Ikertu

Hizkuntzaren erabilera ez-sexista, irakasleentzako pilula

IKERTU

 

HIZKUNTZAREN ERABILERA EZ-SEXISTA, IRAKASLEENTZAKO PILULA

Lehen Hezkuntzan, beste etapa batzuetan bezala, funtsezkoa da irakasleak irakatsi nahi duten horren eredu izatea. Hizkuntzaren erabilera ez-sexistaren erreferente izaten ahalegindu behar dugu, ikasleek txiki-txikitatik barnera dezaten mota horretako hizkuntza. Hori horrela izanik, gure helburuak bete daitezen, funtsezkoa da irakasleek hizkuntzaren erabilera ez-sexistari buruzko prestakuntza jasotzea.

 

HELBURUA

  • Hizkuntzaren erabilera ez-sexista identifikatzea.
  • Hizkuntzaren erabilera ez-sexistarekiko dauden errezeloak antzematea, eta horiei erantzuten jakitea.
  • Hizkuntzaren erabilera ez-sexistaren arloko alternatiba batzuk ezagutzea.

 

GARAPENA

Jarduera honi ekin aurretik, komeni da  jarduera egitea, giro lasaia lortzeko eta taldearekin sintonizatzeko.

Esan bezala, Lehen Hezkuntzako ikasleez ari garela, irakasleek prestakuntza jasotzea da garrantzitsuena, ikasleen erreferente izan daitezen hizkuntzaren erabilera ez-sexistaren arloan.

Horretarako, irakasleen autoprestakuntzarako zenbait jarduera proposatzen dizkizugu. Lehenengo jardueran, honako hau jorratzen da: hizkuntzaren erabilera ez-sexistaren alderdi orokorrak, haren oinarri linguistikoa eta gizartean eta hezkuntza-esparruan hizkuntzaren erabilera ez-sexistarekiko oraindik ere egon daitezkeen errezeloak.

Hizkuntzaren erabilera ez-sexistarekiko errezelo eta topiko horiek daudenez, hausnarketa- eta prestakuntza-estrategia bat jarri behar da abian, oztopoei aurre egingo bazaie. Horrela, irakasleak askoz seguruago sentituko dira mota horretako gaiak lantzeko orduan.

Esan bezala, autoprestakuntzarako jarduera bat da, bideo hauek  ikustea, hain zuzen ere, baliabideetan daudenak:  Euskara ez-sexista (Amelia Barquín) eta Komunikazio ez-sexistarako dekalogoa (Emakunde)

Oso onuragarria izango litzateke bideoa taldean ikustea, edukiak komentatu ahal izateko eta irakasleek elkarrengandik prestakuntza jaso dezaten sustatzeko.

Bestalde, hizkuntzaren erabilera ez-sexistari buruzko gidetako bat arretaz irakurtzea proposatzen dizugu. Eranskinetan dituzue bi txosten irakurtzea lagungarria izan daiteke: “Hizkuntzaren erabilera ez sexistarako jarraibideak” eta ““Hizkuntzaren erabilera eta komunikazioa”

Lehenengo eta behin, irakurri gida, ahal dela taldean, irakurri ahala norbere iritzien eta ikaskuntzen berri emateko elkarri; ondoren, komeni da bateratze-lana egitea, hizkuntzaren erabilera ez-sexistari dagokionez banaka nahiz hezkidetza-zentro gisa zer alderdi hobetu ditzakezuen zehazteko.

Jarduera amaitzeko, erantzun galdera hauei, nork hizkuntza ez-sexista nola erabiltzen duen aztertzeko:

  • Zer egiten dut ondo hizkuntzaren erabilera ez-sexistari dagokionez?
  • Zer hobetu behar dut?
  • Nola hobetu dezaket? Eta nola transmititu ikasleei zein garrantzitsua den hizkuntza ez-sexista erabiltzea emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko?

 

IRAUPENA

Autoprestakuntza bakarka edo taldeka egiten den eta autoprestakuntzarako dokumentuetako bakarra edo biak hautatzen diren, horren araberakoa izango da jardueraren iraupena.

 

BALIABIDEAK

 

https://www.youtube.com/watch?v=N8OWfhgudU0

  • Hizkuntzaren erabilera ez sexitarako jarraibideak:

https://www.emakunde.euskadi.eus/contenidos/informacion/pol_clau_guias_publicaciones/eu_def/adjuntos/GFA_Hizkuntzaren_erabilera_ez_sexista.pdf

 

Beste baliabide lagungarriak

 

 

Hizkuntzaren erabilera sexistari aurre egiteko alternatibak

IKERTU

 

HIZKUNTZAREN ERABILERA SEXISTARI AURRE EGITEKO ALTERNATIBAK

Hizkuntza bizirik dago, etengabe ari da eboluzionatzen, eta kasuan kasuko komunikazio-esparrura egokitzen da. Hizkuntzaren erabilera formala eta informala ez dira gauza bera; administrazio-esparruetako komunikazioa eta hezkuntza-esparruetakoa ez dira gauza bera. Horregatik, prestakuntza jaso behar dugu, alderdi orokorrei buruzkoa ez ezik, garapena eskuratzen ari garen esparruaren erabilera zehatzei buruzkoa ere. Kasu honetan, funtsezkoa da hezkuntza-arloko hizkuntzaren erabilera ez-sexistari buruzko prestakuntza jasotzea.

 

HELBURUA

  • Hezkuntza-esparruko dokumentuetan hizkuntzaren erabilera sexista identifikatzea.
  • Hezkuntza-dokumentuetan erabiltzeko moduko alternatiba ez-sexistak ezagutzea.
  • Hizkuntzaren erabilera sexisten aurrean deseroso sentiaraztea.

GARAPENA

Jarduera honi ekin aurretik, komeni da jarduera egitea, giro lasaia lortzeko eta taldearekin sintonizatzeko.

Hizkuntzaren erabilera ez-sexista praktikan jartzeko orduan izaten dugun zailtasunetako bat honako hau da: alternatiba zehatzak aurkitu behar izatea.

Hizkuntzaren erabilera ez-sexista dinamikoa, gramatikala eta zuzena izan dadin, praktika behar da; «entrenamendu» moduko bat behar dugu, zeinaren bidez gure helburuak betetzen lagunduko diguten estrategiak eta alternatibak ikasiko baititugu.

Horiek horrela, garrantzitsua da benetako hezkuntza-dokumentuak oinarritzat hartuta hizkuntzaren erabileran ageri den sexismoa aztertzen ikastea, eta dokumentu horiek hizkuntza ez-sexista erabiliz berridazteko modua bilatzen saiatzea.

Jarduera hasi baino lehen baliabideetan dagoen bideoa ikusiko dugu: Hizkuntza, hitzak baino gehiago

Komenigarria da irakasleak baliabideetan dagoen  “Hizkuntzaren erabilera eta komunikazioa” eranskina irakurrita izatea

Kasu honetan, hizkuntzaren erabilera ez-sexista lantzeko jarduera praktiko bat egitea proposatzen dizugu, ikastetxe bateko benetako testu bat oinarri hartuta. Testuak gidatuko zaitu dokumentua nola berridatzi jakiteko. Ondo legoke, gida irakurri aurretik, proposatutako hezkuntza-dokumentua berridazten saiatzea, ez dezagun baliatu gidan irakurritako informazioa gure idazketa-jarduera «zuzentzeko», hau da, hizkuntza ez-sexista erabiliz bestela idatziko genukeen testua zuzentzeko.

Fase hori amaitutakoan, egokia litzateke zure ikastetxeko testu bat aukeratzea, aztertzea eta, behar izanez gero, berridaztea. Aukeratutako testuak ez luke luzeegia izan behar, eta, ahal dela, ikastetxean egunerokoan erabiltzen den testua izan behar du: familientzako informazioa, eskola-kontseiluaren edo klaustroaren akta bat, kalifikazio-txostenak eta abar.

Azaldu dugun jarduera irakasleei zuzenduta dago, baina Lehen Hezkuntzako azken urteetako ikasleekin ere jarduera bera egin dezakezu, testu erraz eta laburren bat hartuta, hizkuntza sexista darabilten testuak zuzentzen treba daitezen.

Jarduera amaitzeko, erantzun galdera hauei, nork hizkuntza ez-sexista nola erabiltzen duen aztertzeko:

  • Zer egiten dut ondo hizkuntzaren erabilera ez-sexistari dagokionez?
  • Zer hobetu behar dut?
  • Nola hobetu dezaket? Eta nola transmititu ikasleei zein garrantzitsua den hizkuntza ez-sexista erabiltzea emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko?

IRAUPENA

Jarduera hori ikasleekin eginez gero, bi saio egin beharko lirateke gutxienez: bat hizkuntzaren erabilera ez-sexistari buruzko azalpena emateko, eta beste bat, gutxienez, jarduera praktikoa egiteko.

BALIABIDEAK

 

GEHIAGO SAKONTZEKO

Zertarako balio dute irainek?

IKERTU

 

ZERTARAKO BALIO DUTE IRAINEK?

Hizkuntza bizirik dago, etengabe ari da eboluzionatzen, eta kasuan kasuko komunikazio-esparrura egokitzen da. Hizkuntzaren erabilera formala eta informala ez dira gauza bera; administrazio-esparruetako komunikazioa eta hezkuntza-esparruetakoa ez dira gauza bera. Horregatik, prestakuntza jaso behar dugu, alderdi orokorrei buruzkoa ez ezik, garapena eskuratzen ari garen esparruaren erabilera zehatzei buruzkoa ere. Kasu honetan, funtsezkoa da hezkuntza-arloko hizkuntzaren erabilera ez-sexistari buruzko prestakuntza jasotzea.

 

HELBURUA

  • Irainen bidez hitzezko indarkeria baliatzen dugula jabetzea.
  • Hezkuntza-esparruan berdinen artean erabili ohi diren irainak zein diren jakitea.
  • Generoaren arabera irainetarako zer-nolako joerak dauden identifikatzea.
  • Giza harremanetan irainik ez onartzeko sentimendua piztea.

 

GARAPENA

 Jarduera honi ekin aurretik, komeni da jarduera egitea, giro lasaia lortzeko eta ikasleak mota horretako jardueretara ohitu daitezen.

Jarduerari ekin aurretik, haren helburua zein den azalduko diegu ikasleei: komunikazio-foro bat sortzea, eta ikasle guztiak, foroan parte hartzen ari direla, seguru sentitzea. Talde handian egingo da jarduera, asanblada moduan; hala ere, irakasleak ikasleen artean zer behar antzematen dituen, lehenengo urratsak talde txikietan egin daitezke eta, ondoren, bateratze-lana egin. Bi kasuetan, irakasleak ikasleek esandakoak idatziko ditu arbelean.

Hasi baino lehen baliabideetan dagoen “Tratu  onak”  audioa entzungo dugu

Ikasleek, nork bere esperientzia pertsonala oinarri hartuta, irakasleek egindako galdera hauei erantzungo diete, talde handian:

  • Ba al dakizu zer esan nahi duen «iraindu» hitzak? Definitu hitz hori.
  • Ondoren, bilatu Interneten edo hiztegian hitz horren definizio zehatza:

 «iraindu: du ad. Hitzez edo egitez, norbaiten izenaren kontra egin».

Ondoren, banatu daitezela lau laguneko taldetan, sexuaren arabera bereizita, eta erantzun diezaietela galdera hauei:

  • Irainik jaso al duzu inoiz? Eta zuk iraindu al duzu inoiz beste norbait? Zer irain erabiltzen dituzu?
  • Zure ustez, zergatik iraintzen ditugu besteak?
  • Nola sentitu zara iraindu zaituztenean? Pentsatu al duzu inoiz nola sentitzen den iraintzen duzun pertsona? Zer irabazi duzu beste norbait irainduta?
  • Mutilentzako eta neskentzako irainak desberdinak al dira? Zein dira irain horiek?
    • Hori horrela bada, zure ustez, zergatik erabiltzen dira irain desberdinak?

Ondoren, egin bateratze-lana eta, irakaslearen laguntzaz, azter ditzatela taldeen emaitzak generoaren arabera.

Behin talde osoak hitz egin eta erantzunak apuntatu ondoren, galdetu ikasleei zer iruditzen zaien idatzitakoa, hau da, idatziz jasotakoa ikusita, zerbait gehitu, aldatu edo kendu nahi ote duten. Ondoren, galdera hauek egin ditzakezu jarduera amaitzeko:

  • Nola komunika gaitezke indarkeria erabili gabe?
  • Zer arau jar ditzakegu ikaskideen artean irainik ez erabiltzeko?

Ondoren, banatuko diegu “Tratu onak” testua, jarriko dugu berriro audioa eta denok batera abestuko dugu.

Ikasleei eska diezaiekezu, ikaskide bakoitzeko, papertxo bat hartu eta pertsona horren dohain bat idazteko. Papertxoak prest daudenean, banatu, eta bakoitzak besteek idatzi dizkioten dohainak irakur ditzala.

Jarduera borobiltzeko , erantzun galdera hauei, nork hizkuntza ez-sexista nola erabiltzen duen aztertzeko:

  • Zer egiten dut ondo hizkuntzaren erabilera ez-sexistari dagokionez?
  • Zer hobetu behar dut?
  • Nola hobetu dezaket?

 

IRAUPENA

Bi saioko iraupena izatea aurreikusten da.

BALIABIDEAK

 

GEHIAGO SAKONTZEKO