Ikertu

Trebatu hizkuntzaren erabilera ez-sexistan I

IKERTU

 

TREBATU HIZKUNTZAREN ERABILERA EZ-SEXISTAN I

Haur Hezkuntzan, beste etapa batzuetan bezala, funtsezkoa da irakasleak irakatsi nahi duten horren eredu izatea. Adin horretako ikasleei ezin zaie eskatu gogoeta linguistiko handirik egiteko. Beraz, hizkuntzaren erabilera ez-sexistaren erreferente izaten ahalegindu behar dugu, ikasleek txiki-txikitatik barnera dezaten mota horretako hizkuntza. Hori horrela izanik, gure helburuak bete daitezen, funtsezkoa da irakasleek hizkuntzaren erabilera ez-sexistari buruzko prestakuntza jasotzea.

 

HELBURUA

  • Hizkuntzaren erabilera ez-sexistari lotutako zenbait alderdiren berri izatea.
  • Hizkuntzaren erabilera ez-sexistarekiko dauden errezeloak antzematea, eta horiei erantzutea.
  • Hizkuntzaren erabilera ez-sexistaren arloko alternatiba batzuk ezagutzea.
  • Hizkuntzaren erabilera ez-sexista balioestea.

 

GARAPENA

Jarduera honi ekin aurretik, komeni da  jarduera egitea, giro lasaia eta taldekideen arteko sintonia lortzeko.

Esan bezala, Haur Hezkuntzako ikasleez ari garela, garrantzitsuena da irakasleek prestakuntza jasotzea, ikasleen erreferente izan daitezen hizkuntzaren erabilera ez-sexistaren arloan.

Horretarako, irakasleen autoprestakuntzarako zenbait jarduera proposatzen dizkizugu. Lehenengo jardueran, honako hau jorratzen da: hizkuntzaren erabilera ez-sexistaren alderdi orokorrak, haren oinarri linguistikoa eta gizartean eta hezkuntza-esparruan hizkuntzaren erabilera ez-sexistarekiko oraindik ere egon daitezkeen errezeloak.

Hizkuntzaren erabilera ez-sexistarekiko errezelo eta topiko horiek daudenez, hausnarketa- eta prestakuntza-estrategia bat jarri behar da abian, oztopoei aurre egingo bazaie. Horrela, irakasleak askoz seguruago sentituko dira mota horretako gaiak lantzeko orduan.

Esan bezala, autoprestakuntzarako jarduera bat da, bideo hauek  ikustea, hain zuzen ere, baliabideetan daudenak:  Euskara ez-sexista (Amelia Barquín) eta Komunikazio ez-sexistarako dekalogoa (Emakunde)

Oso onuragarria izango litzateke bideoa taldean ikustea, edukiak komentatu ahal izateko eta irakasleek elkarrengandik prestakuntza jaso dezaten sustatzeko.

Jarduera amaitzeko, erantzun galdera hauei, nork hizkuntza ez-sexista nola erabiltzen duen aztertzeko:

 

  • Zer egiten dut ondo hizkuntzaren erabilera ez-sexistari dagokionez?
  • Zer hobetu behar dut?
  • Nola hobetu dezaket? Eta nola transmititu ikasleei zein garrantzitsua den hizkuntza ez-sexista erabiltzea emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko?

 

IRAUPENA

45 minutu. Autoprestakuntza bakarka edo taldean egiten den, horren araberakoa izango da iraupena.

BALIABIDEAK

  • Amelia Barquin: Euskara ez-sexista

https://youtu.be/VjjlRMBwyXc

  • Komunikazio ez-sexistarako dekalogoa (Emakunde):

https://www.youtube.com/watch?v=N8OWfhgudU0

 

GEHIAGO SAKONTZEKO

  • Gaztelania eta Literaturako irakasle Teresa Meanaren bideoa:

https://www.youtube.com/watch?v=S93mWv0FfZE

 

Trebatu hizkuntzaren erabilera ez-sexistan II

IKERTU

 

TREBATU HIZKUNTZAREN ERABILERA EZ-SEXISTAN II

Hizkuntza ez-sexista erabili ahal izateko, ezinbestekoa da prestakuntza jasotzea, bai eta komunikazio-alternatiba inklusiboak bilatzea ere, darabilgun hizkuntzak, edukia ez ezik, berdintasunean hezteko dugun asmoa isla dezan. Gaztelaniaz ari garela forma gramatikaletan femeninoa erabiltzea edo formula bikoitzak erabiltzea (maskulinoa eta femeninoa) baino gehiago da hizkuntzaren erabilera ez-sexista. Irakasleei hizkuntzaren erabilera ez-sexistari buruzko prestakuntza ematea funtsezkoa da haurren artean mota horretako hizkuntzaren erabilera bultzatzeko. Hizkuntzaren kasuan, beste arlo batzuetan bezala, berdintasun-arloan erreferentea izanda irakasten da berdintasuna.

 

HELBURUA

  • Hizkuntza nola erabiltzen dugun antzematea eta aztertzea.
  • Komunikazio-alternatiba ez-sexistak ezagutzea.
  • Hizkuntzaren erabilera egokia balioestea.

 

GARAPENA

Jarduera honi ekin aurretik, komeni da  jarduera egitea, giro lasaia eta taldekideen arteko sintonia lortzeko.

Hizkuntza ez-sexista erabili ahal izateko, lehenengo eta behin, ikasi egin behar da nola erabili; idatzizko zein ahozko komunikazioa hobetzeko beste edozein ekintzarekin ere hala egin behar izaten da. Hizkuntza ikasi egiten da, eta haren erabilera ez-sexista ere bai.

Hizkuntza ikasteko moduetako bat imitazio bidezkoa da; ingurukoek nola erabiltzen duten, horren arabera finkatzen da hizkuntza umeengan, txiki-txikitatik. Horregatik, hizkuntzaren erabilera ez-sexista hedatuko bada, continuum bat izan behar du haurren egunerokoan, irakaskuntzaren lehen etapetatik hasita.

Irakasleek hizkuntzaren erabilera ez-sexistari buruzko prestakuntza jasotzea funtsezkoa da berdintasun-arloan ikasleen erreferente bihurtu daitezen. Hizkuntzaren erabilera ez-sexista gramatikala, dinamikoa, zuzena eta berdintasunezkoa izan dadin, ahalegina egin eta «entrenatu» beharra dago.

Hori dela eta, proposatzen dizugun jarduera Haur Hezkuntzako irakasleei zuzenduta dago, berdintasun-arloan erreferente bilaka daitezen hizkuntzaren bidez.

Hizkuntzaren erabilera ez-sexistari buruzko gidetako bat arretaz irakurtzea proposatzen dizugu.

Bestalde, hizkuntzaren erabilera ez-sexistari buruzko gidetako bat arretaz irakurtzea proposatzen dizugu. Eranskinetan dituzue bi txosten irakurtzea lagungarria izan daiteke: “Hizkuntzaren erabilera ez sexistarako jarraibideak” eta ““Hizkuntzaren erabilera eta komunikazioa”

Lehenengo eta behin, irakurri gida, ahal dela taldean, irakurri ahala norbere iritzien eta ikaskuntzen berri emateko elkarri; ondoren, komeni da bateratze-lana egitea, hizkuntzaren erabilera ez-sexistari dagokionez banaka nahiz hezkidetza-zentro gisa zer alderdi hobetu ditzakezuen zehazteko.

Jarduera amaitzeko, erantzun galdera hauei, nork hizkuntza ez-sexista nola erabiltzen duen aztertzeko:

  • Zer egiten dut ondo hizkuntzaren erabilera ez-sexistari dagokionez?
  • Zer hobetu behar dut?
  • Nola hobetu dezaket? Eta nola transmititu ikasleei zein garrantzitsua den hizkuntza ez-sexista erabiltzea emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko?

 

IRAUPENA

Ez da ikasleekin egin beharreko jarduera bat, eta, beraz, ez du iraupen jakinik.

BALIABIDEAK

  • HIZKUNTZAREN ERABILERA EZ SEXISTARAKO JARRAIBIDEAK.

https://www.emakunde.euskadi.eus/contenidos/informacion/pol_clau_guias_publicaciones/eu_def/adjuntos/GFA_Hizkuntzaren_erabilera_ez_sexista.pdf

Bestelako baliabide lagungarriak:

https://www.ehu.eus/documents/1734204/1884196/Guia_uso_no_sexista_EHU.pdf

 

GEHIAGO SAKONTZEKO