Informazioa, hor dago gakoa

Harremanak atseginak eta ez-atseginak

INFORMAZIOA, HOR DAGO GAKOA

 

 HARREMAN ATSEGINAK ETA EZ-ATSEGINAK: BAIMENA, BETEKIZUN MODURA

Harreman sexualak berdintasunezkoak, anitzak edota atseginak izan behar dira, baina beti ez dira halakoak. Hala, nahi gabeko harremanei buruz hitz egiten dugunean, esan nahi dugu harremanok ez direla atseginak, eta baimendu gabeak direla; beraz, indarkeria dira.

Datu ofizialen arabera, indarkeria sexual gehienak lotuta daude ezagutzen dugun eremuarekin, ingurunearekin. Bikote-harremanetan, uste baino gehiagotan egoten da indarkeria sexuala, eta are gehiago ez badakigu identifikatzen zelan adierazten den indarkeria hori. Ez da berdin harremanak libreki baimentzea eta behartuta baimentzea. Bien artean marra fina dago, eta horretaz ari gara: zeozer hasten bada, amaitu egin behar da? Zer da harreman sexual bat amaitzea? indarkeria eragiteko modu bat al da presionatzea?

 

HELBURUAK

  • Alternatibak bilatzea harreman sexual batean gertatzen diren intentsitate txikiko indarkeria sexualei.
  • Sortzen den edozein harreman sexualetan, baloratzea zer baimentzen den.
  • Zer nahi dugun adierazteko moduak prestatzea eta partekatzea, beldurrik izan gabe gure adierazpenek eragin ditzaketen erantzunei.
  • Jarrera enpatikoa agertzea eta aktiboki entzutea.
  • Errespetuz eta elkarrizketarako jarrera irekiaz parte hartzea.

 

GARAPENA

 Jarduera honi ekin aurretik, komeni da  ariketa egitea, giro lasaia lortzeko eta ikasleak ohitu daitezen era horretako jardueretara.

Hasteko, ikasleekin partekatuko dugu zein diren jardueraren helburuak eta nola burutuko dugun jarduera.

Harreman sexualei buruz ari garenean, funtsezkoa da baimena aipatzea. Baimentzeak esan nahi du harremanok nahi ditugula, eta irekita gaudela plano sexualean gertatzen ari denera edo gertatuko denera. Batzuetan, pentsatu dezakegu baimentzen ari garela, baina, atzetik, presioak daude; bestea ekin eta ekin dabilkigu, xantaila egiten digu, eta antzematen jakin behar dugu, zeren, hala baimenduz gero, inposizio estalia onartzen dugu.

Gai hori lantzeko, klasea taldetan banatuko dugu: neskak neskekin bilduko ditugu, eta mutilak mutilekin. Talde txikiak izango dira, 3 edo 4 lagunekoak. Taldeei fitxa bana emango diegu, erantsitako fitxa hain zuzen, eta 20 minutu emango diegu lantzeko. Gero, amankomunean jarriko ditugu taldeen erantzunak eta hausnarketa-gaiak, eta eztabaidatuko dugu zer den libreki baimentzea eta behartuta baimentzea.

Saioa amaitzeko, jardueraren bukaeran, bideo batzuk ikusiko dira, balio dezaketenak ziurrago jakiteko zer marra gorri dagoen baimentzearen eta ez baimentzearen artean.

 

IRAUPENA

Neurri handi batean, taldeak mugatuko du zenbat irauten duen, baita irakasleek lortu nahi duten sakontasunak ere. Orokorrean, ordubete eman dezakegu jarduera hau egiteko.

Balorazio labur bat egingo dugu klase guztiaren aurrean, eta gogoratuko dugu zein izan diren jardueraren emaitzak; horretarako, era honetako galderak egin ditzakegu:  

  • Nola sentitu naiz?
  • Zer lortu dugu?
  • Zer hobetu behar dugu?
  • Zer gustatu zaizu gehien?

Irakasleak ikasleen erantzunak jasoko ditu, eta hurrengo saioan gogoratuko ditu.

 

BALIABIDEAK

ERANSKINA: Jon eta Andrearen istorioa

 

BESTELAKO BALIABIDEAK:

 

HARREMANAK ATSEGINAK ETA EZ-ATSEGINAK

Mitoaren aurrean, informa zaitez

INFORMAZIOA, HOR DAGO GAKOA

 

 MITOAREN AURREAN, INFORMA ZAITEZ

Sexualitatearen inguruko mitomaniak ez du mugarik, eta segitzen dugu baieztapen batzuk entzuten, benetan gezurrezkoak direnak. Adoleszenteek segitzen dute ideia-bonbardaketa nahasgarri bat jasotzen, benetan ere ez duena sexualitatean hezten. Gainera, mito-inbasio hori oso sartuta dago kultura patriarkalean; kultura horrek, berriz, bi plano desberdinetan kokatzen baititu gizon-emakumeak hala gizartean, oro har, nola sexualitatean, bereziki.

 

HELBURUAK

  •  Argudioak prestatzea sexualitateari buruzko mitoak deseraikitzeko.
  • Jarrera kritikoa agertzea, eta aktiboki entzutea.
  • Errespetuz eta elkarrizketarako jarrera irekiaz parte hartzea.

 

GARAPENA

 Jarduera honi ekin aurretik, komeni da  ariketa egitea, giro lasaia lortzeko eta ikasleak ohitu daitezen era horretako jardueretara.

Hasteko, ikasleekin partekatuko dugu zein diren jardueraren helburuak eta nola burutuko dugun jarduera.

Mitoek segitzen dute sexualitatea inbaditzen, eta lortzen duten bakarra da gure adoleszenteak nahastea. Mitook deseraikitzeko, lehenengo eta behin, identifikatu behar dira; gero, argudioak bilatu behar dira prozesu horretan laguntzeko. Horretarako, gure ikasleak 3 edo 4 pertsonako talde mistoetan banatuko ditugu, eta mito guztien zerrenda bat emango diegu (erantsitako fitxa), ondoren azalduko duguna:

  • Adin jakin bat dago harreman sexualak izateko
  • Bikotekideari ez badiot atsegin sexuala ematen, harremana moztuko du
  • Gutxi irauten badut, barre egingo dit: pentsatuko du penagarria naizela harreman sexualetan
  • Ez nago depilatuta: ezin dut harreman sexualik izan
  • Kolega guztiek egin dute, zer egin dezaket?
  • Neska hau denekin liatzen da: txerritona hutsa da
  • Intziri ozenik egiten ez badu, ez du disfrutatzen
  • Koitoa praktikatzen den lehen aldian, beti egiten du min
  • Hasten den guztia amaitu behar da
  • Tamaina inportantea da

Eskatuko diegu argudioak topatzeko, zalantzatan jartzeko mito horiek, eta pentsa dezatela nola deseraiki mito horiek lagun batekin. Gero, mito bakoitza “Mitografo sexualean” jarri beharko dute. Amaitzen dutenean, banan-banan landuko ditugu, eta taldeei gonbita egingo diegu aipa dezaten zer jarri duten. Era berean, gonbita egingo diegu parteka dezaten zer mito berri azaldu diren beren lanean, eta komentatu ditzaten.

Balorazio labur bat egingo dugu klase guztiaren aurrean, eta gogoratuko dugu zein izan diren jardueraren emaitzak; horretarako, era honetako galderak egin ditzakegu:  

  • Nola sentitu naiz?
  • Zer lortu dugu?
  • Zer hobetu behar dugu?
  • Zer gustatu zaizu gehien?

Irakasleak ikasleen erantzunak jasoko ditu, eta hurrengo saioan gogoratuko ditu.

 

IRAUPENA

Iraupena, neurri handi batean, taldearen araberakoa izango da, baita irakasleek lortu nahi duten sakontasunaren araberakoa ere.

 

BALIABIDEAK

ERANSKINA: “Mitografo sexuala”

 

BESTELAKO BALIABIDEAK:

  •  Zintzo-mintzo. sentimenduak lantzeko proposamena. Edex.2009
  • Guztiok. Ikasgelan sexu heziketa lantzeko eskuliburua. Bertan baliabide gehiago agertzen dira. manual_educacionsexual_eusk (1).pdf

 

  • Bideoa: 10 mitos sobre el sexo de las mujeres. Psico Woman.

https://www.youtube.com/watch?v=90uyMn3kc2M&list=PLapT7p-s-vz6VXi-E1fsK0_3v2_AJA1OW&index=7

 

MITOAREN AURREAN, INFORMA ZAITEZ

Jarri egiten nau; gustatzen zait

INFORMAZIOA, HOR DAGO GAKOA

 

 JARRI EGITEN NAU; GUSTATZEN ZAIT: ORIENTAZIO SEXUALAK

Gizarteak gero eta errespetu gehiago erakusten du orientazio sexual anitzekin, baina urrun gaude armairu edo arropategiak kentzetik, ez-heterosexualek segitu behar dute-eta armairu edo arropategi horietan sartzen, beren orientazio sexuala ez erakusteko. Ikastetxe baten, oraindik ere “marikoi” edo “bollera” entzuten da, eta errealitate hori frenatu behar dugu.

 

HELBURUAK

  • Ikertzea aniztasunfobiako zer forma segitzen duten egoten gure ingurunean.
  •  Errespetuzko jarrera agertzea orientazio sexual guztiekiko.
  • Errespetuz eta elkarrizketarako jarrera irekiaz parte hartzea.

 

GARAPENA

Jarduera honi ekin aurretik, komeni da  ariketa egitea, giro lasaia lortzeko eta ikasleak ohitu daitezen era horretako jardueretara.

Hasteko, ikasleekin partekatuko dugu zein diren jardueraren helburuak eta nola burutuko dugun jarduera.

Ikastetxeetan, gero eta urgenteagoa da orientazio sexualekiko dagoen aniztasunfobia-arazoari heltzea. Gai hori lantzeko, orientazio sexualetan zentratuko gara; aztertuko ditugu, eta zalantzatan jarriko dugu adierazpen horiek baztertzen dituen edozein forma. Horretarako, ideia-jasa egingo dugu, eta galdetuko diegu ea zer ezagutzen duten orientazio sexualei buruz; besteak beste:

  • Neska heterosexuala
  • Mutil heterosexuala
  • Lesbiana
  • Gay
  • Bisexuala
  • Asexual

Eskatuko diegu guztiak definitzeko, ozenki, eta argi eta garbi utzita zer esan nahi duten. Gero, eskatuko diegu adierazteko zer irain-mota daramaten atzean orientazio sexual horiek, eta arbelean idatziko ditugu. Azkenean, ikusiko dugu nola orientazio heterosexualak, hala neskarenak nola mutilarenak, ez duten irainik, eta horrek erakusten duela zer botere eta pribilegio duen sistema heteroarauegileak.

Segituan, eskatuko diegu komunikabideetan estatu-mailako eta nazioarteko informazioa bilatzeko  orientazio sexualarekin lotutako aniztasunfobiari buruz; are gehiago, eskatuko diegu mundu-mapa batean adierazteko zer herrialdek ez dituzten errespetatzen arlo horretako giza eskubideak. Lan hori egiteko, astebete edo bi emango dizkiegu; gero, edozein aurkezpen-programa erabilita, lanak azaldu beharko dituzte.

Tematikarekin amaitzeko, dinamika honen amaieran azaltzen den bideoetakoren bat jarri ahalko diegu, eta eztabaida bat sortu, gaitzat hartuta zer inportantea den errotik desegitea aniztasunfobia hori ingurune hurbiletan: institutuan, berdinen taldean, familian, eta abar.

Klase guztiaren aurrean, labur-labur baloratu, eta gogoratuko dugu zer helburu dituen jarduerak. Horretarako, era honetako galderak egingo ditugu:  

  • Nola sentitu naiz?
  • Zer lortu dugu?
  • Zer hobetu behar dugu?
  • Zer gustatu zaizu gehien?

Irakasleak ikasleen erantzunak jasoko ditu, eta hurrengo saioan gogoratuko ditu.

 

IRAUPENA

Talde-lanak eta garatzen den sistematizazioak eta analisiak sano baldintzatuko dute iraupena. Baina, jarduera osatzen duten bi saioek ordu bana edo iraun dezakete.

 

BALIABIDEAK

  • Arbela eta eztabaidatzeko toki zabal bat.

 

BESTELAKO BALIABIDEAK:

  • Zintzo-mintzo. sentimenduak lantzeko proposamena. Edex.2009
  •  Guztiok. Ikasgelan sexu heziketa lantzeko eskuliburua. Bertan baliabide gehiago agertzen dira.  manual_educacionsexual_eusk (1).pdf
  • MIHI-BERO mahai-jokoa.Txatxilipurdi elkartea. MihiBero sexualitateari buruzko mahai jolasa da
  • Komikiak: Carol, una chica de mi insti. Guía sobre diversidad afectivosexual para adolescentes. FELGTB. http://www.educatolerancia.com/wp-content/uploads/2016/12/comic-carol.pdf
  • Komikiak: Guille, un chico de mi instituto. El amor y el sexo no son de un solo color. Gida didaktikoa.

https://cogam.es/wp-content/uploads/2016/12/Gu%C3%ADa-did%C3%A1ctica-El-amor-y-el-sexo-no-son-de-un-solo-color.-Federaci%C3%B3n-Regional-de-Ense%C3%B1anza-de-Madrid-de-CCOO-Educaci%C3%B3n-COGAM-y-FELGTB.pdf

  • Bideoa: Diversidad sexual y convivencia: una oportunidad educativa. Antropología, diversidad y convivencia.

https://www.youtube.com/watch?v=mPxo-_cRtgg&t=143s

https://www.inmujeres.gob.es/actualidad/NovedadesNuevas/docs/2015/Abrazar_la_diversidad.pdf

 

JARRI EGITEN NAU; GUSTATZEN ZAIT