakusten dituzten ipuinetako batekin lan egitea planteatzen dugu; kasu honetan, “desberdin” samarra den elefante eme bat da protagonista.
Ikasgelan irakurtzeko erabil dezakegu ipuina: “Arrosa eta leuna”. Adela Turin eta Nella Bosnia. Kalandraka argitaletxea
Ipuina irakurri edo bideoa ikusi ondoren, “Ulertzeko galderak” eranskineko galderak landu ditzakegu, eta horrela sortu ahal izango dugu ipuinean gertatzen denari buruzko debate bat eta paralelismoak egin eguneroko bizitzan gertatzen denarekin.
Galdera horien bitartez, edo besterik gabe ipuina haurrekin iruzkinduta, maskulinitatearen eta femenitatearen ereduei bestelako erreferente bat emateaz gain, indarkeria matxista bere edozein agerpenetan prebenitzen ere lagunduko dugu.
Amaitzeko, Arrosa eta leunaren marrazki bat egiteko eskatu ahal izango diegu haurrei, eta ikasgelan jartzeko, beti begien bistan egon daitezen.
IRAUPENA
Saio bat edo bi, Lehen Hezkuntzako zein mailatan lantzen den, horren arabera.
BALIABIDEAK
- Eranskina. “Ulertzeko galderak”
- Eranskina. “Ipuinek kontatzen dutena”
- Biribilean eser gaitezkeen gela bat, bilera-lekua.
- “Arrosa eta leuna” ipuina. Adela Turin eta Nella Bosnia. Kalandraka argitaletxea.
https://www.youtube.com/watch?v=NO3pwZMcV10
https://www.youtube.com/watch?v=qqJx-a09dT8
https://www.youtube.com/watch?v=G2a6tFkp3p8
GEHIAGO SAKONTZEKO:
- "Krokodilo txikia maitemindu da". Daniela Kulot. Kalandraka.
- "Una casa a medida". Daniela Kulot. Kalandraka.
"Arturo eta Klementina" edo ondo elkar maitatzea
INDARKERIA MATXISTAREN OINARRIA IPUINETAN |
“ARTURO ETA KLEMENTINA” EDO ONDO ELKAR MAITATZEA
Ipuinak oso tresna didaktiko egokia dira Lehen Hezkuntzan ere. Ipuinen bitartez egoera jakin batzuk ezagutu eta azter ditzakegu, gero eguneroko bizitzan ager daitezkeenak. Horrekin lotuta, “Arturo eta Klementina” ipuinak dortoka batzuen istorioa kontatzen digu. Ezkondu egiten dira, baina emea (Klementina) ez dago pozik, modu aske batean ulertzen duelako harremana, eta arrari (Arturo) iruditzen zaio opariak eginez erosi ahal izango duela haren askatasuna. Azkenean, etxea uztea eta aske bizitzea erabakiko du Klementinak. |
HELBURUA
- Aztertzea zer den “ondo elkar maitatzea” familian, lagunartean, bikotean eta abar.
- Hausnarketa bat egitea harreman osasuntsuei eta tratu oinari buruz.
- Aktiboki parte hartzea eta errespetuzko jarrerarekin.
- Enpatiazko jarrera garatzea.
Jarduera honekin hasi aurretik, komeni da ariketa egitea, giro lasai bat lortzeko eta ikasleak horrelako jardueretara ohitzeko.
GARAPENA
Zer gertatzen da bi pertsonak elkar maite dutenean? Modu desberdinak daude elkar maitatzeko? Elkar maite dezakete oso desberdinak diren bi pertsonak? Pertsona bat maite badugu beste batzuk maitatzeari uzten diogu? Badakigu elkar maitatzen eta ondo maitatzen?
Modu asko daude elkar maitatzeko eta beste pertsona batenganako edo batzuenganako maitasuna adierazteko, baina ikasi egin behar dugu elkar maitatzen eta ondo maitatzen.
Lehen Hezkuntzako etapatik mota desberdinetako lotura afektiboak ezartzen hasten dira, baina batzuetan ez dakite egokiro kudeatzen halako harremanak eta sentimenduak. Zenbaitetan ikusten ditugun harremanen artean daude adiskidetasun-harreman oso posesiboak, edo mendekotasun handikoak ikasleen eta irakasleen artean, edo sarritan xantaian oinarritzen diren familia-harremanak.
Pertsonen artean maitatzeko modu desberdinak lantzeko, ideia-jasa bat egingo dugu bileran.
Ikasleei galdetzen joango gara:
- Bi lagunek elkar maite dutenean: Zer gauza egiten dira? Zer gauza ez dira egiten?
- Bi ahizpak elkar maite dutenean: Zer gauza egiten dira? Zer gauza ez dira egiten?
- Emakumezko irakasle batek eta emakumezko ikasle batek elkar maite dutenean: Zer gauza egiten dira? Zer gauza ez dira egiten?
- Bi emakume bikotea direnean eta elkar maite dutenean: Zer gauza egiten dira? Zer gauza ez dira egiten?
- Aita batek eta seme batek elkar maite dutenean: Zer gauza egiten dira? Zer gauza ez dira egiten?
Hizketan ari diren bitartean idatziz jasoko ditugu beren ekarpenak, gero, norbait maite dugunean, egiten diren eta egiten ez diren gauza berdinen laburpen bat osatzeko.
Adibidez:
- Egiten diren gauzak: jolastu, abestu, dibertitu, elkarri besarkadak eta musuak eman nahi dituztenean, zinemara joan eta abar.
- Egiten ez diren gauzak: jo, iraindu, garrasi egin, estutu, ez utzi beste pertsona batzuekin jolasten eta abar.
Norbait maite dugunean egiten ez diren gauzak gehiago azpimarratzeko, “Arturo eta Klementina”-ren irakurketarekin jarrai dezakegu dinamika hau.
https://www.argia.eus/astekaria/docs/2388/pdf/32.pdf
http://carei.es/wp-content/uploads/arturo_clementinaI.pdf
Ipuina gure ikasleekin aztertzeko garrantzizkoa da alderdi honetan sakontzea: Klementina maite duela dio Arturok baina modu oker batean adierazten du bere maitasuna, Klementinari askatasuna kentzen ari zaiolako nahi zuena egiteko: bidaiatu, mundua ezagutu, musika-instrumentu bat jotzen ikasi, margotu eta abar.
Zentzu horretan, lagunartean elkar maitatzeko gaizki ulertzen diren moduak aipa ditzakegu.
Adibidez:
- Ez uztea lagun duzun neskari beste batekin jolasten.
- Haserretzea jarduera batean ez bazaizu suertatu egotea gogokoen duzun lagunarekin.
- Nire lagunari jostailuak oparitzea eta, nik nahi dudana egiten ez badu, opariak kentzea.
- Nire lagunari musuak eta besarkadak ematea nahi ez dituenean.
Garrantzizkoa da jarduera ixtea ondo elkar maitatzeko proposamen batzuekin, adibidez:
- Bi pertsonak elkar maite dutenean, gauzak egiten dituzte elkarrekin eta beste pertsona batzuekin.
- Bi pertsonak elkar maite dutenean, ez dira elkar joka aritzen.
- Bi pertsonak elkar maite dutenean, ez diote elkarri xantaiarik egiten.
- Bi pertsonak elkar maite dutenean, ez diote elkarri gezurrik esaten.
- Bi pertsonak elkar maite dutenean, musuak eta besarkadak ematen dizkiote elkarri biek gogoko dituztenean.
- Bi pertsonak elkar maite dutenean, maitasuna erakusten diote elkarri.
- Bi pertsonak elkar maite dutenean, ez diote elkarri iraintzen.
IRAUPENA
Saio bat edo bi, Lehen Hezkuntzako zein mailatan lantzen den, horren arabera.
BALIABIDEAK
- Biribilean eser gaitezkeen gela bat, bilera-lekua.
- “Ipuinek kontatzen dutena”Virginia Imaz
- “Arturo eta Klementina” ipuina. Adela Turin eta Nela Bosnia. Kalandraka.
https://www.youtube.com/watch?v=3pHIAdW-PHs
https://www.youtube.com/watch?v=rr5AlG-5fB8&t=6s
https://www.youtube.com/watch?v=ZP3AApMSxLcc
GEHIAGO SAKONTZEKO:
- “Arturo eta Klementina” ipuina. Adela Turin eta Nela Bosnia. Kalandraka.
https://www.youtube.com/watch?v=3pHIAdW-PHs
https://www.youtube.com/watch?v=rr5AlG-5fB8&t=6s
- Bonobo betaurrekodunen egiazko istorioa http://www.kalandraka.com/eu/bidumak/bilduma-izena/liburu-baten-xehetasuna/ver/bonobo-betaurre-kodunen/
- "Una pareja diferente". Daniela Kulot. Kalandraka.
- Artuto y Clementina: una propuesta didáctica. http://www3.gobiernodecanarias.org/medusa/ecoblog/mcanlop/2012/03/12/arturo-y-clementina-propuesta-didactica/